71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Jesus Mora
Espainia 
87 min.
Donostiako Zinemaldian bere lehendabiziko luzemetraia aurkezten duen Jesús Mora madrildarrak Gonzalo Suárez eta Mario Pardo izan zituen aktore 1984ean Si lo sé no vengo laburmetraian. Geroxeago, El hermano bastardo de Dios eta El juego más peligroso bezalako ekoizpenetako lan taldeetan ibili zen. Jesús Morak leialtasuna jokuan jartzen duen akziozko filme esanahi anitzetakoa ekartzen du Zabaltegira.
Gregor Nicholas
zelanda Berria 
Filme honetako festaren eszenak laburtzen du egilearen afana. Dantzan, tragoxka, hizketan munduko lau kantoletatik etorritakoak: kroatak, txinoak, ijitoak, ingelesa gutxi entzuten da bertan. Gaztelania, bai ordea. Eta ez da hori hor aditzen den hizkuntza bakarra. Filmeak odolnahasia du zainetan, aitaren ahalmen itsua ez du onartzen eta momentu askotan amorruz gainezka da.
Volker Einrauch
Alemania 
79 min.
Beltz beltza da Volker Einrauchek luzatzen digun bere lehendabiziko erronka zeluloidezkoa. Hiltzailearen ama ez da soilik hiltzaileei buruzko filmea. Ez horixe. Hiltzaile bilakatu nahi duten horien guztien gaineko ikerketa berezia dugu luremailearen laguntzaile honen inguruko broma ilun hau. Filmearen protagonista batzuk biktimak dira. Besteak, ordea, borreroak... Soinu bandan, The Balls talde bulartsua.
Ernesto Rimoch
Mexiko 
85 min.
Mexikotik ekarritako komedia gozo, xuabe ta sotila. Familia baten mentura eta kalentura desastroso horien guztien konplize bihurtuko gaitu kamera umil, langile eta abil batek. Azkenean, bukaera aldera, neskak hartuko duen erabakia gogotik eta bihotz bihotzez txalotuko dugu.
Alberto Lecchi
Espainia - Argentina 
110 min.
Espainia eta Argentinaren arteko ekoizpen honetan Juanjo Puigcorbék eta Karra Elejaldek antzezten dituzte Zapallares hirira iristen diren bi aktore espainiarrak. Hauteskunde garaia da bertan baina beraiek, eskolako maisuak, herriko emakumerik ausartenak eta ikasleek nahi dutena antzerki egitea da. Politikarien kontra egin beharko dute borroka latza eskarmendu handiko zuzendaria den Alberto Lecchik Daniel Romañachekin batera idatziriko filme honetan.
Roberto Romeo Lopez
Espainia 
92 min.
Sestaokoa da Esperanza y sardinas zuzendu duen Roberto Romeo. Zinemagintzan hasi aurretik, antzerki munduari dagozkion ofizio guztiak bete zituen: aktore, dekoratzaile, laguntzaile. Pintorea izanik, Milan, Roma, Monako, Madrilen egin ditu hainbat erakusketa. Afitxeak ere sortu ditu. Baita disko karpetak ere. Bere lehengo luzeaz galdetua, honela esan zuen: "barruan zer egosten ari den jakinminaz lapiko baten estalkia irekiko bagenu bezalatsua da"
Paolo Virzì
Italia 
108 min.
Italiako bi alde, bi aurpegi, bi izaera, bi nortasun zeharo desberdin, guztiz kontrajarriak erakusten ditu udako oporrak gai dituen komedi gazigozo honek. Irla horretan dauden intelektualak ez dira derrepentean aldameneko etxera iristen diren dendari horiek baino zoriontsuagoak. Euren barne eta kanpoko erretratu zorrotz baina eskuzabala egiten du 1994an zuzendaritzan hasi aurretik telebista eta zinemarako gidoiak idatzi dituen Paolo Varzik.
Angela Pope
Erresuma Batua 
104 min.
Britainia Handiko telebista kateetan lan mardulak, konpromezu sakonekoak egin dituen Angela Popek Julia Ormondek eta Tim Rothek antzezturiko "Cautivos" luzemetraia plazara atera zuen 1994ko Venezian. Bere bigarren luze honetan zera nahi du Angelak: "gure baitan dauden une eta gune argi ta ilunak ikus eta onar ditzagula". Angelak errefus egin dio filmea pertsonaia onak eta pertsonaia txarretan banatzeko tentaldiari.
Scott Silver
Erresuma Batua 
97 min.
Unico Testigo ko mutikoa zen Lukas Haas aurkitzen dugu Los Angeleseko Santa Monica zumardian. Bezero homosexualen zain dago. Zain ere zineman ospe handia lortu duen Arquette familiaren kidea den David gaztea. Davidek Lukaasek baino gehiago daki kale kontuetan baina biek dute hainbat amets amankomunean. Komedia ikutu zenbait dituen drama honen kameraren atzean American Film Instituten nota bikainez eta sari anitzez ikasi zuen Scott Silver kazetaria.
Gilles Mimouni
Frantzia 
116 min.
Agian mutilak ikusi duen emakumea ez da bere bizitza aldrebestu zuen hura. Agaian bai. Nork daki? Auskalo. Kontua da ikusi duena ote den ala ez auziaren inguruan arkitektua izan behar zuen Gilles Mimouni zuzendariak istorio erromantikoa eta suspentsekoa eraikitzen duela. L´Appartement Gillesen lehendabiziko luzemetraia da. Egin aurretik, publizitate munduan sartua zen.
Marc-Henri Wajnberg
Belgika - Frantzia 
7 min.
Robert lives in a messy room surrounded by strange odds and ends. Each morning, Robert has to waken up; it's a question of life or death...
Alfonso Albacete, Miguel Bardem, David Menkes
Espainia 
103 min.
Películas Fréneticas izena duen elkarteak Más que amor, frenesí plazara atera ahal izateko bildu diren hiru zinegile gazte batzen ditu. Alfonso Albacetek hainbat sari lortu ditu bideogintza artistikoaren munduan. Davis Menkes El joven Picasso telesaila ekoiztu zuen konpainiaren sortzailea da. Miguel Bardemek aurtengo Goya irabazi zuen laburmetraiaren zuzendaria da. Hirurek batera filme hau " suak hartua den zorabioa" dela diote.
Gustavo Mosquera R.
Argentina 
Buenos Airesko Zineko Unibertsitateak ekoizturiko lehen luzemetraia harrigarria. Metro-bagoi baten desagerketa misteriotsuaren ondorengo ikerketak aurkikuntza mordoiloan bihurtuko da. Geure begiek ikusten dutenaren atzean ohikotzat onartzen ditugun bizikerak baino gehiago badira. Antzezle bikainak eta zuzendaritza sendo askoak, proposamen ederra bihurtzen dute filme apal hau.
Carlos da Silva, George Sluizer
Portugal - Herbehereak 
102 min.
Edoardo Winspeare
Italia - Alemania 
95 min.
Itzuli da herrira, noski itzuli dela, tarantularen madarikazioa. Filme honek ironiaz eta kutsu mediterraneo batez kontatzen du Salentoko padrone-ak onartzen ez duen amodio istorioa. Profesionalak ez diren aktoreek antzeztua, Pizzicata honetako unerik ikusgarrienetarikoa dantzaldiarena da. Hor, tradizioak harrapatutako pertsonaia guztiak biltzen dira: sustrai italiarrak dituen soldadu amerikarra, maiteminez dagoen neska eta jelosiak jota dagoen On Pascuale.
Raymond Rajaonarivelo
Frantzia 
86 min.
Madagascarren jaioa, Frantzian ikasi zuen zinemagintza Raymond Rajaonarivelok. Bertan trebetu zen bai beste zuzendari batzuen laguntzaile gisa, bai argazkiaz arduratzen zirenen kolaboratzaile modura. Hiru laburmetraia egin ditu. 1.988an Madagascarren burutu zuen bere estraineko luzea, Tabataba. Iazko urrian ekin zion kondairaz eta errealitateaz blai dagoen bigarren lan honi.
Koldo Azkarreta
Espainia 
85 min.
One of four bank robbers decides to denounce his fellow thieves and keep the money. While waiting in a chalet for the police to arrive, he is murdered by an assassin hired by two of his sidekicks. Moments later, the officers appear only to mistake the murderer for the informer. The man has until daybreak, when he will be taken to a safe place, to do away with the policemen if he doesn't want to spend the rest of his life behind bars.
Trish McAdam
Irlanda - Alemania - Erresuma Batua 
93 min.
Alemania, Irlanda eta Britainia Handiko ekoizpena den lan honek Estatu Batuetan, Italian, Euroimages eta European Script Fund fundazioetan aurkitu izan du laguntza. Dublingo kaleetan hasten den komedia zalapartari hau Irlandako aktore ezin hobeek antzeztua da eta amodioa eta beste hondamendi mota batzuk ditu hizpide eta aitzaki. Irlandan eta Berlinen filmatu zuten eta zuzendu zuen neska kementsuak gidoia ere idatzi zuen
Sue Clayton
Irlanda - Suedia - Erresuma Batua 
105 min.
Irlanda eta Britania Handiaren arteko ekoizpen honek kaminoetan gertatzen diren hainbat eta hainbat filmetako kutsu eta gustoa ditu. Gaur egungo zinemaren munduan modan dauden bi estilo kontrajarriak ederki asko batzen dira hemen Finlandiatik etorri zaizkigun tonu eta doinu fundamentu gutxikoak eta martxa hendikoak eta Ingalaterran jo ta ke erabilitako modu lehor eta benetakoa.
Lee Xin
Hong Kong - Txina 
98 min.
Ipuin honetako neska amets egin duen gizona hurbilean duen hori dela jabetuko da filme hau amaitu orduko. Ikusleok, berriz, halabeharrak, adurrak, bizitzan duen pisuaz ohartuko gara. Filme honetako sortzailea Txinan agertu den zinegileen "Seigarren Belaunaldi"ko partaidea da. Ez ahaztu "bosgarrenean " Zhan Yimou bezalako maisuak zeudenik. Xin Lik esanda, lan honek baditu "arima poetikoa, zinema lengoaia berria eta gauzak adierazteko modu desberdina".
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: