71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Kim Ki-duk
Hego Korea - Alemania 
103 min.
Jaiotzen garenetik hiltzen garen arte inork ezin dio ihes egin gure izateari erritmoa ematen dion urtaroen aldaketari; ezta mendian isolatutako monasterio batean bizi diren bi monjeek ere. Monje zaharrenaren begirada zorrozpean, monje gazteak urtaroen joan-etorria bizi du. Udaberria: monje-ume batek harri bat bizkarretik kendu ezinik dabilen igelari burla egiten dio, baina barre egiteari utziko dio monje zaharrak zigor berbera ezarriko dionean. Udara: gazteak dagoeneko 17 urte ditu eta lehen amodio bulkadak nabarituko ditu atseden hartu beharra duen neska bat eriondo heltzen denean. Udazkena: gazteak hogeita hamar urte ditu eta tenplura itzuli da, Budaren estatua baten aurrean bere buruaz beste egiten saiatzen denean monje zaharrak astindu egingo du. Negua: zahartu denean, monjea monasteriora itzuliko da, bertan orain ez da inor bizi. Haurdun dagoen emakume bat iritsiko da hartara. Udaberria: monje zaharra naturarekin mintzo da. Aldamenean, monje-ume bat jolasean dabil...
Hector Babenco
Brasil - Argentina - Italia 
152 min.
São Pauloko Carandiru presondegia Latinoamerikako espetxerik handiena da. Ingurune gainpopulatu eta zeharo hondatu honetara mediku ospetsu bat heltzen da HIESAren aurkako programa bat garatzeko asmoz. Goi-mailako medikuntzara ohituta dagoenez, bere senari kasu eginez moldatzen ikasi beharko du. Pixkanaka presoak, beraien mundua, euren gizatasun eta bizi-gogo ikaragarriak ezagutuko ditu. Euren errespetua irabazi eta euren sekretuen berri jakingo du. Bere begiradak herri baten gizarte-tragedia erakusten du, 1992ko urriaren 2an Carandiruko sarraski ikaragarriarekin gaina jo zuena.
Michael Winterbottom
Reino Unido 
88 min.
Afganistan eta Pakistan bereizten dituen mugaldeko Shamshatoo eremuan bizi diren bi errefuxiatu afganiar dira Enayatullah eta Jamal. Lehenaren osabak Londreserako bidaia ordainduko die eta bertan honen lehengusu bat zain izango dute. Autobus eta kamioi kalamastratan doazela, eroskerien menpe betiere, Enayatullah eta Jamalek infernua ezagutuko dute euren ihesaldi arriskutsuan.
Claude Chabrol Chabrol
Francia 
104 min.
Denbora existitzen bada, gaixotasun genetiko bat bailitzan erruduntasuna belaunaldiz belaunaldi transmititu al daiteke? Zein ondorio izan ditzake ordaindu ez duen oker batek errudunarengan eta bere ondorengo eta senitarteengan? Bigarren Mundu Gerra amaitzean, kolaborazioarekin harremana zuten kontu-garbiketen giro hilgarrian, egindako hilketa batetik libre uzten dute emakume bat. Filma gaur egun dago girotua, azken udal-hauteskundeetan, beste hilketa bat gertatzen den unean bertan. Zein da erruduna? Hilketa gauzatzen duena ala berau leporatzen zaion pertsona? Zeren errudun da? Eta denbora existitzen ez bada?
James Ivory
EEUU 
117 min.
Isabel Walker Parisera doa bere ahizpa Roxeanna adoretzera, Charles-Henry de Persand haren sernarrak haurdun dagoela bakarrik utzi baitu, eta bere ?dibortzioari? aurre egiten lagundu nahi baitio. Haatik, Isabel Roxeannaren senar ohia izango denaren osaba diplomazialari frantsesaz maiteminduko da. Amodio honek eskandalua piztu eta familia bien arteko harremanak gehiago korapilatuko ditu, pasio-hilketa batek denak hunkituko dituen arte.
Christoffer Boe
Dinamarca 
91 min.
Aimee Kopenhagen dago bere senarraren liburuaren argitaratzea dela eta, eta kalera bakarrik irtetea erabaki du. Alexek eta Simone bere neska-lagunak afaltzen bukatu dute eta etxera doaz. Jendez gainezka dagoen geltoki batean daudela, Alexek anden berean zain dagoen Aimee begiz joko du. Trenean atzera ere ikusten duenean, harengana doa oldartsu, Simoneri inongo azalpenik eman gabe. Aimeek taberna bateraino eramango du eta betidanik ezagutuko balira bezala hasiko dira hizketan. Bata bestearekin zeharo maiteminduta, hotel batera joango dira. Biharamunean, beranduxeago egoteko geratuko dira. Baina, modu ulertezinean, Alexen bizitza gauetik goizera aldatu da: bere etxea desagertu egin da, lagunek ez dute ezagutzen eta, are gehiago, Simonek ere ez du ezertaz ezagutzen. Alexek Aimeeren bila abiatzea beste irtenbiderik ez du, hura behintzat benetakoa dela ziurtatzearren...
Patrice Chéreau
Francia 
95 min.
Thomas hilzorian dago. Amore eman du. Heriotzaren zain geratzea erabaki du hemen, hondartzako etxe honetan, haurtzaroko etxean. Oraindik udan gaude. Sekula ez nuen pentsatu jendea udan hil zitekeenik. Nik uste nuen heriotza beti neguan zetorrela, hotza, zeru goibela eta eguraldi zakarra behar zituela. Baina konturatu nintzen eguzkiarekin ere ager zitekeela, egun argi betean. Negu honetan, Thomas ospitalean egon zenean, uste nuen dena beso eta hanken sorgortzearekin hasiko zela, uzkurduraren bat eta gero premiaren bat edukiko zuela, bat-bateko zerbait, zerbait ikaragarria. Ez ba. Horren ordez, kezkarik eza dago, halako hutsune bat, alferkeria, nolabaiteko uko egitea udaren beropean. Oraindik ere aurreikusi daitekeen, esperotako heriotz honek hondamena ekarriko du. Gure bizitza guztiak astindu, aldaraziko ditu, norako berri eta ezusteko baterantz. Heriotza hau gertakizunik garrantzitsuena izango da. Nire anaia hilzorian dago.
François Ozon
Francia 
102 min.
Sarah Morton, arrakasta handiko polizi nobelak izkiriatzen dituen idazle ingelesa, Frantziara doa, Lubéron eskualdera, atseden hartzera eta bere argitaratzailearen etxean liburu bat idaztera. Gau batez ordea, editorearen alaba frantsesa etxean agertzen da eta akabo nobelagilearen bakea.
Bernardo Bertolucci
Reino Unido - Francia - Italia 
130 min.
Isabelle eta Theo bere anaia, Parisen bakarrik daude gurasoak kanpoan diren bitartean. Zineman ezagutu duten amerikar gazte bat, Matthew, etxera gonbidatu dute. Hirurak apartamentuan giltzaperatzen dira, portaera-arau batzuk ezartzen dituzte eta gero eta arriskutsuagoak diren buru-joko batzuen bitartez euren emozioak eta erotismoa arakatuz, elkar ezagutuko dute. Bien bitartean, kalean, 68ko Maiatzaren gertakariak pil-pilean daude, eta hirurak, itxuraz beraien arazoa ez den arren, azkenean giro iskanbilatsu horretan murgilduko dira. Filmak hirukote honen sexu askapen-prozesua eta sasoi hartako gizarte kezkak kontatzen ditu.
Robert Benton Benton
EEUU - Alemania - Francia 
120 min.
The Human Stain Philip Roth, Pulitzer sariaren irabazlearen eleberrian oinarritua, 1998an Estatu Batuetan Clinton-Lewinsky eskandalu garaian dago girotua. Coleman Silken istorioa da, bere bizitza osoan iruzurraren eta bere burua behin eta berriz asmatzen maisu izan zenarena. Etorkizun oparoko unibertsitate-ikasle bat zenean, Colemanen lehen amodioa, Steena, sekretu batek suntsitu zuen. Urte batzuk geroago, irakasle entzutetsua delarik, bere jarduna salaketa faltsuek hondatu dute. Faunia misteriotsuarekin eskandaluzko harreman batean murgildurik, Colemanek iragana gogoraraziko dion iratzartze erotikoa sentituko du. Baina berpiztutako bere suaz, Fauniaren senar ohiaren mehatxua ere badator, eta Colemanek berandu baino lehen, bere benetako nortasuna erakusteko beharra izango du.
Nuri Bilge Ceylan
Turquia 
110 min.
Bere bizitza bere idealetatik gero eta urrunago dagoela uste duen argazkilari batek, Istanbuleko bere etxean herritik alde egin eta atzerrira joan ahal izateko itsasontzi batean lan egin nahi duen ahaide gazte bat hartu beharko du.
Zhang Yimou
China - Hong Kong 
98 min.
?Estatu borrokalarien? aroko bukaera aldera (481-221 K. a.), nagusitasuna eskuratzearren euren artean borrokan ziharduten zazpi erresumatan zatituta zegoen Txina. Qin, Iparraldeko probintziaren erregeak, urteen joan-etorrian atentatu asko jasan zituen eta orotariko sariak eskaini zizkien bere etsairik okerrenak -Ezpata Hautsi, Elur Hegalari eta Ortzi gerlariak- hiltzen zituztenei. Hamar urte geroago, Izen Gabe aguazil misteriotsua agertuko da Qinengana garaitutako hiru gerlarien armekin eta zehatz-mehatz kontatuko dio nola suntsitu dituen. Haatik, erregeak gertaeren bertsio propioa dauka... Ezer ez baita itxuraz dirudien bezain erraza, maitasuna, ohorea eta betebeharra nahasi eta azkenean, heroitasunaren esanahia azalduko digun istorio batean.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: