71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegi Zuzendari Berriak
Zabaltegi Zuzendari Berriak
Felix Randau
Alemania 
80 min.
Irm, hogeita hamar urte inguruko emakume batek, ezezagunei telefonoz deitzen die minbizia duen neskato bat dela kontatuz. Bere elkarrizketa hunkigarrien bitartez, harreman batzuk hasiko ditu, baina hauek hurbilekoak bihurtzeko zorian daudenean, seko mozten ditu. Irmek bere eguneroko ohikeriari ihes egiteko daukan modua da, garbitegi batean lan egin eta oso gaixo dagoen bere ama zaintzen baitu. Alabaina, Sinarekin harremanetan hasten denean, adiskidetasun behar handia duen emakume bat aurkituko du eta Irm lagun mintzat jotzen duena. Hilzorian dagoen bere amaren eta bere fartsa manipulatzailearen artean harrapatuta, Irm gero eta gehiago erakarriko du Sinak. Noizbait honi egia kontatu beharko diola badaki eta galduko ote duen beldur da. Halere, Sina gogorra da oso eta neskarengan Irmek berak baino askoz gehiago sinesten du. Emakume batek rol berezi samarra bereganatzen du, erabateko ezezagunekin telefonoz ?jolastuz?. Besteen berotasuna eta arreta erakartzeko irrikaz, konfiantzazko eta errukizko sentimenduak eragingo ditu linea telefonikoaren bestaldean, bere burua azkenburuko gaixotasun bat duen neskatxa bailitz aurkeztuz. Halako egun batean, Sina emakume kementsua ezagutuko du, eta harreman harrigarri baina aldi berean etorkizun handikoa izan litekeena hasiko dute... Northern Star (2003) filmeko zuzendariaren bigarren luzea.
Threes Anna
Hegoafrika - Holanda - Irlanda 
89 min.
Melody Fairlandseko bere etxera itzuli da June bere alabaren hiletarako, harekin haserretuta zegoen arren. Herria basamortuko hondar azpian desagertzeko zorian dago. River 10 urteko biloba bat ere baduela jakingo du. Melodyk River berarekin eraman nahi luke, honek ezetz dio ordea; egitasmo handizale bat dauka, berak eta amak elikatu ohi zituzten ostruken hazkuntza ogibidetzat hartzea alegia. Musikari eta herriko postari den haren aita Scopek ere Melodyk alde egitea nahi luke, sekretu bat isilean gordetzen baitu. Liskar-segida bat gertatuko da, harik eta Melodyk egia agerian utziko duen arte. Harezko ekaitz batek Melody eta River elkarrekin babestera eramango ditu eta honek Melody bere iraganeko une mingarriei aurre ematera behartuko du, honenbestez bata-bestea ulertzera iritsi eta elkar bizitza berri bat ahalbidetuz.
Eric Nazarian
Estatu Batuak 
93 min.
Los Angeles ibaiaren ondoko langile-auzo batean kokatua, The Blue Hour Los Angeles hiriko alderdi ezezagunetako bateko biztanleen eguneroko bizitza aztertzen duten lau istoriok osatzen dute. Ibai gaineko horma bat margotzen ari den emakumezko mexikar artista bat, alaba hil zitzaienetik bere emazte etsituarekin komunikatu nahian dabilen armeniar kamera-konpontzaile bat, bere hoteleko gelatik kanpo entzuten duen ahots misteriotsua ezagutu nahi lukeen blues gitarra-jole afroamerikar bat, eta egunero-egunero bere emaztearen hilobira bazkaltzera doan erretiratu ingeles bat. Los Angeles ibaiari nolabait lotuta dauden lau istorio, lantzean behin elkarrekin komunikatzen diren arrotzen arteko lotura xumeak arakatzen dituztenak, orobat lotura-une labur horietan erreparatuz.
Sarah Gavron
Erresuma Batua 
102 min.
17 urte besterik ez dituela, Nazneenen bizitza zeharo irauliko da. Bangladeshko bere herrixka utzi beharko du Londresko East End aldeko apartamentu-bloke batera bizitzera joateko. Batere erakargarria ez den bere senarrari atsegin ematen eta bere seme-alabak zaintzen dituen bitartean, bere bizitzari zentzuren bat ematen saiatuko da... Harik eta egun batez, Karim, bertako gazte asaldatu bat, bere bizitzan sartuko den arte. Gero eta handiagoa den arrazen arteko tirabiren ingurune batean harremanetan hasiko dira, eta horrek nahitaez Nazneen bere bizitzako erabakiak hartzera behartuko du.
Max Lemcke
Espainia 
93 min.
Casual Day' Estatu Batuetatik ekarritako enpresa-ohitura da. Ostiralero txaketa trajea arropa informalago bategatik aldatzea proposatzen zaie langileei. Zenbait enpresek bestela egiten dute Casual Day delakoa: mendirako irteerak antolatzen dituzte, euren langileen arteko harreman pertsonalak piztea, stressa murriztea eta enpresa-jarduera hobetzea xede duten jarduera ezberdinak egiteko. Ruy bere kasa bizi izan da beti. Mutil argia da, baina orain estualdi batean dago. José Antonio, bere emaztegaiaren aitak, bere enpresan garrantzizko lanpostu bat eskaini dio. Haren oinordeko izan dadin nahi baitu. Hogeita bost urterekin eta oraindik inolako erabakirik hartu gabe, bere burua harrapatuta ikusi du. Lan horri ezetz esan nahi lioke, José Antonio berari, Inés bere neska-lagunari, eta baita Casual Day izeneko kontu horri ere. Baina ezetz esatea ez da batere erraza. Teorian gauza arrunta izan behar lukeenak, asteburu bat mendialdean igarotzeak, aurrerantzean bere bizitza erabakiko du.
Diego Fandos
Espainia 
99 min.
1992. Bederatzi hilabete zulo izugarri txiki batean bahituta eduki ondoren, Iñaki Larrea enpresaria aske utzi dute. Etxera itzuli eta denbora gutxira, Larreak hunkituta utziko duen albistea dakusa telebistan: kosmonauta bat ?ahaztuta? geratu da MIR espazio-estazioan bere herrialdea (Sobietar Batasuna) desagertu delako. Enpresariak kosmonauta hori lehenbailehen Lurrera itzul dadin ahal duen guztia egin behar duela deritzo. Bestalde, Eurianek -Larrearen hiri berean bizi den kamarera gazte batek- ezezagun bat segika, zelatan ari zaiola sumatzen du, bere bizitzan esku hartzeraino. Eurianek eta Iñakik ez du elkar ezagutzen. Alabaina, elkarren artean antzeko gauza asko dituzte...
Mania Akbari
Iran 
77 min.
Abbas Kiarostamiren Ten filmaren segizio honetan, Mania Akbari, film hartako emakumezko aktore protagonistak auto bat gidatzen du berriro bere semearekin, ahizparekin eta beste zenbait pertsonekin hitz egiten duen bitartean. Segizio honetan bere egoera ezberdina da, Mania minbiziak jota baitago. Gaisotasuna larritzen doan heinean, bere burua ez du gidatzeko gauza ikusiko, beraz, kotxeko atzealdeko eserlekuan jartzen da, eta elkarrizketak aurrera darrai. Ten lanean ez bezala, 10+4 pelikulan kamerak emakumea noranahi jarraitu beharko du. Guztiz esperientzia berria da, zeinean minbiziak emakumezko zuzendaria gidatzen duen filmaren sortze-prozesuan.
Johan Kling
Suedia 
93 min.
Darling goi-mailako jende gorrotagarriari, jende arruntari eta XXI. mende hasierako Stockholmeko bizimoduari buruzko komedia beltza da. Ederra izanik bere baitan bilduta dagoen Evak amodio-istorio hutsal bat hasiko du, jende arruntaren bizimodurantz jaitsiera geldo baina ezinbestekoaren abiapuntu izango dena, baita etorkizunik gabeko adiskidetasun harrigarri batena ere.
Anders Morgenthaler
Danimarka 
80 min.
Simon dibortziatutako polizia ofizial bat da, sei urteko bere semearen zaintza galdu berri duena. Etsi-etsi eginda, umea bahituko du eta mendialdeko udako etxe huts batera eraman eta bertan ezkutatuko dira. Simonek oporrak bere semearekin igaro nahi lituzke, baina elkarrekin pasa duten astea bere haurtzaroko oroitzapen txarrak piztuko dizkion amesgaizto bihurtzen da. Aurki iraganeko mamuek Simon erotzeko zorian jarriko dute...
Stéphan Carpiaux
Luxenburgo - Belgika - Frantzia 
90 min.
16 urteko Alex bere aita Frankekin bizi da Ardenetako basoetako herri bakartu batean. Bere amaren heriotz tragikoaz geroztik aitari laguntzea behartuta, Alexek bere adinerako azkarregi hazten ari dela sentitzen du. Frank emaztearen heriotzak eragin zion gogorik eza gainditzen saiatzen den bitartean, Alexek nahi gabe berpizten du aitaren oinazea. Mundu anbiguo batean murgilduko dira azkenean biak, bertan samurtasunaren eta desiraren arteko muga hauskorra delarik. Hartara, neskak ustekabean 22 urteko Hector umezurtza ezagutuko du, zeinaren izeba hura heldu ez dadin saiatzen den, eta honen eraginez, aitarekin daukan harremanaz jabetuko da. Elkarrekin, Alexek eta Hectorrek iraganaren pisuaz libratu eta euren bizitzak bizitzen ikasi beharko dute.
Jung Brothers
Korea 
98 min.
1979an, Park doktoreak 1942ko argazki-album zahar bat jaso du, hogei urte inguru zituen garaikoa, berak eta bere lagunek zenbait egoera misteriotsu bizi izan zituzten sasoikoa. Park ezagutzen ez zuen neska batekin ezkontzera behartu zuten gurasoek, baina bera hilotz batekin maitemindu zen, bere emaztegaiarenarekin, hain zuzen. Bien bitartean, auto-istripu hilgarri baten biktima izandako neskato bat inolako zauririk gabe helduko da ospitalera eta gauero mamuei buruzko amesgaiztoak izango ditu. Senar-emazte diren mediku bikote bat Tokiotik ospitalera itzuliko da, segidako hilketa-kate amaigabe batez inguratuta.
Aurélia Georges
Frantzia 
82 min.
Paris, 70eko hamarkadaren erdialdera. Argazkilari batek Viktor Atemian izeneko gizon zargal eta makurra ezagutu du. Elkarren adiskide egiten dira eta joko dadaistak asmatzen dituzte. Atemian etengabe idazten hasiko da. ?Fils de chien? bere kontakizuna argitaratzen diote eta, egun batetik bestera, inolako azalpenik gabe, gorantza zihoan berak zuzendutako errusierako itzulpen agentzia ixten du eta bere luxuzko apartamentua amerikar batzuei saltzen die. Garaiak eta hiria aldatuz doaz... Bere dirua ahituz doa... Arrakasta erdiesten duen bat-bateko idazle baten istorioa da, gero basamortuko zeharkaldia egin beharko duena, kalean bukatu arte. Denboraren iragaitearen, uko egitearen eta hutsera egindako jauzien gaineko pelikula bat.
Conrad Clark
Txina - Britainia Handia 
88 min.
Eraikuntza-enpresa bateko enplegatu gazteak bere urtebetetzea garagardo batzuekin ospatzeko dirurik ere ez du. Nagusiari aurrerakin bat eskatuko dio, baina enpresak ezkutuan begi-bistatik kendu nahi duen lan-istripu batean hildako beste langile baten gorpua besterik ez du lortuko. Hilotza furgonetan daramala, gaztea hildakoa bere senitartekoei itzultzen ahaleginduko da.
Tom Fernández
Espainia 
100 min.
Cundo Asturiasera itzuli da hamar urte kanpoan ibili eta gero, Suso bere lagun onena zendu denez, honi azken agurra ematera behin alde egin zuen herrira. Cundoren asmoa etxean egun batzuk igarotzea, aspaldiko lagunekin mozkortzea eta berriz ospa egitea da. Baina ez da uste bezain erraza gertatuko. Duela urte batzuk Asturiasen konpontzeke utzitako kontuek irtenbide bat eskatuko diote, eta neska-lagun ohiek, amorante ohiek eta guraso ohiek Cundoren bizitza hankaz gora jarriko dute, eta baita berak haienak ere. Baina, bat-batean, Susok lotu gabeko eginkizun bat ere utzi zuela jakingo du. Haren azken ametsa alegia: dorre bat eraikitzea. Hortaz, Cundo Susoren ametsa gauzatzen saiatuko da. Lagunek elkarren artean zerbait egin dezaten azken aukera izango da gainera. Eta baliteke, azkenik, Cundok gauzak ongi egitea: bere bizitza eta familia berreraikitzea, bere bizitzako emakumea eta munduan bere lekua ere aurkitzea, Susok hiltzerakoan berari utzitako hori.
Tzahi Grad
Israel 
95 min.
Ohiko bizilagun eredugarri, ezkondu eta semeduna da Michael Klienhouse. Egun batez, Holokaustoaren Egunaren goizean, Michaelek Dreyfusen autoa kolpekatzen du. Michaelen emazte Tamarrek keinu zantar bat egiten dio Dreyfusi eta honek bere autoa azeleratu eta Michaelen kotxeko ate irekiaren kontra jo eta Tamar bera jotzeko zorian egon da. Hiritar ona denez, Michaelek gatazka agintarien laguntzaz konpontzea espero du, baina hirurogeitaka urteko Dreyfus, gerran heroi izandakoa, harreman handiak eta beso luzeko lagunak dituen gizon bortitza gertatuko da. Krisi pertsonal batean murgilduta dagoen Michaelentzat zaila da ?boterearen? aurrean amore ematea eta beraz, hurrengo egunak benetako amesgaizto gertatuko zaizkio. Alabaina, bere bizitza arriskuan jartzen duen errealitate bortitz eta ustelaren aurkako bere borrokak azkenean arnas berria emango dio.
Salvatore Stabile
Estatu Batuak 
100 min.
New Yorkeko euren apartamentutik kaleratzen dituztenean, Frankek, Angelak eta bi seme-alabek etxegabeentzako aterpetxe batera joan beharko dute derrigorrez. Zenbait hilabete zailen buruan, berri onak izango dituzte Gabon-egunean: apartamentu bat libre dago etxebizitza sozialen gune batean. Baina Frankek lan bat beharko du bertarako aukera izateko. Hiria Eguberrietarako prestatzen ari den bitartean, Frank eta honen 10 urteko semeorde Justin, New Yorkeko kale hotzetan noraezean ibiliko dira eguna amaitu aurretik lan bat aurkitu behar baitute.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: