71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Perlak
Perlak
François Ozon
FRANTZIA 
95 min.
François Ozon, iazko Urrezko Maskorraren irabazlea (Dans la maison), joan den Canneseko zinema-jaialdian lehiatu zen lau urtarotan eta lau abestitan garatzen den 17 urteko neska baten erretratu honekin.
Calin Peter Netzer
ERRUMANIA 
112 min.
Errumaniar ekoizpen honek Urrezko Hartza irabazi zuen Berlingo zinema-jaialdiaren azken edizioan. Cornelia da protagonista; 60 urteko emakume honek bere trebezia, harreman eta diru guztia erabiliko du istripu tragiko batean parte hartu duen bere semea espetxera joan dadin saihesteko. Baina, non dago ama baten maitasuna eta manipulazio egozentrikoa bereizten dituen lerro mehea?
Hirokazu Koreeda
Japonia 
120 min.
Duela bi urte aurkeztu zuen Hirokazu Kore-edak Kiseki / I Wish Zinemaldian, eta oraingoan bere film berriarekin itzuliko da, Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan epaimahaiaren saria irabazi ostean. Bere bizitza aldatuko duen erabaki bat hartu beharrean dagoen gizon baten historia kontatuko digu. Izan ere, bere seme naturalarekin ala sei urtez beretzat jo duen eta berekin bizi izan den haurrarekin geratu nahi duen aukeratu beharko du.
Jia Zhang-ke
TXINA-JAPONIA 
129 min.
Jia Zhangke zinemagile txinatarrak gidoi onenaren saria irabazi zuen film honi esker Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan. Lau pertsonari eta lau probintziari buruzko kronika. Egungo Txinaren erretratua: indarkeria pixkanaka higatzen ari den erraldoi ekonomikoa.
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Arie Posin
AEB 
92 min.
Robin Williams, Ed Harris, Anette Bening eta Amy Brenneman dira Torontoko zinema-jaialdian aurkezturiko film honen protagonistak. Bere bizitzako amodioa galdu eta bost urtera, Nikki lehen begiratuan maiteminduko da berriz: bere ametsetako gizona da Tom, bihotz handia, irribarre atsegina eta bizitasun izugarria duen arte-irakasle erakargarria.
Klausurako filma
Albert Dupontel
FRANTZIA 
85 min.
Albert Dupontelek zuzenduriko komedia honek Ariane Felder du protagonista. Moral zurruneko epailea haurdun dagoela konturatuko da, eta aita Bob Nolan da, hilketagatik bilatzeko eta atxilotzeko agindua duen delinkuente bat. Arianek ez du ezer gogoratzen, eta halako zerbait nola gertatu ahal izan den jakiten saiatuko da.
Richard Curtis
ERRESUMA BATUA 
123 min.
Komedia hau Locarnoko zinema-jaialdian aurkeztu zuten, eta zuzendaria Richard Curtis da, Love Actually filmaren egilea eta Lau ezkontza eta hileta bat eta Bridget Jonesen egunkaria filmen gidoilaria. Protagonista egun batean denboran bidaia dezakeela konturatuko den 21 urteko gaztea da. Aitak familiako gizon guztiek betidanik dohain hori izan dutela esango dio.
Arnaud & Jean-Marie Larrieu
Frantzia 
111 min.
Larrieu anaien filma berria, mendi eta laku artean dagoen eskualde baten, nonbait Suitza eta Frantzia artean kokatzen da. Berrogei urteko Marc literatura irakasle da Lausanako Unibertsitatean. Ikasleekin amodio-istorio ugari izaten ditu. Oraindik ezkongai dago eta arreba Mariannekin bizi da. Negua amaitzear denean, bere ikasle onenetako bat, Barbara, desagertu egingo da. Bi egun geroago Barbararen ama ezagutuko du, Anna; desagertutako alabari buruz gehiago jakin nahiko du hark.
Jean-Marc Vallée
AEB 
120 min.
Jean-Marc Vallée kanadarra C.R.A.Z.Y. (2005) film sarituarekin egin zen ezagun nazioartean. Ondoren, The Young Victoria (2009) eta Café de Flore (2011) zuzendu zituen. Egiazko gertaeratan oinarrituriko drama honetan, Spirit Award sariaren irabazle Matthew McCounaghey aktoreak egiazko pertsonaia baten rola egingo du: Ron Woodroof, mediku-erakundearen eta enpresa farmazeutikoen hil ala biziko borrokan murgildu beharko duen gizon arrunt bat. 1985ean Ronek ustekabeko albiste bat jasoko du: hiesa du eta 30 egun geratzen zaizkio. AEBetako gobernuak barne-gatazka bizi du, ez baitaki nola borrokatu birusaren kontra eta aldi berean botikak mugatu. Ron, aldiz, mundu osoko tratamendu alternatibo eta ez toxikoak probatzen hasiko da, eta haiek modu legal zein ilegalean lortuko ditu. Onartuta ez dauden botikak saltzeagatik gobernuak jartzen dituen zigorrak saihesten saiatzen den bitartean “erosketa klub” bat sortuko du Ronek; nahi duena bazkide egin daiteke eta botikak lortu.
Ryan Coogler
AEB 
85 min.
San Franciscoko Bay Area-n bizi den Oscar Grant III.aren historia da hau. Hogeita bi urteko gaztearen bidea lagunekin, etsaiekin, familiako kideekin eta ezezagunekin gurutzatuko da 2008ko azken egunean. Epaimahaiaren sari nagusia eta publikoaren saria irabazi zituen Sundancen, eta Canneseko Un Certain Regard saileko Avenir saria.
Zinema Eraikitzen 22
Sebastián Lelio
TXILE-ESPAINIA 
109 min.
Sebastián Leliok zuzendutako koprodukzio hispano-txiletarra da, eta iazko Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen Saileko saria eta azkeneko Berlingo zinema-jaialdiko emakumezko aktore onenaren Urrezko Hartza saria irabazi zituen. Gloria, 58 urteko txiletarra, emakume erakargarri eta bizia da, eta bizitzako etapa berri batean sartzen ari da.
Alfonso Cuarón
AEB 
93 min.
Sandra Bullock eta George Clooney dira espazio sakon eta infinitura eramango gaituen thriller honen protagonistak. Alfonso Cuarón, zuzendaria, Oscar sarietarako izendatu zuten Children of men lanagatik. Medizinan espezializatutako Ryan Stone ingeniariaren eta bere lehenengo misioan transbordadoreko kide duen Matt Kowalsky astronauta esperientziadunaren odisea kontatuko digu. Errutinazkoa behar zuen ibilaldi espaziala hondamendi bilakatuko da. Hurrengo Veneziako Zinema Jaialdiari hasiera emango dio.
Rithy Panh
FRANTZIA-KANBODIA 
90 min.
Dokumental honek Un Certain Regard saria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan. Rithy Panh zuzendariaren hitzetan: “Urte luzez ibili naiz galdutako irudi baten bila: Kanbodiako gobernuan zeuden Khmer Gorriek 1975 eta 1979 urteen artean eginiko argazki bat. Alferrik bilatu dut, eta orain badakit irudi hori galduta dagoela; beraz, sortu egin dut”.
Hayao Miyazaki
JAPONIA 
126 min.
Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko duten bere azken filmean, animazio zinemako maisu Hayao Miyazakik Jiro Horikoshi aeroplano-diseinatzailearen eta Tatsuo Hori idazlearen biografiak batu ditu Jiro fikziozko pertsonaia sortzeko. Jiro izango da mundu nahasi batean bizitzeak eta erabakiak hartzeak dakartzan erronken aurrean amore ez emateari buruzko eta amodiozko kontakizun honen protagonista.
Shaul Schwarz
AEB 
103 min.
Shaul Schwarz argazkilari-kazetari saridunaren dokumental honek narko-kulturara hurbiltzea du helburu. Fenomeno honen baitan, ezabatu egiten dira gerra eta entretenimendua bereizten dituzten lerroak. Ameriketako gero eta mexikar eta latino gehiagorentzat, narkotrafikoak ospea eta arrakasta dakar, eta hori da ghettotik ateratzeko bide bakarra.
Terry Gilliam
ERRESUMA BATUA-AEB-ERRUMANIA 
107 min.
Terry Gilliam zuzendariaren fantasia futurista berri hau Veneziako zinema-jaialdian lehiatuko da. Larritasun existentzialak jotako informatikaren jeinu eszentriko eta bakarti bat proiektu misteriotsu batean ari da lanean; bere helburua existentziaren zentzua aurkitzea da… edo haren erabateko zentzu gabezia. Nolanahi ere, maitasunaren eta desiraren botereaz jabetzean baino ez du ulertuko bere izatearen egiazko arrazoia.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: