71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2014-09-26

“Irudi harrigarrien bidez islatuta dagoen maitasun eta minei buruzko istorio honetan, José Sacristánen interpretazioa bikaina da, baita Bárbara Lennierena eta Luis Bermejorena ere (...).”

Oti R. Marchante, ABC

“Pelikulek, oroz gain, harridura eragitea eskertzen dutenentzat.”

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“‘Magical Girl’ filma lan konbentzionaletatik aldentzen da, baina aldi berean, istorioa kontatzeko modu korapilatsuarekin ikuslea katigatzea lortzen du. Tarantinoren estiloa gogoraraz dezake, baina imitatu gabe.”

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“(…) zinemarekiko maitasuna dario fotogrametako bakoitzean."

Nando Salvà, EL PERIÓDICO

“(…) pelikula bikain eta entretenigarria, eta gainera, umore sen sakona eta adimentsua dauka.”

Carlos Pumares, LA RAZÓN

“‘Magical Girl’ egitasmo liluragarria da, eta erakargarritasun handiena, Bárbara Lennieren antzezpen bizi eta malenkoniatsua.”

Fionnuala Halligan, SCREENDAILY

“(…) antzoki osoak txalo egin, barre egin eta lurra zapatekin jotzen zuen, zalapartaka eta bozkarioz.”

Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Bagenekien pelikula hau Argentinan fenomeno bihurtua zela eta atzo horren arrazoia ezagutu genuen: bikaina, dibertigarria, adimentsua eta espiritu kritikoz betea da.”

Mitxel Ezquiaga, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Elkarren artean independenteak izan arren mendekuak lotzen dituen sei istorioz osatutako bilduma makabro atsegina (…).”

Nando Salvà, EL PERIÓDICO

“Publikoaren txalo zaparrada jaso zuen atzo leporaino bete zen Kursaalean.”

Ainhoa Sarasola, BERRIA

“Eskuarki debekatuta dauden lekuetara kamera eramatera ausartu da Malo, eta epaiketa guztiz sinesgarri bat eman digu opari, abokatuaren rolean sartutako Unax Ugalderen irmotasun interpretatiboa lagun.”

Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Antzeztaldeak gure historiako orrialde beltzenetako bateko protagonista izan ziren pertsonekin partekatutako leialtasunari esker funtzionatzen du. Euskal Herrian egindako film batek, azkenean, gertatutakoaren berri zabaldu du.

Mikel Insausti, GARA

“(…) dokudrama honek ez du inor epel uzten.”

Ariane Kamio, GARA

“Film oso gomendagarria zer gertatu zen jakiteko.”

Carlos Pumares, LA RAZÓN

“(…) gazte pakistandar batek haurrentzako elikagaiak banatzen dituen multinazional baten kontra abiatutako borrokari tratamendu bikaina eman dio (…).”

Oti R. Marchante, ABC

“Tigers asmo onekoa da, egiten duen salaketa oso beharrezkoa da”

Gontzal Agote, BERRIA

“Tanovicek kasua garbi planteatzen du eta zinemaren barruko zinema eraginkortasun handiz erabiltzen du.”

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Borroka desorekatu hau txukun kontatuta dago.”

Carlos Boyero, EL PAÍS

“(…) zinema-zati eroa, trinkoa, konplexua, liluragarria eta hilgarria da.”

Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Laurent Canteten ‘Retour à Ithaque’ bikaina estreinatu da, eta, istorioa sinplea izan arren, indartsua dela ez dago zalantzarik.”

Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

“Leonardo Paduraren gidoiak arnasarik gabe uzten gaitu hasieratik, Kubako azken berrogei urteei astindu kritiko hunkigarria emanez.”

Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Bizitzarekin erabat lotua eta filmikoa.”

Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“(…) krisi eta murrizketen garaiko Espainia hankaz gora jartzen duen komedia nahitara zentzugabea eta sarkastikoa.”

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“(…) ikus-entzunezko interes aipagarria, probokazio-joko sinplea eta ikusteko erosoa.”

Iratxe Fresneda, GARA

“(…) maisulan izugarria.”

Víctor Esquirol, GARA

“Harrigarriak eta, hein berean, sormen zoroenaren bultzatzaileak.”

Víctor Esquirol, GARA

“Nuri Bilge Ceylanek lasaitasunez landu ditu drama intimo honen ekitaldiak. Bergman eta Shakespeareren inbokazio moduko bat da.”

Koldo Landaluze, GARA

“Bikaina da, aingeruen edo deabruen berezko trebetasunak erakutsi ez ezik, Vietnamgo karga-motorrak eta Afrikako anbulantzia-motorrak ere agerrarazten dituelako."

Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: