71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2015-09-26

«Recha-ren zinema guztia bezala, paisaiekin eta sentimenduekin landutako filma da Un día perfecto para volar».

Oti Rodríguez Marchante, ABC

«Konplizitate osoa eskatzen dio filmak ikusleari, baina trukean, asko eman diezaieke bueltan ikusle eskuzabalei».

Angel Aldarondo, BERRIA

«Kontakizun interesgarria, gustu onez filmatua irudi eta sentimenduei dagokienez, ideia bakar bati heltzeko; “familia galduen” ideia».

Oti Rodríguez Marchante, ABC

«Haurtzaroko benetako nahiz alegiazko demonioei buruzko ipuin erabat ilun eta asaldagarria».

Oscar Belategui, EL CORREO

«Estilo bisual eta narratibo txundigarri bezain indartsua du eta, batez ere, ondo txertatu da diskurtso argi eta borrokazale baten arrazoibidean».

Víctor Esquirol, GARA

«Les démons filmak (…), egitura egonkor batekin eta asmo irmo batekin, asko iradokitzeko gai den proposamen bat lantzen du».

Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA

“Drama polita da, erritmo geldokoa, eta batez ere, ongi baino hobeto neurtutako hitz eta keinuen bitartez narrazioak harrapatu egiten du ikuslea geldiro, baina eraginkortasun osoz”.

Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

«Harremanen erretratu ondo behatua. (…) Testuinguru politikoan jartzen duen enfasiak desberdintzen du Barash».

Jonathan Holland, THE HOLLYWOOD REPORTER

«Ikusle ironiazaleek (…) gozatzeko ugari aurkituko dute komedia gris-beltzaren eta etxeko drama urgentearen arteko fusio aurreikusiezin honetan».

Guy Lodge, VARIETY

«Skoldek kutsu berria eman dio, itxura nahiko primitiboko animazio-pertsonaiekin; haien istorioa ipuin baten antzera hedatzen da».

Alissa Simon, VARIETY

«Scott Cooper zuzendariak jariotasuna eta ankerkeria ekarri dio eskandalagarriki benetan gertatu zen istorio honi».

Carlos Boyero, EL PAIS

«Pultsu irmoz eta nabarmenkeriarik gabe filmatutako thriller hau bere girotze txukunean, erritmo neurtuan eta karakterizazio zainduetan oinarritzen da. Horien artean, halabeharrez nabarmentzen da Johnny Deep-en presentzia,(…), ondo lortzen du eta bere helburua: agertzen den bakoitzean kikilaraztea».

Koldo Landaluze, GARA

“Drama ederra da, eta aldiberean umoretsua, atseginez ikusten diren horietakoa”.

Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

«Mía madre gauza da serioegi jarri gabe eta ametsei eta une komikoei uko egin gabe heriotzaren eta bizitzaren aurrean sentimendu sakonak agertzeko».

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

«Erabateko murgilketa. (…) Ileak latz eta zut».

GARA

«Simon Roubyk trebetasunez irudikatzen du ahaztutako gudariz betetako gertaera beliko baten laztura eta oinazea».

Koldo Landaluze, GARA

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: