Izena emateko epea amaitu da
I. SARRERA
-
Donostia Zinemaldiaren 67. edizioa Donostian izango da 2019ko irailaren 20tik 28ra.
-
Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honako helbide honetan dago:
DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481 212
ssiff@sansebastianfestival.com
Webgune ofizialean (www.sansebastianfestival.com) informazio xehatua aurkitu daiteke, baita Zinemaldiaren eta horren departamentuen harremanetarako informazioa ere.
-
Donostia Zinemaldia SA sozietate anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kiroletako Ministerioak osatzen dute zati berdinetan. Donostiako alkateari, dagokio presidentetza. Zinemaldiaren antolakuntzaren burua José Luis Rebordinos zuzendaria da.
-
Donostia Zinemaldiari «lehiazko zinema-jaialdien» kategoria aitortzen dio Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF, www.fiapf.org).
-
Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi die kulturari eta zinema-industriari.
II. EPAIMAHAIKO KIDEEN LEHEN HAUTAKETA
-
Gazteriaren epaimahaian parte hartzeko ezinbestekoa da Zinemaldiko Zuzendaritzak ezarritako arauak onartzea eta izena emateko formularioa behar bezala betetzea.
-
Gazteriaren epaimahaiko kide izateko interesa dutenek hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte:
-
18 eta 25 urte bitartean izatea.
-
2019ko irailaren 20tik 28ra arte denbora osoan jarduteko prest egotea.
-
Izena ematean motibazio-gutun bat eranstea.
-
Izena emateko formularioa betetzea.
-
Parte hartzeko arauak onartzea.
-
Gazteriaren epaimahaiko kideen hautaketa-prozesua 2019ko uztailaren 31n amaituko da.
-
Gazteriaren epaimahaian izena emateko prozesua online gauzatuko da Zinemaldiaren webgunearen bitartez.
III. HAUTATUTAKO KIDEAK
-
Zinemaldia hasi baino egun bat lehenago, hautatutako epaimahaikideek nahitaezko bilera batera joan beharko dute akreditazioa jasotzera.
-
Emanaldien ordutegiak zorrotz bete beharko dituzte, eta ezingo dute saioa hasi ondoren sartu emanaldietara.
-
Erantsitako ordutegian programatutako emanaldi guztietara joan beharko dute nahitaez. Justifikatutako arrazoirik gabe horietako batera joaten ez badira, akreditazioa kenduko zaie. Hezkuntza-konpromisoak eta osasunarekin lotutako gertakariak joko dira justifikatutako arrazoitzat. (Bi falta justifikatu soilik onartuko zaizkie).
-
Akreditazioa pertsonala eta besterenezina da.
-
Filmei 0tik 10era arteko puntuazioa emango zaie, puntuazio txikiena 0 izanik eta handiena 10. Horretarako, ebaki zure puntuazioa eta sartu txartelaren gainerakoa irteeran aurkituko duzun kutxan. Gainera, txartelaren atzeko aldean zure akreditatu-zenbakia adierazi beharko duzu.
-
Ezustekoaren bat izanez gero (antolakuntzarekin edo funtzionamenduarekin lotuta) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Donostia Zinemaldiko Zuzendaritzak subiranotasuna izango du eta berak hartuko du azken erabakia.
Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.
Araudi honen interpretazioak sorraraz dezakeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko du.
FAQ - Sariak eta Epaimahaiak
Gazteriaren Epaimahaia
Noiz hasiko da Gazteriaren epaimahairako izena emateko epea?
Gazteriaren epaimahairako izena emateko epea 2019ko ekainaren 1ean hasiko da. Izen-ematea online egingo da, formulario bat betez eta motibazio-gutun bat erantsiz.
Zein dira Gazteriaren epaimahaiko kide izateko baldintzak?
-
18 eta 25 urte bitartean izatea.
-
2019ko irailaren 20tik 28ra arte denbora osoan jarduteko prest egotea.
-
Izena ematean motibazio-gutun bat eranstea.
-
Izena emateko formularioa betetzea.
-
Parte hartzeko arauak onartzea.
Zer egin behar du Gazteriaren epaimahaiko kide batek?
Gazteriaren epaimahaiko kide izatea boluntarioa da, eta Gazteriaren sarirako hautagaiak diren film guztien emanaldietara joateko konpromisoa dakar. Epaimahaikideek egunean hainbat boto eman beharko dituzte Gazteriaren sariaren irabazlea hautatzeko. Sarirako hautagaiak New Directors sailekoak eta Horizontes Latinos sailean parte hartzen duten lehen eta bigarren lanak izango dira. Batez beste, egunean hiru pelikula ikusi behar dituzte.
Zein dira Gazteriaren epaimahaiko kideen betebeharrak?
Gazteriaren epaimahaiko kideentzat programatutako emanaldi guztietara joatea, filma ikustea eta emanaldien aurretik banatuko zaizkien paperen bidez bozkatzea.
Non emango dituzte filmak?
Filmak Kursaal auditoriumean emango dira. (Zurriola hiribidea z.g., 20002, Donostia). Kursaala Zinemaldiaren operazio-basea da, eta Gazteriaren epaimahaiarentzako emanaldi guztiak Kursaal 2 zentroan (kubo txikia) izango dira.
Gazteriaren epaimahaiko akreditazioak ematen dituen sarbideak.
Gazteriaren epaimahaiko kideek gainerako saio guztietara sartzeko aukera izango dute, baldin eta haientzat programatutako nahitaezko saioen ordu berean ez badira eta aretoan lekua badago.
Gazteriaren epaimahaiko akreditazioak ez du belodromora, inaugurazio, klausura eta Donostia sariaren galetara eta Zinemaldiko instalazioetara sartzeko aukerarik ematen.
Laguntzak.
Zinemaldiak ez ditu bere gain hartuko epaimahaiko kideen ostatu- eta garraio-gastuak. Dena den, mantenu-laguntza bat ematen du.
Parte-hartze ziurtagiria.
Zinemaldiak Gazteriaren epaimahaiko kideei parte-hartze ziurtagiria emango die, baldin eta dagozkien film guztietara joan badira.