71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Zabaltegi-Tabakalera
Zabaltegi-Tabakalera
Filmak
Filmak
Inaugurazioa
Thomas Salvador
Frantzia 
115 min.
Pierre, ingeniari paristarra, Alpeetara doa lanagatik. Ingurune hark izugarri erakarrita, mendi-tontorretan kanpatu eta eguneroko bizitza atzean uzten du. Han Léa ezagutuko du, jatetxe alpetar bateko chef bat, mendien barrenean distira misteriotsuak ageri diren bitartean.
Inaugurazioa
Diego Céspedes
Txile - Frantzia 
17 min. Film laburra
Nataly emakume transak bere maitale ohia bisitatuko du, Leon, alaba Sekretoz lagunduta. Hala, eguzkitik ezkutatzen den komunitate misteriotsu eta isolatu batera joango dira. Bilera horiek harreman toxiko eta abusuzko bat ekarriko diote gogora Natalyri.
Klausurako filma
Laura Citarella
Argentina - Alemania 
250 min.
Emakume bat desagertu egin da. Bi gizon haren bila atera dira: biek maite dute. Zergatik joan zen? Gizon bakoitzak bere susmoa du, baina besteari ezkutatzen dio; bata, arraroa bada ere, ez da sekula bestearen aurkari izango. Bietako inor ez dago zuzen, baina existitzen al da zuzen dagoen norbait? Bat-bateko ihes hori fikzioen segida baten muin sekretu gisa agertzen da, eta filmak, sotilki, korapilatu egiten ditu fikzio horiek: aspaldi galdutako beste emakume baten bihotzaren sekretua; agidanez inork sumatzen ez duen naturaz gaindiko jazokizun batek astindutako landa-herri bateko bizitzaren sekretua; lautadaren sekretua, etengabe hedatzen eta dena irensten ari dena, arrastiriaren ondoren mundua beregatzen duten itzalak bezala.
Anders Emblem
Norvegia 
78 min.
Astak kazetari gisa egiten du lan Norvegia mendebaldeko kostalde-herri batean, eta bertakoa izateari esanahia eta zentzua aurkitzen saiatzen ari da. Asilo-eskatzaile baten desagerpenaren egia ezkutua bilatzen ari dela, bere bizitza pertsonalean eta justiziari buruzko ikuspegian eragina izango du bilaketa hark.
Santiago Loza
Argentina 
75 min.
Mendiko herri batean, zerutik harri bat erori eta bi lagun haren bila aterako dira. Solasean emango dute ibilaldia, hil zitzaien lagun bat gogoratu, barre egin, eztabaidatu eta beste bilatzaile batzuk aurkituko dituzte. Ibilbidean olerkiak irakurtzen dira, olerkiak entzuten dira, poesia haizean sentitzen da. Egunaren hasieratik argia desagertu arte. Agur bat edo gehiago, baita topaketak eta promesak ere. Adiskidetasunari, neguko paisaiei eta poesiari –alferrikakoa baina, aldi berean, beharrezkoa– buruzko filma.
Peter Strickland
Erresuma Batua - Australia 
12 min. Film laburra
Zinema pornoko zuzendari adintsu batek iruzkin bat egiten du 2022an, 1972an zuzendu eta duela gutxi berraurkitu den underground film baten DVDrako. Filmean agertzen den gizon sexi eta eder-ederrak hainbat amets erotiko bizi dituen bitartean, zuzendariak filmaren atsekabea adierazten du protagonistarekiko harremanak ez duelako funtzionatuko.
Carla Simón
Espainia 
24 min. Film laburra
Carla haurdun eta biluzik dago, amak Carlak sabelean zuenean egiten zituen jarrerak imitatzen. Eguzkiaren argi orbanduna leihoetatik erortzen da. Guraso eta aitona-amonen Super-8ko boladak ikusten ditugu, horiek irribarrez, josten, poesia errezitatzen ari direla. Orduan, neska gazte batek 60ko hamarkadatik gaur egun arte (1980ko hamarkadatik igarota) bidaiatuko du, emakumeotasunaren eta historiaren atalaseak zeharkatuz, eta Carla haurdunarekin eta topo egingo du Kataluniako kostaldeko urdin argiaren ondoan.
Lehiaketatik kanpo
Carlota Pereda
Espainia - Frantzia 
100 min.
Extremadurako uda itogarrian, ezezagun misteriotsu bat iritsiko da Sararen herrira eta horren jazarleak bahituko ditu. Sarak dena ikusi du. Berak bakarrik salba ditzake neska horiek, baina egin beharko luke?
Estibaliz Urresola
Espainia 
30 min. Film laburra
Rita emakumeen abesbatza baten kide da. Entseatzeko lokala ordaintzeko behar duten udalaren dirulaguntza galdu dutenez, korua desagerrarazteko arriskuan dago. Horregatik, erabaki beharko dute beren haraneko enpresa kutsatzaileenetako baten babesletza onartzen duten ala ez.
Zinemira Kimuak
Andrés Di Tella
Argentina 
90 min.
Pieza laburrak mugikorrarekin grabatutako irudiekin, artxibo pertsonala eta aurkitutako materiala. Gorabeherak eguneroko bizitzan, haurtzaroko oroitzapenak, lagunen potretak, bidaia-kronikak, irakurketak eta abestiak: egunerokoak.
Elena López Riera
Suitza - Frantzia - Espainia 
105 min.
Uda da Espainiako hego-ekialdeko herri txiki batean. Ekaitz baten ondorioz, bertatik igarotzen den ibaia gainezka egitear dago. Sinesmen zahar baten arabera, zenbait emakume uholde bakoitzarekin desagertzeko predestinatuta daude “barnean ura daukatelako”. Ana amarekin eta amonarekin bizi da, eta herrikoek mesfidantzaz begiratzen diote beren etxeari. Euritearen aurreko giro elektrikoan, Anak José ezagutuko du, barruko mamuak uxatzeko borrokan ari den bitartean.
Ikusmira Berriak 2018
Hlynur Pálmason
Danimarka - Islandia - Frantzia - Suedia 
143 min.
XIX. mendearen amaieran, Danimarkako apaiz gazte bat Islandiako eremu urrun batera joango da eliza bat eraiki eta hango biztanleei argazkiak ateratzeko. Alabaina, zenbat eta gehiago barneratu paisaia bortitz hartan, orduan eta gehiago urrunduko da bere helburutik, bere misiotik eta moraletik.
Lee Changdong
Hego Korea 
28 min. Film laburra
Chul, zortzi urteko mutiko bat, eskolatik etxera doa ziztu bizian, beldur baita amak, depresioak jota, ez ote duen bere buruaz beste egingo bakarrik dagoela.
Lur Olaizola
Espainia 
21 min. Film laburra
Aktore bat eta zinemagile bat gidoi bat entseatzen ari dira. María Dolores González Katarain Yoyesek 1980 eta 1985 bitartean, ETA utzi eta Mexikon erbesteratuta zegoela idatzi zuen egunkariaren zati batzuk jasotzen ditu gidoiak. Gidoian aurrera egin ahala, beste emakume batzuen ideiak eta erreferentziak agertuko dira Yoyesen hitzetan: Ulrike Meinhof, Simone de Beauvoir, Rocío Díazescobar, Alexandra Kollontai edota Tina Modotti. Bitartean, iluntzen ari da kanpoan.
Lehiaketatik kanpo Zinemira Kimuak
Natalia López Gallardo
Mexiko - Argentina 
117 min.
Dibortzio-prozesu isil baten erdian, Isabelek hiria utzi du bere bi seme-alabekin, familiaren landetxe abandonatura joateko. Laster jakingo du bere neskamearen ahizpa, María, desagertu egin dela. Isabelek Maríari laguntza eskaini eta isileko itun bat ezartzen dute bi emakumeek desagertutako ahizpa aurkitzeko. Bitartean, Roberta, ikerketaren ardura duen polizia, semea karteletatik atera nahian dabil. Eremua nahastuta eta arriskuan dago, baina inguruabar horiek gorabehera, patuaren aurreko erabakiak bere horretan dirau.
Dylan Southern, Will Lovelace
Erresuma Batua 
108 min.
Artxiboko materialaren bidez, 2000ko hamarkadaren hasieran New York hirian zegoen musika-jokalekurako bidaia sakon bat. Irailaren 11aren testuinguruan eta politikaren, teknologiaren eta kulturaren alorretan gertatzear zeuden mugimendu sismikoetatik kanpoko mundu batean, Meet Me in the Bathroom filmak rock’n’rollaren azken aro erromantiko handiaren historia kontatzen digu, garai bat markatu zuten musika-talde batzuen ikuspegitik: The Strokes, LCD Soundystem, Yeah Yeah Yeahs eta Interpol.
Ruth Beckermann
Austria 
100 min.
Ehun urtez baino gehiagoz, Josefine Mutzenbacher, Vienako prostituta baten istorioa eleberria polemikoa izan da haurren eta emakumeen sexualitatearen deskribapen lizunak egiten dituelako. Anonimoki argitaratu bazen ere, eleberria Felix Salten idazle austriarrari (Bambiren egilea) egotzi izan zaio luzaroan, eta, aldi batez debekatuta egon bazen ere, Vienako literatura-lan entzutetsu gisa ere aitortu izan da mundu-mailan. Egunkari-iragarki baten bidez, Ruth Beckermanek casting baterako deialdia egingo du, eleberri pornografiko ezagun horren film bat egiteko: "16 eta 99 urte bitarteko gizonak behar dira".
Takayuki Fukata
Japonia 
44 min. Film ertaina
Itchan eta bere ahizpa nagusia, Satchan, amonaren etxera doaz. Amona zahar-etxe batean dute gaur egun. Etxea garbitzen hasiko dira, eraberritzerako prestatzeko asmoz, baina bien artean arrakala sotil bat dagoela ikusiko dute apurka-apurka.
Hlynur Pálmason
Danimarka - Islandia 
22 min. Film laburra
Urtebetean zuhaitz batean etxe bat elkarrekin eraikiko duten anai-arreben istorioa. Dituzten zailtasunetan eta alaitasunean jarraitzen diegun bitartean, urtaroen edertasuna eta basakeria sentituko ditugu.
Erik Shirai, Masako Tsumura
Japonia 
14 min. Film laburra
Nowhere to go but everywhere Yasuo Takamatsuren bidaia harrigarriari buruzkoa da, gizona emaztearen bila dagoela, kendu zion ozeano berean. 2011n Japonia iparraldea suntsitu zuen tsunamiaren ondoren, Yasuok emaztearen telefono mugikor arrosa suntsitua aurkitu zuen, inoiz jaso ez zuen mezu batekin: "Etxera nahi dut joan". Mezu horrek, itxuraz hilobitik bidaliak, bere bizitzako misioari ekitera bultzatuko du Yasuo. Emaztea aurkitu eta etxera ekartzea.
Ann Oren
Alemania 
86 min.
Eva foley-artista barnerakoia da eta zailtasunak ditu zaldi bat duen iragarki baterako soinuak sortzeko. Hazten hasi zaion zaldi-isats batek ahaldunduta, botanikari bat limurtuko du mendetasun-joko baten bidez. Piaffe kontrolerako, generorako eta artifiziorako bidaia bizi bat da.
Bi Gan
Txina 
15 min. Film laburra
Maitagarri-ipun bat.
Cyril Schäublin
Suitza 
93 min.
Teknologia berriak aldatzen ari dira erlojuak egiten diharduen XIX. mendeko herri suitzar bat. Josephine langile gazteak erloju mekanikoen bihotzean etengabe oszilatzen duen gurpiltxo bat fabrikatuko du. Dirua, denbora eta lana antolatzeko modu berrien eraginpean, erloju-fabrikatzaile anarkisten toki-mugimenduan sartuko da Josephine, eta Piotr Kropotkin bidaiari errusiarra ezagutuko du han.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: