74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Perlak
Perlak
Filmak
Filmak
Irekiera
Andrey Zvyagintsev
Frantzia - Alemania - Letonia 
135 min.
Errusia, 2022. Gleb —enpresari arrakastatsu bat— gero eta presio korporatibo handiagoen eraginpean dago, eta mundua geroz eta ezegonkorragoa denez, eraiki duen bizitza ordenatua gainbeheratzen hasi eta indarkeriara bultzatuko du horrek gizona.
Amaiera filma lehiaketaz kanpo
Eric Toledano, Olivier Nakache
Frantzia 
119 min.
1985. Vincentek 13 urte beteko ditu laster, Parisko aldirietan bizi da erdi-klaseko bere familiarekin: kasurik egiten ez dion anaia zaharrarekin eta egunak borrokan ematen dituzten gurasoekin. Jada ez da ume bat, baina heldu bat ere ez. Vincentek bizitzako zalantza handiei buruz galdetzen dio bere buruari: identitatea, adiskidetasuna, familia, erlijioa, desioa, lehen amodioak... eta zergatik dirudien helduek ez dutela zalantza horietako bat ere konpondu.
Javier Calvo, Javier Ambrossi
Espainia - Frantzia 
155 min.
Hiru gizonen bizitza interkonektatuen narrazioa, hiru garaitan. Sexualitateak eta desioak, minak eta herentziak estuki lotutako hiru existentzia. Federico García Lorcaren azken lanetako bat, amaitu gabea.
50 urteko askatasuna
Jordan Firstman
AEB 
126 min.
Peter, gehiegikeriekin, musika elektronikoarekin eta gau amaigabeekin bizitzera ohitua, New Yorkeko underground festen sustatzailea da, eta mundua irauli egingo zaio emakume ezezagun bat etxera etortzen zaionean Arlorekin, 10 urteko mutiko batekin. Ezinezko egoera gisa hasitako jazokizun hark laster emango dio bide nola ustekabeko hala eraldatzaile izango den lotura ero, dibertigarri eta samur bati.
Louis Clichy
Frantzia - Belgika 
90 min.
Le corset / Iron Boyk 11 urteko mutiko baten istorioa kontatzen digu: aitaren urratsei jarraitzen saiatuko da Christophe, bizi diren baserrian lagunduz. Alabaina, dena aldatu egingo da medikuak kortse metaliko bat agintzen dionean, horrek baserriko eguneroko zereginak baztertzera behartuko baitu. Bat-bateko aldaketa horrek, haatik, aukera emango dio Christopheri zaletasun berriak deskubritzeko, hala nola igeriketa eta musika, bizitza betirako markatuko dioten lagunak ezagutzeaz gain.
Lukas Dhont
Belgika - Frantzia - Herbehereak 
127 min.
Basakeriaz inguratuta baina samurtasunak batuta, Lehen Mundu Gerrako bi soldaduk maitasun- eta arte-santutegi hauskor bat topatu dute Belgikako trintxeratako itzalen artean. Lukas Dhonten Cowardek galdera sakon bat egiten dio gerrara bidalitako belaunaldi bati: munduak indarkeria eskatzen duenean, desertatzea ausardia ekintza egiazkoena al da?
50 urteko askatasuna
Paweł Pawlikowski
Polonia - Alemania - Italia - Frantzia 
82 min.
Fatherland Thomas Mann idazlearen —Literaturako Nobel sariaren irabazlearen— eta haren alaba Erikaren —aktore, idazle eta rally-pilotuaren— arteko harremanean dago zentratuta. 1949ko udan, Gerra Hotzaren goren-unean, aita-alabek errepide bidezko bidaia gogor eta hunkigarri bati ekin zioten, Buick beltz batean, erortzear zen Alemania batean zehar: Frankfurtetik (Amerikako Estatu Batuen menpe) Weimarreraino (Sobietar Batasunak kontrolatua). AEBetan 16 urte erbesteratuta eman ondoren, Thomas Mannek aurre egin beharko dio, aberri banadu bati ez ezik, bere familiaren barneko haustura sakon bati ere bai.
50 urteko askatasuna
Cristian Mungiu
Errumania - Frantzia - Norvegia - Suedia - Danimarka 
146 min.
Gheorghiu familia, bikote errumaniar-norvegiar oso erlijioso bat izanik, fiordo urrun batean kokatutako herri batera joan da bizitzera, eta harreman estua garatuko du bizilagun berriekin, Halberg familiarekin. Seme-alabak lagun egingo dira, hezkuntza-desparekotasunak egonik ere. Elia Gheorghiu nerabea, egun beaten, gorputzean ubeldurak dituela agertuko da ikastetxean, eta komunitateak zalantza izango dute: gurasoek seme-alabei ematen dieten hezkuntza tradizionalak zerikusirik izango ote du horrekin?
50 urteko askatasuna
Na Hong-jin
Hego Korea 
157 min.
Laguntza guztiak baso-suteei aurre egiteko desbideratu dira, eta komunikazio guztiak etenda daude. Bum-seok, Hope Harborreko polizia-postuko burua, eta Sung-ae agentea borrokan hasiko dira pertsona zaharrez betetako herrixka bat defendatzeko; bitartean, mendietan, Sung-ki eta piztia arakatzera atera ziren biztanleak harrapakin bihurtuko dira. Ezjakintasun gisa hasitako zerbait hondamendiaren iturri izango da, eta giza gatazkak handitu ahala, tragedia neurtezin bilakatuko da azkenik.
Olivia Wilde
AEB 
107 min.
Joe eta Angela senar-emazteak krisian daude. Pina eta Hawk bizilagun enigmatikoak afaltzera gonbidatzen dituztenean, itxuraz inozentea den gau baten ondoren, aitorpenak, ezkutuko nahiak eta egoera deseroso bezain dibertigarriak sortuko dira, haien arteko harremana proban jarriko dutenak.
Beth de Araújo
AEB 
114 min.
San Frantziskoko Golden Gate Parken ezustean bortxaketa baten lekuko izan ondoren, 8 urteko Josephine indarkeriaz eta paranoiaz jokatzen hasiko da. Traumak familia desegonkortu eta gurasoak justizia eta galdutako segurtasuna berreskuratzeko modua bilatuko dute.
Ira Sachs
AEB - Frantzia 
95 min.
80ko hamarkadaren amaierako New York kartsuan, Jimmy George agertoki undergroundeko artista ezagunak une erabakigarria bizi du bizitzan; nolanahi ere, edertasuna eta maitasuna posible dira.
Ryusuke Hamaguchi
Frantzia - Japonia - Alemania - Belgika 
196 min.
Zaharrentzako egoitza bateko zuzendari gisa, Marie-Louk ahalegin handiak egiten ditu egoiliarren duintasuna entzutean eta errespetatzean funtsatutako arreta-filosofia berritzaile bat ezartzeko, baina egoitzako langile batzuk ez daude horrekin ados. Alabaina, Marie-Louren bizitza betirako aldatuko da Mari zuzendari japoniarra ezagutzean: minbizia dauka emakumeak. Adiskidetasun sakona sortuko da bi emakumeen artean, eta elkarrekin saiatuko dira "ezinezkoa ahalbidetzeko".
Nanni Moretti
Italia - Frantzia - Espainia 
103 min.
Matteo tenis-partida bat jokatzen ari da emaztegaiz jantzitako emakume bat pistan sartzen denean. Greta da. Zapatak erantzi, erraketa bat hartzen du eta jokatzea proposatzen dio. Zazpi urtez, Matteok emakume hori izango du gogoan. Biek beren bide eta bizitza paraleloak egiten dituzten bitartean, badirudi patuak ez dituela berriro elkartu nahi. Baina egun batean berriz elkartzen dira eta agian, orain bai, haien unea iritsi da. Gaur gauean gertatuko al da?
Leah Nelson
Kanada - AEB 
102 min.
90eko hamarkada, San Frantzisko hiria. Ama, alzheimerrak jota, nortasuna galtzen hasten zaionean, Sarahk atzean utziko du artista eta aktibista gisa duen bizitza, eta bere familia xelebrearen herri txiki eta kontserbadorera itzuliko da. Hasieran irudituko zaio egoera bere gain hartu ahalko duela, baina laster ulertuko du gaixotasunaren errealitate latz eta nahasgarria onartuz baino ezingo duela bihurtu bere familiak behar duen alaba.
Martin McDonagh
AEB - Erresuma Batua - Txile 
113 min.
1973, Txile, estatu-kolpea baino lehentxeago. Chris eta Lee CIAko agenteak Santiagotik, destinatuta dauden tokitik, Pazko uhartera bidali ditu MJ bulegoburuak. Uharteko estatua ezin ezagunagoen artean, eta lankide beteranoek euren iragan ilunekin eta orainaldiko konspirazioekin borrokatu bitartean, Chrisek bi ikasle errebeldeekin ezarriko duen lotura berriak arriskuan ipiniko du guztion paradisu isolatu hartarako bidaia.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: