71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Juan Bustillo Oro
Mexiko 
112 min.
Cantinflasen karrera abiatu eta Mexikon "Nazio Mailako Heroia" batetan bihurtu zuen komedia dugu. Ahí está el detalle-ren argumentu eldarniagarriak, burugableko zituazio aproposetan jarriko du Mario Moreno, honek bere esaldi luze ulergaitz ezaugarriak bota ahal izan ditzan. Eszenaren bat azpimarratzekotan, ezpairik gabe, epaiketarena; elkarrizketak barregarri bilakatzen dira erabat eta azkenik, bai juezak baita abokatuek ere protagonista bezala amaitzen dute, hots, zentzugabeko esanetan galduak. 
Rassoul Labuchin
Haiti 
45 min. Film ertaina
Metraje ertain honen gaia haurrak Haitiko etxeko langile gisa erabiltzea da, eta hori esklabotza modu berri bat da landa-eremuetan. Anita, 14 urteko neska, Madame Baptisteren eta bere adin bereko alaba, Choupette, neskamea da. Madame Baptiste elikagaiak saltzen aritzen da Ryenold 's Mining atzerriko enpresa handienaren atean. Madame Baptistek gogor jokatzen du Anitarekin, eta alabak, berriz, ez dio jaramonik egiten Anitaren zorteari, eta defendatu egiten du. Choupette nerbio-krisi baten biktima da, eta Haitiko politikako indar boteretsuen hainbat ikur ikusten ditu.
Alberto Gout
Mexiko 
101 min.
18 urte berte arte Elena Chihuahan bizi da gurasoekin, eta dantza ikasten du, halaber. Bapatean hondamendia gertatze da: Elenaren ama familiaren lagun batekin hanka egin eta aitak burua hilko du. Elena, Juárez Hirira doa lan bila baina; Luzioren eskutik Rosauraren kabaretean sartzea baino ez du beste irtenbiderik. Rosaurak drogazaletu eta emagaldu bihurtzen du. Hala eta guztiz ere, kabaretean dantza eginez arrakasta izango. bere dantzalagunekin istiluka arituz askatzen du bere samina. Egun batez, amarekin ihes egin zuena ikusi eta botila batez buruan jotzen dio. rosaurak zigortu egin nahi dio, baino Luzio azaldu eta putaetxetik ateratzen du. horren bitartean, Luzio eta bere kideak bitzitegi batetan lapurketa prestatuz dihardute, bere gizonetako batek ordea poliziari abixua pasa eta atxilotiak izango dira. Elenak ihes egin ahal izango du, eta hiriburuan azkenik, kabaretista moduan arrakasta lortuko. 
Glauber Rocha
Brasil 
72 min.
Bahía-ko itsasbazterreko arrantzaleen herri batean, "pai de santo"-k herria sineskerien presa mantentzen du. Yemanjá-rengandik (itsasoko dibinitatea) aukeratua den Araun gazteak, ezin du harreman sezualarik eduki, Firmino, hiriatik etorritako beltz bat, bere erkideek sufritzen duten ezplotazioaren aurka errebelatzen da. Araun beste gizonak bezalakoa erakustea erabakitzen du, horretarako, gaztea liluratuko duen emagaldu baten lauguntza lortuaz. Amodioa egin ondoren, Araunek bere botereak galdu eta jenteei zori txarra ekartzen die. araun hiriara migratu eta emagalduak bere burua hiltzen du. 
Arturo Ripstein
Mexiko 
95 min.
Bi polozik banketxe langile bati txantaia egiten diote. Urteak atzera emakumeez bailatu eta lapurketetan aritu zen eta poliziek orain probetxu ateratzen diote informapen honi. Gizonak legezko irtenbidea aurkitzen saio da. alabaina ez du halakorik aurkituko eta garai bateko ekintza ilunak burutzera beharturik izango da, poliziaren babespean oraingoan. 
Armando Bo
Argentina 
87 min.
Delicia, lirain bezain umil eta lilurakor bezian neska zintzoa da. Hotzgailu batean egiten du eta Antonio Aicardi pintore gaztearen emaztegaia da. Behin batean eta goizero bezala, bere lantokira daramaten zelaiko trenbidea gurutzatzen dijoala, Humbertok, langile latz bat "El macho" ezizenez ezagutua, bortxatu egiten du. Pertsonai basati, frudel eta zakar bat da. Deliciak drama hau izkutatzen du. baina Humberto, neskaren xarma fisikoaz obsesionaturik, zelatan dago. Hotzgailuan lanean dagoen bitartean, nahiz eta deliciak bere burua defendatu., berriz ere eraso egiten dio. ba dirudi drama hau konpongabea dela. antoniok pinta dezan biluzik jartzen ari denean, gertakizuna kondatzekoan dago baina ez da ausartzen. Lantokirantz doala, Humbertok hotzgailu kamioi batean sartu eta erreka aldera eramaten du, merkantzi bat balitz bezala bere laguneei salduaz. Nahiz eta defendatu, behin eta berriz bortxatu izaten da. Behin Antonio bahiketaz jakin ondore, etsipen gabeko bilakera bat hasiko du. Bikotearen amodioa oso haundia da eta beste bide bateri jarraituko diote. 
Luis Figueroa
Peru 
95 min.
Dokumental erako filma honetan kanas (Cuzko) eskualdeko nekazarien ohiturak eta berauen jatorria azaltzen zaigu. Pelikulan azaldu testigantzak hiru iturri dituzte, orohar: ahozko kulturaren aztarnak, izkarren historia bera eta Tupaj Amaru II.aren ejerzitoetako gudarien ondorengoek belaunaldiz belaunaldi gordetako kondaira. Protagonistak quechuera mintzatzen duten jendeak dira, zeintzuk iraganean eta egun nozi duten zapalketa salatzen baitute, bizi duten munduko xehetasunak berezko hizkuntzan adieraziz. 
Antonio Eguino
Bolivia 
87 min.
Aymará indiarrek filmak duen izenburuaz esaten diore beren hiribuari. Chuquiago izena ia ezkutukoa delarik, iraganeko lanbro artean galdua den indiar zibilizazioko erraustsen gainean eraiki zuteneko hiri modernoaren zalantzagarritasuna deskribatzen du. Gizarte maila desberdinen barruan la Pazen bizi diren lau protagonisten istorioez osatua da filma. Isico, ziutatera lan bila heldu eta mozkorti bahiz gaizkile artean kikor zamaketan amaitzen duen indiar gaztea dugu. Johnny igeltsero baten semea da, bere gizaingurutik ihes eta atzerrira aldegin nahiko luke, aitzitik gaizkile amaituko du. Carlosek erdimailako funtzionari dihardu, egunerikotasunak zapuztuta bizi delarik putetxe batetan asesinatua izango da. Eta Patricia, la Paz-eko burgesi gorenaren alaba, unibertsitatera joan, bere kotxea gidatu, tenisean jokatu eta pentsamolde exkertiarrekoa dena. Berauk ere ezin izango ditu bere giroko kondizionamendu ekonomiko eta sozialak baztertu. 
Francisco Norden
Kolonbia 
90 min.
Filmea, XIX. mendearen bigarren erdian kokatua dago. Bi alderdi politiko tradizionalek, Liberala eta Kontserbadorea, ia ehun urte iraundako, etengabeko gerla zibilen sail batean, elkarren zurka egin zuten. Hauetako azkenekoa, "La violencia" izenez ezagutua, filmearen argumentutzat hartuko da. Hau, Jorge Eliécer Gaitán buruzagiaren hilketaren ondorioz, 1948ko apirilaren bederatzian hasi zen. Egun hura, dekada oso bat iraungo zuen garai ilunbetsu baten hasiera izan zen. Ordaindutako hiltzaileek garrantzi haundikoak izan ziren, hauek, "Los pájaros" izenez ezagutzen ziren, ospetsuena León María Lozano, "El Cóndor" izanik. 
Leonardo Favio
Argentina 
79 min.
Filmak Polín-en istorioa kondatzen du, gazteentzako erreformategi batean sartutako umearena, alegia. Inguru gizagabeko eta anker horretan, Polínen bizitza ozioa, umiliazioa eta ihes egitearen desio ezkutuan datza. Azkenik, askatua denean bere auzora itzuli, leku meharra izanik adizkideen irribarreak eta itxaropena zinbolizatzen duen zaldi zuri bat aurkituko baititu, baina gizartea kupidagaitza da eta Polín polizia baten besotik itzuliko da erregormategira. 
Grupo Cine Sur , Grupo Cine de la base
Nikaragua - Mexiko - Argentina 
14 min. Film laburra
El compa Clodomirok, karikaturazko pertsonaia, Somozaren garaian Kikaraguako ekonomia nola funtzionatzen zuen, azaltzen dio publikoari. nola gerlak herria suntsitu zuen adierazten du, gaur egungo ekonomiaren funtzionamenduak dituen objetiboak azalduaz: nazioaren berreirakuntza eta aberastasunaren berbanaketa.
Valeria Sarmiento
Alemaniako Errepublika Federala 
63 min.
Filmaren edukia latindamerikan bilakatua da. Elkarrizketen bitartez jasotako testigantzak jarraikiz, gizon-emakume harremana ikertzen da. Giza maila ainitzetako pertsona sorta zabalaz eta usadioak nola ohiturak kontutan harturik, hasierako erritua, gizartearen sorrera eta giza estatutoan finkatze egintza aztertzen da. Honek "matxismoaren" betiereko gatazkara garamatza. baina, jakina, ez bide da inongo irtenbiderik ezta arazoaren inguruko nork gehiagoketarik eskaintzen. Haatik, komplizitate nahiz izan badiren kode moralen eraginez hozitzen den gatazka argitzen zaigu. Oraindik ere latin-amerikar gizonezkoaren baitan taupaka dirauen Erromantizismoari esker, filma naturaltasun osoaz eta baliabide artifizialik gabe gauzatu ahal izan da. Filmak umorea dauka, umore beltza eta noizpeinka ironikoa.Filmak, beraz, ez du "matxo"ari buruzko inkestek ohi duten eskema hotzik barne. Latindamerikako edozei herritan aurki daitezken filma honek eskaintzen dituen adibideak, ez Costa Rican bakarrik. Nork daki egoera hauek Europa batean ere ematen ez ote diren. 
Julio García Espinosa, Tomás Gutiérrez Alea
Kuba 
27 min. Film laburra
Batisaren diktadura garaian, artesau gisako metodu mugatuekin, egin zen pelikula hau. La habanako Unibertsitatean aurkeztu zen lehen aldiz eta berehala debekatuta izan zen. Prentsan argitaratu komentarioen zioz, Inteligentzia Zerbitzu Militarrak nola ekintza Antikomunisten bulegoak filmaren negatiboak eskatu zizkioten Julio García Espinosari. Zireneko bi kopietarik bakarra eman zien ordea eta Fidel Castroren mandatupean projektatua izan zen. García Espinosak eta bere errodaia kidee, Nuestro Tiempo kolektiboa osatuz, Zapata zingirako ikatzkinek daramaten bizimodua kondatzuen dute filman. langileok, egun osoz zingiran urperatuta lokatsezko hondoan diren zur pusketez munduko ikazik hoberena egiten dute. Alahaina lan baldintza eskas eta soldata miserable batekin ordainduak dira. Nuestro Tiempo taldearen saiakera neorrealista honetan apenas azaltzen da elkarrizketarik. Aktoreak ez dira profesionalak, el Méganok egiazko ikazkinak baizik. Ekipoak erabili izandako baliabide ekonomiko eta tekniko urriak, dokumental honen akatsak justifikatzen ditu erabat. 
Miguel Zacarías
Mexiko 
117 min.
Braulio Valdivia-k, Iturriagatarren azkena den Fernando hil behar dutela gogoratzen die bere iloba Felipe eta Manueli, senide mendeku batengatik. Haurtzaroan, Manuelen emaztegai eta Felipen laguna izandako María Ángela, Espainiatik etortzen da eta Fernando ezagutuko du. Biak maitemindutik egon arren, odol isurketarik ez dadin egon, María Ángelak Manuelekin ezkondu behar du. fernandoren gizonak, Feliperenarengan harrapatuak izan dira. Rosa Manueketaz maitemindurik, Felipe aurkitzen arriskuaz ohartaratzen dio María Ángelari. Felipe abisaturik dagoenean, bere gizonak askatu eta haiekin alde egingo du. 
Román Chalbaud
Venezuela 
115 min.
Caracasko hirigunean egundoko putetxe bat dago. Prostituzioaren erresuma honen gidaritzapena "La Garza"-ren eskuetan dago, zeina Dimas-en babespean bizi baita, putazain eta ogibidez gaizkile berau. Dimas putetxeko kuttuna da orain, Tobais, kuttun-ohia, aurrekoaren salaketa baten zioz espetxean bait dago. Aldaketarekin negozioa gorantz doa eta Dimas gero eta boteretsuago dabil, harik eta baztertu itxurako gazte bat tokian azaltzen den arte. Mutiko honek Jairo du izena. Honen iristea dela-ta, "El Pez que fuma" mundu ilunaren gainbehera hasiko da. 
Patricio Guzmán
Txile 
100 min.
Luzemetraiako dokumental honek Txileko prozesu iraultzailearen aspekturik nabarmenenak agertzen dizkigu, Allende presidenteak garaitu egin zuenetik Fidel Castro komandanteak Txilera bisita egin zuen arte.
Fernando Méndez
Mexiko 
83 min.
Hungriatik sierra Negrara (Mexiko), Bukovich delako batek, Duval jaunari kaxoi bat bidaltzen dio. Lurralde honetara, Enrique eta Marta bidaiariak iristen dira. Marta, Sicomoros finkaren jabeak diren bere osaba izeba Eloísa eta Emilio, ikustera doa. Gertakizun batek bidaia eten egiten du. Karreta batean doan, beltzez jantzitako gizon bat kaxoiaren bila dabil. Denak leku berara doazenez, Enriquek, Sicomorosera eraman ditzaten eskatzen dio beltzez jantzitako gizonari. Eloísa izeba maltzurra, Karolen (Lavud-eko kontea) gorpua dagoen, kaxoia (zerraldoi bat) daraman lurpeko kripta batera doan, hileta gorteiu baten buruan dago. Emiliok, bere arreba María Teresa zenaren gorpua, azken aldiz ikusi nahi du, nitxoan sartu aurretik. Enrique, Emiliok bere arreba sendatzearen asmo frustatuan deituriko doktore gazte bat da. María Teresa, banpiroenganako beldurrez gaixotu egin zen. 
Paul Leduc
Mexiko - Kanada 
127 min.
Mezquital eskualdeko Otomí indiarrek nozi duten egoerari buruzko ikerketa soziologiko batetan datza filma. Hidalgoko estatuan kokaturik den, Mexikoko txiroenetakoa dugu izan ere, eskualdeko indiarrek berek kondatzen dituzte beren historiako xehetasunak, jasan beharra duten, umiliazio egoera eta, azkenik, indar "zibilizatzaileek" babesten duten etnozidio erreala. Filma auzia sortua den eremutik garamatza, Kontinente osoan hainbat eskualdetara generaliza daitekeen arazo larria baita; errepresio bortitzenetik hasi eta kutur sarkeria sofistikatuenera iritsiz, beste herri asko, beste etnia batzu ere, edonolako suntsipen-bideen erabileraz sarraskiturik gertatu dira.
Ciro Durán
Kolonbia 
110 min.
Bogota neurrigabeki hazi den hiria dugu. Hirigunean pilaturik bost milioi biztanle bizi dira. Beren lurraldez desedukiak izan diren laborari eta migranteez beterik daude auzook, ziurtatearen giro bortitzaren eraginez familiek ez bide dute iraupen handirik. Haurrak familiarekiko lotura eten eta hiriko kaleetan barrena murgiltzen dira; "gamines" izendatuak dira, eta berauek osatu taldeek "gallada" deitura dute. Nekez bezain zailki superbizi ahal izateko taldetxotan bilduz eskeaz, lapurketaz nola prostituituz diraute. Filmaren egileak ataletan sailkatu du beronen barne egitura "gamín" baten eguneroko joanetorria agertuz eta haurrek haziz doazen hainean nozi duten garapena erakutsiz, hots, bizarberri direnez geroztik nola gizarteaurkako jarrera hartzen duten. Buru argitasun eta samurtasun handiz kondaturiko pasajea, dena den.
Leopoldo Torre Nilsson
Argentina 
74 min.
Ana, emakume buhirtzen ari den neskatila bat da. Bere aita, ohitura zaharreko politikari bat, parlamentaru minoritate baten burua da. pablo talde honetako kidea, gazte sutsu eta iraultzaile idealetakoa, bere politikan jokaeraz arro sentitzen da. Ana ezagutzen du. Hau, bere pertsonal zirkunstantzia eta hartu duen heziketa gogorrarengandik, gertu azaltzen da. Bien arteko neurrigabeko harreman pasionalak, zoritxarrez eragin haundia izango dute neskatoren psikologian. 
Lucio Lleras Monge, Colectivo Cero a la Izquierda
El Salvador 
105 min.
Nazio Azkapenerako Farabundo Martí Frenteak (FLMN) sortutako erretaguardia ezagutarazten du filmak, eta 1980 geroztik gertaturako aurrerapen politiko eta militarrak azaltzen ditu, halaber. Gaurregun inoiz izan ez zegoen tokitan osasun zentruak, eskolak, kiroldegiak, kultur ekintzak eta oinarrizko garauak nola azukre kainabera bilketarako eraturiko produkzioa dago. Filmak El Salvadorreko mugimendu iraultzailearen jomugak adierazten ditu, gizarte berri hau izan litekeenaren funtsak agertuz, eta askapena lortu ahala ekin beharko diren zereginak jakineraziz. 
Fernando Ezequiel Solanas
Argentina 
255 min.
"Neokolonialismo, indarkeri eta liberalizazioaren buruzko nota eta testimonio" hauek, 60etako hamarkadako latinoamerikar zinearen panoraman, zailtasun ideologiko, lingüistiko eta ikusgarritasunez garatutako hitzaldi zinematografiko bat baino gehiago dira. aparteko garrantzia duen kultural zatitzaile bat bezala definitu daitezke. Hau triptiko ezberdin baten lehen zatia da eta tituluaren bidez ("Neocolonialismo y violencia"), hamairu nota eta prologo batean deskribatzen duen Argentinako egoera aipatzen du. Zinematografikoki bikaina, filmeak borroka bokazioa dauka, sortua izan zen mementu eta egoera zehatz horren ondorioz. Bigarren zatian, hamar notetan, 1945 eta 1955 arteko Peronen lehen gobernuaren hostoria eta peronista langile mugimenduaren analisi bat egiten da. Hirugarren zatia, indarkeria eta presentea, tertimonio, eskutitz eta erreportaien bidez, latinoamerikar herrien egitura kapitalistaren eraldakuntza eta neokolonialismoaren erradikaziorako, iraultzaile praxi baten oihuari buruzko panfleto bat da. 
Héctor Olivera
Argentina 
104 min.
Filme honen izena, 1976an La Plata (Buenos Aireseko probintziaren kapitala) hirian izandako gertakizun larri batetik dator, segurtasun indarrek zazpi ikasle buru, bataz besteko hamazazpi urtekoak, bahitu zituztenean. Gazte hauek, "boleto estudiantil secundario" delakoa lortzeko borrokatzen dute, oraindik "desagertua" daudelarik, bat ez ezik: Pablo Díaz. Hau, gidonista eta burutzailea aholkatuz gain, akzioaren ardatza izango da. Garai hartako eguneroko bizitza, familia eta ikasleen arteko giroa deskribatzen du, 1976ko martxoaren hogeita laueko militar kolpearen aurretik. Urte hartako irailaren hamaseiean, bahitu eta atxilptuak izan ziren.
Adolfo Aristarain
Argentina 
85 min.
Polizia banketze batetan lapurketa gauzatu duten gaizkileen atzetik dabil. hauek, ezinbestean, Bruno di Toro bizi den ostetzean ezkutatzen dute dirua. Brunok dirua aurkitu arte ez du etsiko eta, bere burua aberats sentituz, emazte-ohiarengana dihoa, beharrak hondatutako harremana berpiztu nahian. Emazteak ez dio sinisten negozio on baten ondorioz arberastu denik. Prentsaren bitarteaz, diru-txartelen numerazioa kontrolatuta dagoela jakiterakoan, hamparekin harremanetan dabilen adiskide batengana jotzen du. lapurrak Brunon atzetik dabiltza eta honen familiari mehatxu egiten diote. Brunok egoeraren kontrola galtzen du. 
Manuel Octavio Gomez
Kuba 
80 min.
Gaurregungo zinegintzaren baliabideak erabiliz, halanola, kamera eskuak, zuzeneko soinua eta inkesta-zinema; filmak dokumental baten tratamenduaz gaurkotzen du garai bateko kronika, alegia, Hamar Urteetako Gerra hasierari dagozkion Kubako historiaren atalak erakutsiz.
Miguel Littin
Txile 
120 min.
La tierra prometida filmatzeko (hau, Grove generalaren gobernuaren erorketak Chilen aldarrikatuko zuen errepublika sozialistaren ondorengo, nekazari matxinada baten historia da), Miguel Littenek, gertaerak izan ziren lurraldean zehar abiatuz, tragedia honetan bizirik gelditu ziren pertsinal eta hauen semeak bilatu, aurkitu eta interrogatu zituen. Littinek, Chileko armadak eragindako masakre hau bizi izandako gizon partikular baten historia jaso zuen, eta hontan inspiratu zen filmea egiteko. Honen dokumentale eta fantastiko tankeren nahastura, dramaren protagonistekin edukitako kontaktuaren bized jaio zen. Hauek gertakizun larri, egiazko, imaginario eta magikoak kontatzen zizkioten Littini. Elementu haien sintesiatik sortu zen gidoi zinematografikoaren forma. 
Julio García Espinosa
Kuba 
110 min.
Filmak aurre-iraultza garaiko nekazariaren bizitza eta griñak kondatzen ditu. Heriotza kanpo geratzen delarik. Juan Quin Quin, kolombiar gerrilarien byryzagia, ez da inoiz hiltzen. Beti ere heroiaren izena hartzen duen norbait baitago. Juan bizitzaren alde borrokatzen diharduen nekazari azkar baten izena dugu. Odol beroko gizona berau, ez da inoiz tokatzen zaion zorteaz konformatzen. Jachero eta Teresaren, bere maitalea, ondoan aurrera ateratzen saiatuko da, asko krostata ere. Borrokarako griña honen haritik filmeko abentura guztiak sortuko dira.
Felipe Cazals
Mexiko 
115 min.
60etako hamarkadan mexikar eritzi publikoa astindu zuen egiazko gertakarian oinarritzen da filma. Urteetan zehar zehazgabeko gaztetxo kopuru bat oinazetu eta esplotatuz aritu izandako hiru ahizpa dira, Poquianchitarrak. Pobrezia nola ezjakintasunak bultzaturik, nakazariek beren alabak saltzen zizkieten. Modu honetan ez baldin bazen, erakundeak gaztetxo hauek bahitzeaz arduratzen ziren morrioak zeuzkan. ondoren, piztilakoak bihurtu edota akabatu arte torturatu eta prostituitzen zituztelarik. 
Carlos Alvarez
Kolonbia 
45 min. Film ertaina
Azpigarapenaren semeak kapitalismoaren seme lirateke. Kolonbian, datu ofizialen arabera, bost urtetik beherako 90.000 ume hiltzen dira urtero, hau da, 245 haur hildako egunero. Datu ikaragarri honek langileen semeak eta burgesenak aurkakotzen ditu, maila antagonikoak bailiran. Jaiotze kontrola ezartzearren kapitalismoak daraman borroka gorabehera, egin azpigarapenaren seme direnak bihar itaultzaren aitak izango dira. (Carlos Álvarez)
Joaquin Pedro De Andrade
Brasil 
108 min.
Macunaíma kondaira zaharretatik sortutako heroearen izena dugu. oihan tropikaleko txabola txiro batetan larrua beltz jaioa. anaiekin hirira joaten denean itxura aldaketa jasan eta zuri bihurtuko da. Wenceslau erraldoia gainditzen du, ohianera aitzuli eta bertan arrisku berriei egingo die aurre. Azkenean bere buruaren biktima suertatuko delarik, giza gaitz zenbaiten eraginez batipat: nagikeria, lizunkeria, gizajaletasuna, etab. Berez azkarra eta pikaroa izanik ere es du salbu irtzetzerik izango. 
Humberto Solás
Kuba 
42 min. Film ertaina
Baptistaren diktaduraren aurkako gerrila, batez ere nekazal klaseetatik atera zen. Manuela irultzaile mugimenduan sartzeko eraman zuten arrazioual, tipikoak konsidera daitezke: etxea birrindurik, amaren erahilketa, beraz, mendeku zentzuari gehitzen dizkion elementu berriak (geroz eta gehiago) adierazten digu. Baina azkenean, hauek desagertzen joango dira, beste sentimendu iraunkorragoen aurrean. 
Jorge Preloran
Ekuador 
90 min.
Aristokratiko senide baten okasoaren historia, Arismendiarrak, kide gazteena den Beatriz Arismendiren oroitzapenaren bidez kondatua. Amonaren etxean, aurreko urteko gabonetan. Semeak: Fernando, Estatu Batuetan egoiliar, automobilen kontsesionario baten jabea; Raúl, latinoamerikar burokrata, Beatrizen aita; eta Nora, berrogei urteko neskazaharra, bere amarengandik dominatua. Virginia, Raúl-en emaztea, bere jarduera ez aristokratikoagatik nabarmendua da. Eugeniaren heriotzaren ondorioz, senide buru postua huts gelditzean, Virginiak hau aprobetxatu nahi du. Beatriz, babesgabeko biktima den bere izebarengana hurbiltzen da. Honek, berak daukan beldurra kentzen saiatuko den, Sebastián ezagutuko du. 
Luis César Amadori
Argentina 
107 min.
Dios se lo pague filmaren formula berbera erabili zuen Luis César Amadorik zinta honetan ere, zeinak Amerika osoko ikuslearen artean itzelezko arrakasta izan bait zuen, aurrekoaren ildo berbera jarraitzeagatik gehi, filmaren merituengatik baino. Manuel gálvezen elaberrian oinarritua, gizartea gaitzetsi duen protagonista itzaltsu batek (Arturo de Córdova) eta damututako bekatarisak (Zully moreno) antzestua, mexikar "soap-opera" eldarniagarri zein negargarien ildo beretik abiatzen da.
Santiago Alvarez
Kuba 
18 min. Film laburra
Laburmetraiako dokumentale honetan langile, ikasle eta gobernuko agintariz osaturiko andana azaltzen zaigu, Girongo hamabostaldia delata, nola jainabera zuritzera badihoazen.
Santiago Alvarez
Kuba 
6 min. Film laburra
"Now" (Orain), Estatu Batuetako hegoaldean agintariek zentsuratu, debekatu eta atzetik jarraiki izandako abestia, himnu bilakatu, gerra kantu bihurturik da. Kantua bezain filme laburra, 6 minutukoa besterik ez, beronen letran gaitzetsi egoera adina gogor, konbatibo eta salatzaile dugu orobat. Estatu Batuetako historia hurbilean beltzek jasaten diharduten zapalkuntza adierazten du. Now kantua, alabaina, arraza bereizkeria soilaren mugatik haruntzago garamatza, yanki politikaren gerlagose asegaitza osoki salatuz: Vietnam, Santo domingo, Cuba...
Alberto Cavalcanti
Brasil 
124 min.
Lehortea eta gosearen poderioz iparekialdeko "sertao" delakotik kostaldera ihesi doazenen tamalak kondatzen ditu filmak. Ondoko hauek osatzen dute hautako familia bat: aita, zaharturik, ezindua eta burutik jota dabil; ama, erropa garbitzailea da; eta semeak, gazte izanik ere, familia aruttera ateratzeaz arduratu behar du. Anai gazteena inolako asistentzia ezagatik hil da. Miseria gorriak arrebaren amets guztiak hondatzen ditu. Eta irtenbide bila abiatzeak, ez du familiaren azbeharra areagotu baino besterik lortuko. 
Ruy Guerra
Brasil 
100 min.
Bi gizon eta bi emakume, arlote ezaxolati moduan dabitza. Lehendabizikoak txotik ere es izanik, Buick auto bat gidatzen du, burgesiaren ezaugarrietako bat, izan ere. Bere osabaren maitaleari txantaia egin asmoz, hondartzan delarik bilutsik aterako dizkio argazki zenbaitzu. Amarruak ordea ez du eraginik izango eta beste neska batekin saiatuko dira. Egoera honek batzuen nola besteen miseria argiro azaltzen du. Filmak erotismo dosi altua konbinatzen du Nouvelle Vague zinegintza estiloaren antzeko zerbaitekin.
Tizuka Yamasaki
Brasil 
103 min.
Brasil, demokraziaren itzulerarekin amets egin eta jendea presidentzial hauteskunde zuzenak eskatzeko, kalera ateratzen den bitartean (apirilak 1984), belaunaldi eta inguru desberdineko hiru pertsonaiek elkarren aurka ekingo dute, filmaketa baten amodio historiaren ondorioz. Lina, hogei urtetako kazetari gazte bat; Goyas, hogeita hamabost urtetako zinegilea eta Rocha, berrogeita hamabost urte, negozio gizon boteretsua. 
Ricardo Wullicher
Argentina 
100 min.
Mende honetako lehen hamarkadan, Santa Fe-ko probintziaren iparraldean kokatutako enpresa ingelesek, quebracho basoak ebakitzeko feudo bat sortzen dute. Zuhaitz honetatik taninoa ateratzen da (larruaren tratamendurako erabilia). Inperial komertzio honek, funtzionarioak usteldu eta langileak esklabutzan zapalduaz, ez zituen legeak haintzakotzat hartzen. Negozioa bukatu zenean, lurralde osoak agortuak eta miserian utziak izan ziren. Garai desberdinetan kokatuak, hiru episodioetan, langileen drama, gogorki astindutako greba saioak eta atzerritik maneiatutako interes mordoen deskribapen bat egiten da. 
Juan Padrón
Kuba - Argentina 
36 min. Film ertaina
Joaquín Lavado (Quino) humoristaren marrazki eta ideietan oinarritutako marrazki bizidunak. 
Jesús Salvador Treviño
Mexiko 
100 min.
Txikanoek, Estatu Batuetan jaio edo errotutako mexikarrek, etsi.etsiko bizimodua nozi dute: "esku langile"-en trafiku ezgizatiarrekin hasi eta lantze zelaiatan edota lantegietan jasan beharra duten hustiro eta bereizketaraino. Konpainia batzuk istorio honetako Morrisak bezalaxe, mugaren bi aldetara amarruka diraute, langileen arteko konkurrentzia desleiala eraginez eta lan eskuaren etengabeko merketzea derrigortuz.
Nelson Pereira dos Santos
Brasil 
100 min.
"Favela"-tan bizi diren bost haur, Río de Janeiroko tokirik onenak banatzen dira, kakahueteak saltzeko. Filmearen gaia: bizitzak behartsuei eskeintzen dien sinua, aberats eta erdi mailako haurrek dituzten posibilitateak gonbaretuz. Hau izango da, Río de Janeiroko bizitza kondizioari buruz, sail bateko lehen erretratua. 
Luis Buñuel
Mexiko 
89 min.
Bidaian zihoan untziaren urperatzea dela-ta, Robinson Crusoe irla bateraino heltzen da, itxuraz hutsik dagoena eta superbizi ahal izateko modatzen hasten da. Leize batetan bizi delarik, beharrezko elikagai guztiak aurkituko ditu uhartean bertan. Denboraldi baten buruan, bere leinu bereko gixzajaleen eskuotetik askatzen duen bertako bat, morroi bihurtzen du. "Ostiral" izenaz bataiatzen du, eta mendebal kulturako heziketa guztiak irakasten hasten zaizkio.
Emilio Fernández
Mexiko 
95 min.
Paco harroputzak eta bere bikote den Mercedesek, Salón México aretoan ospatu dantza txapelketa irabazten dute. Neskak, kabaret batean dihardu eta, irabazitako dirua eskatzen dio. Baina Paco trofeua esnaiki eta, dirua eta beste emakume batekin hotel batetara joango da. Mercedesek, biak lokurtarik daudenean, gelan sartu eta dirua lapurtzen du. Ahizparen eskola ordaindu beharra dauka-ta. Pacok bortizki jipoitzen du Mercedes. Lupe, bihotz oneko polizia batek, gertaturakoaz erreparatu, eta neska mendekatzen du. Baina Beatriz, Mercedesen ahizpa, arazotan sartzen da eta ahizpak Salón Méxicon darama bizimoduaren berri izango du familiak. Honek zeharo korapilatzen du egoera. 
Leon Hirszman
Brasil 
110 min.
Paulo Honorio, merkatari ibiltaria da; baina han hemenka ibiltzeaz gogaiturik São Bernardo deritzan etxaldea lortzen du behingoan. Familia bat osatzea erabaki eta madalena neska lirain gaztearekin ezkontzen da. Baina Paulo Honorio jeloskorra da oso, eta bere emaztearen infideltasunari buzruzko etengabeko susmoak ditu. Berak amodio gutuna deritzonari buruzko eztabaida baten ondoren, Madalenak bere buruaz beste egiten du. Bakardadea eta bere zalantzen biktuma delarik, Paulo Honoriok bere bizitzaz erreflexionatzen du. 
Perry Henzell
Jamaika 
109 min.
Jamaikar jatorrizko lehendabiziko luzemetraiak, pop musikaren munduan nabarmendu asmoz ziutatera iristen den nekazari gazte baten, Ivan-en, gorabeherak azaltzen dizkigu. Asmoak asmo, diskogintza industrian guztia usteldurik dagoela erreparatzen du, eremu honetan ez ezik gauza bera gertatzen da erlijio, polizia, marihuana trafikari eta harreman pertsonalekin... Jamaikar kantari ezagunek interpretatua (Jimmy Cliff-ek, batez ere), filmak Rastafarien kultur, musika, erlijioa eta filosofian oinarritu bizimodua erakusten du. 
Luis Alcoriza
Mexiko 
100 min.
Ibai batetako bokaletik gertu marrazo arrantzaleak bizi dira. hauen artean bada guztien begirunea bereganatu duen arrantzale ausart eta azkar bat. Bihotz handiko gizona delarik, Aureliok, Manelaren, korear neska gaztea, familiarnetzako arrantzu tresnak erosteko mailegi bat eskatzen du. Urelioren bizimodua ez da erraza, atsedenil hartu gabe dihardu eta bere familiari, hiriburuan bizi dena, dirua bidali ahal izateko txito-txiro bizi da. Halako batean, iluntzeko ipintzen dituen sareetatik marrazoak iheska hasten zaizkio. Gau batez, gizon bat harrapatzen du, marrazo hilak lapurtzen dizkion berbera, alegia. Harrapalariarekin mendekurako nola gastigurako zilegitzat duen eskubidea obratuko du. Bere gurasoen gutunak are larrituz doaz, eta Aurelio hiriburura itzuliko, baina bertan egun batzuk igaro eta gero hura ez dela bere bizimodua erreparatuko du. Bera marrazolari da eta gainera Manelaz maitemunduta dagoela konturatzen. bere buruarekin zuzen jokatu nahian, kostaldera itzuli asko egiten du, bertako arrantzaleen bozkaiorako. 
Fernando Birri, Estudiantes del Instituto de Cinematografía de la Universidad Nacional de Litoral - Santa Fe
Argentina 
33 min. Film ertaina
Fernando Birrik 1956an sortu, Escuela Documental de Santa Fe delakoaren, aurreneko emaitza dugu. Buenos Airesko ingurumariei buruzko giza ikertze lantzat sortu eta burutu izana, inguruko auzo batetako irudi zein pertsoonaiak agertzen zaizkigu pantailan. Modu errazean erakutisz hiriguruko biztanleek nozi duten bizimodua. Tire dié zentzu hottetan, dokumentalaren jeneroa demokratizatzeko saialdia dugu, ordurarte enoraturik zegoen giza talde honi, ahotsa eta irudiak eskainiz. 
Raúl Ruiz
Txile 
105 min.
Idazle batzuen eritziz filma honek halako kutsu neorrealista barne du, abiapuntuaren freskotasun nahiz buruketaren nobedadeagatik, nahiz eta bukaera abiapuntuko tonuaz urrun geratu. Xinegintzan ez ohizko elementuen erabilera izan liteke pelikularen berezitasunik aipagarrienetakoa: etengabeko jarioan datozkigun elkarrizketak, txiletar azentu bereizgarriak eskain ditzakeen aukerak bikainki bilakatuz eta pertsonaien mugimenduak zehazki filmatuz. Norabide jakinik gabeko ibilketa laberintikoak jarraitu bide dira gazte parrandalari talde baten atzetik. Ohiturak, giro soziala, hizkuntza bera eta gazte hauen arteko gatazka interesa gaitzake.
Tomás Gutiérrez Alea
Kuba 
89 min.
Kostaldetik urrun, barrukaldera joan beharko dutela esaten die bere sermoitan aita Manuelek, kontrabanduaren gaitza uxatu ahal izateko, eta bere eskuetan dagoena eginen du Bogernadore nagusial traslado eskabidea onar diezaion. Manuel aitaren aurka bertakoen interesak daude. Juan Contreras paradisua aurkituko ez duela badaki... baina ez du zertzurik gabeko bizimodua eraman nahi, ez borroka egin bage behintzat, hauxe baita gizonak lur gainean manifestatu ahal izateko duen modurik berezkoena. Jadanik ez du paradisurik aurkitu nahi, berau sortzen saiatuko baizik...
Jorge Sanjinés
Bolivia 
74 min.
1968an Bolibian izandako gertaerak. Jaiokuntza kontrolatzeko programa bat dela eta, emakume indiarra esterilizatzen dira, hauen ezaguerarik gabe. Filmeak, Bolibiar gizartearen zenbait ikuspegi aztertzen ditu. Ignacio eta Paulina, Andesetan bizi den Quechua indiar bikote batek, bere hiru semek gaisotasunez hiltzean, beste bat eduki nahi dute. Ignacio, komunitateko burua, Paulinaren sortzeko ezgaitasuna ikusiaz, era bat kezkatzen da. Filmeak, "Cuerpo de Progreso Norteamericano" delakoak instalatutako klinikaren asaltoa eta Ignacioren fusilamendu eta heriotza kondatzen du.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: