71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Karin Julsrud
Norvegia 
96 min.
Hemen, orain dela sei hilabete, hamahiru urteko neska bat bortxatu eta hil zuten. Orain beste hilketa bat gertatu da: hilketagatik susmagarri diren bi anaietako bat itota aurkitzen dute. Ikerketa-lanak areagotu egingo dira, komunitate txiki horretan luzaro ezkutaturik zirauten indarrak agerian utziz. Oslotik datorren Nicholas Ramm detektibea eta susmagarriaren 12 urteko Niklas anaia gaztea elkarren osos lagunak egingo dira. Biek adoreari eta erantzukizunari dagozkien funtsezko arazoei aurre egingo diete, giza portaerari buruzko gure aurreiritziak kolokan jartzeko gauza den pelikula honetan. 
John-Luke Montias
AEB 
86 min.
Bobby G. Can't Swim New Yorkeko berezko moduan kontatutako istorio kaletarra da. Bobby Gracen berri ematen digu, munta txikiko droga-trafikatzaile baten istorioa, Hell's Kitchen auzoan bere neska-lagunarekin, Lucy izeneko prostituta batekin hainbestean bizi denarena. Bobbyk dirutza bat egiteko aukera ikusten du negozio borobil batean, baina gaizki aterako zaio eta heriotz mehatxupean ordubeteko epean zor dituen 30.000 dolarrak bildu beharko ditu. 
Hannu Salonen
Alemania - Finlandia 
101 min.
Sei pertsonaien esperientzia tragikomikoak eta itxuraz ustekabekoak diren elkartzeak gaur egungo Berlinen. Alemaniako hiriburu berriaren gainazal distiratsuaren azpian begiratuz gero, galtzaile ohoretsuak aurkitu daitezke, emozio eta gertakariz osatutako mihise trinkoa ehotzen duten bizitzako artista harroak. Metropoli nerriaren indar sortzaileak alde batera utzita, bizirauteko estrategia minimalistak aurkitzen saiatzen dira, beraien zeregin etsigarria gora-behera, barre egiteko ahalmena ez galtzeko itxaropenaz. Artsi, Sascha, Fabian, Peggy, Hans eta Dorisek zoriontasuna, maitasuna eta atseginaren inguruan duten kontzeptuaren arabera bizitzen saiatzen dira. Arrakasta ez dago segurtutaturik, baina ezinezkoa ere ez da. 
Harry Cleven
Belgika - Luxenburgo 
75 min.
Auto batek Juliette harrapatu du. Hilda dagoela dirudi, ilargiak bere aurpegi zurbila argitzen duen bitartean. Ihesi joana zen, etsituta, Guidoren ondotik. Agian ihes egitea lortu du, baina beldur da ordea: okerrenera jota, amesgaiztoa ez da oraindik bukatu eta berak behingoz amaitu dadila nahii du. Ospitalerako bidean Gaspard ezagutzen du, anbulantzia-gidaria. Hartara, Gaspard bere salbatzailetzat hartzen du, eta Guidorekin daukan harreman arraroan nahastuko du, denak gaindituko dituen egoera sortaraziz. 
Laurent Cantet
Frantzia - Erresuma Batua 
100 min.
Parisen enpresa-ikasketak egiten ari den Franck gurasoen etxera itzultzen da, bere aitak hogeita hamar ute daramatzan fabrikan bolada batez bekadun moduan aritzeko. Franck Giza Baliabideen Departamentuan jartzen dute lanean. Uste osoa du bere gaitasunarengan eta aspalditik enpresako zuzendaritza eta sindikatuak liskartuta dauzkan lanaldi-murrizketaren negoziazioak desblokeatu ditzakeela uste du. Baina berehala konturatuko da zenbait enplegaturen kaleratzea, bere aitarena tartean, ekarriko duen berregituratze plana aurrera eramateko erabili dituztela bere ahaleginak. 
Casper Verbrugge
Herbehereak 
92 min.
Herman gazte barnerakoi bat da Inez bere neska-lagunarekin hiri handiko langile-auzo batenan bizi dena. Lan egiten duen erostetxe handia ixten dutenean eta langile guztiak kaleratzen dituztenean, arazoak hasiko dira. Man in 't Woud bere laguna eta Inez bera garai bateko Sombreman ezizenez ezaguna zen punk poeta berriro izan dadin Herman konbentzitzen saiatuko dira. Alabaina, Hermanek ez du horretan jarraitzeko asmorik; depresio larri batean murgilduko da eta Inezek utzi egingo du. Hain gertakari gorabeheratsuen ondoren, Herman idazteko gai izango da berriz eta Inezekin berriro hasteko aukera sortuko zaio. 
Sergio Bellotti
Argentina 
86 min.
1994an Argentinan izandako gertakari polizial ospetsuenaren bertsio librea da. egun batetik bestera, Mario Fendrich altxorzainordeak 22 urtez lan egin duen bankua lapurtzea erabakiko du, nolabaiteko mito herrikoia bihurtuz, salbazio kolektiboaren fantasia irudikatzen duen norbait, alegia. Gertaera polizial honetatik abiatuta, Tesoro mío filmeak delitua gertatu aurreko astebetearen alegiazko birsortzea pantailaratzen du eta, protagonista bankuaren lapurretara bultzatuko duen gertaera-segida azalduko. Horrela, lapurretaren eragile izango diren arrazoiak, hits, protagonistak bizi dituen harreman pertsonal, familiar eta sozial itogarriak -emazte kezkagarri eta desleiala, amorante oportunista, adiskide ustek eta traidoreak- kontatzen diskigu filmeak. 
Veit Helmer
Alemania 
101 min.
Tuvalu maitagarriei buruzko ipuin bat da, elkarrizketarik gabe kontatua. Karl itsuak igerileku handi eta zahar batean giltzapetuta dauka Anton bere semea. Kalr pozik egon dadin, Antonek igerilekua oraindik badabilela eta beti jendez beteta dagoenaren itxurak egiten ditu. Baina bertara sartzen den bakarra Eva da; Imperialen bila datorrena, sotoko lurrin-makina zaharkituaren bila. Karl hiltzen denean, igerilekua ere harekin hilko da. Eta anton eta Eva Tuvalu uharterantz abiatuko dira Evaren atoi-ontzian. 
Agusti Vila
Espainia 
82 min.
Juan eta Teresa elkarrekin bizi dira duela bi urtetik hona. Teresari Londresera joateko beka bat eman diote: harantz abiatu behar duen egunaren bezperan, Juanek elkarrekin duakaten pisua betirako uzten du. Juanek Teresa ahaztea erabaki du eta arratsaldeak neska bat bestearen atzerik ezagutzen emango ditu, baina kasualitatez izan behar du, bestelako harremanak kalkulatuak eta faltsuak direla iruditzen zaiolako. Beraz, arratsaldero ordu berean parkeko banku batean eseritzen da. Eta seguidan, bere aukerak areagotzeko, taberna bateko mahai batean beste horrenbeste egingo du. Honela, ia aldi berean Alicia (bankuan) eta Ana (tabernan) ezagutuko ditu. 
Manuel Boursinhac
Frantzia 
106 min.
Eric drogatzalea da eta idazlegai ere bai. Bere lagunekin batera droga-trafikatzen du bere eguneroko heroina-dosia ordaindu ahal izateko. Behingoan, beren bizizak bereiztu egingo dira eta Erick Paris utzi beharko du derrigorrez, mendialdean dagoen "Zoriontasunaren Giltzak" izeneko desintoxikazio-etxera joateko. bertan Kamelek droga uzteko bere borrokan lagunduko dio. 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: