71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegi-Bereziak
Zabaltegi-Bereziak
Jia Zhang-ke
Txina-Espainia-Frantzia 
19 min. Film laburra
70eko hamarkadan jaiotako belaunaldi oso batek gaztetasunari eginiko elegia da film hau. Lizentziatu eta hamar urtera fakultateko lau lagun berriz elkartuko dira. (Guo Xiaodong eta Zhao Tao, Wang Hongwei eta Hao Lei aktoreek antzezturiko maitale ohiak). Denbora igaro den arren ez dira elkarrengandik urrundu. Duela hamar urte eztabaidatzen zuten gai berak dituzte hizpide orain ere. Iragana burutik kendu ezinik, ez dute indarrik edukiko hautsitako maitasunaren piezak berriz elkartzeko. Sentimendu berak dituzten arren, badakite beren patua bananduta jarraitzea dela. Suzhou gurutzatzen duten ibai isil baino zurrunbilotsuak bezalaxe, haiek ere gogor helduko diete beren sekretuei.
Digna Sinke
Herbehereak 
80 min.
Atlantis hurbileko etorkizunean dago girotua eta orden perfektua duen gizartea erakusten digu. Denek zoriontsuak dirudite eta iragana tabua da haientzat. Hala ere, 14 urte dituen Xenia ez da beste neskak bezalakoa. Neskatoaren lotura bakarra Arnout da, bere anaia, eta harekin beste garai batzuetako oroitzapen lausoak partekatzen ditu; amona oraindik bizirik zegoenekoak. Goizero bere ametsak kontatzen dizkio; gehienek erantzunik ez duten galderak planteatzen dizkiote. Egun batean, eskolarako bidean, gizon heldu bat inguratuko zaio eta ondoko irlan bizi den Agnes izeneko emakume bati eskutitz bat eman diezaion eskatuko dio. Hasieran, Xeniak ezetz esango dio, irlara joatea debekatua baitago; baina gizonak behin eta berriro eskatzen dionez, azkenean, onartu egingo du eskutitza.
Jia Zhang-ke
Txina 
107 min.
Chengdu, gaur egun. Estatuaren 420. fabrika itxi egingo dute bertan 24 City izeneko luxuzko apartamentu multzoa egiteko. Hiru belaunaldi eta zortzi pertsonaia: langile ohiak, enpresako exekutiboak eta yuppieak. Haien historiek Txinaren historia osatzen dute.
Juan Vicente Córdoba
Espainia 
120 min.
Pozo del Tío Raimundo auzoko txabola batetik, 50eko hamarkadan gaueko ilargiaren loreak hazten diren bizkortasunarekin ?ateratako? buztinezko eta latorrizko "etxeekin" eraiki zen auzo hartan, Aita Llanos "apaiz gorriak" justizia eta askatasuna bilatzen zuen bere ilusio utopikoa piztu zuen etorkinengan. Elkartasunean eta errebeldiaz nortasun berri bat eraikitzen igarotako egunak eta urteak, auzotik mundua alda zitekeela amesten. Nola jabetu ziren bertako biztanleak beren egoeraz, eta nola ekin zioten aldaketari talde gisa zuten indarrarekin eta kohesioarekin?
Philippe Garrel
Frantzia 
105 min.
Carole, senarrak jaramonik egiten ez dion emakume ospetsua, François argazkilari gaztearekin maiteminduko da. Negozio bidaia batetik bueltan, senarrak ustekabean harrapatuko ditu eta haien harremana bertan behera utzi beharko dute. Pixkanaka, Carole zoratzen joango da eta azkenean bere buruaz beste egingo du. Urte bete geroago, ezkondu baino ordu batzuk lehenago, Françoisek irudipen bat izango du: Carole da beste mundutik deika?
Jonathan Demme
AEB 
90 min.
Jonathan Demmeren Neil Young Trunk Show Donostian estreinatuko da, oraindik amaitu gabe dagoen arren. Neil Young musikaria aurkeztuko digu, ikono pertsonalez beteriko agertoki batean, batzuetan bakarrik, haren gitarra akustiko maiteek osaturiko zirkulu baten erdian; beste batzuetan bere bihotzeko musikari Ben Keith, Rick Rosas, Ralph Molina, Anthony Crawford eta Pegi Young-ekin. Neil Youngek "Ambulance Blues" eta "Mexico" piano, gitarra eta ahotsezko pieza leunekin gozaraziko digu; bere psikerako bidaia hipnotikoekin ("No Hidden Path"); himno kaotiko eta zorrotzekin, "Hurricane" eta "Spirit Road" esaterako; baita gutxitan jotzen dituen piezekin ere, "Harvest" kasu. Neil Young Trunk Show zinema eta bideo kamera nahasketa bat eginez filmatu da eta kontzertu baten prestakuntza lanen jarraipena egiten du, modu intimoan, aldageletako edo abestien arteko une erlaxatuak hartuz.
Terence Davies
Britainia Handia 
74 min.
Artxibo irudiz eta gaur egun filmaturiko irudiz osaturiko muntaketa egin du Daviesek, eta bere ahotsa jarrita, jaioterriko oroitzapenak kontatuko dizkigu, 40ko eta 50eko hamarkadako Liverpoolekoak, hain zuzen. Ondoren, aurrera egingo du gaur egunera iritsi arte, etenaldiak eginez Britainia Handiko hurbileko historiako gertakizun nagusietan, denborak bere hirian izan dituen eraginak erakutsiz, poesiaren, ironiaren, melankoliaren eta haserrearen artean mugitzen diren iruzkinen bitartez.
Jonathan Demme
AEB 
116 min.
Kym bere ahizpa Rachelen ezkontzarako Buchman familiaren etxera itzultzen denean, berarekin eramango du krisi pertsonalez, familia-gatazkaz eta tragediaz beteriko historia. Ezkonberrien lagun eta ezagun asko bildu dira festaz, musikaz eta maitasunez beteriko asteburu alaiaz gozatzeko, baina Kymek, bere garraztasun, ateraldi eta dramarako erraztasunarekin, familian denbora luzean sortzen joan diren tentsioak ateraraziko ditu.
Gilles Jacob
Frantzia 
26 min. Film laburra
Gilles Jacob Canneseko zinema jaialdiaren presidenteak eginiko film laburra da. "Fikziozko biografia bat da. Egiazko pertsonaia baten ibilbidea (jaiotzen denetik adinean aurrera egin duen arte) islatu nahi izan dut (kasu honetan Canneseko jaialdiaren gaur egungo zuzendariarena, Thierry Frémaux) film ezagunetatik ateratako eszenak erabiliz. Protagonista ezagutzen ez dugun arren, ikusleak haren abenturekin eta filmetako zatiak antzematen eta haien zuzendariak nor diren asmatzen gozatuko duela espero dut"; azaldu du Gilles Jacobek.
Yves Montmayeur
Frantzia 
75 min.
Yakuza Eiga zinema japoniarrean zehar eginiko bidaia harrigarria da, Bigarren Mundu Gerraren amaieratik hasi eta gaur egunera arte. Ibilbide horretan zine japoniar berrian ezinbestekoak diren pertsonaia esanguratsuek, Miike Takashi eta Takeshi Kitano esaterako, bizi berria eman diote yakuzei eta gangster japoniarrei buruz hitz egiten digun zinemari. Lau hamarkadatan aktoreak eta zuzendariak yakuzen mundura hurbildu dira, eta egiazko zenbait yakuza benetako aktore bilakatu dira. Dokumental honen estiloa cinéma vérité eta herrikoia zein polemikoa den generoaren -yakuza zinema- ikuspegi historikoaren arteko zerbait dela esango genuke.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: