71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinema Eskolen VII. Nazioarteko Topaketan
Zinema Eskolen VII. Nazioarteko Topaketan
Mikaël Buch
Frantzia-Alemania 
9 min. Film laburra
Jeanne eta Jérôme oskestra handi bateko musikariak dira. Jeannek biolontzeloa jotzen du, eta Jérômek, biolina. Biak lotsatiak dira eta zalantzez josita daude. Zuzendariak sonata bat elkarrekin jotzeko eskatuko die, baina ez batak ez besteak ez dute egin nahi izango. Nota gutxi batzuk jo eta gero, ordea, musikari biak ezinhobeto moldatuko dira elkarrekin eta bikoteak memento benetan magikoak izango ditu. 
Lehiaketatik kanpo
Leigh Richards
Australia 
13 min. Film laburra
Finn-ek higiezinen sektoreko sustatzaile ilun batentzat egiten du lan, zaindari gisa, baina boxeoan hastea du amets. azken biktima, Sonny, borroka huts baino gehiago bihurtzen denean, Finnek bere izaera bortitza onartu eta bere ideien alde egin beharko du. 
Lehiaketatik kanpo
Alfonso Cuarón
Mexiko 
27 min. Film laburra
Gazte bat, bere apartamendutik irten gabe. Inguruko munduaren axolegabetasunak bakartua.
Filma Gonbidatua Lehiaketatik kanpo
Dustin Loose
Alemania-Frantzia 
9 min. Film laburra
Anai-arreba bi soto batean ezkutatuta daude. Kanpoan, gerra eta heriotza baino ez dago. Kanpoko munduarekiko lotura bakarra leiho txiki bat da, baina bertatik, soldaduen botak baino ez dituzte ikusten. Dido haurdun dago. Thomasek badaki haurdunaldiak euren bizitza arriskuan jartzen duela, haurra jaiotakoan txilioka hasiko baita eta sondaduek aurkitu egingo baitituzte.
Lehiaketatik kanpo
Sven Fox
Alemania-Frantzia 
9 min. Film laburra
XIX. mende amaieran, sei umezurtz, komentuko sukaldean janaria prestatzen ari direla, konturatuko dira haur mutu haurdun dagoela. Zer egin ez dakitela, lanean jarraitzeko ahalegina egingo dute. Hala ere, eguzki izpi batek haurduna argituko du, oilasko bat lumatzen ari den bitartean, eta misterio kutsu batek inguratuko du neska. Miraria izan da? Taldearen balantza hierarkikoa kolokan jarriko da, fedeari eta eszeptizismoari buruzko eztabaidaren ondorioz. 
Lehiaketatik kanpo
Claudia Calderón
Kuba 
10 min. Film laburra
Txerriaren urte honetan, Chang Rodríguez aldaketa bat espero du. Gorabehera handiez, aldaketa eragingo du berak Habanako Txinatar Auzoko auzokideen bizimoduan. 
José Miguel Alonso
Espainia 
14 min. Film laburra
Ermyntrude eta Esmeralda gizarte victoriarreko bi nerabe dira, eta benetako maitasunaren bila dabiltza. Haien tolesgabetasun fribolo eta gehiegizkoarengatik, okerreko maitasun eta suxe istorioak izango dituzte bata bestearen atzetik, eta dena nahastu eta gaizki ulertuko dute. 
Cyprien Vial
Frantzia-Alemania 
9 min. Film laburra
Nathaliek pozik bizitzeko behar duen guztia dauka. Hala ere, funtsezkoena falta omen zaio. Filma Nathalieren bizitzan eta barrutik jaten duen desiran barrena sartzen da. 
Lehiaketatik kanpo
Alejandro Ramírez Corona
Mexico 
23 min. Film laburra
Hiri handian aukerarik ez dutenez, bilagun maitagarrik supermerkatu batean lapurreta egitea erabaki dute; ez dakite, ordea, zein prezio ordaindu beharko duten horren truke. 
Lehiaketatik kanpo Filma Gonbidatua
Romain Carcanade
Frantzia 
23 min. Film laburra
1909ko martxoa. Bi gizon makina bat garraiatzen ari dira. makina hori tren geltoki bat eraikitzeko eta Pirinioak zeharkatuko dituen trenbidea zabaltzeko erabiliko dute. Ingurunea oztopoz beteta dago, eta mendira igotzea zaila den arren, gizonek igoerari ekingo diote. Hala ere, espedizioak ezusteko norabidea hartuko du. Gizonetako batek arazo berri bati aurre egin beharko dio...
Elad Keidan
Israel 
36 min. Film laburra
Jerusalem. sabat-a hasi baino lehen, Katamonin auzoko elikagai dendan esne pixka bat erostera da Amnon. Erosi duen esnea galduta dago, ordea, eta amnon noraezean ibiliko da iluntzera arte. bitarte horretan, hainbat auzotarrekin egingo du topo. 
Norah McGettigan
Polonia 
30 min. Film laburra
Duela hiru urte istripua izan zuenetik, mokina gurpil-aulki batean dabil, mugitu ezinik. alaba Julia hari buruzko filma egiten ari da eskolarako. Monikak beldur handia zion bere burua gurpil-aulki batean eserita ikusteari, baina ere erronka handiagoa da, ordea, alaba emakume bihurtu dela eta laster bere bidea hartuko duela onartzea. ama baten eta alabaren arteko maitasun istorio honek mina, umorea, duintasuna eta ahultasuna nahasten ditu. 
David Casademunt
Espainia 
15 min. Film laburra
Iraganeko edozein une hobea izan zen oraina baino. Alexek 14 urte ditu, eta ez ditu familian izandako aldaketak onartzen. Horregatik, Gabonak iritsitakoan, amarekiko lehenengo harremana berreskuratzen saiatuko da azkeneko aldiz. 
Azzam El Mehdi
Maroko 
13 min. Film laburra
Batetik, lur elkorra lantzen jarraitzen duen aita. Bestetik, hiriaren argiak. Mutiko bat zalantzan dabil betebehar moralaren eta ametsaren artean; ametsa traizioa dela uste du, baina aldi berean, zentzua ematen dio bizitzari. 
Michaela Kezele
Alemania 
22 min. Film laburra
NATO 1999an Jugoslavia airez erasotzen ari den bitartean, Milan txikia anaia zaharrenaren bila dabil, ezkutaketan jolasteko. Basoan beste pertsona bat topatuko du, ordea... Gerrak zibil errugabeengan duen eraginari buruzko erretratu errealista da. 
Lehiaketatik kanpo
Fernando Eimbcke
Mexiko 
12 min. Film laburra
Zein edertasunak du garrantzi handien? Barrukoak ala kanpokoak?
Filma Gonbidatua Lehiaketatik kanpo
Gabriel Enrique Vargas
Kolonbia 
15 min. Film laburra
Irudi hezeak zuhaitzen artean bidaiatzen dute, eta erleen xuxurlari lotzen zaizkio. Tolesgabetasunak esnetan flotatzen du, eta irudimena ametsetatik irteten da burbuilekin, isiltasunak eta larruazalak sumatutako kontzientzia ordu txarrean noiz esnatuko zain. 
Ian Clark
Erresuma Batua 
25 min. Film laburra
Maitemindutako neska bat, arriskuan dagoen pop izar bat, eta ihesean dabilen talde bat... Norbait hil egingo da, tiro baten jota. 
Susana Rodríguez Barriga
Kuba 
13 min. Film laburra
Yubisnel 22 urteko mutila da, eta Kubako mendietako bideak konpntzen dite. Hala ere, nahi duen arren, ezin du berak eraikitako bide horiek erabilita alde egin. Ezerezari ikara dio, eta hartatik salbatzeko, barruko bidaia hasiko du. 
Juan Manuel Betancourt
Kolonbia 
13 min. Film laburra
Federico Guillermo etxeko egongelako tapizean jolasean dabil jostailuekin eta katuarekin. arreba Liak ikusten duenean amari esando dio, eta hark, nahikoa asaldatuta, errieta egingo dio eta zapata ortopedikoak indarrez jantziko dizkio. Federico kontra egiten saiatuko da alferrik. Etxetik alde egitea erabakiko du. Katuari musu eman eta Liari emango dio. Hark ondokoa esando dio: "Lotu lokarriak edo eriro egingo zara". Federico kalean korrika hasi eta, danba, erori egingo da. Lursorua ehuna dela erakusten duen zulo batean korapilatuta erori da. 
David Cobo Días, Francisco Rodriguez Sousa
Espainia 
9 min. Film laburra
Gurpildun aukli batean dabilen agure bat ahalegin erdigarria egiten ari da zahar etxe kalamastra eta zikinaren bakardadeari aurre egiteko. Trukatutako argazkiak erabilita, iragan zoriontsu bat sortu du. 
Pierre Saint-Martin Castellanos
Mexiko 
3 min. Film laburra
Zubi natek bikote gazte baten maitasun harremanaren gainbehera kontatzen du. 
Lehiaketatik kanpo Filma Gonbidatua
Deniz Buga
AEB 
10 min. Film laburra
Asteazkenetan, soldadua kuarteletik irten eta hirira joaten da budista bisitatzera. aldi bateko batasuna da bien artekoa; behar duten maitasuna, betirakoa. 
Norie Taniguchy
AEB 
26 min. Film laburra
Tanizaki Junichiro egile japoniarraren bizitzan emakumeek izandako tokiari buruzko gogoetak.
Yasmine Novak
Israel 
31 min. Film laburra
Zohar atleta gaztea eta talentuz betea da, baina ama ezkongabeari apaindegian laguntzera behartuta dago. Lehenengo ezkongaia etxera heltzen denean, Zohar maskulinoak bere fiminitateari aurre egin beharko dio. amaren pausoak jarraitzearen ikaraz, Zohar mugara hurbilduko da. 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: