71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2014-09-22

“(…) geometria zehatzez osatutako filma, eszenaratzeetan trebea den arkitekto baten kalkulu matematiko doituak sortua”.

Jon Zapater, DEIA

“(…) New Yorken kokatutako istorio beltz bat. Mundu guztiari gustatu zitzaion”.

Mitxel Ezquiaga, EL DIARIO VASCO

“Nortasun handiko proposamena izanik eta ikusleari halako pertsonaia eta elkarrizketak oparituta, ezinezkoa da begiko ez izatea”.

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

“Tom Hardy lehia guztietatik kanpo dago (…), jainkotasunaren eta gizatasunaren gainetik dago”.

M.I., GARA

“Kritikak eta ikusleek aho batez txalotu zuten The Drop, Michael R. Roskamen film iluna. Gidoilaria Dennis Lehane da, eleberri beltz garaikidearen maisuetako bat”.

Javier Etxezarreta, NOTICIAS DE GUIPÚZCOA

“Michael Roskamek oniritzia lortu du Dennis Lehak idatzi duen tentsiozko ‘The Drop’ thrillerrarekin”.

Juan G. Andrés, NOTICIAS DE GUIPÚZCOA

“’Autómata’-ri eszenaratze ausarta eta bikaina duela aitortu behar zaio”.

Jon Zapater, DEIA

“Segur aski gure memoriaren zirkuituren batean grabatuko diren irudiak ditu”.

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

“Dixiek Hollywoodeko izarren pareko arrakasta izan zuen, Donostia Zinemaldiko zinema-areto handienean 2.300 biltzea lortu baitzuen”.

Ainhoa Muñoz, EL DIARIO VASCO

“Pasolinik izugarrizko indarra duenez, Ferrararen ‘omenaldi’ eta ‘berregiteetatik’ onik ateratzea lortzen du.Bitxia da”.

Koldo Landaluze, GARA

“Lehenengo emanaldian, Zuzendari Berriak saileko ezusteko onenetakoa eta atseginenetakoa dela erakutsi zuen”.

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO

“Canneseko zinema-jaialdian ikusi den pelikularik ederrenetarikoa”.

Ricardo Ardarondo, EL DIARIO VASCO

“(…) aktore gormutu ez-profesional multzoak ezin hobeto irudikatu du kontakizun amoral, gogor eta errukirik gabekoaren indarkeria.”

K.L., GARA

“Bille August Oscar saridunak, baliabide urriak erabiliz, eutanasia samurtasun, sotiltasun eta naturaltasunez landu du (…). Heriotzaren tragedia bizitzaren ospakizun eta gure amaieraren onarpen bihurtzen du, kutsu melodramatikotik urrunduta”.

Iratxe Fresneda, GARA

“Suizidioaren gai ikaragarria bikain deskribatzen du egileak. Pelikula ederra”.

Carlos Pumares, LA RAZÓN

“A Second Chance filmak xehetasun oso estimagarriak eta Danimarkako zinemaren egikera –beti bikaina– eskaintzen ditu.”

Juan Zapater, DEIA

“Maisuak berak kontatzen du bere bizitza, Mallorcan, bere etxean. Artxiboko irudiak, lekukotzak, lan ezin hobean.Gozamena da horrelako lanak ikustea.”

Carlos Pumares, LA RAZÓN

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: