71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegi Tabakalera
Zabaltegi Tabakalera
Inaugurazioa
Ruben Östlund
Suedia 
144 min.
Christian aita dibortziatua da, eta gustuko du denbora bi alabei ematea. Programatzailea da arte garaikideko museo batean; auto elektrikoa duen eta kausa gizatiar handiak babesten dituen pertsona horietako bat da. Bere hurrengo erakusketa prestatzen ari da: The Square, bisitariak altruismora bultzatzen dituen eta beren kideekiko dituzten betebeharrak gogorarazten dizkien instalazio bati buruzkoa. Baina batzuetan zaila da norberaren balioei jarraikiz bizitzea: Christiani telefono mugikorra lapurtuko diote, eta bere erreakzioak ez du ondo utziko preseski… Une berean, museoko komunikazio-agentziak kanpaina harrigarria aterako du The Squarerako: erreakzioa ustekabekoa da erabat, eta krisi existentzial batean murgilduko du Christian. Canneseko Urrezko Palmorria.
Raymond Depardon
Frantzia 
88 min.
Urtero, Frantzian, 92.000 lagun baino gehiago sartzen dituzte zentro psikiatrikoetan beren baimenik gabe. Legearen arabera, ospitaleak 12 egun ditu pazientea epailearen aurrean jartzeko. Osasun-txostenean eta sendagile baten gomendioetan oinarrituta, funtsezko erabakia hartu behar da: pazienteak joan ala geratu behar du? Hamabi egun dira, eta horiek igarotakoan betirako alda daiteke bizitza. Raymond Depardon zuzendari eta argazkilari prestigiotsuak entzunaldi horietara sartzeko aukera izan du, lehenbiziko aldiz, eta justiziaren eta psikiatriaren arteko elkargune berezi horiek jaso ditu. Film harrigarri eta argigarria da, eta hitza ematen die orain arte ez zutenei.
Ilian Metev
Alemania - Bulgaria 
82 min.
Mila pianista gaztea atzerrian audizio bat egiteko prestatzen ari da. Anaiak, Nikik, arreta galarazten dio absurdorako duen talentu desiragabearekin. Aitak, Todor astrofisikoak, ez dirudi seme-alaben kezkei aurre egiteko gai. Familia baten erretratua, elkarrekin igaroko duten azken udan zehar.
Clément Cogitore
Frantzia 
49 min.
Siberiako taigaren erdian, herri hurbilenetik 450 miliatara, bi familia bizi dira: Braguinetarrak eta Kilinetarrak. Haraino ez da errepiderik iristen. Braguinora heltzeko modu bakarra Jenisei ibaian bidaia luzea egitea da, ibaiontziz lehenbizi eta helikopteroz ondoren. Bi familiek ez dute beste inoren beharrik; beren arau eta printzipioei jarraikiz bizi dira. Herriaren erdian hesi bat dago. Bi familiek ez diote elkarri hitz egin nahi. Ibaian irla bat dago, eta bertan beste komunitate bat ari da eratzen: haurrena. Askeak, basatiak, ezinezkoa da zer egingo duten jakitea. Bestearekiko eta basapiztiekiko beldurrak, batetik, eta baso amaiezinak ematen duen pozak, bestetik, istorio krudel bat garatuko dute, non tentsioek eta beldurrak emango baitiote forma antzinako gatazka horren geografiari.
Gerhard Treml, Leo Calice
Austria 
8 min. Film laburra
Erailketa bategatik zigortua, Sergio Cassilas isolamendu-zelda batean bizi da. Egunero ordubetez lan egiten du Calipatriako desertuko espetxeko lorategian. Espetxezain baten laguntzarekin, bere film gogokoeneko paisaiatik ekarritako lur-kargamentu bat sartuko du kartzelako lurretan. Han lanean ari dela, Sergiok azalduko du zer esanahi duen lurraren sekretuak bere biziarteko espetxe-zigorrerako. Benetako historia batean oinarritua, filmak Sergioren ibilaldi geldoa dokumentatzen du, espetxeko patioan zehar. Kameraren begirada estatikoak urruneko lorategiraino jarraitzen dio. Ikuspegia giltzapean eduki arren, Sergioren istorioak, aldiz, espetxearen hormetatik harago eramango gaitu, Rio Grande ibaiaren paisaia ikonikoetarantz eta Yukoneko (Alaska) lurralde kartografiatu gabeetarantz. Halakoek lotura estua dute lurralde basatiei, zorte-kolpeei, lanaren bidez aberastu diren gizonei eta guztiontzako lur eta askatasun-promesari buruzko amerikar mitoekin.
Ikusmira Berriak 2013
José Luis Torres Leiva
Txile 
9 min. Film laburra
Anak bikotekidearekin izandako ametsa kontatuko digu; izan ere, duela gutxi hil da bikotekidea. El sueño de Ana José Luis Torres Leiva prestatzen ari den hurrengo film luzearen epilogoa da; Vendrá la muerte y tendrá tus ojos izenburupean, heriotzari, amodioari eta aro berri baten hasierari buruz hitz egingo digu.
Frederick Wiseman
AEB 
197 min.
Ex Libris: The New York Public Library filmak munduko jakintza-erakunde handienetako batean barneratzen du ikuslea, aztertzeko nola jarraitu duen erakunde ospetsu horrek bere ohiko jarduerak egiten, aldi berean iraultza digitalera ere egokituta. Ex libris: The New York Public Libraryk, hain zuzen ere, liburutegiek informatzeko eta hezteko era asko dituztela erakutsiko du: liburuak, kontzertuak, hitzaldiak, eskolak eta beste hainbat. Liburutegi honek ahaleginak egiten ditu jakintza aurreratuaren ikaskuntza sustatu eta komunitatea sendotzeko.
Jorge Jácome
Portugal 
26 min. Film laburra
Krisi naturaleko egoera batean, Azoreetako biztanle guztiak ebakuaraziko dituzte, hortentsia-izurrite kontrolik gabea dagoelako, irletan lore arrunta bada ere. Bi soldadu gaztek gidatuko gaituzte, paisaiaren edertasunaren lilurapean, joatera behartutako horien istorio tristeetan zehar eta tinko aurre egin eta irletan bizitzen geratzeko berezko nahian barrena. Filmaren ibilbidea gogoeta nostalgiko eta politiko bihurtuko da, kidetzari, lurralde-nortasunari eta jatorri ditugun lekuetan hartzen ditugun rolei buruz hausnartzeko.
Hong Sang-soo
Hego Korea 
92 min.
Areum bere lehen lanegunarako prestatzen ari da. Bongwan-ek, haren nagusiak, amodiozko harremana zuen Areumek ordezkatzen duen emakumearekin. Harreman hori duela gutxi hautsi da. Egun horretan, beste guztietan bezala, Bongwan egunsentia baino askoz ere lehenago aterako da etxetik lanera joateko. Ezin dio joan berri den emakumearengan pentsatzeari utzi. Egun horretan bertan, Bongwanen emazteak, etxean, maitasun-eskutitz bat aurkituko du. Abisatu gabe, bulegoan agertuko da, eta joandako emakumearekin nahastuko du Areum.
Tamyka Smith
AEB 
20 min. Film laburra
Benetako gertakarietan oinarritua, Gwendolyn Green alargun adinduaren istorioa da hau. Palm Springseko egoitza hesitu batean ematen ditu bere egunak, bakardadean, beste garai batean harrapatuta egongo balitz bezala. Trebetasun sozialen falta eta isolamendua direla-eta estututa sentituko da Gwendolyn; orduan, telefonoa hartu eta 911era deituko du giza konexioaren bila. Gwendolynek harreman berezia eratuko du erantzun duen agentearekin, eta harengan aurkituko du irrikatzen dituen zaintza eta mundu modernoarekiko konexioa.Gwendolyn Green instalazio baten bidez, esperientzia inguratzaile bat bezala aurkeztuko da. Bertaratutakoak Gwendolyn-en sukaldean,  film gehiena igarotzen de tokia, pelikula ikusteko aukera izango dute. Bertan tiraderak irekitzeko aukera izango dute, higatutako mahai-tresnen zehar Gwendolynen bizitza ikus ahal izateko. Telefonoa erantzun ahal izango dute bere ahotsa entzuteko eta bere bere bizitza pribatuaren pistak ematen dituzten notak irakurtzeko aukera izango dute.Tabakaleran filman oinarritutako instalazioa ikusi ahal izango da:IRAILAREN 21etik URRIAREN 29era. 10:00-22:00https://www.tabakalera.eu/eu/gwendolyn-green-instalazioa-tamyka-smith
Ikusmira Berriak 2012
Philippe Garrel
Frantzia 
76 min.
Harreman baten haustura eta gero, 23 urteko neska bat bere aitaren etxera itzuliko da. Han, aitak beraren adin bereko norbaitekin harreman bat duela aurkituko du neskak.
MLD Films 2017
© MLD Films 2017
Damien Manivel, Kohei Igarashi
Frantzia - Japonia 
78 min.
Japoniako mendiak elurrez estalita daude. Gauero bezala, arrantzalea hiriko azokara iritsiko da. Haren martxak 6 urteko semea iratzarriko du, eta ezingo da berriz lokartu. Etxean, guzti-guztiak lo daudela, txikiak marrazki bat egin eta bere diru-zorroan gordeko du. Goizean, haren soslai lokartua eskolarako bidetik aldenduko da, elurretan barrena…
Gustavo Salmerón
Espainia 
88 min.
Muchos hijos, un mono y un castillo: horra hor Julitak umetatik izan dituen ametsak, eta hirurak bete dira. Bere seme gazteenak jakingo du amak birramona erailaren ornoa galdu duela, hiru belaunalditan zehar gordeta egon ondoren. Orduan, familiak bilaketa xelebre bati ekingo dio, Julitak bere bizitzako laurogei urtean baino gehiagoan bildu dituen objektu bitxi eta arraroenen artean aurkitu nahian ornoa. Hala, pertsonaia multzo arin eta entretenigarria erakutsiko digute. Julita, egiatan, bizitzaren benetako esanahia ezagutzear da. Dokumental onenaren irabazlea izan da 2017an Karlovy Varyn.
João Moreira Salles
Brasil 
127 min.
Txinan 1966an –hau da, Iraultza Kulturalaren lehen aroan, garai erradikalenean– filmatutako metraje amateur bat aurkitu ondoren egina, No intenso agorak intentsitate handiko uneen izaera iragankorrari buruz hitz egiten digu. Frantzian, Txekoslovakian eta, hein txikiagoan, Brasilen 1968an jazotako gertakarien artxibo-irudi batzuekin kontrajartzen ditu Txinako eszenak. Saiakera-filmen tradizioari jarraikiz, ikerketa gisa balio dute: nola egin zuten aurrera gertakari horietan parte hartu zutenek, grinak baretu eta gero. Metrajea artxibokoa da guztiz, eta filmatutakoen gogo-aldartea azaleratzeaz gain –poza, lilura, beldurra, desengainua, atsekabe sakona–, dokumentuen eta euren testuinguru politikoaren arteko harremana argitzen du. Zer esan daiteke Paris, Praga, Rio de Janeiro edo Pekinen inguruan garaiko irudiei begiratuz gero? Zergatik sortu zuen hiriotako bakoitzak dokumentu mota zehatz bat?
Koldo Almandoz
© Koldo Almandoz
Koldo Almandoz
Espainia 
10 min. Film laburra
Plaga: latinetik, plaga 'kolpea', 'zauria'. Esanahia: animalia edota landare populazioei kalte larriak eragiten dizkieten espezie bereko izaki bizidunen agerpen masibo eta bat-batekoa. Kaltegarria den zerbaiten ugaritasuna.
Helena Girón, Samuel M. Delgado
Espainia 
13 min. Film laburra
Plus Ultra Espainiako Estatuaren leloa da. Haren bitartez, lurralde berriak konkistatzera bultzatzen zitzaien nabigatzaileei, greziar mitologiaren abisua ahaztuta: Non Terrae Plus Ultra (ez dago lurralderik harago). Kanariar Uharteak, Amerika kolonizatzeko erabilitako taktiken saiakera-bankua, lurraldeari buruzko fabula baten agertoki bihurtuko dira.
Félix Viscarret
Espainia 
95 min.
Carlos Saura, sona handiduna. Félix Viscarret, maisu handiaren filmezko erretratua egin nahi duen zuzendaria. Plan bat du. Bikaina iruditzen zaio. Saurarik intimoena erakutsiko du, aragoiar jenioaren eta haren 7 seme-alaben arteko elkarrizketen bitartez. Guztiek esan dute baietz. Baina Saurari ez zaio asko gustatzen iraganaz hitz egitea. Viscarret tematu egingo da. Saurari margotzea gustatzen zaio. Eta argazkilaritza. Viscarretek ez du amore emango. Saurari margotzea gustatzen zaio. Eta argazkilaritza.
Manuel Abramovich
Argentina 
73 min.
Gazte batek armadarekin bat egitea erabakiko du. Armadako bandaren danbolin-jotzaile bihurtuko da, eta bere egunerokoan prestakuntza militarra eta musika uztartzen ditu orain. Zein da Argentinako armadaren eginkizuna gaur egun, diktaduraz geroztik hogeita hamar urte pasatxo igaro direnean? Zer esan nahi du gerrarik gabeko herrialde batean soldadua izateak?
Filipa César
Frantzia 
96 min.
2001ean, Bissaun, entzunezko eta zinematografiako materiala zuen artxibo bat atera zen agerira. Ia-ia erabat suntsitutako metrajeak Gineako zinemagintzaren sorreraren fede ematen du, betiere Amílcar Cabral-en, 1973an eraildako iraultzaburuaren, ikuspegi deskolonizatzailearen barruan. Sana na N’Hada eta Flora Gomes ginear zinemagileekin lankidetzan, baita beste aliatu batzuekin elkarlanean ere, Filipa César zuzendariak bidaia bat irudikatzen du, non iraganeko material hauskorrak amets egiteko prisma gisa funtzionatzen baitu, haren bitartez begiratu dezagun. Berlinen digitalizatua, zuzenean erakutsia eta komentatua, materialak eztabaida, kontakizun eta iragarpenak sustatzen ditu. Hasi Ginea-Bissauko herrixka isolatuetatik eta Europako hiriburuetaraino, film mutu horiek dira jendeak, krisian dagoen mundu baterako, antidotoak bilatzeko duen heldulekua.
Petar Krumov
Bulgaria 
24 min. Film laburra
Macho eraikuntzan lan egiteko piper egiten duen ikasle txiro bat da. Bere argi-izpi bakarra bere neska-laguna da, Donna. Baina Donnari lotsa sortzen dio Machoren amak, eskolako garbitzailea baita. Machok bere amaren eta maitearen artean aukeratu beharko du, eta bere irtenbidea aurkituko dio egoera horri.
Kantemir Balagov
Errusia 
118 min.
1998, Nalchik, iparraldeko Kaukaso, Errusia. Ilana 24 urteko gazte bat da, eta aitaren garajean lan egiten du, hari aurrera ateratzen laguntzeko. Arratsalde batean, familia osoa eta lagunak elkartuko dira, anaia txikiak, Davidek, ezkon-hitza eman duela ospatzeko. Geroago, gau hartan bertan, bikote gaztea bahituko dute eta erreskate-eskaera bat jasoko dute. Judu enklabe horretan harremanak hain dira estuak, ez zaiela burutik ere pasatuko polizia tartean sartzea. Nola lortuko du familiak David salbatzeko dirua? Ilana eta haren gurasoak behar bezain urruti iritsiko dira, nor bere erara, arriskuei jaramonik egin gabe.
Movistar+
© Movistar+
Juan Cavestany, Álvaro Fernández Armero
Espainia 
250 min.
Jesúsek eta Nuriak arazo bat dute: edozein dela ere egoera, lagun eta senideen aurrean lotsagarri geratuko dira ziur, eta modu umiliagarrienean gertatzen da beti. Jesús ezkontza eta bataioetako argazkilaria da, baina bere ustez fotografia artistikoan erakutsi behar du bere benetako talentua. Nuriaren ustea da bere krisi iragankorrez harago bizitza interesgarriagoa hasiko zaiola. Elkarrekin aurkitu beharko dute ea beren patetismoa kutsatuta dituen birus iragankorra den, edo, aldiz, gaixotasun kronikoa duten. Vergüenza hamar kapituloz osatutako telesaila da.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: