71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Made in Spain
Made in Spain
Filmak
Filmak
Jaione Camborda
Espainia 
77 min.
Halako batean bi kanpotar iristean bizitza aldatuko zaien lau emakumeren eta neskato baten istorioa da Arima. Kanpotar batek ihes egin eta herrian ezkutatuko da, existitzen ote den inork ez dakien izaki iheskor eta ikusezin baten antzera. Besteak, zaurituta dagoen gizon armadun batek, emakumeen bizitza hainbat modutan asaldatuko du. Benetakoaren eta irudimenezkoaren arteko mugan higituko da, amesgaiztoaren eta ametsaren artean, beldurraren eta desioaren artean, misterioz blaituriko istorio batean.
Pascal Rambert, Diego Postigo
Espainia 
89 min. Saila
Berealdiko gatazka bi ahizparen artean. Gaitzespen- eta maitasun-une bat. Bizitza osorako zerbait gorputz beretik atera ziren baina zeharo desberdinak diren bi izakiren artean. Lotuta. Alabaina, kontrakoak. Hiltzerainoko borroka. gorputzez gorputz. Ahizpa horiek gure ahizpak edo arrebak dira. Guztiok barnean daramagun jendetza dira. Jendetza horri exijentzia deritzo, egia, borroka. Escenario 0 telesaila osatzen duten sei kapituluetako lehena da Hermanas.
Icíar Bollaín
Espainia - Frantzia 
97 min.
45 urte betetzear dagoela, Rosa beti besteengatik eta besteentzat bizi izan dela konturatuko da, eta botoi nuklearra sakatu, dena pikutara bidali eta bere bizitzaren agintea hartzea erabakiko du. Hori baino lehen, oso konpromiso berezi bati ekin nahiko dio: bere buruarekin ezkontzea. Laster jakingo du bere aitak, anai-arrebek eta alabak beste plan batzuk dituztela, eta bizitza aldatzea ez dela hain erraza familiaren planetan ez badago. Bere buruarekin ezkontzea izango da inoiz egin duen gauzarik zailena.
Paula Cons Varela
Espainia - Argentina - Portugal 
93 min.
1921eko urtarrilaren 2ko goizaldea. 260 pertsona daramatzan Santa Isabel ontzia Galiziako Sálvora uharteko kostalde malkartsu eta gogorraren aurrean hondoratuko da Buenos Aireserako bandan. Uhartean gizonik ez dagoenez, bertako hiru emakume gaztek –Maríak, Josefak eta Ziprianak– erreskatera joatea erabaki eta 48 pertsona salbatuko dituzte, baina ekintza heroiko hura oso garesti aterako zaie. Jazoera horien ondoren, Argentinako kazetari bat, León, Sálvorara joango da, urperaketaren berri ematera. Apurka-apurka konturatuko da gau hartan kasualitate gehiegi gertatu zirela uhartean, eta norbaitek urperaketa nahita eragin zuelako susmoa ere izango du. Ezer ez da berdina izango. Urperaketak uharteko bizitza betiko astindu eta aldatuko du. Benetako gertaeretan oinarritua.
Laura Herrero Garvin
Mexiko - Espainia 
82 min.
Doña Olgak kabaretaren munduan egin du lan 45 urtean baino gehiagotan, eta orain La Mami da, Barba Azul kabaret ospetsuko emakumeen komunen arduraduna. Gauero zaindu egiten ditu lokalean bezeroentzat dantza egiten lan egiten duten neskei. Neskentzat, komuna konfiantza-burbuila bat da Barba Azulen barnean. Gaur emakume berri bat iritsi da komunera; seme bat gaixo du eta lana behar du.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2016
Pilar Palomero
Espainia 
100 min.
Celia 11 urteko neskatoa Zaragozako moja-eskola batean ikasten ari da eta amarekin bizi da. Brisa ikaskide berria da, Bartzelonatik etorria, eta bizitzako etapa berri baterantz bultzatuko du: nerabezarorantz. Bidaia horretan, 1992ko Expoaren eta Joko Olinpikoen Espainian, Celiak bizitza egia eta gezurrez osatuta dagoela jakingo du.
Nuria Giménez
Espainia 
74 min.
Emakume dirudun baten egunkari intimoa, bere senarrak –industrialari aberats batek– joan den mendeko 40ko hamarkadatik 60kora egindako etxeko filmazioen bidez irudikatua. Filma melodrama klasikoa ere bada, Douglas Sirken edo Todd Haynesenen estilokoa, oso sentibera. Europa zaharrean zehar airean egindako bidaia. Amets erromantikoa.
Santiago Segura
Espainia 
95 min.
Javier senar-koinata moduko bat da. Etxea eta haurrak zaintzeak dakarrenaz batere arduratu gabe, ondo baino hobeto daki zer egin behar den eta honelako esaldiak esaten dizkio emazteari etengabe: "Ez dakizu zeure burua antolatzen" edo "ez jarri urduri"; emaztea huskeriengatik larritzen dela uste baitu. Emazteak bidaia bati ekin eta bikotearen bost seme-alabekin (lau eta hamabi urte artekoak) bakarrik utziko du Javier: orduan egin beharko dio aurre errealitateari. Etxean sortzen den egoera kaotikoak bilakaera komikoa izango du pixkanaka, erabateko hondamendi izateraino; alabaina, aukera emango die aitari eta seme-alabei elkar ezagutzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko, lehen aldiz beren bizitzan. Bizitza betiko aldatuko dien esperientzia izango da.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: