71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Emilio Mula
Espainia 
6 min. Film laburra
Ascendente 3D-tan eginiko animazio-lan bat da eta Paco Agilar grabatzailearen hainbat lanetan oinarritzen da. Malagar artista honen arte-lanen mundu irudimentsua baliabidetzat hartuz, ikuslea egoera onitiko baten muinean murgiltzeko saioa da, non denboraren balioa aldatu eta sentsazioal istorioen gainetik gailentzen diren. 
Jessica Hausner
Austria 
48 min. Film ertaina
Zoriontasuna nola erdietsi eta nola ez... Gazte batek elkarrizketak egiten ditu kalean. Bertatik pasatzen diren lagunei inporta zaienari buruz galdetzen die bere buruaz garrantzizko zerbait jakiteko asmoz; ez du ezer aurkitzen ordea. neska gazte batek, zaiatzearen poderioz, bere bizitzan nolabaiteko zoriontasuna aurkituko du azkenik, maitasuna izan daitekeen zerbait. Elkar ezagutuko dute...
Katrina Sawyer
Australia 
19 min. Film laburra
Tracey Power emakume aparta da, jaio zen egunetik bere familiaren eta Estatuaren aldetik era askotako irainak jaso arren, ausardiari, zintzotasunari eta umoreari eutsi diena. Ezhoiko itxura dauka, ez ditu gizarteko arauak errespetatzen, mihia atera eta nahi duenean korrok egiten du... Traceyk buruko gaisotasun bat dauka eta horregatik ispitaleratu egin dute hainbat alditan. Bizitzan aurrera egiten badaki, eta era berean, oso sinesbera eta ezkuzabala da. pertsona gogorra dela ematen du, baina sentibera eta zaurgarria da. Azken batean, Traceyk buruko gaisotasun batekin bizitzea zer den erakusten digu, desberdina izatea eta izaera eta gizatasuna galdu gabe bizirik irautea. 
Djibril Diop Mambéty
Senegal - Frantzia - Suitza - Alemania 
45 min.
Urte askotan, mutilak izan dira Dakarreko kaleetan egunkariak saltzen zituztenak. Sili, hamabi urteko neska herren bat egunkariak saltzeko asmoz kalera irteten denean, beren lurraldea delakoan, mutilek ez dute onartzen. Baina Siliri gauzak ondo ateratzen zaizkio: lehendabiziko egunean, norbaitek egunkari guztiak erosten dizkio, eta eskupeko ona ematen dio. Siliri diru mordoska hori bere lanarekin irabazi duela ez dio inork sinetsiko, eta horregatik poliziak atxilotu egingo du, gero joaten uzteko. Silik dirua bere amona itsuari itzalkin bat erosteko erabiltzen du eta gainontzekoa legenardunei ematen die. Biharmunean, beste egunkari-saltzaileak, neskaren arrakastaz jelosko daudenez, neska erasotzeari ekingo diote atzera ere. 
Laurence Attali
Frantzia - Senegal 
18 min. Film laburra
Tunika afrikarraz jantziriko taxilari batek ziztu bizian gidatzen du bere autoa Dakarreko kaleetan barrena. Bere alboan, neska ilehori platinodun bat egunkaria irakurtzen ari da, kanpoko mundua axolagabe. Parabrisarik gabeko taxi zaharraren barruan, Errusian eginiko taximetroak tarifa halamoduz batzen du. Meskita formako itsulapiko bat eta musulman eremutar baten erretratua errepidearen erritmoan kulunkatzen dira. Taxilariak oztopo guztiak saihesten dituen bitartean, gazteak zirkinik egin gabe dirau. Derrepentean, gidariak isiltasuna urratzen du: "Haizea ere pasatzen ikus dezaket!".Même le vent Dakarreko medinaren okindegi aurrean hasi eta errepidean amaitzen den amodiozko istorioa da, itsasertzean eraikitako meskita ikusten den horretan. 
Garry Lane
Alemania 
10 min. Film laburra
Minefield filmeak bere pazienteei ahal den indar guztiekin laguntzen saiatzen den erizainaren istorioa kontatzen digu, eta aldi berean, honen bizitzaren bilakaerarena. Errefuxiaruentzako kanpaina-ospitale batera zuzendutiko botikak jausgailu bidez botatzen diren bitartean gertaturako da istorioa. Erizainak, fardeletako bat mina-eremuan erori dela ikusirik, bere pazienteen bizitzak salbatzeko sendagaiak berreskuratzea erabakitzen du. Istorioa gerraosteko ingurune latzean erizain gazte honek bizitzen duen borroka baino gehiago da: bakoitzak bere bizitzari dagozkion erabakiak hartzeko adorea ere eztertzen du, eta mediku-erizainen artean eta bizirik dirautenen artean sortzen diren loturak. 
Juanma Bajo Ulloa
Espainia 
5 min. Film laburra
Kevin eta Conchitak animalien gisa ematen diote muxu elkarri, gogoak piztu dizkien Dalt Wisney Txano Gorritxu pelikularen hormirudi ikusgarriaren azpian daudela. Parean, Polizia Metropoliarrak, FBIak eta Ejercitoak euren armekin destatzen dituzte. Ordaindu gabeko isunen batengarik haserre ote daude, ala agian... bikoteak ortzadarraren azpian han-hemenka sakabanatuta utzi dituen 56 hilotzengatik. Zoritxarrez, Sally txikia palomitak erostera hurbiltzen da. 
Serguei Loukiantchikov
Bielorrusia 
9 min. Film laburra
Filme hau espresionista samarra da, zinea eta pinturaren arteko konbinazio organiko bat. XXI. mende hasierako parabola moduan, tren geltoki bateko maniobra-eremuan gertatzen da, furgoi bateko leihatilatik mutil koskor baten begiekin ikusita. Umearen amets-jolasa, bizitzan bere ibilbide partikularraren bila dabilen gizonaren beldur eta itxaropenezko mundu bihurtzen da. 
Michael Spitz
AEB 
12 min. Film laburra
9 urte dituen Stanleyk hil berri den bere aita Hy-ren arropak trenbidean aukitzen ditu eta txalupa zahar bateraino helduko da Hyrekin hil ondorengo bizitzaren misterioez mintzatzeko. Izan ere, Taking Hy une judu batek bere aitaren heriotza gainditzeko ahalegina aztertzen duen elegia lirikoa da. 
David Schisgall
AEB 
78 min.
Adineko eta erdi-klaseko bikote iparramerikar askori larunbat iluntzetan elkartu eta kartetan nahiz bolo-jokoan aritzea gustatzen zaie. Beste batzuek, aldiz, sexua taldean egitea atsegin dute. Iniziatu gabeak swinging esaten diote, baina horretan dabiltzanek Lifestyle izena ematea nahiago dute. Jarduera honek hazkunde etengabe, baina isila, izan du Estatu Batuetan. Aldekoen ustetan, hiru milioi iparramerikarrek parte hartzen dute taldeko sexu iharduera antolatuetan. The Lifestyle delako jarduera honen inguruan egin den lehen testigantza sakona dugu honako filme hau; hiru urtez luzatu den bidaia bizian, dozena bat etxebizitza, festa eta batzarretan euren esperientziak jendaurrean azaltzeko prest zeuden taldeko sexuzaleen lekukotza jasotzen da. 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: