71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Preston Sturges
AEB 
70 min.
Jimmy McDonaldek, Baxter Kafe-konpainiako enplegatu batek, ez du bere andregai Betty Caseyrekin ezkondu nahi enpresan aurrera egin baino lehen. Bere ametsa gauzatu ahal izateko, lehiaketazale amorratua den Jimmyk ikurritz bat bidaliko du Maxford Kafe-konpainiaren lehiaketara. Bere hiru lagunek adarra jo nahi diote eta telegrama bat helaraziko diote lehen sariaren 25.000 dolarrak irabazi dituela iragarriz. Jimmy, Betty eta bulegokide guztiak hura ospatzen hasiko dira. Jimmyk ideia onak dituelakoan, Baxter jaunak mailaz igoko du publizitate departamentura. Baina, Maxford jauna agertu eta salatu egingo du.
Edward Sutherland
AEB 
93 min.
Jim saltzaile bat eskatzen duen iragarki baten deialdira aurkezten da. ?Dirua irabazteko dirudunaren itxura behar dela? esaerarekin erabat sinestuta, Jimek elkarrizketarako traje bat eta diamante bat alokatzen ditu. Bere ezagutzak eta ausardiak hainbesteraino txunditzen dute enpresako jabea, ezen kontratatu egiten duela. Maite duen Emmari ezkontzea eskatzen dio orduan, baina neska dagoeneko beste batekin hitzemanda dagoela jakiten du. Industriako handiki bat bihurtzen da Jim, eta neurri izugarriko diamanteak diseinatzeko agindua ematen du, eta horregatik ?Diamond Jim? ezizena jartzen diote.
Mitchell Leisen
AEB 
66 min.
Bere emaztearekin izandako liskar batean, J. B. Ball miliodunak emaztearen larruzko berokia 5. Hiribidean duten atikoko leihotik behera botatzen du. Mary Smith langile gajoari gainera erortzen zaio, eta aurki Ballen amorantea delako susmoa zabaltzen da eta hotel batean luxuzko suite bat ere ematen diote. Neskak Burtsan krisialdi bat eragingo duen azalpen funsgabe bat egingo du, baina azkenerako den-dena konponduko da Mary eta John Ball Jr. maiteminduta daudela jabetzen direnean.
Preston Sturges
AEB 
101 min.
Woodrow Truesmithek Guadalcanaletik iritsi berri diren sei marine garagardo batzutzara gonbidatu ditu. Woodroweren aita marinea Lehen Mundu Gerra bitartean heroi moduan hil zela jakiten dute eta bera zerbitzu aktiborako belar onduaren sukarragatik baztertu dutela. Woodrowek bere amari itsasoz haraindi bidali dutela kontatuz gutuna bidali dio eta urtebeten ez dela etxera azaldu aitortzen die. Marinek Woodrowen amari deitu eta bere semea heroia dela kontatzen diote, Woodrow trenera lagundu eta euren dominetako batzuk oparitzen dizkiote. Woodrow erraiak jaten egongo da geltokian hiri osoa zain duela ikustean.
Frank Lloyd
AEB 
100 min.
XV. mende bukaeran, François Villon poeta paristarrak Luis XI.aren arreta erakarriko du bere elikagai-biltegian lapurreta egin ondoren jatekoak gosetien artean banatzen dituenean. Luisek bere languntzaileetako bat hiria setiaturik daukaten borgoinarren aliatua dela susmatzen du; hortaz, mozorroa jantzi eta Françoisek errege balitz zer egingo lukeen aldarrikatzen duen tabernara joango da. Luisek umore onez entzungo ditu haren azalpenak, baina bere susmoak egiaztatuko dira Kondestable Handiak Borgoinako gutun bat emango dionean.
Preston Sturges
Frantzia 
83 min.
Neska frantses eder eta txolin batekin bizitzen jarri den erretiroa hartutako komandante ingeles baten gorabeherak Parisen. Etengabe ari dira sesioan bakoitzak beren semearen heziketaz eta gai historikoez dituzten ikuspuntu ezberdinak direla medio. Istorioak bere lehen emaztearekin, Ursularekin, izandako ezkongai-aldira garamatza, zeina gusturago zegoen eta atseginagoa zen zaldiekin gizonekin baino.
James Whale
AEB 
81 min.
Marseillako portuan, Honoré Panisse Madelon ederraz maiteminduta dago. Panissek kartetan jokatu ohi du Césarrekin, Mariusen aitarekin, Madelonek maite duen mutila berau. Egun batean, Mariusek eskutitz bat bidaliko dio Madeloni hiru urtez ontziratuko dela esanez. Panissek ezkontzeko eskatzen dio Madeloni berriro ere. Alabaina, neska haurdun dago eta berarekin ezin duela ezkondu azaldu nahi dio, baina azkenean ezkontzea onartu egingo du haurraren onerako. Urtebete geroago, Marius ustekabean itzuliko da.
Mitchell Leisen
AEB 
86 min.
John Sargent fiskalak Lee Leander bitxiak lapurtzeagatik auzipetu du. Epaiketa Eguberri ondoren burutzeko atzeratzen da. Lee Indianakoa dela jakitean, etxerako bidean haren amaren etxera kotxez eramatera bere burua eskaintzen du Sargentek. Amak arbuiatu egiten duenez, Leek Eguberriak Sargenten familiarekin ospatzen ditu. Mutila neskarekin maitemiduko da eta epaiketa baliogabetzen saiatuko da, baina Leek bere burua erruduntzat deklaratzen du. Epaia betetzen hasi bitartean, mutilak neskari aske geratu arte itxarongo diola hitzemango dio.
John M. Stahl
AEB 
91 min.
Dempsey epailea eta ?Gus? di Ruvo opera-kantaria, zeinaren ezizen artistikoa Tino Caraffa den, Tommaso Antioviren taberna klandestinoaren gaineko apartamentuan bizi dira. Gau batez, Henry Greene, ekialdeko kostaldeko snob bat, Isabelle Parry bere ezkongaiarekin iristen da kopa bat hartzera. Epailea eta neska adiskide egingo dira, baina Henryk modu txarrean gutxietsiko du. Gus azaltzen da, eta honek berehalaxe Isabelle gustukoa izango du, eta neska ere hura ezagutzeaz oso pozik ageri da.
Preston Sturges
AEB 
90 min.
John L. Sullivan zine-zuzendariak behartsuen sufrimenduari buruzko pelikula bat filmatzea du amets eta estudioko exekutiboak limurtuko ditu herrialdean zehar arlotez mozorrotuta ibiltzeko. Hark berarentzat egurra moztea baino zerbait gehiago egitea pentsatuta duen alargun batentzako peoi lanetan aritu ondoren, honen etxetik alde egiten du gauez, baina bidean jasoko duen kamioiak Hollywoodera itzuliko du bueltan. Etsita, Sully kafe-etxe batera doa eta bertan aktoresa ilehori bat ezagutuko du, gizon-modura jantzi eta esperimentuari batuko zaiona, benetako arloteak bailiran bizitzeko.
Preston Sturges
AEB 
79 min.
Freddiek, Mendebalde Zaharreko kantina bateko abeslari sutsuak, Blackie bere senargaia Roulette ?artista? frantses erakargarriarekin harrapatzen duenean, segika hasiko zaio tiro eginez, eta ustekabean ipurdian emango dio O'Toole epaileari. Freddie atxilotu egiten dute, baina O'Toole epaileari nahi gabe izan dela sinestarazi dionean, Blackie eta Roulette sartzen dira, eta Freddiek, zeloak jota, epaileari ipurdian tiro egiten dio berriro. Anabasaren erdian, Conchita bere lagun mexikarra hartu eta ihes egingo dute trenez.
William Wyler
AEB 
90 min.
Umezurztegitik atera berri den Luisa neskatoren xalotasunak Konrad dirudunaren limurkeria piztu du. Honengatik ihes egitearren, Luisak ezkonduta dagoela esaten dio. Baina senar bat aurkeztu beharko diola ohartzen da, eta horretarako telefono-aurkibideko izen bat besterik gabe aukeratuko du. Ustekabeko biktima Max Sporum abokatua da, eta hara non Konradek aberastuko duen kontratu bat eskaintzen dion honi (Konradek Luisa bere eskuzabaltasunaz txunditu eta hark senarra utz dezan lortu nahi du). Luisa eta Max elkarrekin maiteminduko dira. Konradek ezkon daitezen onartu eta euren ongilea izaten jarraituko du.
Preston Sturges
AEB 
81 min.
Etsita dagoen banku bateko kutxazaina bere buruaz beste egiten saiatzen da Hego mugako taberna-zulo batean onestasunik gabeko une ero batean bere bizitza hondatu duelako; tabernako zerbitzariak asmoa eragotziko dio, eta orduan, zintzotasunezko une zoro batean estatuko gobernadore izatetik zerbitzari bihurtu zeneko istorioa kontatuko dio. Dan McGintyren igoera karitate-jantoki batean hasi zen politikari ustel batek hauteskunde-kolegio ezberdinetan berriki hildako pertsonen izenean botoa emateko errekrutatzen duenean. Botoa hogeita hamazazpi aldiz emateko kezkarik ez duela ikustean, alderdi-buruak ongi etorria emango dio eta orduantxe hasiko da McGintyren igoera politikoa.
Preston Sturges
AEB 
83 min.
1868an oinazea sendatzeko eter formula baten asmatzailea omen den Bostongo William Thomas Green Morton dentistaren heriotzari Elizabeth bere emazteak eta Eben Frost bere lagun eta gaixo izandakoak bakarrik egiten diote negar. Elizabethek Williamekin emandako ezkont urteak ditu gogoan. Senarrak Medikuntza fakultatea utzi behar izan zuen diru arazoak zirela eta, eta dentista bihurtu zen. Lan gutxi zeukan orduan, ebakuntzatan gaixoek egundoko oinazea pairatzen baitzuten. Horregatik Williamek eterraren propietateak ikertu zituen, bere buruarekin frogatu zuen, hortzak oinazerik gabe ateratzea lortu zuen arte.
Preston Sturges
AEB 
97 min.
Atlantikoan zeharreko bidaia batean, bere aitarekin karta-joko iruzurretan dabilen Jean Harringtonez maitemintzen da Charles Pike. Jean ere harekin maitemintzen da eta zentzatzeko asmotan dabilela aitortuko dio aitari; alabaina, Charliek Jeanekin moztuko du hura iruzurgilea dela jakitean. Minduta, neskak mendeku hartzea erabakiko du. Harringtondarrak maula-egile lagun batekin egiten dute topo, eta Jeanek honen iloba ingelesatzat aurkeztuko du bere burua, Lady Eve Sidwich. Charliek festa batean ezagutuko du Lady Eve eta Jeanekin daukan antzarekin txundituta geldituko da.
Preston Sturges
AEB 
100 min.
Kockenlocker polizia agente marmartiak soldaduen agur-dantzaldira joatea debekatzen dio bere alaba Trudyri. Trudy ez dago konforme eta bere haurtzaroko lagun batekin, Norval Jones itsusi eta hitz-motelarekin, zinera doala gezurra esaten dio. Trudyk buruan kolpe bat hartu eta memoria galduko du. Lauso artean gogoratzen du bart gauean izen faltsu bat erabiliz norbaitekin ezkondu izana, jantzita daraman ezkontza-eraztunak hori adierazten du behintzat. Berandu gabe ordea, haurdun dagoela konturatuko da. Abokatu batek ezkontza legezkoa dela berretsiko dio izen faltsua erabili eta senargaia nor den ez dakien arren.
Preston Sturges
AEB 
88 min.
Gezurra badirudi ere, senar-emaztegaiak ezingo dute euren ezkontzara joan beren ordezkoek galarazita, hauek izango baitira azkenean ezkonduko direnak. Sei urteren buruan, Park Avenueko pisuko administratzaileak beste balizko maizterrei erakutsiko die Tom eta Gerry Jeffers-en etxea, hauek alokairuaren ordainketan atzeratu direlako. Gerry zapuztuta dago, bere senarrak, hainbat proiektu aurrera eramaten saiatzen ari den arkitektoak, behar duten dirua ateratzeko bere edertasunaz baliatzen uzten ez diolako. Orduan, Gerryk ustekabean ezagutuko du John D. Hackensacker III., munduko gizonik aberatsenetako bat.
William K. Howard
AEB 
76 min.
Chicago & Southwestern trenbide konpainiako presidente Tom Garnerren hiletaren ondoren, haren idazkari Henryk Tomi buruz hitz egiten dio bere emazteari. Honek Tom mespretxatzen zuen eta greba batean hildako 400 lagunen heriotzaren errua egozten dio, baita bere emaztea etxetik ?ostikoka bota? izana ere, emakume gazteago eta politago batekin ibiltzeko. Tomen lagun izandako Henryk gainerakoak ez bezalako gizona izan zela ziurtatzen du eta haren bizitzako zenbait pasarte kontatuko dizkio.
Preston Sturges
AEB 
90 min.
Harold Diddlebock-ek bere unibertsitateko futbol amerikarreko taldearen entsegu erabakigarria lortzen duenean, J. Waggleberry publizitate-handikiak lan bat eskaintzen dio. Hogeita bi urte geroago, Haroldek kontulari moduan dihardu eta Waggleberryk lanetik botako du anbizioa falta zaiolako. Kalean, Wormy ezagutuko du, diruaren usainean bere ?lagun? berria taberna batera eramango duen apustu-korredorea. Zerbitzariak edari berezi bat (?Diddlebock?-a) prestatuko dio alkoholik sekula probatu ez duen Haroldi. Edariak Harold adoretuko du, eta 1.000 dolarreko apustua egingo du, denon ezusterako, garaile suertatuko den behor baten alde.
Marion Gering
AEB 
75 min.
Preston Sturges
AEB 
105 min.
Sir Alfred de Carter orkestra-zuzendari ospetsua New Yorkera itzuli da Ingalaterratik eta aireportuan Daphne bere emazte eder eta gaztea zain dauka. Bere koinatu August Henschlerrek gaizki ulertu zion kanpoan zegoela bere emaztea zelatatzeko eskatu zionean, eginkizun horretarako Sweeney izeneko detektibe pribatua kontratatu baitu. Detektibeak bere txostena emango dio Alfredi eta hura ikusita, August bere estudiotik kaleratuko du, baina gau batez bere emaztea kamisoia jantzita Tony bere idazkariaren gelara sartu zela jakingo du.
Rouben Mamoulian
AEB 
84 min.
Katusha Maslova errusiar neskamea bere haurtzaroko jolaskide izandako Dimitri printzearen zain dago, Marie eta Sophie bere izebak bisitatzera itzuli berri dena. Katushak haientzat egiten du lan. Dimitri eta Katushak uda primeran igarotzen dute eta mutilak datorrenean ere itzuliko dela hitzematen dio. Alabaina, Dimitri familia oneko militar baten bizimoduan murgilduko da, zaldiak, zurruta eta emakumeak zeregin bakartzat dituela. Bi urteren buruan azkenik itzultzen denean, bikoteak gau bat elkarrekin pasako du negutegian. Egunen joan-etorrian Katusha haurdun dagoenez, izebek kaleratu egingo dute, baina neskak bere seduzitzailearen izenik ez du ezagutzera eman nahi.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: