tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Zinemaldien Gailurra
52. Edizioa 2004
Filmak
Filmak
Zabaltegi Zinemaldien Gailurra
Zabaltegi Zinemaldien Gailurra
Beautiful Boxer
Ekachai Uekrongtham
Thailandia 
Parinya Charoenphol (Thailandian Nong Toom goitizen maitekorraz ezagunagoa) izeneko thailandiar boxeolari famatua izandako trabestiaren benetako istorioan oinarritu da Beautiful Boxer filma, honen haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa kontatuz. Txikitatik, Nong Toomek mutil baten gorputzan harrapatutako neska bat zela uste zuen eta Muay Thai-ko (kickboxing) maisu bat izatera iri...
Parinya Charoenphol (Thailandian Nong Toom goitizen maitekorraz ezagunagoa) izeneko thailandiar boxeolari famatua izandako trabestiaren benetako istorioan oinarritu da Beautiful Boxer filma, honen haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa kontatuz. Txikitatik, Nong Toomek mutil baten gorputzan harrapatutako neska bat zela uste zuen eta Muay Thai-ko (kickboxing) maisu bat izatera iritsiko zela agindu zion bere buruari, thailandiar kirolik gizonezkoena eta hilgarriena berau, zeinean ukabilak eta hankak erabiltzen diren. Kirol hau ogibide hartu zuen, bere ametsik handiena gauzatu ahal izateko: emakumezko bihurtzea.
Whisky
Juan Pablo Rebella, Pablo Stoll
Uruguai-Espainia 
Montevideo, Uruguai. Jacobo Köller galtzerdi-faktoria xume baten jabea da eta itxuraz ez dago besterik bere bizitza monotonoan. Marta da konfiantzazko bere enplegatua. Beren harremana ez doa sekula lanetik haruntzago eta isiltasuna eta ohikeria ditu ezaugarri. Monotonia hau atzerrian bizi den eta urteetan ikusi ez duen Herman, Jacoboren anaiaren ezusteko bisitaldiak mehatxatuk...
Montevideo, Uruguai. Jacobo Köller galtzerdi-faktoria xume baten jabea da eta itxuraz ez dago besterik bere bizitza monotonoan. Marta da konfiantzazko bere enplegatua. Beren harremana ez doa sekula lanetik haruntzago eta isiltasuna eta ohikeria ditu ezaugarri. Monotonia hau atzerrian bizi den eta urteetan ikusi ez duen Herman, Jacoboren anaiaren ezusteko bisitaldiak mehatxatuko du. Whisky-ren hasieran, Jacobok Martari egoera berria eramangarriago egiteko laguntza eskatuko dio. Bada, absurdoaren eta malenkoniaren, egunerokoaren eta alegiazkoaren arteko kode batetik abiatuta, pelikula elkarren artean hain ezberdinak diren hiru pertsonaia hauen baldartasuna eta miseria txikiak zorroztasunez irudikatzen ahaleginduko da, gaitzondoak eta zakarkeriak disimulatzen saiatu ahala agerian jarriko direnak.
Comme une image / Like an Image (Irudi bat bezala)
Agnès Jaoui
 
Hau Lolita Cassarden istorioa da, munduarekin haserre dagoen neska gazte bat, aldizkarietan agertzen diren nesken antza ez duelako, eta polita izan nahiko lukeena, bere aitarentzat bederen, honek kasu gehixeago egin diezaion. Etienne Cassarden istorioa ere bada, jendearengan arreta jartzen ez duen gizonarena, zeinak bere buruari begira denbora gehiegi igarotzen duen, zahartzen ...
Hau Lolita Cassarden istorioa da, munduarekin haserre dagoen neska gazte bat, aldizkarietan agertzen diren nesken antza ez duelako, eta polita izan nahiko lukeena, bere aitarentzat bederen, honek kasu gehixeago egin diezaion. Etienne Cassarden istorioa ere bada, jendearengan arreta jartzen ez duen gizonarena, zeinak bere buruari begira denbora gehiegi igarotzen duen, zahartzen ari dela konturatu baita, maitatua ez izatea zer den bai baitaki eta dagoen lekura iristeko gogor borrokatu behar izan baitu. Idazle baten istorioa da, Pierre Millerrena, ospetsu izatera iristeko gaitasunik ez duela uste duenarena, harik eta Etienne Cassard ezagutu eta bere ametsa erdietsiko duen arte. Kantu-irakasle baten istorioa ere bada, Sylvia Millerrena, bere senarrarengan eta honen talentuan sinesten duena, baina bereaz eta Lolita bere ikaslearenaz zalantza egiten duena, harik eta egun batez berak hainbeste miresten duen Etienne Cassarden alaba, Lolita dela jakiten duen arte. Beste baten lekuan zer egingo luketen oso ongi dakiten gizaki batzuren istorioa da, baina beraiei egokitzen zaienean oso ondo moldatzen ez direnena.
Darwin’s Nightmare / Darwin’s Nightmare (Darwin’s Nightmare)
Hubert Sauper
 
Darwin?s Nightmare Ipar eta Hegoko gizakiei buruzko istorio bat da, globalizazioari eta arrainei buruzkoa. 60ko hamarkadan, zientzia-esperimentu modura, Victoria Lakuan arrain mota berri bat sartu zen. Honen ondorioz, Niloko perkak bertako espezie gehienak ia desagertarazi zituen; hain azkar ugaldu zen, ezen, gaur egun, bere haragia mundu guztira zabaldu den. Sobietarrak izanda...
Darwin?s Nightmare Ipar eta Hegoko gizakiei buruzko istorio bat da, globalizazioari eta arrainei buruzkoa. 60ko hamarkadan, zientzia-esperimentu modura, Victoria Lakuan arrain mota berri bat sartu zen. Honen ondorioz, Niloko perkak bertako espezie gehienak ia desagertarazi zituen; hain azkar ugaldu zen, ezen, gaur egun, bere haragia mundu guztira zabaldu den. Sobietarrak izandako zama-hegazkin eskergak egunero iristen dira afrikar kontinentea suntsitzen ari diren gerra ugarietarako kalashnikovak eta munizioak harrapaketa berrien truke aldatzera. Gorantza doan elikagai eta armen industria multinazional honek munduko laku tropikal handienaren kostaldeetan aliantza orokor izugarri bat sortarazi du: arrantzale gazteen armada bat, enpresari indiarrak, ministro afrikarrak, EBko komisarioak, pilotu errusiarrak eta Tanzaniako prostitutak.
Diarios de motocicleta / The Motorcycle Diaries (Motozikletako egunkariak )
Walter Salles
AEB-Frantzia-Argentina-Britainia Handia 
1952an, bi gazte argentinar, Ernesto Guevara eta Alberto Granado, errepideetan barrena bidaian abiatuko dira benetako Latinoamerika ezagutzeko asmoz. Ernesto 23 urteko Medikuntza ikasle gazte bat da, legenar gaixotasunean espezializatua. Alberto 29 urteko biokimikaria da. Pelikulak latinoamerikar kontinenteko giza eta gizarte-topografia aberats eta konplexuaren aurkikunde-bidai...
1952an, bi gazte argentinar, Ernesto Guevara eta Alberto Granado, errepideetan barrena bidaian abiatuko dira benetako Latinoamerika ezagutzeko asmoz. Ernesto 23 urteko Medikuntza ikasle gazte bat da, legenar gaixotasunean espezializatua. Alberto 29 urteko biokimikaria da. Pelikulak latinoamerikar kontinenteko giza eta gizarte-topografia aberats eta konplexuaren aurkikunde-bidaian bi gazteen nondik norakoak jarraituko ditu. Alberto Granadoren eta ?El Che? izango zen gizonaren egunkarietan oinarrituz, Diarios de motocicleta pelikula bera aurkikuntza-bidaia da, nork bere buruarena, zeinean bihotz iraultzaile baten jatorria zirriborratzen hasia den.
La demoiselle d’honneur / The Bridesmaid
Claude Chabrol
Frantzia-Alemania 
Philippe 25 urteko gazte atsegin eta itxura onekoa da, bere ama eta bi arrebekin bizitegi-auzo batean bizi eta eraikitzaile batentzat lanean hasi berri dena. Bere arrebetako baten ezteietan, haren ohorezko dama miresgarriarekin, Sentarekin, leloturik geratu da. Bat-bateko maitemina izan da. Baina Sentak ez du beste pertsonen moduan maitatzen. Bere grinak Philippe endredatu eta ...
Philippe 25 urteko gazte atsegin eta itxura onekoa da, bere ama eta bi arrebekin bizitegi-auzo batean bizi eta eraikitzaile batentzat lanean hasi berri dena. Bere arrebetako baten ezteietan, haren ohorezko dama miresgarriarekin, Sentarekin, leloturik geratu da. Bat-bateko maitemina izan da. Baina Sentak ez du beste pertsonen moduan maitatzen. Bere grinak Philippe endredatu eta irentsiko du: une jakin batean, bere amodioaren froga moduan, bakoitzak erabat ezezagun duen norbait hil beharko duela esango dio...
María llena eres de gracia (María Full of Grace) / María llena eres de gracia (Maria graziaz betea)
Joshua Marston
AEB-Kolonbia 
María llena eres de gracia, bere jaioterritik alde egin eta bere bizitza aldatu nahian etorkizun ezezagun baten bila abiatuko den 17 urteko kolonbiar neska bati buruzko Joshua Marstonen opera prima da. Filmak ustekabeko bidaian garamatza heroisa bihurri, ausart eta bizitasunez beteriko honen eskutik. Bere ekintzek bizimodu berri batera daramate, zeinean gaitzesten dituen gauza...
María llena eres de gracia, bere jaioterritik alde egin eta bere bizitza aldatu nahian etorkizun ezezagun baten bila abiatuko den 17 urteko kolonbiar neska bati buruzko Joshua Marstonen opera prima da. Filmak ustekabeko bidaian garamatza heroisa bihurri, ausart eta bizitasunez beteriko honen eskutik. Bere ekintzek bizimodu berri batera daramate, zeinean gaitzesten dituen gauzak baino gehiago bere nahiak nagusi diren. Atalasean etenaldi bat eginez, Mariak bere adore eta graziarekin aurrera egitea erabakiko du. María llena eres de gracia ez da benetako istorioa. Halere, egunero gertatzen den istorio horietako bat da.
Moolaadé
Sembene Ousmane
 
Klitoriaren eszisio errituala jasan zuen Collé Ardok, bere alaba bakarra trantze horretatik libratzea eta sexu-mozketatik salbatzea lortuko du. Garbikunde erritua zazpi urtean behin ospatzen da, bertan herriko neska gazteek klitoriaren eszisioa jasan behar dutelarik. Zeremonia berriaren unea iristen denean, ebaketa hori ez pairatzeko lau neskek herritik ihes egin, eta Collére...
Klitoriaren eszisio errituala jasan zuen Collé Ardok, bere alaba bakarra trantze horretatik libratzea eta sexu-mozketatik salbatzea lortuko du. Garbikunde erritua zazpi urtean behin ospatzen da, bertan herriko neska gazteek klitoriaren eszisioa jasan behar dutelarik. Zeremonia berriaren unea iristen denean, ebaketa hori ez pairatzeko lau neskek herritik ihes egin, eta Colléren babesa bilatuko dute. Herria gatazka bizian dago halako egoeraren aurrean, bi motako balioak kontrajartzen baitira: ?moolaadéa?, asilo-eskubidea, ?salindearen? aurka, eszisioaren usadioaren aurka.
Salvador Allende / Salvador Allende (Salvador Allende)
Patricio Guzmán
Frantzia-Espainia-Belgika-Alemania-Mexiko 
Nigan arrasto sakona utzi zuen Salvador Allendek. Ez nintzateke naizena izango hark sasoi hartan nire herrian ahoz aho zebilen mundu bidezko eta libreago baten utopia haragitu izan ez balu. Ni han nengoen, aktore eta zinegile. Gogoan dut 1973ko irailaren 11 hura, Txilen, nire urrutiko herrialdean, gailentzen ari zen iraultza bakezale eta demokratikoa zapaltzeko Estatu Batuek es...
Nigan arrasto sakona utzi zuen Salvador Allendek. Ez nintzateke naizena izango hark sasoi hartan nire herrian ahoz aho zebilen mundu bidezko eta libreago baten utopia haragitu izan ez balu. Ni han nengoen, aktore eta zinegile. Gogoan dut 1973ko irailaren 11 hura, Txilen, nire urrutiko herrialdean, gailentzen ari zen iraultza bakezale eta demokratikoa zapaltzeko Estatu Batuek estatu-kolpea babestu eta sustatu zuteneko egun goibela. Eta hori lortzeko Errepublikako Presidente Salvador Allende asasinatu zuten, Richard Nixonek ?p... seme? halakoa deitzen zuen gizon bera. Sekula ez dut ahaztuko segidan 17 urtez ezarri zen diktaduraren basakeria... Sufrimenduz, heriotzaz, atzerriratzeaz eta memoriaren suntsitzeaz beteriko urteak. Orain, Salvador Allende gogora ekartzeko garaia da, gizon aparta berau -iraultzailea eta bere burua hiltzeraino demokraziaren fanatiko-, arrazoi historikoengatik, bai, halaxe da, baina baita bere gaurkotasun krudelagatik ere... (Patricio Guzmán).
Shi mian mai fu (The House of Flying Daggers) / The House of Flying Daggers (Sastakai Hegalarien Etxea)
Zhang Yimou
 
Txinan, 859. urtean gaude. Antzina loretan izandako Tang dinastia gainbeheran dago. Ezinegona nagusi da eta Gobernu ustelak erreboltari armada ezberdinen erasoei aurre egin beharko die. Denetan ugariena eta boteretsuena Sastakai Hegalarien Etxea da, buruzagi misteriotsu berri batek gobernatzen duena. Leo eta Jin bertako kapitainek buruzagi berri hau atzemateko plan bat prestatu...
Txinan, 859. urtean gaude. Antzina loretan izandako Tang dinastia gainbeheran dago. Ezinegona nagusi da eta Gobernu ustelak erreboltari armada ezberdinen erasoei aurre egin beharko die. Denetan ugariena eta boteretsuena Sastakai Hegalarien Etxea da, buruzagi misteriotsu berri batek gobernatzen duena. Leo eta Jin bertako kapitainek buruzagi berri hau atzemateko plan bat prestatu dute. Jin kapitainak bere burua gerlari bakartitzat aurkeztu iraultzaile bat, Mei eder eta itsua, espetxetik libratuko du honen konfiantza bereganatu eta hau Sastakai Hegalarien Etxearen egoitza sekretura eramateko. Plana ondo aterako da baina, beren ezusterako, hain bidaia luzean Jin eta Mei biziki maiteminduko dira. Zein izango ote da zoritxarreko maitale hauen halabeharra? Euren maitasuna benetakoa bada, zergatik azpijokoan aritu eta euren bihotzetan sekretuak ezkutatu?
Super Size Me
Morgan Spurlock
AEB 
Amerikar osasun sistemaren lehendabiziko arazoa bihurtu da obesitatea, tabakoaren aurretik. Bi neska gazte amerikarrek McDonald?s enpresaren aurka aurkeztutako demandak sorturiko gizarte-alarmaren aurrean, beren gizentasunari loturiko osasun-arazoen ardura multinazionalari egotziz, Morgan Spurlock, akuri bat bailitzan, esperimentu arriskutsu batean murgiltzen da: hilabetez McDo...
Amerikar osasun sistemaren lehendabiziko arazoa bihurtu da obesitatea, tabakoaren aurretik. Bi neska gazte amerikarrek McDonald?s enpresaren aurka aurkeztutako demandak sorturiko gizarte-alarmaren aurrean, beren gizentasunari loturiko osasun-arazoen ardura multinazionalari egotziz, Morgan Spurlock, akuri bat bailitzan, esperimentu arriskutsu batean murgiltzen da: hilabetez McDonald?s batean bazkaldu, gosaldu eta afaltzea, dieta honek bere osasunari eragiten dizkion ondorioak ikusiz... baita bere pisuari ere!
Vera Drake
Mike Leigh
Frantzia-Britainia Handia 
Londres, 1950. Vera Drake Stan bere senarrarekin eta Sid eta Ethel bere seme-alabekin bizi da: familia xumea baina zoriontsua da. Vera garbitzailea da; Stan bere anaiaren garajean mekanikari da; Ethelek bonbilla-faktoria batean lan egiten du eta Sid jostun-mutila da. Vera beti dabil jendeari laguntzen: gaixo dagoen bizilagun bati aldizka bisita egiten dio eta beste bat, Reg, et...
Londres, 1950. Vera Drake Stan bere senarrarekin eta Sid eta Ethel bere seme-alabekin bizi da: familia xumea baina zoriontsua da. Vera garbitzailea da; Stan bere anaiaren garajean mekanikari da; Ethelek bonbilla-faktoria batean lan egiten du eta Sid jostun-mutila da. Vera beti dabil jendeari laguntzen: gaixo dagoen bizilagun bati aldizka bisita egiten dio eta beste bat, Reg, etxera afaltzera ekartzen du honek behar adina jaten ez duela uste baitu; eta isil-gordeka, neska gazteei ere abortatzen laguntzen die, garai hartako Ingalaterran legez kontra zegoen praktika berau. Neska horietako bat larri ospitaleratzen dutenean, Poliziak honi galdeketa egingo dio eta Veraren etxera haren bila abiatuko dira, gainerako senitartekoen harridurarako, hain zuzen ere, Ethelen eta Regen arteko ezkon-hitza ospatzen ari baitziren.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea