71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Horizontes Aukeraketa
Horizontes Aukeraketa
Esteban Sapir
Argentina 
90 min.
Hiri oso bat ahotsik gabe geratu da eta negu luze eta gorri etengabean bizi da. Eskrupulurik ez duen gizon maltzur batek, T.V. jaunak, hiri hau adoretzen duten irudien eta bere ezaugarri pertsonala duten produktuen kate zabal baten erabateko jabea denak, zorigaitzeko egitasmo sekretu bat aurrera atera nahi du toki horretan bizi den arima bakoitza betiko menderatzeko. Monopolio hau eraikitzeko makina arriskutsu baten sorkuntza finantzatu du, telebistako pantailatik irudi hipnotikoak igortzen dituena, bere zigiluko produktuak konpultsioz kontsumitzera bultzatuz. Makina bitxi hau ahots baten eresiaren bidez dabil, beraz, emakume eder eta liluragarri bat bahitzeko agindua emango du, hauxe baita misteriotsuki mintzamenaren dohaina gorde duen pertsona bakarra.
Jonás Cuarón
Mexiko 
82 min.
Año uña filmak 21 urteko Molly amerikarraren eta nerabezaro betean dagoen Diego mexikarraren arteko ezinezko amodioa kontatzen du. Mollyk Mexikora bidaiatu eta gela bat alokatu du Diegoren etxean, eta berehala ondo konpontzen dira. Ordura arte Emilia bere lehengusinarekin txora-txora egin da zegoen Diegok, Mollyrengana bideratuko du bere obsesioa. Mollyk Diegoren lakrikunkeriak atsegin ditu, beste mutil-lagunekin izan dituen harremanetan ez bezala, Diegok kasu egiten diolako eta errespetatzen duelako. Harremana hozituz doa Molly New Yorkera itzultzen den arte. Hartara, Diegok ihes egitea eta Mollyren maitasuna lortzea erabakiko du, artean neskari Diegorekiko samurtasun-sentimenduak areagotuz dihoazkiolarik.
Pablo Fendrik
Argentina 
70 min.
El asaltante filmaren akzio osoa goiz bakar batean gertatzen da. Gizon bat denbora luzean prestatzen aritu den egitasmoa gauzatzeko zorian dago. Kamera akzio osoan zehar atzetik joango zaio. Ikusleak estutasun eta etsipen une intimoen lekuko pribilegiatu bihurtuko dira, hil ala biziko erabaki bat aurreratzen duten horiena.
Sergio Tovar Velarde
Mexiko 
80 min.
1994ko Mexikon, Mariano nerabe oinazetuak bere buruaz beste egitea erabaki du, baina aurretik etxeko-bideo bat grabatuko du bere erabakiaren zergatia azaltzeko. Emaitza orain urte batzuk berak eragindako familiako tragedia batez libratu nahi duen gazte honen arimaren erretratu nostalgiko eta hunkigarria da.
Cláudio Assis
Brasil 
82 min.
Baixio das Bestas mendetako kulturan bere horretan iraun duen komunitate txiki bat da, berezko aginteak eta moralitateak geldiarazi duena: kultura lur-jabe dekadente bat. Herriska hau inguratzen duten hirigune txikiek etorkizunaren eta aukeren nolabaiteko ideia erakusten dute. Aiton Zaharra, Heitor, moralista anbiguo bat da edozein gauzatan autoritate eskasia ikusten duena. Auxiliadora bere bilobaren bakardadean sartuz diru apur bat ateratzen du. Baixio das Bestas barrutiko hiri batean bizi den gaztea da Cícero. Bertako familia ezagun baten semea da. Auxiliadora begiz jotzen duenean, hura bereganatzeko grina menderaezina piztuko zaio. Haren jabe izan nahi du kosta ahala kosta. Norgehiagokak erabakiko du Auxiliadoraren zoria.
César Charlone
Uruguai - Brasil - Frantzia 
97 min.
1988. urtea. Melo (Uruguai), Brasilgo mugan kokaturiko hiri txiki bat, Juan Pablo II.a aita santuaren bisitaren zain dago. Hura ikustera 50.000 pertsona inguru bilduko omen dira. Bertako biztanle gehientsuenak txiroak direnez, ondo dakite horrek zer esan nahi duen: 50.000 erromesek jan, edan, oroigarriak erosi nahiko dituztela? Pozarren, bedeinkazio jainkotiarra baino gehiago zoriontasun materialaren zatitxo bat lortu nahiko dute. Beto, munta txikiko kontrabandista bat, denetan negozio onena aurkitu duela sinestuta dago: Aita santuaren komuna, non milaka erromesek lasaitu ederra hartuko duten. Horretarako, mugaren bestaldera egiten dituen arriskuz beteriko bidaia gogorrak ugaritu beharko ditu. Bere ametsik handiena alde batera utziko du: ziklomotore bat erostea. Daukan ondasunik kutunena ere galduko du, bizikleta, gorozkien eta aberastasunaren tenplua dena eskuratzeko: komuneko tronua. Nola edo hala gertakari jainkotiarrera garaiz iristea erabaki baitu.
Jorge Hernández Aldana
Mexiko 
98 min.
Gregorio bi maite handi dituen 22 urteko gazte eskizofrenikoa da: biziki maite duen bere neska-laguna, Tania, eta bere lagunik onena, Manuel, zeinarengan uste osoa baitu. Gregorio ospitale psikiatrikotik sartu-irtenean dabilela, Manuel eta Tania gordean ibiltzen hasiak dira haren bizkarrera, eta azkenean maitemindu egingo dira. Gregoriok bere buruaz beste egingo du, baina aurretik maitaleak eromenaren zulora eramango dituen egitasmo bat diseinatuko du.
Chico Teixeira
Brasil 
90 min.
São Paulo, langile-auzo bat. Duela 20 urte taxilari batekin ezkondutako Alicek apaindegi batean egiten du lan. Janaria eta etxeko lanak egiten nahiz arropa garbitzen duen bitartean egun osoan bere irratsaiorik gustukoena entzuten egoten den Aliceren ama beraiekin bizi da. Baita Alice eta Lindomarren hiru semeak ere. Senar-emazteen harremana krisian dagoen arren, Lindomarrek ez ditu neska gaztetxoekin dituen amodio-istorioak ezkutatzen. Semeek ez diote amari kasu handirik egiten, eta amonari ere ez diote batere begirunerik. Alicek lanean bizi duen emakumezko munduaren eta etxeko gizonezkoen trinkotasun indartsuaren artean alde handia dago. On puska da bera, baina traizio egiteko sortzen zaion aukerak sumatu ezin zituen beste traizio batzuk emango dizkio ezagutzera.
Luis R. Vera
Txile - Peru 
102 min.
Fiestapatria Txileko egoera sozial eta moralaren metafora da, eta Pinocheten diktaduratik gaurdaino datorren garai baten testigantza oldarkorra. Txileko gizarteko pertsonaia esanguratsuen galeria baten bitartez, pelikulak aberriko festak eta Macarena eta Alvaro, euren seme-alaben ezkon-hitza ospatzeko mendialdeko etxalde batean bildu diren bi familien istoria kontatzen du. Ekitaldiaren aurreikusitako amaiera zoriontsua baino lehenxeago ordea, Macarena gazteak familiak ondo gordetako sekretuaren berri izango du.
Rodrigo Marín
Txile 
72 min.
Bi emakumeen arteko harreman intimo eta naturalistari buruzko istorioa. Gaixotasun bat, apartamentu bat eta musika. Gaur egungo emakume-arimaren paisaje itzel eta konplexura zabaldutako leihatila. Ekoizpen honen lehengaiak, 20 orrialde eskaseko gidoia, 24 orduko filmaketa, hiru kamera digital eta filmatzen hasi arte elkar ezagutzen ez zuten bi aktoresa. Txileko gazte zinema berriaren proposamen ausarta.
Ana Katz
Argentina 
90 min.
Inés eta bere mutil-laguna eztabaida gogorrean ari dira omnibus batean. Mar de las Pampasera doaz, behe-denboraldia aprobetxatuz opor labur batzuk bainuetxe batean igarotzera. Omnibusa gelditu eta Ines bere poltsa pisutsua bizkarrean daramala jaitsi da, mutil-laguna atzetik joango zaiolakoan. Ordea, omnibusa badoa. Eta neska bakarrik gelditu da errepidearen erdian. Ines noraezean ibiliko da basoetan barrena, arkuarekin tiratzen ikasi eta lagun iragankorrak bihurtuko diren arrotzak ezagutuko ditu. Eta negar egiten du. Bien bitartean, maite duen gizona berreskuratzen saiatuko da (koldar eta funtsik gabea izatea leporatuz) elkarrizketa telefoniko etengabe eta etsi-etsien bitartez. Begiak puztuta eta sabela ondoezik, Inések bertan geratzea erabakiko du, opor erromantiko horiek bakardadean gozatzeko.
Marcelo Masagão
Brasil 
83 min.
Otáviok hitz guztiak isilarazten ditu eta emakumezkoen edertasuna atzemateko modu berezia dauka. Pelikula hiri baten eta bertako biztanleen erradiografia aztoratzailea da, idatzitakoaren, hizkien, grafismoen erruz gaixoturik. Idatziak, grafikoak, irudipenak itotzen gaituzte. Gaitz hori sakon jasaten dugu. Eta pelikulak zera dio: ?Gaur honela bizi gara?; ez du azalpenik ematen, ez du analizatzen, geure gaixotasunarekin aurrez aurre bakarrik uzten gaitu. Aspalditik datorren eritasun bat da, pixkanaka barrua jaten diguna.
Ernesto Contreras
Mexiko 
98 min.
Bi pertsonentzat Playa Salamandra izeneko leku liluragarri baterako bidaia irabazi orduko, Marina saria norekin gozatu ez daukala ohartu da, eta beraz, Víctor, ezezagun bat gonbidatuko du berarekin bidaia egin dezan. Elkarrekin jabetuko dira maitemintzeko ez direla eszenatoki idilikoak, ezta egoera perfektuak behar ere; maitatzeko beharrezko bateragarritasunik ez badago, elkarri maitasunez begiratzea ezinezkoa gertatuko zaie.
Liliana Paolinelli
Argentina 
82 min.
Zine-ikasle bat presoen emazteei buruzko tesia egiten ari da. Elkarrizketa baten truke preso duen semea bisitatu dezan eskatzen dion emakume bat ezagutu du. Neska xantaia saihesten saiatu bai; baina azkenean espetxean sartuko da eta euren munduak aurrez aurre kontrajarriko dira.
Iván Ávila Dueñas
Mexiko 
104 min.
Sei pertsonaiek euren arteko bizitza bitxia kontatzen digute. Aldian-aldian, matematika arraro batek koordenatu batzuren erdian jartzen ditu, geure pertsonaietako baten bizitza aldatuz, beste baten gorputzean jarraitzeko. Elkarrekin gurutzatzen diren bi bideren aldiberekotasunean transmutazio fenomeno bat gertatuko da. Gorputz-aldaketa berri baten unea izango da sei pertsonaietako batentzat, eta horiek euren bizitza konplexua kontatuko digute euren izatearen labainketen bitartez, gorputz batetik bestera, elkarrekin bizitutako oroitzapenen eta bizipenen sare bat sortuz.
Andrés Baiz
Kolonbia 
95 min.
Satanás geure munduko gertakarien elkarrekiko lotura eta pertsona baten ekintzek beste baten bizitzan daukan domino-efektua irudiztatzen duten hiru istorio dira. Bizimodu hobeago bat lortu nahirik, gizon aberatsei maula egiten dien emakume eder bat. Bere giltzariarekin sutsuki maitemindutako apaiz bat bere amodio sekretuaren zamagatik oinazetuta dago. Gerrako beteranoa den irakasle batek, bizitzarekin minduta dagoenak, gogaituta egoteari utzi nahi dio bere ikasleetako baten eskutik. Euren grina sakonenek eragindako tentazioaren presioa jasateko gauza izango ote dira? Pertsonaia hauen ekintzek ondorio latzak izango dituzte.
Lina Chamie
Brasil 
88 min.
Heitor eta Julia ezkongaiak dira. São Paulo hiriko arratsean bikoteak telefonoz eztabaida bortitza izan du. Heitorrek Juliarengana joatea erabaki du gauzak aurpegira esanda konpontzeko. Larritasunak jota, autoa hartu eta neska-lagunaren etxera abiatu da. São Pauloko kaleetan barrena egindako bidean, gauaren hasiera den puntako orduan, Heitor hiriari begira jarriko da, eta hiria bere gogoetekin nahastuko zaio.
Sebastián Silva
Mexiko 
93 min.
Nonnari, Todarotarren amonari, den-dena ahazten zaio. Bere senar maitea zenaren lurraldera, Italiara, familia osoarekin joan nahi duela izan ezik, familia ere baduela ahaztu aurretik. Nonna bidaiaren kontuarekin jo eta ke dabilenez, eta hari atsegin emateko, familiak hark amestutako bidaiari baiezkoa ematen dio. Eta hartara, denak abentura horretan abiatzen dira amonaren memoriako irudien bila; egoera berak dakartzan korapiloz, ezustekoz eta batik bat maitasunaz beteriko bidaia bat. Zer ote da garrantzizkoena, hura bertara joatea ala hark han izan zela gogoratzea? Garbi dago erantzuna ez dela hain erraza.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: