71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegi-Bereziak
Zabaltegi-Bereziak
Martin Scorsese
AEB 
208 min.
Martin Scorsese Oscar saridun zinemagilearen dokumental honek George Harrison du ardatz, 1943an jaio zenetik 2001ean hil bitarte. Argitaratu gabeko irudiak eta grabaketak biltzen ditu. Beatles taldean emandako urte zoroak, bakarlari gisa izandako gorabeherak? Guztia ere bizitza pribatuko gazi-gozoz zipriztinduta. Harrisonek toki askotara bidaiatu eta mundu osoa ezagutu zuen, eta gehienek amestu baino egin ezin duten ospea eskuratu zuen. Epika albo batera utzita, dokumentala erabat pertsonala da. Paul McCartney, Eric Clapton, Yoko Ono, Olivia Harrison eta tankerako beste hainbat pertsona luze-zabal arituko dira Harrisonez, eta harekin bizi izandakoak gogoratuko dituzte.
Manuel Huerga
Espainia 
84 min.
14 d'abril. Macià contra Companys dokumental itxurako fikzio-lana da. Protagonistek lehen pertsonan kontatzen dute XX. mendeko Katalunian bizi izandako gertakari garrantzitsua. Bien bitartean, kamera batek Bartzelonan 1931ko apirilaren 14tik 17ra bitartean gertatutakoa erakutsiko du; hau da, Kataluniako Errepublikaren egunak.
Eterio Ortega Santillana
Espainia 
95 min.
ETAren indarkeriari buruzko dokumentala, etorkizunerako erabakigarriak diren uneotan. "Euskal gatazkaren" ondorioak bizi izan dituzten edota oraindik ere bizi dituzten pertsonen eskutik, Eterio Ortega Santillana zuzendariak euskal nazionalismoaren erroak aztertuko ditu. Era berean, sufrimenduaren amaiera egiaztatzeko bide ematen duten esperientziak, sentimenduak eta jarrerak aurkeztuko ditu, baita bakea, askatasuna eta adiskidetzea lortzeko itxaropena pizten dutenak ere. Zuzendariak gai berari buruz egindako hirugarren film luzea da; aurretik, Asesinato en febrero (2001) eta Perseguidos (2004) egin zituen, guztiak ere Elías Querejeta zinemagilearekin izandako lankidetzaren fruitu.
Juan Carlos Rulfo
Mexiko 
90 min.
Carrière, 250 metros maitasunez eta nostalgiaz betetako filma da, bizitzako istorioekin berriro bat egiten duena. Jean-Claude Carrière idazle, gidoilari, kritikari, bidaiari, mistiko, ipuin-kontalari, senar eta aita ospetsu izan zen. Bere alabekin bizitza partekatzeko modurik onena topatzen ari da: Kiara, sei urtekoa, eta Iris, berrogeita zortzikoa. Halako batean, bizitza laburbiltzeko erabakia hartuko du. Carrière Luis Buñuelen kolaboratzaile leial izan zen, zinemarako ehun gidoi baino gehiago idatzi zituen, eta duela gutxi Espainiako Letren eta Arteen Ordenarekin saritu zuten. Dokumental honek haren berri ematen digu.
Joann Sfar, Antoine Delesvaux
 
91 min.
Aljeria, 1920ko hamarkada. Sfar errabinoa arazoz gainezka dabil: bere alaba nerabezarora iristen ari da, eta, gainera, loroak harrapatzen ibiltzen den katua hizketan hasi zaio! Errusia aldetik kutxa bat iristen zaionean gauzak are gehiago nahastuko dira. Barruan, onenak emandako margolari bat agertuko da; Afrikako tribu ostendu baten eta haien hiri mitikoaren bila hasiko da margolaria. Hiria existitzen dela buruan sartuta, berebiziko abenturak hasiko ditu. Eta halaxe abiatuko da, errabinoa, katua, jeke arabiar zahar eta jakitun bat eta aberaski errusiar xelebre bat bizkarrean hartuta.
Frederick Wiseman
Frantzia-AEB 
120 min.
Frederick Wiseman dokumental-zuzendariak hamar aste eman zituen kamerarekin Parisko tokirik mitikoenetako bat miatzen: Crazy Horse. Parisko kabaret ospetsua Alain Bernardinek sortu zuen 1951ean, eta, harrezkero, turistek derrigor bisitatu beharreko toki bilakatu da, Eiffel dorrea edota Louvre museoa bezalaxe. Wisemanen begi zorrotzari esker, Parisko gau-giroko tenplu zoragarri horretan sartuko gara, toki hori zerk egiten duen horren berezi ulertzeko: dotoretasuna, perfekzionismoa eta bukatu ezinezko programa, egunean bi emanaldi eta larunbatean hiru dituena.
Isaki Lacuesta
Espainia-Suitza 
59 min.
Azken hogei urte pasatxoan, Miquel Barceló margolariak denboraldi luzeak eman ditu Afrikan. Han, termita eta eskorpioi artean margotzen ikasi zuen, beroak margolana lehortu eta haizeak oihalak eraman aurretik. Bandiagara itsaslabarren tontorrean, Barcelók eta Josef Nadj koreografoak Paso Doble ikuskizuna emango dute, eta Afrikako beren tailerraren sekretuak jakinaraziko dizkigute lehendabizikoz. Filmeko lantaldea Gogolí herrixkara iristen denean (Mali), bazterrak asaldatu eta herritarren jakin-mina piztuko dute.
Nacho Vigalondo
Espainia 
90 min.
Juliok eta Juliak ez dute elkar ezagutzen, baina ohe berean esnatuko dira, ezer oroitzen ez duten mozkorraldiaren ostean. Julio berehala maiteminduko da. Julia ez, ordea. Egoera nahiko deserosoa ez, eta Julio eta Julia ohartuko dira objektu hegalari ezezagun bat hiri gainean hegaka dabilela.
Hirokazu Kore-eda
Japonia 
51 min.
Semea txikitxotan hil zaion bikote bati ume bat agertuko zaio. Semea ote da haragituta? Edota mamu bat? Bikoteak gero eta estimu handiagoa izango dio haurrari, baina, handik geroxeago, bat-batean desagertuko da? The Days After Hirokazu Kore-eda zinemagile japoniarrak fantasiazko Kaidan-Horror Classics telesailari egindako ekarpena da, NHK eta NHK Enterprises etxeek ekoitzia.
David Trueba
Espainia 
104 min.
Hiria hutsik, 1987ko uztaileko egun bero bat. Miguel artikulugile beterano, beldurgarri eta errespetatua Ángelarekin elkartuko da; Kazetaritza ikasten ari den neska gaztearekin, alegia. Hasiera-hasieratik, desioz, inspirazioz, talentuz eta lan-aukeraz nahasitako duelu gorabeheratsua sortuko da bien artean. Egun erabat berezi horretan elkarrekin bizitzera derrigorturik, harreman emozionala gainditzen saiatuko dira.
Jonathan Demme
AEB 
87 min.
Joan den maiatzean, Neil Young abeslaria 1956. urteko Crown Victoria bat gidatuz joan zen Omemee (Ontario) herrian daukan etxe idilikotik Toronto erdiguneraino; zehazki, Massey Hall areto enblematikoraino. Bertan eman zituen bakarkako munduko biraren azken bi kontzertuak. Jonathan Demme zinemagilea bertantxe zegoen, bidaia eta bi emanaldiak filmatzen. Kontzertuotan, batez ere Daniel Lanoisek ekoitzitako Le Noise (2010) albumeko abestiak jo zituen, baina baita Ohio, I Believe in You eta tankerako klasikoak ere. Neil Young Journeys filmak Youngen interpretazio liluragarriak biltzen ditu, baita hirira egindako bidaia gazi-gozoaren pasarteak ere. Demme eta Young aurretik ere elkarrekin arituak dira bi dokumentaletan: Neil Young Heart of Gold, artistak garun-aneurisma bat gainditu ostean Nashvillen emandako kontzertuaren kronika, eta, bestetik, Neil Young Trunk Show, Chrome Dreams II itzuliaren barruko Pennsylvaniako kontzertua betikotu zuena.
ESCAC , Gaby Amione, Pau Balagué, Miriam Cañamares, Josecho de Linares, Claudia del Campo, Gemma Ferraté, Alba Giralt, Alejandro Javaloyas, Marc Juvé, Carlos Pérez-Reche, Eduard Riu, Javier Sanz Aznar, Bruno Sarabia
Espainia 
82 min.
Sun eta Lucas zeharo maiteminduko dira elkarrekin, neska Bartzelonan Erasmus proiektua egiten ari dela. Urtebeteren buruan bere herrialdera itzuli beharko du; hortaz, maitasunak amaiera-eguna du. Baina hamahiru hilabete dituzte aurrez aurre, bizitzako urterik onena igarotzeko. Puzzled Love Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Ikastegi Nagusiaren (ESCAC) proposamen harrigarria da, Escándalo Films etxeak ekoitzia: bikote-harreman baten istorioa, 4. ikasturteko ikasleek idatzitako eta zuzendutako hamahiru ataletan kontatua. Umorez eta erromantikotasunez betetako kontakizuna, Espainiako zinemagintzako hamahiru esperantzaren estiloen bidez ikusia.
Leïla Kilani
Maroko-Frantzia-Alemania 
110 min.
Badia eta Imane hogei urte inguruko neska marokoarrak dira. Tingis hirian barrena ibiliko dira, alde batetik bestera dabiltzan langile artean. Enpresa batean egiten dute lan, ganbak ontziratzen: lan iraingarria eta zaila, eta usaina larruazaleko poro guztietan sartzen zaie. Badiak eskua bete lan dauka, baina burua alferkerian; gezurretan lurrinduko da, ganba usaina kentzeko. Beste pertsona bat izan nahiko du. Badiak, hegoak nahi beste astinduta ere, ez du hegan egiterik lortuko.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: