71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Made in Spain
Made in Spain
David Trueba
Espainia 
87 min.
Lucía abeslari arrakastatsua izan zen berau gorenera eta ospera eraman zuen bikotea banatu arte; ondoren, apur bat bazter geratu zen industrian. Orain bizimodu egonkorragoa darama, ezkonduta eta bi seme-alabekin, ikuskizunen mundutik erretiratuta. Baina gaztetako maitale bat kontzertu-bira txikia egitekotan da, Espainiako zenbait hiritan zehar, eta Lucíak berriz errepidera ateratzeko aitzakia gisa baliatuko ditu plan horiek. Berrogei urte betetzear daudela, aurre egin beharko diote beren bizitzako idealei uko egitearen prezio intimoari.
Meritxell Colell
Espainia - Argentina - Frantzia 
105 min.
Mónicak, 47 urteko dantzari batek, dei bat jasoko du Espainiatik: aita oso gaixo du. Hogei urteren ostean bere jaioterrira itzuli beharko du, Burgoseko herrixka urrun batera. Iristean, aita jadanik hil da. Urte hauetan guztietan ia-ia ez du hitz egin amarekin eta, orain, familiaren etxea saltzeko laguntza eskatuko dio hark. Iritsi da negua. Betiereko isiltasuna, muturreko hotza eta familiari aurre egin behar izatea proba latzak izango dira Mónicarentzat, eta hobekien ezagutzen duen horretan bilatuko du babesa: dantzan. Filmak dantza, dokumentala eta egile-zinema uztartzen ditu, familiarteko loturei eta emakumezkoen unibertsoko harremanei buruzko kontakizun berezia eraikitzeko.
Daniel Calparsoro
Espainia 
92 min.
2008. urtean gaude. Jon gazteak aparteko gaitasuna du matematiketarako eta zenbaki-logikarekin obsesionatuta dago. Eskizofrenia izateagatik etorkizun handiko zientzialari-karrerari uko egin behar izan dion jenio bat da, eta fotokopia-denda batean lan egitearekin etsi behar izan du. Halako gau batean, lanetik ateratakoan, hornitegira joango dira Jon eta haren lagunik onena, David, edariak erosi nahi baitituzte bien txikitako lagun Andrearekin afaltzeko. Daviden neska-laguna da Andrea, eta hark ezkontzeko eskatu nahi dio. David dendan sartuko da, eta bitartean autoan zain geratuko da Jon. Une horretan lapurreta bat gertatuko da eta tiro baten ondorioz koma atzeraezinean geratuko da David. Ordutik aurrera, sendagaiak hartzeari utziko dio Jonek eta, erruak jota, lagunaren hilketari esanahia bilatu nahian hasiko da. Iraganeko lapurretak ikertuko ditu, guztietarako balio duen eredu matematikoa aurkitu arte. Logika horri jarraikiz, ondorioztatuko du hamar urte barru leku berean erailko dutela Nico, 10 urteko haur bat.
Gustavo Sánchez
Espainia 
75 min.
New York, 2007-2017. Hamarkada batez, etxeko kamera batekin soilik eta gidoirik gabe filmatuz, Amanda Leporeren, Chloe Dzubilloren, Sophia Lamarren eta T De Longen barru-barruko bizitzan sartuko da zuzendaria. Underground azpikulturako lau emakume artista eta aktibista transgenero horien lekukotzek, apurka-apurka, agerira ekarriko dute haien nortasunak eratu eta haien bizitzak eraldatu zituen iragana –batzuetan dramatikoa, beti liluragarria eta erabat apartekoa–, zatika. Haien hitzen, beldurren eta itxaropenen bidez, kanpo-ikuspegia izatetik haien patuetan emozionalki inplikatuta egotera igaroko dira ikusleak.
Ramón Salazar
Espainia 
113 min.
Anabelek filantropiari eskaini dio bizitza, senarraren karrera diplomatikoaren babespean. Bere burua interesik gabe besteei eskaintzeak izen ona ekarri dio eta bere lagunartean erreferente bihurtu da erakunde humanitarioentzako dohaintzak lortzeko. Hain justu, ongintzako afari horietako batean bere iraganari aurre egin beharko dio, catering-zerbitzarietako bat bere alaba Chiara dela jabetuko baita. Zortzi urte zituenean abandonatu zuen, eta hogeita hamabost urtetan ez du berriz ikusi. Baina ez da halabeharra izan; Chiara horren bila joan da. Hamar egunetan hogeita hamabost urte berreskuratzeko bide nekezari ekingo diote amak eta alabak, bakarrik, iraganerantz. Edo hori uste du Anabelek. Izan ere, Chiarak ezkutuko asmo bat du bidaia horretarako. Eta zein den jakitean, bere bizitzako erabaki zailenari egin beharko dio aurre Anabelek, eta ez da inoiz gehiago berdina izango.
Elena Trapé
Espainia 
99 min.
Olivia, Eloy, Guille eta Anna Berlinera joango dira beren lagun Comasi sorpresa emateko, 35 urte beteko baititu. Hark ez die espero bezalako abegia egingo, eta asteburuan zehar agerian geratuko dira haren kontraesanak eta proban jarriko da haien arteko adiskidetasuna. Elkarrekin, denborak eta distantziak dena alda dezakeela jabetuko dira.
Marta Díaz De Lope Díaz
Espainia 
87 min.
Carmen adin ertaineko malagar katoliko eta apostolikoa da, eta bere bizitzako ametsa betetzear da: bere kofradiako presidentea izatea. Hala izanez gero, lehenengo aldiz lortuko luke emakume batek ohore hori. Baina, azkenean, Carmenen arerio handiena aukeratuko dute kofradiako kideek: Ignacio izeneko gizon bat. Carmenentzat are gehiago korapilatuko da guztia Aste Santuko prozesioaren egunean, halako saltsa batean sartu eta inguruko emakumeen laguntzaz soilik atera ahal izango denean hartatik.
Álex De La Iglesia
Espainia 
100 min.
Lau bikote afaltzeko elkartuko dira ilargi-eklipseko gau batean. Adiskidetasunez eta barrez betetako gau bat, bat-batean ideia hau bururatu arte: zergatik ez egin zer edo zer desberdina? Zer gertatuko litzateke guztiek mahai gainean utziko balituzte mugikorrak, guztien eskueran? Bizitza osoak, denek bat-batean partekatuak… Jolas xaloa edo proposamen arriskutsua? Jasan ahal izango dute lagunek halako egiazkotasun-maila, aldi baterako soilik izanik ere?
Sergio Oksman
Espainia 
73 min.
Fotogramas aldizkariaren 70. urteurrena Espainiako zinemagintzan barrenako bidaia sentimental gisa formulatu da, zinema egiten, idazten eta kontsumitzen duen jendea ordezkatzen duen ahots-mosaikoaren bidez. Fotogramas aldizkariko irakurleei egindako omenaldi gisa aurkezten da dokumentala, eta Espainiako zinemagintzako eragile nagusiak izango ditu horretarako bide, aldizkariaren historia osoan erredakzioak jasotako gutun adierazgarrienak irakurriko baitituzte kameraren aurrean.
Isabel Coixet
Espainia - Erresuma Batua 
113 min.
50eko hamarkadaren amaieran, bere amets handienetako bat gauzatzeko erabakia hartuko du Florence Greenek: Londresetik joan, eta Britainia Handiko kostaldean liburu-denda txiki bat irekiko du. Baina, hark uste ez bezala, herriko biztanleengan orotariko erreakzioak piztuko ditu erabaki horrek.
Diana Toucedo
Espainia 
80 min.
Albak hamabi urte ditu eta heriotzaren alderdi ezezagun, misteriotsu eta liluragarria ezagutu nahi du. Bere lagun onenarekin, Samuelekin, bertan behera utzitako etxeetan sartu, suntsitutako herriak igaro, eta bestelako mundu paralelo bat ezkutatzen duten mendi batzuetan barrenduko da. Abiaburuan inozentzia duen bidaia bat, bizitzaren eta heriotzaren arteko borrokaren misterioa aurkitzeko helburuarekin.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: