71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Peter Bogdanovich
AEB 
118 min.
Mop, dirua zertan gastatu ez dakien milioilari batek, Kitty izeneko music-halleko aktoresa mozkortia ezagutzen du, zorte on kolpe baten bila dabilena. Brooke, xentimorik gabe geratu den oinordeko neska gaztea, berak oso aberats uste duen italiar baten atzaparren menpe eroriko da, beti patrika-huts dabilen jokozale profesionala dela ezjakin. Une honetatik aurrera, pertsonaia hauen guztien bideak gurutzatu egingo dira, tradizio komiko onenaren ildoan. 
Peter Bogdanovich
AEB 
91 min.
Daisy, americak neska batek, Italiara bidaiatzen du ama eta ania gazteagoarekin. frederick, maila oneko beste gazte amerikar bat, daisyz maitemintzen da, baina neskari tipoa aspergarria iruditzen zaio eta nahiago du abeslari italiar batekin jardun. Itxura hutseko handikeriaz beteriko bere herrikideak asaldatzen ditu haren jarrerak, eta neska baztertzea erabakiko dute. 
Peter Bogdanovich
AEB 
102 min.
Postari batek Mollyren aurka hasitako prozesuaren zinpeko izateko deitzen dute Richard, eskola garaietan neskarekin maiteminduta ibiltakoa. Molly txantajegile-sare konplexu batean sartuta dabil eta ustekabean postaria zauritzen du harekin zerikusirik ez duen eztabaida batean. Richard neska gaztea salbatuko duten frogen bila saiatuko da buru-belarri. 
Peter Bogdanovich
AEB 
120 min.
Rocky Dennisek, 16 urteko gazteak, kaskezurra eta aurpegia desitxuratzen dizkion endekapenezko gaixotasuna du. Bere zoritxarra nolabait baretzen dizkiote bai bere ama Rustyk dion maitasun paregabeak, baita Infernuko Aingeru talde baten adiskidetasun babesleak ere. Mutikoa ohikanpoko izaera eta adimenaren jabe da; alabaina, ezin izango du europa aldenik alde zeharkatzeko ametsa gauzatu. 
Peter Bogdanovich
AEB 
121 min.
Lana galdu ondoren, Leo Harrigan abokatu gazteak zinearen hastapenetako produktore independiente bat ezagutzen du kasualitatez, asmakizun berriaren monopolioaz jabetu nahi zuten konpainia handien graraian. H. H. Cobb produktoreak Los Angeles aldamenean dagoen herriska batera zen du Leo, antza denez galduta dabilen bere filmaketa-ekipo baten bila. 
Peter Bogdanovich
AEB 
104 min.
berak zuzendutako antzezlana estreinatzekoa den egunean, Broadwayko antzokitik hanka egiten du Lloyd Fellowesek, ziur baitago desastre hutsa izango dela. Entseiuak gaizki joan dira eta zuzendaria konpainia ezin menperaturik dabil, aktoreen arteko amodio-aferak, zeloak eta inbiriak direla medio. Eszenategian antzezten den korapiloa mami eskaxekoa da bastidore atzean gertatzen denarekin alderatua. 
Peter Bogdanovich
AEB 
103 min.
Moses Pray Estatu Batuetan alderrai dabil aurrera ateratzeko munta txikiko iruzurrak eginez. Hileta batean, Addie, hildakoaren alaba, bere senideen etxera eramateaz arduratuko dute Moses. Neskak 9 urte besterik ez dituen arren, pikarokeriarako talentu berezia erakutsi eta Mosesen ezinbesteko kide bihurtuko da. 
Peter Bogdanovich
AEB 
112 min.
Jack, Koreako Gerrako beteranoa, Singapurren bizi da eta turistei prostitutak lortzen dizkie. Sexuaren merkatua kontrolpean duten mafiosoekin lehia arriskutsuan sartuta dabil; dena den, Jacken portaera egokia du prostitutekin, Santua goitizena jarri diotenekin. Jacken ametsa putetxe propioa edukitzea da, baina mafia txinatarrak ez dio halakorik gauzatzen utziko. 
Peter Bogdanovich
AEB 
90 min.
Agi denez arrazoirik gabe, eta itxuraz normala dirudien arren, etxean su-arma pila duen Bobby izeneko gazte batek, bere familia hil ondoren estalperik gabeko zinetoki bateko ikusleen aurka inor bereizi gabe tiro egingo du. Halabeharrak Orlokekin elkartuko du hartara, beldurrezko pelikula klasikoetako aktore batekin, eguneroko bizitzako laztuek fikziozkoak gainditzen dituztela pentsatuz, zinea uztea erabaki duenarekin. 
Peter Bogdanovich
AEB 
117 min.
Texasko bihotzeko anarene petrolio-zentro txikia krisi larrian murgilduta dago bere sorreraren mendeurrena ospatzera doanean. Gaur egin 40 urte dituen petrolio-handiki bat da Duane. Karlarekin ezkonduta dago eta biak, ez aspertzeagatik, bata-bestea engainatzen dute. Ez inork, ez ezerk ezin du komunitate txiki hori zapuztuta bizitzetik salbatu, nahiz eta Jacyk, Duanen gazte garaietako maitea denak, herrira itzultzean berarekin nolabaiteko berrikuntza dakarren. 
Peter Bogdanovich
AEB 
118 min.
Texasko Anarene herriskan, berrogeita hamarreko urteen hasieran, Sonny eta Duane nezabezarotik helduarorako sasoi latzen daude. Anarene herriska hutsik geratzen ari da pixkanaka pixkanaka, biztanleak hirira alde egiten duten heinean. bertako zinetoki zaharrak ateak ixten dituenean, bi gazteek euren bizitzetako atal baten amaiera datorrela sumatzen dute. 
Peter Bogdanovich
AEB 
116 min.
Miranda, kantautore newyorkdarra berau, Nashvillera heltzen da abeslari-proba batean parte hartzera; baina lau minutuko atzerapenaz iristen da eta tabernako jabeak astebete barru itzultzeko esaten dio. Atarian, kantari izan nahi duen eta bera bezala berandu iritsi den James izeneko gazte bat ezagutuko du. Elkarren artean harreman arraro bat hozituz doa, bata-bestearekiko erakarpena eta lehia profesionala parte direla.
Peter Bogdanovich
AEB 
115 min.
John Russok detektibe pribatuen agentzia batean lan egiten du, zeinaren zeregin nagusia senarren aginduz beren emazteak zelatatzea den. Bera da detektibe-taldean eskarmentu handiena duena eta gazteenak aholku bila joaten zaizkio. Russo zelatatu behar duen emakumeetako batez, Angelaz, maiteminduko da; emakumezko pertsonaia ezberdinen xarmak liluratuko ditu baita gainerako detektibe guztiak ere. 
Peter Bogdanovich
AEB 
96 min.
Howard Bannister musikologo despitatu samarrak musika primitiboari buruzko teoria berezi bat du. San Franciscora bidaiatzen du bere andregaiarekin beka bat lortzeko asmoz, eta bertan neska zurrunbilotsu bat ezagutuko du. Ezertaz ohartu baino lehen, Howard nahastutako maleta, lapurtutako harribitxi, isilpeko agiri eta espien arteko nahaste-borrastean murgilduko da. 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: