71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Inaugurazioa
Pep Gatell
Espainia 
65 min.
Dokumental filosofikoa eta etologikoa. La Fura dels Baus, Mugaritz astintzen duten motorrak destilatzen, platerak sorrarazten dituen ideiak ematen; zer da taldearentzat bikaintasuna eta arrakasta lortzea, nola sufritzen eta gozatzen da... Finean, nola sortzen eta eraisten da Mugaritz etengabe. Nabarmentzekoa da arriskuaren etengabetasuna, horrexegatik filmaren izena; baina nabarmentzekoa, halaber, Mugaritzen izan diren eta izango diren profesionalen ahalegina eta lana. Mugaritzen, sukaldaritzaren helburua gainditu dute sorkuntza-prozesuak eta haren aldagai posibleek.
Klausurako filma
Luis González, Andrea Gómez
Espainia 
87 min.
Inoiz ez bezalako bidaia bat, zeinetan munduko jatetxerik onenetako batek bere ateak itxiko dituen bost astez ibiltari egiteko. Latinoamerikako lau herrialdetatik eginiko ibilbidean, El Celler de Can Roca jatetxeko taldeak omenaldia egingo dio Mexikoko, Peruko eta Kolonbiako sukaldaritzari, eta haien osagaiak eta tradizioak berrinterpretatuko ditu.
Orlando Arriagada
Kanada 
85 min.
Peruren aberastasun kulturala eta historikoa erakutsiko dizkigun bidaia gastronomikoa, gidari gisa bertako jaki gogokoenetako bat erabilita: zebitxea!
Erik Shirai
AEB - Japonia 
90 min.
Yoshidaren eguneroko bizitzaren erretratu eder eta menderatzailea. Yoshida 144 urte dituen destilategia da, eta ospe handiko sakea egiten dute bertan. Halako ospea duen produktu bat sortzeko behar den indar pertsonal eta profesionalari eta haren atzean dauden artisauei zuzendutako begirada bat aldaketa garaia batean, enpresaren seigarren oinordekoak ezarritako lan-erregimen berriaren ondorioz.
Mirai Konishi
Japonia 
95 min.
Sakearen unibertsoari zuzendutako begirada liluragarri honetan, ohiz kanpoko hiru pertsona elkartuko dira sakearen mundu misteriotsua ikertzeko: Japoniako sakegintzan 25 urtetik gorako esperientzia duen britainiar bat; sakeari buruzko hainbat gidaliburu argitaratu dituen kazetari iparramerikar bat, eta bere familiaren mende luzetako ondarean zenbait aldaketa egin nahi dituen Japoniako distilategi zahar bateko presidente gaztea. Bakoitzak rol garrantzitsua beteko du sakearen mundu gogor, konplexu eta ikusgarrian.
Junichi Mori
Japonia 
120 min.
Ichiko, Komori izeneko Japonia ipar-ekialdeko herrixka batean bizi da. Behin, hirira joan zen bizitzera, baina bertan galduta sentitu ostean, herrira itzuli zen. Inguruan ez du ez supermerkaturik, ez janari-dendarik, beraz, bizirauteko, lurrak emandakotik bizi behar du. Ichikok bere arroza ereiten du, baserrian lan egiten du, eta inguruko mendietan eta zelaietan bildutako sasoiko jakiekin prestatzen du bazkaria.
Pierredeshcamps2015
© Pierredeshcamps2015
Pierre Deschamps
Erresuma Batua - Danimarka 
90 min.
Nola lortu zuen René Redzepi-k gastronomiaren mundura iraultza ekartzea? Europako iparraldeko sukaldaritzari pedigri berria eman zioten eta mundu jangarri erabat berria ezarri zuten alfabetoa eta hiztegia asmatzea, aldi berean chef modernoaren irudia erabat aldatuta. Redzepiren historiak maitagarrien ipuin klasikoen  kutsua du: ahate itsusia zisne dotore bihurtuko da sukaldaritza gourmetaren erresuman. Baina azal leunaren azpian, zenbait pitzadura eta zauri zahar agertuko dira.
Willemiek Kluijfhout
Herbehereak 
80 min.
Sukaldaritza-karreraren gailurrean dela, Sergio Herman master chefak Oud Sluis, hiru izarreko bere jatetxea utzi eta bere ametsa betetzeko premia sentituko du. Perfekzioari, anbizioari eta sakrifizioari buruzko dokumental benetan argigarria.
Eric Khoo
Singapur 
71 min.
Koh Chun Feng adinerdiko kritikari gastronomikoak bere etxea bota egingo dutela jakin berri du. Bere karrera gainbeheran denez, bere bizitza eta Singapurren bilakaera aztertzea erabakiko du, bertako janariaren bitartez.
Alberto Baamonde Bello
Espainia 
93 min.
Galiziako sukaldaritza berriaren ezaugarri nagusia iragana ikertzeagatik duen zaletasuna da, modernotasunak atzean utzi dituen zaporeak berreskuratzeko eta garrantzi gutxikotzat jotako produktuei duintasuna emateko. Grupo Nove taldea etorkizuneko sukaldaritza hori klixeetatik harago bultzatu nahian dabilen sukaldari-elkartea da. Galiziaren erretratu errealista, kontrastez beteriko lurralde batean, eta gastronomiaren bidez, tradizioaren eta modernotasunaren arteko oreka hauskorra azaleratu nahi duena.
Lehiaketatik kanpo
David Gelb
AEB 
54 min.
Munduko chef garrantzitsuenetako sei biltzen dituen dokumental honek sukaldaritza-munduko talentu horien bizitzetan eta sukaldeetan murgiltzeko aukera emango die ikusleei. Hauek dira chefak: Massimo Bottura (Osteria Francescana, Modena, Italia), Dan Barber (Blue Hill jatetxeak, Stone Barns eta New York, AEB),  Francis Mallmann (Patagonia Sur jatetxea, Buenos Aires, Argentina), Niki Nakayama (N/Naka, Los Angeles, Kalifornia, AEB), Ben Shewry (Attica jatetxea, Melbourne, Australia) eta Magnus Nilsson (Fäviken, Järpen, Suedia).
Lehiaketatik kanpo
Bego Zubia Gallastegi
Espainia 
65 min.
Euskal Herriko biztanleek mendeak daramatzate sagardoa edaten, baina, Euskal Herrian, sagardoa sagarraren irakindako zukua baino gehiago da. Dokumentala bidaia-proposamen bat da; ibilaldi kultural, gastronomiko, zientifiko eta historiko bat. Protagonista: sagardoa.
Lehiaketatik kanpo
Verónica Escuer, Cristina Jolonch
Espainia 
47 min.
Dokumental honek Espainiako gastronomiaren jatorria, bilakaera, egungo egoera eta etorkizuna erretratatuko ditu, eta haren ikuspegi berezia eskainiko digu; izan ere, mundu osoan jolasaren urrezko arau gisa sormen-askatasuna eta askatasun kontzeptuala ezarri zituen mugimendu gisa ikusiko du diziplina hori,
Lehiaketatik kanpo
Xabi Gutiérrez Márquez
Espainia 
7 min. Film laburra
Hainbat diziplinatako lau artista: Xabier Gutiérrez sukaldaria, Juan Vich margolaria, Ander Fernández musikaria eta Pello Gutiérrez errealizadorea. Bakoitzak kontzeptu bat berrinterpretatuko du premisa batetatik abiatuta: brasa. Hortik aurrera, artista bakoitzak materialei, koloreei, soinuei eta sentsazioei buruz duen ikuspegia aurkeztuko du.
Lehiaketatik kanpo
Luis Germanó, Toni Segarra, Jorge Martínez
Espainia 
22 min. Film laburra
Ferran Adriàk berriz jarriko du sukaldari-jantzia erronka berri bati heltzeko: kozinatzea kozinatu gabe, eta konferentzia-formatua birformulatzea, bere jatetxea XX. mendeko sormenaren mugarri handietako bat bilakatzera eta gastronomiaren historia betiko aldatzera eraman zuen sormen-prozesua azaltzeko eduki bihurtuta.
Lehiaketatik kanpo
Caterina Barjau Dachs, Rafael Jorge Martínez Pardo
Espainia 
19 min. Film laburra
Itsasoa inoiz baino pobretuago dago. 30 herrialdek bakarrik kontrolatzen dute arrantzatzen diren arrainen %90a baino gehiago. Oceana GKEak eta munduko chef handienek gehiegizko arrantza ekiditeko eta gizateriaren zati bati jaten emateko hainbat konponbide proposatuko dituzte.
Lehiaketatik kanpo
Diego Sarmiento Pagán
Peru 
15 min. Film laburra
Sonia Mamani Capachican bizi da, Titicaca lakuaren penintsula batean (Puno, Peru). Hamabost urterekin ikasi zuen kozinatzen, eta, ordutik, bidaiatu egiten du beste emakume batzuei plater tradizionalak nola prestatu erakusteko, hala, beren ohiturei eta nortasunari balioa emanez.
Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: