71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinemira
Zinemira
Zinemira Saria: Jose María 'Txepe' Lara
Zinemira Saria: Jose María 'Txepe' Lara
Inaugurazioa
Helena Taberna
Espainia 
72 min.
Mediterraneoan, gure zibilizazioaren oinarri izan zen itsasoan, milaka errefuxiatu daude Europak noiz hartuko dituen zain. Kontinente zaharraren ateetan, itxaropenari eusteko lehiatzen dira, egunero baldintza kaskarretan bizi arren. Varados iraupen luzeko errefuxiatu horien eguneroko bizitzara hurbiltzen da. Atenaseko eraikin okupatuetan nahiz herrialdean zehar sakabanatutako errefuxiatu-eremuetan, bizitzan aurrera egiten utziko dien dokumentazioaren zain daude oraindik gizon-emakume horiek.
Koldo Serra
Espainia 
105 min.
Raquel etsi-etsian dabil. Bere egoera pertsonala dela eta, 35.000 euro beharko ditu (lagunartean '70 binlanden' esaten dena) eta hurrengo 24 orduetan beharko ditu gainera. Bere azken itxaropena bankuan mailegua lortzea da. Transakzioa ixtear dagoenean bi lapur sartuko dira, ordea, eta are gehiago zailduko da Raquelen egoera. Beraz, aukera bakarra izango du: denbora bere aurka duela, diruarekin alde egin beharko du handik, edozein preziotan.
Mikel Rueda Sasieta
Espainia 
103 min.
Irudika ezazue emakume bat, 45 bat urtekoa. Mehea, liraina, baina adina antzematen zaio. Irudika dezakezue? Orain, demagun eremu batean dagoela. Bakarrik. Familiako autoaren kapotean eserita. Zain. Norbaiten zain. Urduri. Urrutira, norbait iritsiko da. Mutil bat dirudi. Bai, mutil bat da, 16 urteko gazte bat, bizikletako pedalei eragiten. Aurrean geratuko zaio. Elkarri begiratuko diote. Deseroso. Ez dakite zer esan. Ez dakite zer egin. Mutilak erretzen dagoela ikusiko du. "Esan zenidan utzi zenuela", esango dio, zer esan jakin gabe. "Eta zuk, gehiago zenituela", erantzungo dio emakumeak, urduri eta haserre. "Eta orain, zer?", tematuko da mutila, oso urduri. Hori da galdera. Eta orain, zer? Zer gertatuko litzateke 45 urteko emakume bat eta 16 urteko mutil bat, Internet bidez elkar ezagutu, eta sexu-harremana edukitzeko elkartuko balira? Premisa hori da El doble más quince filmaren abiapuntua.
Ángel Alonso
Espainia 
90 min.
Lehen mundu-bira. Magallanesen agintepean hasi eta Juan Sebastian Elkanok amaitutako bidaia, ezezagunerantz. Ekaitza, gosea, tribuak… Bost itsasontzi abiatu ziren Sevillatik. Hiru urteren ondoren, batek soilik lortu zuen itzultzea. Aparteko abentura planetaren inguruan, azkenean biribila dela frogatuta.
Iban del Campo
Espainia 
74 min.
Dirty Martinik eta Tigger!ek, New Yorkeko undergroundaren izarrek, beren probokaziozko eta erreibindikaziozko adierazpide artistikoen sekretuetako batzuk azalduko dizkigute New Yorkeko Off-Off-Broadway eszenako night-club eta kabaretetan. Aldi berean, beren eguneroko intimitatetik, ulertaraziko digute zer borrokari, zer gakori eta zer arrazoiri esker diren oraindik neo-burlesque fenomenoaren figurak eta erreferenteak, joera horrek 90eko hamarkadan New Yorken eztanda egin zuenetik 20 urte igaro direnean.
Loïc Legrand
Frantzia 
63 min.
Kondaira zoragarria eta amorragarria iruditzen zitzaidan. Baina, zer zentzu eman diezaiokegu egun? Iragarki bat atera nuen argitara, istorio zahar horretan oinarritutako film bat egitea eskaintzeko. Lilik, Añak eta Ekaitzek erantzun zuten, jakin-minez eta zinema-gogoz. Elkarrekin, hiru uhinen istorioari heldu, eta bere bihurtuko dute.
Kepa Sojo
Espainia - Portugal 
87 min.
Film honek Euskadi erdian dagoen Gaztelako fikziozko herri bateko biztanleen gorabeherak kontatuko dizkigu. Telleria izeneko herriak, 700 urteren ondoren, euskal lurraldean sartu nahi du. Erkidego horretako gobernuak ezezkoa emango dio, baina, herrian santutegi bitxi bat aurkitzen dutenean, munduko herrialde garatuenetako batean anexionatzeko eskatuko dute Telleriako biztanle ausartek: alegia, Suitzan. 
Maider Oleaga
Espainia 
79 min.
Bi emakume Donostiako (Euskadi) etxe zahar batean elkartuko dira. Bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elvira Zipitria Irastorza du izena, eta 1982an hil zen. Zinemagilea konturatuko da presentzia ikusezin batez beteta duela bizilekua, hainbat oihartzun ia-ia sumaezinez. Francoren diktaduraz geroztikoak dira hotsetako batzuk; garai hartan, euskara-eskola klandestino bat sortu zuen Elvirak. Etxeko aspaldiko maizterra emakume garrantzitsua izan zen XX. mendeko euskal kulturan eta politikan. Hala ere, ezkutuan geratu da. Zinemagilea, hari buruz gehiago jakin nahiak bultzatuta, ikertzen hasiko da. Bilaketa ez da bat ere erraza izango, eta laster performatibo bihurtuko da. Filma egitea Elvirarengana gerturatzeko modu azkenekoa izango da.
Juanmi Gutiérrez
Espainia 
77 min.
2018ko uztailean hasi zen guztia. Afrikatik zetozen etorkin taldeak Irungo tren-geltokira iristen hasi ziren, Frantziako muga zeharkatu nahian. Kalean egiten zuten lo. Herrian aritzen ziren GKE-ek mugimendu okupak erreakzionatzea lortu zuten, eta hala, beren lokalak utzi zizkieten. Eskuzabaltasuneko mugimendu horrek Irun osoa hartu zuen.
Fernando Bernues
Espainia 
95 min.
David Imazek Euskaditik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, beretarrek baztertu eta traizioa leporatu ziotenean. Kalifornian zoriona aurkitu arren, oraindik atsekabea sortzen dio iraganak, eta erru-sentimenduak ez dio utziko bizitzaren azken egunak lasai ematen. Joseba Altuna, txikitako laguna, agur esatera joango zaio, eta, bide batez, konpondu gabekoak konpontzera. Denbora luzea eman dute elkar ikusi gabe, baina iritsi da egiari aurre egiteko unea. Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritua.
Josu Venero, Jesus Mari Lazkano
Espainia 
16 min. Film laburra
Mahaiaren gainean, Ipar poloko Svalbard artxipelagora egin nuen azken bidaiaren mapa dago. Mapa zimurtu eta apurtu hori adimen-kartografia da orain, margolaritza eta marrazkigintzaren eremua, asmamenaren esparru berri eta kitzikagarria.
Zinemira Kimuak
Raúl de la Fuente
Espainia 
21 min. Film laburra
Chennuk 15 urte zituela egin zuen lehen delitua: kaleko ume izatea. Eta infernuan sartu zen: Pademba Road. Free­towngo helduen kartzela. Infernuan Mr. Sillah da nagusi eta ez dago itxaropenik. Chennuk lau urteren ondoren lortu zuen ateratzea. Orain bertara itzuli nahi du.
Zinemira Kimuak
Jesus Mª Palacios
Espainia 
13 min. Film laburra
Labo Tarragonako garai bateko Francisco Franco Lanbide Unibertsitatearen memorian ibiliko da, eraikinetan eta han egon zirenen oroitzapenetan. Iraganerako bidaia honek oraina eta etorkizuna hobeto ulertzen lagunduko digu.
Zinemira Kimuak
Ion de Sosa, Chema García Ibarra
Espainia 
11 min. Film laburra
Udako egun bat, herriko igerilekua: beroa, nerabeak, familiak, bikoteak, txonboak, garagardoa eta ogitartekoak tabernan. Medium nerabe bat norbaiten bila ari da Espainiako mapa baten gainean pendulu bat mugituz. Ezohiko zerbait gertatuko da ohikoaren artean: mutil bat itotzear dago, eta norbait salbatzera joango zaio igerilekuko uraren gainetik oinez. Bainulariek naturaltasunez hartuko dute gertatutakoa eta ezer gertatu izan ez balitz bezala jarraituko dute. 
Zinemira Kimuak
Izibene Oñederra
Espainia 
11 min. Film laburra
Hélène Cixousek esan bezala, bizi garen garai honetan, inoiz ezagutu ez dugun espezie bateko milioika lursagu ditugu, milaka urteko kulturaren oinarri kontzeptuala suntsitzen.
Zinemira Kimuak
Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga
Espainia 
14 min. Film laburra
Denboraldi batez ama ikusi gabe egon ostean, Angel Marik indarrak hartu eta haren zahar-etxera bisitan joatea erabakiko du. Gogorra egiten zaio ama horrela ikustea: zahartzaroak jota seme-alabak ere ezagutzen ez dituen amona baten moduan.
Zinemira Kimuak
Ainhoa Gutiérrez del Pozo
Espainia 
13 min. Film laburra
Esloveniako bi hartz emeren etorrerak Nafarroako Pirinioetako oreka irauliko du. Milioika urtez hartza Pirinioetako biztanlea izan da, eta haren desagertzeak ingurua eraldatu zuen. Bi biztanle berri hauen presentziak iraganeko gatazkak azaleratuko ditu.
Zinemira Kimuak
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: