Los lunes al sol
/ Mondays in the Sun
(Astelehenez eguzkitan)
Fernando León de Aranoa
Espainia
Aspaldi munduari bizkar emandako iparraldeko kostaldeko hiri bat, industriek inguratu zuten neurrigabe haziaraziz, inmigrazioz eta langilez elikatuz, eta harentzat tximiniez beteriko, ertz eta itxaropenez, deserrotutako etorkizunezko zerumuga marraztu zuten. Gizon talde bat egunero gora eta behera dabil bere kale aldapatsuetan, bizitzeko larrialdizko irtenbide baten bila. Iraup...
Aspaldi munduari bizkar emandako iparraldeko kostaldeko hiri bat, industriek inguratu zuten neurrigabe haziaraziz, inmigrazioz eta langilez elikatuz, eta harentzat tximiniez beteriko, ertz eta itxaropenez, deserrotutako etorkizunezko zerumuga marraztu zuten. Gizon talde bat egunero gora eta behera dabil bere kale aldapatsuetan, bizitzeko larrialdizko irtenbide baten bila. Iraupen luzeko beldurra, hilabete bukaerako funanbulistak, baita hilabete hasierakoak ere, sarerik eta ikuslerik gabeko funanbuluak, txalorik jaso gabe, egunero lan ezegonkorraren hari-harian dabiltzanak, euren biziraupena itxaropezko aldamioetan sostengatzen dutenak, euren poz txikiak lubaki, elkarrizketa, ohikeria bihurtzen dituztenak, egunero saihestu nahi duten hondoratze hori beraiena izango ez balitz bezala, beren gauzetaz mintzo eta denetaz eta ezertaz barre egiten duten bitartean, itxaropentsu, lasai antzean, astelehen goiz batez eguzkitan.