Respiro
/ Grazia's Island
(Arnasaldia)
Emanuele Crialese
Italia
Lampedusako uharte txiki batean bizi den 13 urteko mutikoa da Pasquale, tiragomaz txoriak ehizatzea eta nesken aurrean bere Vespaz jauziak egitea atsegin duena. Bere aita, Pietro, gizon eskuzabal eta bortitza da, mutilak maite du, baina haren beldur da, aldi berean. Eta bere ama, Grazia, gizartean bere lekua aurkitu ezinik dabil, buruhauste eta esames etengabeen iturri baita. P...
Lampedusako uharte txiki batean bizi den 13 urteko mutikoa da Pasquale, tiragomaz txoriak ehizatzea eta nesken aurrean bere Vespaz jauziak egitea atsegin duena. Bere aita, Pietro, gizon eskuzabal eta bortitza da, mutilak maite du, baina haren beldur da, aldi berean. Eta bere ama, Grazia, gizartean bere lekua aurkitu ezinik dabil, buruhauste eta esames etengabeen iturri baita. Pasquale amaz lotsatzen da, baina herriko jendeaz eta bere aitaz babestuko du ezinbestean, honek Milanen ospitaleratu nahi baitu. Hori dela eta, ama kobazulo batean ezkutatuko du Pasqualek, mundu guztiari bere burua itsasora bota duela sinestaraziz. Bisitan doakio, jaten ematen dio eta zaindu egingo du, ezingo duela betiko ezkutuan gorde konturatzen den arte... San Bartolo gauez, itsas ondoan piztutako suek Graziaren aurpegia argitzen dute mirarizko agerraldia bailitzan.