71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Philipp Stölzl
Alemania 
105 min.
Auto-istripu larri bat. Lillyren ama eta Paulen emaztea hil dira. Lilly txikia, Frank bere aita eta Paul bere laguna bizirik atera dira. Hamahiru urte geroago, Frank eta Paul arrakastarik izan ez duten bi pertsonaia bilakatu dira, striptease klub batean tabernari eta bizkartzain gisa bizirauten saiatzen direnak, eta Lilly dagoeneko nerabezaroan dago. Lilik Paul seduzitu eta haurdun geratzen denean gertatuko da deskalabrua. Amorruak itsututa, neskaren aitak mutil bat tirokatzen du, bere alaba bortxatu duelako ustean. Orain dela asko istripua gertatu zen toki berera eramango ditu halabeharrak, atzera ere.
Chiqui Carabante
Espainia 
91 min.
Carlos Malagako auzo proletario bateko 25 urteko gaztea da, bere aita hil ondoren, bere amaz eta anaia txikiaz arduratu beharko duena. Amak zendutako aitaren lekua bete dezan derrigortzen du baina, zortzi urte zituenetik gizon-armiarma ezin izan zitekeela jakin zuenez gero, Carlos munduan galduta dabil. Bere estreinako bokazioak bezainbeste beteko duen zerbait aurkitzeko itxaropenez, ez du onartu nahi azkenean bere lehengusuarekin oroigarriak saltzen ibili beharko duela eta soldata bizitza osoan bere amari eman beharko diola. Hartara, lan bat duela asmatu eta goizero bere alegiazko enplegura doa bere aitaren traje zaharraz jantzirik. Amak eskatzen dion dirua lortzeko, gezur hori egunez egun elikatu beharko du. Eta gezurra karta-gaztelu bat bezain altu haziko da eta hura bezain ahul...
Rodrigo Triana
Frantzia - Kolonbia 
93 min.
La Estrella auzoan herriko argiak jarri izana ospatzen ari dira. Cayetano Brochero eta Miguel Cristancho buru dituztela, auzoko bizilagunek energia elektrikoa zutoietatik zuzenean hartzea erabaki dute beren etxeetara eramateko. Hau Keneddy Corzo, komunitateko zinegotziaren iritziaren aurka gertatzen da, honek gertakariaren ondorioak aurreikusten baititu. Eta, bat-batean, iskanbilaren erdian, Consuelo, Miguelen emaztea, elektrizitate-hari arriskugarri batek bere arropa-zintzilikarioa zeharkatzen duela ohartzen da eta beren lagun onenen etxetik datorrela, Brocherotarrengandik. Orduz gero, bi familien arteko desadostasunak areagotu egingo dira, La Estrella bi taldetan banatuz: Brocherotarren aldekoak batetik eta Cristanchotarrenak, bestetik.
Marina De Van
Frantzia 
93 min.
Estherren bizitzak une erabakiorra bizi du, Vincent, bere mutil-lagun berriarekin bikote iraunkor bat osatzekotan baitabil. Halaber, merkatuko iritzi-azterketen enpresa batean lanpostu bat eskuratzeko jo ta ke ari da lanean, bere eginkizunak primeran betez. Dena ezin hobe doa, ustekabean Estherrek bere gorputzarekiko jakin-min sutsua duela ohartuko den arte...
Alberto Rodriguez
Espainia 
102 min.
Traje bat, gorbata bat, zapata-pare bat; azken finean, irudi bat. Sevillara bizitzera joandako Patricio afrikarrak itxuraz aldatuko du egun batzutan autoaren gurpil bat aldatzearen ordainetan saskibaloi jokalari ospetsu batek oparitu dion trajeari esker. Bere inguruan somatzen zuen arrazakeria desagertuko da bat-batean; baina poliziaren ustekabeko bisitaldiak lo egiteko toki bat bilatzera behartuko du. Aurkitu egingo du, baita bere amesgaiztorik handiena eta, era berean, lagun izango duen Miguel ere, Ogia Gaztarekin ezizenez ezagunagoa. Kontzientziako harrik gabe lapurreta eta iruzur txikiak egiteaz bizi den tipo bakarzalea da. Elkarrekin biziko dituzten ezbeharrek adiskidetasunari eta gezurrari buruzko tragikomediarako bidea emango dute.
Maria Von Heland
Alemania 
87 min.
Kati eta Steffi sei urte zituztenetik lagun minak dira. Orain hamazazpi dauzkate eta heldutasunerako bide gorabeheratsua elkarrekin bizi dute... Egun batean, dantzaleku batean Steffiren aita beste emakume baten besoetan ikusi duten arte. Steffi harri eta zur geratu da; bere mundu txiki eta itxuraz orekatuan zuen uste osoa zapuztu zaio. Mendeku hartzea besterik ez du buruan, bere aitaz, bere aitaren amoranteaz, eta baita honen alabaz ere. Haserreaz itsu-itsu eginda, joko arriskutsu batean murgilduko da, jolas horretan neskarentzat garrantzitsu den edonor nahasiz, harik eta, halabeharrez, egoeraren kontrola eta bere lagunen leialtasuna galtzen hasiko den arte. Honen aurrean, Katik berak ere ez daki zer egin.
György Pálfi
Hungaria 
75 min.
Banku batean eseritako agurea zotinka dabil, gazte mozkor bat zurrunga ari da gurdi batean, atso maitagarri batek mugetak biltzen ditu, emakumeak josten dihardute jostundegian, gizonak bola-jokoan ari dira tabernan, erlezainak eztia prestatzen du, uzta biltzeko makinak errotan irin bihurtuko den garia biltzen du, gero amonak ravioliak egin ditzan, eta, hau guztiaren erdian, Polizia krimen bat ikertzen ari da...
Lee Jung-Hyang
Hego Korea 
85 min.
Sang-woo, hiri handian jaio eta hazitako 7 urteko umea, bizitza osoa herri txiki batean igaro duen bere amonarekin egotera behartzen dute. Kalekumea izanik gaur egungo munduaren abantaila eta luxuekin ohituta dagoenez, Sang-woo eta naturarekin bat sentitzen den amonaren artean gatazka piztuko da. Amona, Ama Natura bezalaxe, isilkorra eta eraman handiko pertsona da. Sekula ez da eztabaidatan sartzen eta beti men egiten die besteen eskakizunei. Haatik, barne indar handia dauka eta behar izanez gero, bere bizkar gainean negar egiteko aukera ematen du.
Aldo Garay Dutrey
Uruguai 
65 min.
Ama bat, alaba bat, bizilagun bat. Bakarrik nahiz elkarrekin, pertsonaia hauek frustrazioak eta gaitzespenak bizi dituzte giro anonimo, hutsaletan, elkarren artean menpekotasunezko harreman-sare entzungor eta gaixotiak ehotuz. Egoera horretatik ateratzeko irtenbideak egon badaude, alabarentzat batez ere, baina zapuztu egingo zaizkio euren bizitzak gobernatzen dituzten ohikeria eta estutasunen ondorioz. Eta bizitza horiek bere baitan eztanda egingo dutenerako, berandu izango da jada: hiru izango dira, ala inor ere ez. El juego de la silla Zinema Eraikitzen ekimenean (Toulouse, 2002ko martxoa) parte hartu izanagatik hautatu dute.
Christophe Ruggia
Frantzia 
105 min.
Hamabi urteko bi anai-arrebek bizitza umezurtz-etxeetatik ihesi igaro dute. Joseph eta Chloé dira, eta gurasoek jaioberritan abandonatu zituzten. Chloék ez du hitzik esaten, inguruko mundutik ihesi dabil eta ez du inork ukitzerik nahi. Etxe berdina marrazten du beti eta badirudi bere urratsek jomuga zehatz bat dutela. Joseph ihesaldiak antolatzeaz eta hura babesteaz arduratzen da, eta haren atzetik doa ziur baitago neskak gurasoengana bueltan eramango dituela, horretarako ahalmena baduela, alegia. Eta behin bere helburua lortutakoan, osatu egingo dela. Josephek etxe propioa, famili bat, komunikatzeko eta jolasteko arreba bat izatea du amets... Berak Chloéri ematen dion maitasun neurrigabearen zatitxo bat bederen itzuliko liokeen arreba nahi luke.
Todd Louiso
Frantzia - Alemania - AEB 
93 min.
Lizak bere buruaz beste egiteko arrazoia azaltzen duen gutuna zabaltzeko ez da gauza Wilson bere senarra, Lizaren amarengana kemen eta aholku bila baitoa. Baina gutunak liskarrak piztuko ditu, beren bizitzak oraindik gehiago aztoratuz. Wilsonek konponbide bat aurkitu nahiko du lagun berriak eginaz, urrutiko kontrol bidezko aeromodelismoaren zale sutsuen talde bat. Lortu berri duen bake-sentsazioak adoretu duen Wilson bere bizitza berregiten saiatuko da; baina oreka hori hauskorra izango da, eta gertakari dramatiko baten ondorioz gain behera etorriko da berriz ere, azkenean bere bizitza bera mehatxatzeraino.
Lenka Hellstedt
Finlandia 
90 min.
Milla gaztea pitin bat desorekatua dago, baina bizi gogoz heldutasuna eta independentzia eskuratu nahian dabil. Finlandiara joatearekin, eta ustez honek ekarriko dion zoriontasunarekin egiten du amets, baina oraindik ez dago bere helburua betetzeko prest. Aki ezagutuko du orduan, bera baino pare bat urte zaharragoa den aita ezkongabea. Iragan tragiko eta misteriotsudun Aki da argi eta garbi Millaren ametsak gauzatu ditzakeen gizona. Hartara, amodio-istorio sutsu batean korapilatuko dira bien amets horiei tinko helduz. Alabaina, beren amodioa aurki pìtzatzen hasiko da, errealitatea gezurren bidez beren kasa moldatu ezin dutela konturatzen direnean.
Nicolás Acuña
Txile 
90 min.
Askorentzat, Independentzia auzoko plaza lasai bat besterik ez da Paraíso. Beste batzurentzat, Paraíson ohikoak dira eguneroko apustu klandestinoak, dirua, grinak eta traizioa. Leo eta Pedro txikitako lagunak dira. Gaur, 27 urterekin, El Jeferen agindupean dabiltza lanean, auzoaren eta bertako biztanleen jabe den gaizkilea baita. Egun batez, Leok hau guztia aldatuko duen albiste baten berri izango du: Gloria, Pedroren arreba eta bere betiko maitea, hirira itzultzen da. Sentimenduen eta errealitate gordinaren artean sortuko den borrokan indartsuenak bakarrik irabazi dezake.
Patricia Cardoso
AEB 
90 min.
Anak 18 urterekin etorkizun oparoa du. Bere familian unibertsitatera joatearekin amets egin dezakeen lehenengoa da; baina, Estela bere ahizpa zaharragoak lan egiten duen jantzigintza-tailerrean egitekoak pilatzen direnean, Ana gogo txarrez bertan lanean hasiko da soinekoen eskaera bat osatu behar baitute. Bere bizitzatik hain ezberdinak diren emakumeentzako jantzi apainak egitea zein neketsua den ikusteak Ana sutu egingo du, bere ametsak gauzatuko ez diren bezala, berak sekula jantziko ez dituen horiek. Tailerrean orduak aurrera doazen heinean, Ana bere ahizparen lan gogorraz ohartzen hasia da eta baita haren trebeziaz ere. Tailerreko emakumeei beren gorputzeko biribiltasuna maitatzen eta bereizgarri egiten dituen hori aintzat hartzen erakutsiko die, halaber. Eta eskaeraren azken soinekoa amaitzerako, etorkizunak zer ekarriko dion jakiteko gertu egongo da.
Chris Kraus
Alemania 
97 min.
Jeskok hogeita hamarretik gora urte ditu eta leuzemiak jota dabil. Ez du luze iraungo bizirik. Jendeak ziniko jasangaitza dela deritzo, berak, ordea, ?gonak janztea gogoko duen jostun apetatsutzat? dauka bere burua. Jesko bere familia burgestuaren etxera itzul dadin konbentzituko dute, bizitza salbatzeko aitzakipean. Bere ama balizko hezur-muin emailea izan liteke, baina Jeskok haren laguntza errefusatuko du, urteak atzera, bera eta bere anaia hiltzen saiatu baitzen. Harrez geroztik, Jeskok eta bere amak ez dute elkar ikusi. Sekretu ilun, lur jotze psikologiko eta hautsi ezin den elkartasunaren sentsazio beldurgarri baten inguruan dabilen familia baten liskar arraro eta aldi berean tragikoa; Jesko azkenik maitasuna bilatzea bultzatuko duen gatazka.
Jean-Pierre Sinapi
Frantzia - Alemania 
Vivre me tue filmak bi anaien arteko harreman hunkigarri eta erdiragarriaren istorioa kontatzen du: Paul, anaia zaharrena, izaera kontentagaitzekoa, literaturzale amorratua. Daniel, gazteenak, ez du bere buruarengan uste handirik, eta bere gorputza lantzearen kulturari emana dago. Danielek toki handia betetzen du Paulen bizitzan, handiegia seguruenik. Eta istorioaren ardatz bilakatzen den Paul eta Myriamen arteko amodiozko istorio distiratsuan horrek eragina izango du.
Alice Nellis
Txekiar Errepublika - Eslobakia 
100 min.
Ia sei hilabete dira aita hil zenetik eta haren errautsak oraindik amonaren armairuan daude. Familiak dolu-aldia gainditu duela dirudi eta norberak bere arazoei heldu beharko die: Zuzana, alaba gazteena, senarra uztekotan dago; haurdun dagoen honen ahizpa Ilonak senarrak alde batera utzita daukala sentitzen du; ama, Milada, beti dago Ilonaren etxean laguntzeko prest eta bere suhia erotu ahaleginean; eta, azkenik, hil baino lehen behin gutxienez Eslovakiako bere jaioterrira itzuli nahi duen amona dago, horrexegatik ez ditu bere semearen errautsak Txekian lurperatu nahi. Azkenerako, familiak aitaren errautsekin Eslovakiara bidaiatzea erabakiko du. Abiatu bezain laster, itxura batean aspergarria zirudien bidaiak, euren bizitzetako abenturarik garrantzitsuena bilakatuko da.
Rodrigue Jean
Kanada 
116 min.
Bizitzak eman dizkien astinduez gogaiturik, Max eta Lindak Kanadako iparmendebalderantz ihes egitea erabaki dute. Acadiatik Yellowknife-rako bidaian, striptease egiten duen mutil biki pare bat, night club bateko zinemdutako abeslaria eta honen managerra ezagutuko dituzte. Noraezean dabiltzan deserrotutako pertsonaia hauen artean, harreman korapilatsu eta albi berean hauskorrak sortuko dira, oraindik geratzen zaien etsitako grinaren bazterrera eramango dituena.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: