71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Philippe Nessler
Frantzia 
Laurence Boulting
Espainia 
60 min.
Gernikako bonbaketaren bitartez ikusia euskal herriaren erretratu ikaragarria. Sagardotegi batetan ospaturiko eztei bazkaria leku, jadanik adinean sartuak diren hiru emakumek trageriaren gomutazio propioak berpizten dituzte errurik gabeko nekazarien sarraskia, gazte baten heriotza bere ezkintz egunaren bezperan eta urtebetetze festa baten ezabapen odoltsua. Drama eta dokumentale bitarte horretan, filmak ez du barkarrik berrogeitamar urte atzera gertaturiko herriaren heriotza kondatzen, Gernikak gaurregun euskaldunengan duen esanahia baizik. 
Edward Yang Derchang
Taiwan 
109 min.
Taipei-n diren maila sozial ezberdinetako agerpena osatuz, hitu bikoteen arteko gorabehera korapilatsuez dihardu honako istorioa. Neskatza baztertu batek, familia umil baten senean sortua, giza maila goreneko argazkilari bat ezagutzen du; aurrera jo nola independentzia biziki nahi duen idazlesa eta bere lanean besteriz pentsatzen es duen medikua; Suzanne, ama zuzenegiak etxean giltzapenturik daukanez, asperraldiak hobe jasateko etengabe telefonoz deika dabilena. Hala nola, hilketa bikoitz batek, erreala edo ametsua, are gehiago nahaspilatzen du egoera. 
Der-Chang Yang
Taiwan 
109 min.
Karen Shaknazarov
SESB 
90 min.
Ivan, batxiler ikasle-ohiak, inguruan duen munduarekiko jarrera eszeptiko eta mesprezugarria azal bide du. Bere gurasoen dibortzioa omen da honako gaitzesbidearen funtsesko kausa. Ordenantza moduan lan egiten dueneko erredakziozko funtzionariak, zientzietan doktore den Kuznetsov eta honen alaba Katyak, bereziki, izakeraz hazteko beta duela iragartzen diote gazteari. 
Luc Besson
Frantzia 
Leonardo Kocking
Txile 
90 min.
Autobusez eginiko bidaian zehar, Paulak bidaia luze horretan abiatzera bultzatu izan zioten zirkunstantziak gomutara ekarriko ditu. Carlos bere senarra poliziak atxilotua izan zen, bere eta Gerardoren, bion lagun mina, zeregin ezinaren aurrean. Isabel, Paularen laguna, berarekin bizitzera joan dadin proposatzen dio, zerua eta lurrean arakatuz Carlosen egontokiaz informazioa bilatzen duen bitartean, zeinak bizirik dirau, 2.000 kilometroetara lekuturik den kanpamendu batetan. Egun batez, Paulak Gerardorekin topo egiten du, bere senargai izana; bere ahizpak Carlos zegoeneko kanpamentura lagunduko ez ziola esan eta Gerardoz maitemindurik jarraitzen zuela konturatzekoan. Azkenik, Paula kanpamendura helduko da, baina Carlos beste norbaitera trasladatua izan da. Bidaia luze eta neketsu haren ondoren, Paulak itzultzerakoan zer egin erabaki beharko du. 
Gérard Fabre
Frantzia 
Juris Podnieks
SESB 
76 min.
Heuren bizitzetako lehen urratsak emanez diharuten gazteen arazoei buruzko dokumentala. Hiru urte kartzela zigorrera kondenatu gaizkilea gainbehera dator salatuen eserlekuan; miliziaren segada batetan harrapatutako drogazale gazteak ahulki defendatzen du bere burua; institutoko ikasle batek makaren aurren azaltzen du, Riga Hildakoei Eraiki Monumentuaren asteroko zaindaritza eta "punk" mugimenduaru atxeki izana nola aldiberean eraman ditzakeen.
Didier Fontan
Frantzia 
Marion Hänsel
Belgika 
100 min.
Ludovic bortxaketa basati baten fruitu da. haurrak bihitegi batetan gaisorik emango ditu bere bizitzako lehen urteak, Nicoleren ondoan, bere ama, zainak gorrotatu egiten baitu. Bera Michorekin, mekanikari dirudun bat, ezkontzen den arren, umearen ego era ez doa onera, eta Michoren ahaleginak gorabehera Ludok ezingo du bizimodu arrunt batetara ohitu. Bortxaketaren oritzapenaz itsuturik, edanari emana eta bere senar zaharra mespreziatuz, Nicolek gaisoetxe batetan sartuko du semea. Baina Nicolek Ludovic gaitzesten duen neurrian, hau berriz amarenganako adorazio hutsa sentitzen hasiko da. Gau batez, Ludovicek ihes egin eta untzitxo batetan babesten du bere burua itsaso zabalean murgilduta, bertan erabat zoriountsu bizi dolarik. Baina amaren maitasunaren beharra indartsuagoa egiten zaio eta mezu bat idazten dio bera sortu zuenekoari. 
James Ivory
Erresuma Batua 
140 min.
Edwardiar Garaiko boltsa korredore gazte bat, Maurice Hall, ama alargun eta bi anaiekin ziutate ingeles batetako usadiozko itxuragiroan murgilduta bizi da. Maurice zehar kezkaturik da, bere sexu joeren zalantzagarritasuna kausa. Trinity College delako ikastetxean Clive ezagutzen du, sexualitatea greziar idealtasun klasikoarenn arabera bilakatzen duen gaztea. Clivek berataz maiteminduta dagoela aitortzen dionean, Maurice estuki larritzen da, baina berehala erreparatuko du berak ere Clive maite duela. 
José Julián Bakedano
Espainia 
60 min.
Manuelek errelatatzen du bere anai Ramonekin daraman bizimodu bakartia, Esther iristea, eta nola honek bi anaien arteko elkarbizitze baketsua asaldatzen duen, pausuz pausu gatazka eraginez, zeina egoera trajiko batetan amaituko baita. 
Patrice Boiteau
Frantzia 
Sergio Núñez
Kuba 
14 min. Film laburra
El Salvador berak eta beste zenbait latindameriak herrik bizi duten egoera latzaren eraginez, haurrek ere eskapenaren aldeko borrokan aritu behar dute.
Nana Djordjadze
SESB 
77 min.
Christopher Hughes, Georgian telegrafista moduan detinaturik den ingelesa, iraultzak aztanda egiten duen une berberan heltzen da hara. Hughes Nestorrekin borrokatzen da, komunitateko lehendakaria berau, eta laborariek herritik botatzen dute, alabaina berak herritik irteari uko eginez telegrafik tantai baten oinean babesten da bere Ana maitearekin, Nestorren arreba alegia. Nestor eta Christopher, denboraren poderioz adiskidetu direnak, misterioski asesinatuak azaltzen dira egun batez.
Maurice Phillips
AEB 
92 min.
Gerla selaian ordez telebistan emante den gerraren historia dugu.Oraingoan heroeak Slam TBren askatasunaren alde borrokatzen dute, estatubatuar airelinak etengabe patruilatzen dituen B29 zahar batetan kokaturiko estazio pirata bat, alegia. Izan ere, rockerek erantzungo baitute igorle piratek transmititu mezuari. Mr. Westinghousen, casa Blancarako hautagai sendonera, bultzatze kontsigna bidean hartzen duenean, kapitaina bere borrokaren zentzua kompreni izan dutenaz ohartzen da. 
George Lucas
AEB 
David Byrne
AEB 
89 min.
Virgil-ko (Texas) pertsonaia sortaren eguneroko bizitza. Zuzendariak, David Byrnek, egunkarietako artikulu zenbaitetan inspiraturik sortu ditu filman azaltzen zaizkigun nortasun bitziak, deitura adierazgarrikoak eskuarki, hala nola: Emakume xelebrea, Konputagailuaren mutikoa edota Emakume alferra. Hauetariko bakoitzak leku eta denbora berberan bizi dituzten istorioak, narratzaileak elkarlotuak izango dira, hiria deskapotable batetan eta tejasko usadiora jantzita bisitatzen duena. David byrne berau dugu filmaren interpretatzaile, zuzendari eta Talking Heads rock musika taldearen liderra, zeintzuk filmaren soinu banda interpretatzen bait dute. 
Alain Tanner
Suitza 
110 min.
Amaitu berri den maitasun baten istorioa dugu; bigarren baten hasiera eta akaberaz  eta nola egoera honen zioz, emakume batek bi terminoen ardatzean bideratzen dituen bere mairasun harremanak: bizitza eta heriotza bailiran. Honetxek, beti ere, egoera dramatiko baina suhar eta aldeberean zalantzatsura bultzatzen du protagonista, zeinak maitasunaren sua bizturik bait drama. 
Shôhei Imamura
Japonia 
124 min.
Iheiji, japoniar marinelak, Hong kong-ra heldu eta emaztearekin egiten du topo. Izan ere, duela zortzi urte Shiho abandonatuz aberastarunen bila irten baitzen, emazteak hainbat japoiniar emakumeen zortea jasan du, txinatar piratek bahituta izanik proptituzio lanetara behartu izana gero. Iheiji, Txinan japoniar putetxe baten jabe delarik, emaztea erosi eta bertan jarriko du lanean. Ustearen ustez neskek Japoiniara igorri dirua bere jaioterriko larrialdi ekonomikoaren onetan dela, Malaya aldera zabaldu asmo egiten du negozioa, hain zuzen ere errusiar-japoiniar gerra leher zorian den une berberan. 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: