71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Mathieu Choux
Frantzia  
9 min. Film laburra
Burutzeko gutxieneko ikus-entzuneko materiala erabili da: minutu 1 bideo, 7 argazki eta 30 segundo soinu. Ondoren elementu hauei ezarritako tratamendu digitalak, muntaketarako egokia zen bariazio-sgida egitea ahalbidetu zuen. 
Júlia Cot, Rosa Samper
Espainia 
8 min. Film laburra
Bi zerbitzari taberna baten atarian. Zabaldu berri dute. Terraza atontzen duten bitartean, pareko tabernakoek joko-makina eta garbitasun promesekin bezeroak kentzen dizkietela jabetu dira. Bezero bat sartu da tabernan, mahai batean eseri eta ebaki bat eskatu du...
Deniz Gamze Ergüven
Frantzia 
19 min. Film laburra
Festa gaua izan behar zuena Lale desagertu zeneko gaua bilakatu zen. Gizon batek maite izan zuen neskaren istorioa kontatzen du. Lale, Frantzian hazi eta bizi izan zen neska turkiarrak, kontraesankorrak diren kultura biak harrigarriro bateratu zituen. Hari buruz dena zekielakoan zegoen. Gau hori baino lehen, Lale edonon eta denentzat atzerritar bihurtua zela ez zen jabetu. 
Sergi Pérez
Espainia 
14 min. Film laburra
Cristóbal Braun Mesples
Argentina 
26 min. Film laburra
1978an, Beagle kanaleko uharteetaz jabetzeko Argentinaren eta Txileren arteko gatazka militarra bitartean, Victorino Zapura kabo argentinarrak Kempesek sinatutako futbol-baloi bat galdu du. 
Jorge Nebra
Espainia 
10 min. Film laburra
Tratu txarren arazoa oso larria da eta gaurkotasun handikoa, baina batzuetan, dena ez da itxuraz dirudiena. 
Nieves García Benito
Espainia 
25 min. Film laburra
Aurkezten dugun bideoa Historia, Geografia eta 2. Batxilergoko Ikusentzunezkoen Ikasgelaren erabilpena ikasteko Proiektu Didaktiko baten atal bat da, andaluziako historia irakasgaiaren barruan. Bideoa Gibraltar itsasartean kokatzen da, ikasgelan egindako zazpi bideoen bitartez, bertako geografiaren eta historiaren ikuspegi globala lantzea xede duena. 
Lehiaketatik kanpo
Toke Constantin Hebbeln
Frantzia - Alemania  
13 min. Film laburra
Hilda, fabrika bateko langile gaztea, bere nagusi Karlekin manteminduta dago, baina lotsa eta ziurtasun-eza oztopo ditu hari ezer esateko. Bien arteko harremana estutuz doa hildak Karlen billete-Zorroa aurkitzen duenean. Karl benetan maitemintzea lortuko al du?
Lehiaketatik kanpo
Miquel Jové, Soren González, Laura Company
Espainia 
6 min. Film laburra
Anorexiak jotako neska bat bideo-kamera batez agurtzen da. 
Raphäel Lambert, Romain Winkler
Frantzia 
11 min. Film laburra
Juan Simons
Espainia 
12 min. Film laburra
K eta Nelson euren nortasuna itoarazten duen hiri baten ohikerian murgilduta bizi dira. 
Alberto Pecharroman Ferrer
Espainia 
15 min. Film laburra
Izarrarteko bidaia batetik itzulian astronautak laranja baten eragin indartsuak Lurra planetako bizitzaren ordena naturala aldarazi duela ohartuko dira. 
Alfredo Vera García
Espainia 
13 min. Film laburra
Gerra hasi ahala, milizianoek kolektibo bihurtutako lur etze batean gogo handirik gabe dihardu Cándido nekazari umilak. Eszeptikoa da, kezka nagusak gosea eta familia baititu, batez ere mundura aurki sortuko den bere hirugarren semea. Haatik, goiz batez soldadu nazionalak herrira helduko dira. Eta beraienkin garaipena. 
Maëva Poli
Frantzia 
12 min. Film laburra
Sabrinak Le Havre portu autonomoan dihardu. Aïcha ezagutuko du, bere sustrai magrebtarrak gorabehera, gaztearentzat ezezaguna den kultura baten jasotzailea den andre zahar aljeriarra. 
Gabriel Stagnaro
Argentina 
15 min. Film laburra
Rodolfo auzoko istilu baten erdian galdu da, bere lagun onena den Bananak eginahalak eingo ditu hura berreskuratzeko, bere bizitza ere arriskuan jarriz. Bananaren lagunak, ordea, es dute ulertuko zer dela eta sortu den halako iskanbila hamster batengatik. 
Horacio Alcalá
Italia 
11 min. Film laburra
Itxaropena zabor-ontzi batean aurkitutako txontxongilo batengan jartzen duen agurearen bakardadea, errealitatea eta fantasia lotzen dituen hari xumea eten egin da; bien bitartean, gizon bat bere semearentzat bizimodu hobea aurkitzen saiatzen da. Txontxongiloa eta umea une eta leku jakin batean elkarrekin trukatuz amaituko dira bat egindako istorio biak. 
Martin Rit
Frantzia - Alemania 
9 min. Film laburra
Bi mutiko, hiriko leku bazter batean, prostituta bat...
Lehiaketatik kanpo
Antonio Cláudio Barreto Brandao, Silvio Diogo Costa de Andrade
Brasil 
17 min. Film laburra
Jorge 60 urte inguruko gizon bakarti eta gorrototsua da. Betiko ohikeriaren menpe bizi da, bere gaztetako maitasun handia Joana topatzen duen arte. Enkontru honek aspaldi, urte asko dela, bizitako egoeran jarriko du Jorge. Bizitzako aukeren aurrean hartzen den jarrera eta honen ondorioei buruzko elkarrizketan datza filma. Los Hermanos-en "Último romance" eta "O velho e o moço" doinuetan arinki oinarritua. 
Colectivo Curso Video I , Asier Elizasu, Eneko Etxeberria, Mikel Gasca, María Jauregi, Anna Ormrod, Luis Ruiz, Aran Santos, Elena Ubarretxena, Urko Villasante
Espainia 
7 min. Film laburra
Antzeko buru-nahasmena daukaten bi pertsonek elkarren arteko lotura aurkituko dute. 
Nicolas Lasnibat
Frantzia - Alemania 
9 min. Film laburra
hiri handi batean, iragan zehaztugabean. Botere erregimen totalitario baten esku dago. Mugak itxita daude. Atzerapen ekonomikoa da nagusi. Vincent gazte itxi eta barnerakoia bere amarekin, andre zahar ozpindu eta itogarria berau, bakarrik bizi da. Goiko bizilagun Almarekin txora-txora eginda dago, sekula hitzik ersan ez dion arren. Alma hiritik alde egin nahian dabil, alferrik ari da ordea. Egin batez, Vincentek lan egiten duen check-pointean Alma paperen bilan zain tematuta dabil, eta ziur aski erregimenekoa den gizon dotore batek bere billete-zoroa erortzen utziko du. Vicentek hura lurretik jasotzean, alma begira geratuko zaio. Zorro horretan Almari bestalderako bidea ahalbideratuko liokeen baimen-gutuna dago... 
Lehiaketatik kanpo
José Luis Valle
Mexico 
20 min. Film laburra
Exekutatua izateko zorian dagoen gizon batek mirari bat eskatu du: denbora bertan gelditu dadila. Mirakulua gertatzen da eta gizonak heriotzari iseka egiteko istorio bat idatziko du. Heriok errealitatean eta fikzioan harrapatuko du, ordea. 
Alex Eslam
Frantzia- Alemania 
9 min. Film laburra
Daviden emaztea Lottek senarraren gauzen artean emakume baten billete-zorroa topatu duenez, lut jota geratu da. amorante bat ote du? Emaztearekin eztabaida ekiditeko eta hura lasaitzeko bere ahalegin guztiak alferrikakoak izango dira: Lottek platerak eta katiluak apurtzen ditu, azalpenak eskatuz. Eromena apartamenduaz nagusitu denean, David gatazka saihesten saiatuko da telebista-joko batekin. Bere bizitzan lehenengoz, Davidek bere barne gatazkei aurre egin eta bere maiteari bera benetan nor den erakutsi beharko dio. 
Lehiaketatik kanpo
Cristina Garmón
Espainia 
6 min. Film laburra
Martak, 28 urteko neska batek, etxera heldu orduko, erantzungailua martxan jarri du. Play botoia sakatu aurretik zalantza egiten du. Mutil baten ahotsa entzun bezain laster, zigarro bat piztu eta etxean zehar barreiatzen diten hitzen unibertsoan murguldu da. 
Heriberto Buendía Saldívar
Mexico 
6 min. Film laburra
Braham gazte barnerakoiak ez du gizakien bortizkeria ikaragarria onartzen eta haiengandik urrunduta bizi da maitemintzen den arte. 
Nicolas Lasnibat
Frantzia 
20 min. Film laburra
Hogeita hamar urte igaro dira Txilen Pinocheted estatu-kolpea gertatu zenetik. Jorge bere jaioterrira, Valparaisoko portura, itzuli da Frantziako erbestaldi luzean bere bizitza berregin eta gero. Bere iraganaren zati handi baten bila, bere oinazea ahaztu nahi duen herri baten arrastoak aurkitzeko bidaian abiatu da. 
Fernando Salem
Argentina 
15 min. Film laburra
Yupanqui hirukiak igeriketa sinkronizatuko txapeldun garaiezinak dira eta amaren sabelean zeudenetik esparru likido berean bizi izan dira. Harik eta egun batez, nesketako bat maitemintzen denean, sinkronizatzeari utziko diote. 
Antonio Savinelli
Espainia 
10 min. Film laburra
Neska bat mutil batekin pisu berean bizi da, elkaritzitzak ekarriko dizkion ondorioez ezjakin. 
Babesle Ofizialak
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: