tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
Sail Ofiziala
67. Edizioa 2019
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Filmak
Filmak
Gaur arte argitaratu diren sail honetako filmen behin - behineko zerrenda.
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Blackbird
Roger Michell
AEB - Erresuma Batua 
Emakume batek familia osoa bilduko du, bizirik jarraitu nahi ez duela jakinarazteko. Horrek agerira ekarriko ditu familiako liskar ezkutuak, baina baita bi alabek amari dioten maitasuna ere.

Emakume batek familia osoa bilduko du, bizirik jarraitu nahi ez duela jakinarazteko. Horrek agerira ekarriko ditu familiako liskar ezkutuak, baina baita bi alabek amari dioten maitasuna ere.

A Dark-Dark Man
Adilkhan Yerzhanov
Kazakhstan - Frantzia 
Kazakhstango herri batean haur bat erail dute. Bekzat detektibeak lehenbailehen amaitu nahi du ikerketa; izan ere, bertako poliziak jadanik aurkitu du hiltzailea. Baina hiritik kazetari bat iristen denean, dena amilduko da. Bere laneko ibilbidean lehenbiziko aldiz, egiazko ikerketa bat egin beharko du Bekzatek, prozedurari jarraituz.

Kazakhstango herri batean haur bat erail dute. Bekzat detektibeak lehenbailehen amaitu nahi du ikerketa; izan ere, bertako poliziak jadanik aurkitu du hiltzailea. Baina hiritik kazetari bat iristen denean, dena amilduko da. Bere laneko ibilbidean lehenbiziko aldiz, egiazko ikerketa bat egin beharko du Bekzatek, prozedurari jarraituz.

Das vorspiel / The Audition
Ina Weisse
Alemania - Frantzia 
Anna Bronsky musikako institutu bateko biolin-irakaslea da. Gainerako irakasleak kontra agertu arren, eskolan mutil bat onar dezatela lortuko du Annak, talentu nabarmena duela sumatu baitu. Ordutik aurrera ardura handiz lan egingo du Alexanderrekin, eta azterketa partziala egiteko prestatuko du, bere seme Jonasi gero eta arreta gutxiago emanez. Gero eta gehiago urrunduko da ber...

Anna Bronsky musikako institutu bateko biolin-irakaslea da. Gainerako irakasleak kontra agertu arren, eskolan mutil bat onar dezatela lortuko du Annak, talentu nabarmena duela sumatu baitu. Ordutik aurrera ardura handiz lan egingo du Alexanderrekin, eta azterketa partziala egiteko prestatuko du, bere seme Jonasi gero eta arreta gutxiago emanez. Gero eta gehiago urrunduko da bere senar Philippe Bronsky biolin-egilearengandik ere. Bere maitale eta lankide Christianek boskote batean sartzeko konbentzituko du. Kontzertuan huts egingo du, ordea, eta presioa handituko da. Orain Alexander bihurtu da Annaren tresna, eta betiere aurrerago eta gorago eramango du. Azterketaren eguna iristen denean, gertaerek tragediaren bidea hartuko dute…

Il pleuvait des oiseaux / And the Birds Rained Down
Louise Archambault
Kanada 
Hiru ermitau zahar basoan gordeta bizi dira. Sute handi batek arriskuan jarriko du eremu hori, eta haien egunerokoa astinduko dute bi gertaerak: zaharrena, Boychuck, hil egingo da, eta laurogeitaka urteko emakume bat iritsiko da, bizitza osoan bidegabeki psikiatriko batean barneratuta egon ondoren. Emakumezko argazkilari batek haien ezkutalekua aurkituko du inguruko suterik lar...

Hiru ermitau zahar basoan gordeta bizi dira. Sute handi batek arriskuan jarriko du eremu hori, eta haien egunerokoa astinduko dute bi gertaerak: zaharrena, Boychuck, hil egingo da, eta laurogeitaka urteko emakume bat iritsiko da, bizitza osoan bidegabeki psikiatriko batean barneratuta egon ondoren. Emakumezko argazkilari batek haien ezkutalekua aurkituko du inguruko suterik larrienetan bizirik atera direnei elkarrizketak egitera datorrenean. Bi emakumeek Boychucken ehunka margolan aurkituko dituzte, hark sute horietan bizitako iragan tragikoaren lekuko. Jocelyne Saucier idazlearen izen bereko eleberrian oinarritutako filma.

La hija de un ladrón / A Thief's Daughter
Belén Funes
Espainia 
Sarak bakarrik eman du bizitza osoa. 22 urte eta haurtxo bat ditu, eta anaia txikiarekin eta bere semearen aitarekin familia arrunt bat osatu nahi du. Bere aitak, Manuelek, urteak eman ditu kanpoan, baina espetxetik aterako da eta seme-alaben bizitzara itzultzea erabakiko du. Sarak badaki bere planetan oztopo handia izango dela, eta erabaki zail bat hartuko du: aita berarengand...

Sarak bakarrik eman du bizitza osoa. 22 urte eta haurtxo bat ditu, eta anaia txikiarekin eta bere semearen aitarekin familia arrunt bat osatu nahi du. Bere aitak, Manuelek, urteak eman ditu kanpoan, baina espetxetik aterako da eta seme-alaben bizitzara itzultzea erabakiko du. Sarak badaki bere planetan oztopo handia izango dela, eta erabaki zail bat hartuko du: aita berarengandik eta anaiarengandik aldentzea. Opera prima.

La trinchera infinita / The Endless Trench
Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga
Espainia - Frantzia 
Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta, Gerra Zibila piztu eta, ondorioz, gizonaren bizitza arrisku larrian jartzen denean. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdi batera kondenatuko dute bikotea.

Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta, Gerra Zibila piztu eta, ondorioz, gizonaren bizitza arrisku larrian jartzen denean. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdi batera kondenatuko dute bikotea.

Mano de obra / Workforce
David Zonana
Mexiko 
Franciscok eta eraikuntzako langile talde batek luxuzko etxe bat egingo dute Mexiko Hirian. Lanean, Franciscoren anaia hilko da istripu baten ondorioz, baina etxejabe aberatsak alargunari kalte-ordainik emango ez diola jakingo du Franciscok. Bere eta lankideen aurka abusu berriak jasan ondoren, eta dagokiena hainbatetan eskatu ondoren, bere esku hartuko du justizia. Baina, aurk...

Franciscok eta eraikuntzako langile talde batek luxuzko etxe bat egingo dute Mexiko Hirian. Lanean, Franciscoren anaia hilko da istripu baten ondorioz, baina etxejabe aberatsak alargunari kalte-ordainik emango ez diola jakingo du Franciscok. Bere eta lankideen aurka abusu berriak jasan ondoren, eta dagokiena hainbatetan eskatu ondoren, bere esku hartuko du justizia. Baina, aurka egin nahi dion munduak irentsiko al du azkenean?

Mientras dure la guerra / While at War
Alejandro Amenábar
Espainia - Argentina 
Espainia. 1936ko uda. Miguel Unamuno idazle ezaguna altxamendu militarraren alde agertuko da publikoki, herrialdearen egoera gatazkatsua konpontzen lagunduko duelakoan. Ondorioz, Errepublikako gobernuak berehala kenduko du Salamancako Unibertsitateko errektore kargutik. Franco jeneralak, bere tropak matxinatuen frontera ekarri, eta arrakastaz aurrera egitea lortuko du, gerraren...

Espainia. 1936ko uda. Miguel Unamuno idazle ezaguna altxamendu militarraren alde agertuko da publikoki, herrialdearen egoera gatazkatsua konpontzen lagunduko duelakoan. Ondorioz, Errepublikako gobernuak berehala kenduko du Salamancako Unibertsitateko errektore kargutik. Franco jeneralak, bere tropak matxinatuen frontera ekarri, eta arrakastaz aurrera egitea lortuko du, gerraren agintari bakarra izateko isilpeko esperantzaz. Gatazkak bilakaera odoltsua hartu eta zenbait lankide espetxeratzen dituztenean, Unamunok zalantzan jarriko ditu bere jarrerak eta printzipioak. Francok kuartela Salamancara eramaten duenean eta inguru nazionalaren estatuburu izendatzen dutenean, Unamuno haren jauregira joango da erruki bila.

Thalasso
Guillaume Nicloux
Frantzia 
Bost urte igaro dira Michel Houellebec bahitu zutenetik. Michel eta Gérard Depardieu elkarrekin joango dira Cabourgera, talasoterapia batera. Establezimenduak ezarriko dien osasun-errejimen latzetik onik ateratzen saiatuko dira han. Bitartean, bera bahitu zutenekin etengabe harremanetan jarraituko du Michelek, eta ustekabeko gertakari batzuek hankaz gora jarriko dute egonaldia...

Bost urte igaro dira Michel Houellebec bahitu zutenetik. Michel eta Gérard Depardieu elkarrekin joango dira Cabourgera, talasoterapia batera. Establezimenduak ezarriko dien osasun-errejimen latzetik onik ateratzen saiatuko dira han. Bitartean, bera bahitu zutenekin etengabe harremanetan jarraituko du Michelek, eta ustekabeko gertakari batzuek hankaz gora jarriko dute egonaldia.

Vendrá la muerte y tendrá tus ojos / Death Will Come and Shall Have Your Eyes
José Luis Torres Leiva
Txile - Argentina - Alemania 
Bizitza osoa elkarrekin eman duten bi emakumek haietako baten gaixotasunari aurre egin beharko diote. Gaixo dagoen emakumeak tratamendurik ez egitea erabakiko du, eta basoko etxola batera joango dira biak, heriotza haien bizitzetara iritsi arte. Hala, berriz aurkituko dute errutinaren eta denboraren poderioz ahuldutako maitasun-garra. Apurka-apurka, bien arteko harremana indart...

Bizitza osoa elkarrekin eman duten bi emakumek haietako baten gaixotasunari aurre egin beharko diote. Gaixo dagoen emakumeak tratamendurik ez egitea erabakiko du, eta basoko etxola batera joango dira biak, heriotza haien bizitzetara iritsi arte. Hala, berriz aurkituko dute errutinaren eta denboraren poderioz ahuldutako maitasun-garra. Apurka-apurka, bien arteko harremana indartuko da; bitartean, etxola kanpoan, heriotza bere abagunearen zain dago.

Zeroville
James Franco
AEB 
Vikar, jendearekin trakets moldatzen den arkitektura-ikasle bat, Hollywood aldera joango da autobusez, ikusi dituen film eskasetan inspirazioa harturik. Larru-arras moztutako buruan duen tatuajeak Soledad aktore ederra txundituko du; Montgomery Clift eta Elizabeth Taylor erakusten ditu, Leku bat eguzkitan filmean agertu bezala. Laster zinemagintzan hasiko da Vikar, lehenbizi di...

Vikar, jendearekin trakets moldatzen den arkitektura-ikasle bat, Hollywood aldera joango da autobusez, ikusi dituen film eskasetan inspirazioa harturik. Larru-arras moztutako buruan duen tatuajeak Soledad aktore ederra txundituko du; Montgomery Clift eta Elizabeth Taylor erakusten ditu, Leku bat eguzkitan filmean agertu bezala. Laster zinemagintzan hasiko da Vikar, lehenbizi diseinatzaile eta ondoren muntatzaile, eta bidaia liluragarria egingo du pelikulen munduan, baina, aurkikuntza ia-ia lazgarri bat tarteko, tragedian amaituko da guztia.

Diecisiete / Seventeen
Daniel Sánchez Arévalo
Espainia 
Lehiaketatik kanpo
Hectorrek 17 urte ditu eta adingabeen zentro batean bizi da. Txakurrek lagundutako birgizarteratze-terapiara doa eta bera bezain lotsatia eta iheskorra den animalia batekin lotura estua du. Baina txakurra adopzioan ematen dutenean, haren bila joateko ihes egitea erabakiko du Hectorrek. Horrela hasiko da ustekabeko bidaia bat, Ismael anaia nagusia, Cuca amona, bi txakur, behi ba...

Hectorrek 17 urte ditu eta adingabeen zentro batean bizi da. Txakurrek lagundutako birgizarteratze-terapiara doa eta bera bezain lotsatia eta iheskorra den animalia batekin lotura estua du. Baina txakurra adopzioan ematen dutenean, haren bila joateko ihes egitea erabakiko du Hectorrek. Horrela hasiko da ustekabeko bidaia bat, Ismael anaia nagusia, Cuca amona, bi txakur, behi bat eta beste zenbait animalia lagun dituelarik.

LA ODISEA DE LOS GILES / HEROIC LOSERS
Sebastián Borensztein
Argentina - Espainia 
Emanaldi Bereziak
Argentinan, gil esaten diete on puskei, inuzenteei eta, aldi berean, nolabaiteko arduragabekeriaz jokatzen dutenei. Halakoak dira Buenos Airesko herri bateko biztanleak. Beren aurrezki guztiak banku batean sartuko dituzte nekazarien kooperatiba bat sortzeko asmoz, etorkizuna aldatuko diela uste dutelako. Iruzur baten ondorioz, diru guztia galduko dute. Bertako futbolari mi...

Argentinan, gil esaten diete on puskei, inuzenteei eta, aldi berean, nolabaiteko arduragabekeriaz jokatzen dutenei. Halakoak dira Buenos Airesko herri bateko biztanleak. Beren aurrezki guztiak banku batean sartuko dituzte nekazarien kooperatiba bat sortzeko asmoz, etorkizuna aldatuko diela uste dutelako. Iruzur baten ondorioz, diru guztia galduko dute. Bertako futbolari mitiko bat, Perlassi, buruan dutela, justizia beren kabuz ezartzea erabakiko dute zortzi gil hauek, eta beren bizitzako gaurik legendarioena biziko dute.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea