71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Inaugurazioa
Richard Eyre
Erresuma Batua 
90 min.
Peter eta Lisak urte asko daramate ezkonduta eta eroso bizi dira horrela. Lisa zapata-diseinatzaile arrakastatsua da eta Peterrek bere enpresa zuzentzen du. Lisak bere azken kolekzioa atera duen gaua da, eta afarian iheskor egongo da lehenik, eta ondoren arraro. "Zure ustez bizi al daitezke bi pertsona bizitza osoan elkarrekin? Ez al duzu inoiz sentitu beste norbaitekin lo egiteko gogoa?", galdetuko dio senarrari. Gero, alde egingo du. Peter erantzunak bilatzen saiatuko da eta Lisaren arrastoa jarraituko du Italiaraino. Han Ralph ezagutuko du; gizon limurtzaile eta azkarra Lisaren maitalea da, zalantzarik gabe. Baina Ralphek ere baditu sekretuak...
Lehiaketatik kanpo
Klausurako filma
Rian Johnson
AEB 
109 min.
Bloom anaiak munduko iruzurgile onenak dira; adituak dira beren lanean eta urteetan hainbat aberatsi maula egin diete intrigako jokoen bidez ziria sartuz. Haien biktima berria, erretiratu aurretik azkena, izugarrizko dirutzaren jabe den emakume eszentriko, eder eta misteriotsua da. Egin duten hainbat jolasetako bat izango dela uste dute; baina, oraingoan, Bloom anaiek ez dute aintzat hartu beren harrapakina ez dela uste bezain inuzentea.
Lehiaketatik kanpo
Hirokazu Koreeda
Japonia 
114 min.
Filmak kontatzen digun istorioa udako egun batean gertatzen da, seme-alaba heldu batzuek adinean aurrera egindako gurasoak bisitatzen dituztenean urteetan beren etxea izan den tokian. Semea eta alaba ezohiko bilera batera joango dira, bakoitza bere familiarekin. Duela hamabost urte istripuz hil zen seme zaharrenaren heriotzaren urteurrenerako bilduko dira. Urte asko igaro arren etxea eta amaren menua aldatu ez badira ere, familiako kide bakoitzak aldaketa txikiak izan dituela antzemango dute. Elkar maite duen baina erresuminarekin eta sekretuekin bizi behar duen ohiko familia bati buruzko istorioa da.
Samira Makhmalbaf
Iran-Frantzia 
101 min.
Eguneko dolar baten truke, mutiko bat haur herren bat eskolara eramateaz eta handik ekartzeaz arduratzen da, zaldi bat izango bailitzan. Bizkarrean daraman bitartean, bidean topatzen dituen astoekin eta zaldiekin lasterketak egingo ditu. Haurra bainatu, garbitu eta prestatzen du eguna hasteko. Baina haur herrena ez da zoriontsu, mutila ez baita zaldi bihurtu, berak amestu moduan...
Christophe Honoré
Frantzia 
88 min.
Ama hil ostean, Junie, hamasei urteko neska, institutuz aldatuko da ikasturte erdian. Ikasgela berrian Mathias lehengusua egongo da, eta hark bere lagunak aurkeztuko dizkio. Guztiek nahi dute Junieren mutil lagun izan, baina berak denetan isilena aukeratuko du: Otto Clèves. Nolanahi ere, laster bere bizitzako amodioa aurkituko du, Nemours, italierako irakaslea. Bien arteko pasioa, dena dela, porrotera kondenatua dago. Juniek ez ditu bere sentimenduak azaleratzen utzi nahi eta bere buruari zoriontasuna ukatuko dio etengabe, ilusio hutsa baino ez dela uste baitu. Filma Madame de La Fayette-k idatzitako La princesse de Clèves eleberriaren egokitzapena da. Kasu honetan, istorioa Henrike II.aren gortean gertatu beharrean gaur egungo Parisen gertatuko da.
Kim Ki-duk
Hego Korea 
93 min.
Jin bat-batean esnatu da; bere neska lagun ohiaren etxera zihoala istripu bat ikusi duela amestu du. Ametsak gidatuta istripuaren lekuraino joango da eta istripua benetan gertatu dela egiaztatuko du. Gainera, berak amestu bezalaxe gertatu da. Poliziaren atzetik joango da Ran susmagarriaren etxeraino. Hantxe ikusiko du neskak istripuan norbait harrapatu eta ondoren alde egin izana ukatuko duela, gau osoan lotan egon dela argudiatuz. Jinek poliziei ametsa azaldu eta Ranen ordez bera sala dezaten eskatuko die, baina poliziek erotzat hartu eta Ran atxilotuko dute. Jin berehala jabetuko da amesten duen bakoitzean Ranek, somnanbulu, berak amestutakoa betetzen duela.
Javier Fesser
Espainia 
143 min.
Egiazko istorio batean oinarrituta dago Camino, eta hamaika urteko neskatila baten emozioak eta bizipenak kontatuko dizkigu. Guztiz berriak diren bi gertakizunei egin beharko die aurre aldi berean: maitemintzea eta heriotza. Camino argi dirdiratsua da, bere bizitzeko gogoak, maitatzekoak eta behin betiko zoriontsu izateko gogoak putzu beltz batera eraman nahi dituzten ate ilun guztiak zeharkatzeko gai den argia.
Kristian Levring
Danimarka 
95 min.
Michael-ek depresioaren aurkako medikamentu berri baten saiakuntza klinikoan parte hartzeko izena eman du. Tamalez, pilulek albo-ondorio negatiboak dituzte eta esperimentua bertan behera utziko dute. Nolanahi ere, Michaelek ez dio uko egin nahi pilulek eman dioten lasaitasun eta autokontrol sentsazioari, eta saiakuntzarekin bere kabuz jarraitzea erabakiko du. Itxurazko arrakastarekin pozoituta, besteen bizitzak kontrolatzeko premia sentituko du. Pixkanaka, Michaelen jolas psikologikoak gogortu egingo dira aurkikuntza bat egiten duen arte. Horren ondorioz, bere ekintzak ikuspegi ikaragarri batetik ikusiko ditu.
Rashid Masharawi
Tunisia-Palestina-Herbehereak 
71 min.
Abu Laila epailea da baina taxi-gidari gisa lan egin beharko du gobernuak ez baitu nahikoa baliabide hari ordaintzen jarraitzeko. Alaba Lailak hamar urte beteko dituen egunean emazteak etxera goiz etor dadin eta oparia eta tarta ekar ditzan eskatuko dio. Abu Lailak buruan duen gauza bakarra emazteak eskaturikoa betetzea da, baina Palestinako eguneroko bizitzaren gora-beherek beste bide batetik eramango dute.
Courtney Hunt
AEB 
97 min.
Ray Eddy bere familiarentzat ametsetako etxea erostear dago. Baina senarrak, jokalari porrokatua, diruarekin alde egiten duenean, Ray porrot eginda eta bakarrik geratuko da bere seme-alabekin. Senarra aurkitzen saiatzen ari dela Lila Littlewolf ezagutuko du, mohawk indiar bat. Lilak dirua erraz irabazteko plan bat proposatuko dio. Arriskua, aitzitik, handia da: helburua immigranteak ezkutuan sartzea da izoztutako San Lorentzo ibaia zeharkatuz; baina ibaiaren bi aldeetan zaindari patruilak daude. Rayk dirua irabazteko premia larria du, eta onartu egingo du eskaintza: berak autoa gidatuko du eta irabaziak bien artean banatuko dituzte. Hasieran, izotz geruza lodia da, baina denborarekin mehetu egingo da, eta Ray eta Lila konturatuko dira immigranteak garraiatzeak ondorioak dakartzala.
Michael Winterbottom
Erresuma Batua 
90 min.
Kelly (16) eta Mary-ren (10) ama, Marianne, auto istripu batean hil ondoren, Genoara joango dira aitarekin, Joe, urte beterako, Ameriketako Estatu Batuak atzean utzita. Barbarak, Joeren antzinako lagunak, lagunduko ditu hiri berrian ezartzen. Aitak eskolak emango ditu unibertsitatean eta bi alabek pianoa jotzen ikasiko dute Maurorekin, Genoako alde zaharrean duen etxean. Bi neskatilak galdu egingo dira hiriko alde zaharreko kaletxoen nahas-mahasean. Kelly mundu berri misteriotsu horren sekretuak deskubritzen hasiko da eta izorratu egingo dio ahizpa txikia zaindu behar izateak. Mary, berriz, errudun sentituko da amaren heriotzagatik eta Barbarari aitortuko dio Marianne agertu egiten zaiola batzuetan.
Benoît Delépine, Gustave Kervern
Frantzia 
94 min.
Frantziako Pikardia eskualdean galdutako fabrika bat. Goiz batean, langileak lanera iristean gauean zehar lantoki osoa garbitu dutela eta konplize izan den zuzendaritza ere arrastorik utzi gabe desagertu dela ikusiko dute. Aho zabalik geratu badira ere jarrera errealista hartuko dute eta beren kalte-ordain kaxkarrak batu eta fondo bat eginda berriz antolatzea erabakiko dute. Hainbat aukera hartuko dituzte aintzat, baina azkenean, Louisek, denetan erradikalenak, zera proposatuko du, soldatapeko hiltzaile bat kontratatu eta nagusia akabatzea!
Léa Pool
Kanada 
99 min.
1966ko uda da. Oporrez eta askatasunaz gozatzeko garaia, zelaietatik lasterketak egin eta lagunekin barre egitekoa. Baina inguratzen duen jendearen ametsez, atsekabeez eta gezurrez jabetzen den heinean, amaren bat-bateko abandonuak familia hankaz gora jarriko duela konturatuko da Élise. Haren anaia Cocok kontsolatzeko super ibilgailu bat eraikitzen duen bitartean, txikiena, Benoît, bere munduan sartuko da. Aita, bestalde, egoera gainditu nahian dabil besterik gabe. Élisek galduta dagoen familiaren lema hartzea erabakiko du hura salbatzeko azken saiakera etsian. Inguruan borborrean dagoen natura eta Monsieur Mouche-k eskaintzen dion kontsolamendua dituela, Élisek uda paregabea biziko du.
Daniel Burman
Argentina-Espainia-Frantzia 
92 min.
Seme-alabak hazi eta gurasoen etxetik aldentzen direnean sortzen den hutsunea aztertzen du film honek, eta agerian uzten ditu bikoteak dituen arrailak. Leonardo idazle arrakastatsua da baina gogaituta dago. Adin ertaineko krisia duen gizon batek bezala jokatzen du; bihozbera da bere neurosiekin baina inguruan gertatzen diren aldaketek izua eragiten diote. Martha, haren emaztea, ordea, edozer gauza egiteko gai da entretenituta egotearren; Leonardok, berriz, nahiago du bere barruan bildu. Egoera onartzen duenean -literaturaren arloan berezko anbizioak dituen suhia, bizitzera Israelera joango den alaba eta bat-batean bizitza sozialarekiko berebiziko grina duen emaztea- bakarrik izango da zoriontsu Leonardo.
Yesim Ustaoglu
Turkia-Frantzia-Alemania-Belgika 
112 min.
Gau batez, berrogeita piku urteko hiru anai-arrebak dei bat jasoko dute Istanbulen: haien ama adindua Itsaso Beltzean duen etxetik desagertu da. Hiruak abiatuko dira amaren bila eta alde batera utziko dituzte, momentuz, beren arazoak. Laster geratuko dira agerian hiruen arteko tentsioak, Pandoraren kutxa ireki bailitzan. Elkar ezagutzen ez dutela konturatuko dira eta beren akatsei buruzko hausnarketa egin beharko dute, nahitaez.
Belén Macías
Espainia 
99 min.
El patio de mi cárcel emakume batzuen istorioa da. Preso eta baztertuta dauden emakumeen istorioa. Isa, atrakatzailea, mikatza baina eskuzabala, ez da gauza kartzelatik kanpoko bizimodura egokitzeko. Haren lagunak: Dolores, senarra akabatu duen ijito ilehoria; Rosa, emagaldu hauskorra eta samurra; Ajo, Pilarrekin maiteminduta dagoen neska, bere maitasuna ia jasan ezin den muturreraino eramango duena; Luisa, emakume kolonbiar apala, ulertzen ez duen ingurune batekin harritua... Mar iristearekin batera -espetxeko arauetara ohitzen ez den espetxe funtzionarioa- emakumeen askatasunerako bidaia hasiko da. Kartzelako zuzendari Adelaren laguntzarekin, Módulo 4 sortuko dute; mundu honetara iritsi zireneko zorigaiztoari aurre egiteko balioko dien antzerki taldea.
Jaime Rosales
Espainia 
85 min.
Ionek gizon arrunta dirudi. Goizean altxatu, gosaldu, gauzak konpondu eta abokatu batzuekin biltzen da. Gau batez, festa batean, neska bat ezagutuko du. Neskaren etxean pasatuko dute gaua elkarrekin. Bere bizitzan ez dago gorabeherarik. Telefono-kabina batetik eginiko deia; kalean aurkitutako laguna; garrantzirik gabeko eguneroko egoerak. Egun batean beste bi pertsonarekin igoko da auto batean. Frantziako muga igaroko dute. Senar-emazte batzuen etxean emango dute gaua. Biharamunean, errepide bazterreko kafetegi batean topo egin ostean, kalez jantzitako bi guardia zibil hilko dituzte.
Mark Herman
Erresuma Batua - AEB 
95 min.
Berlin, 1942. Brunok bederatzi urte ditu eta ez du ezagutzen Azken Soluzioa edo Holokausto hitzen esanahia. Ez daki zer ankerkeria ari den eragiten bere herrialdea Europa osoko beste herrietan. Aitak lanean gora egin duela besterik ez daki, eta Berlingo etxe eroso batean bizi ordez, orain, isolatutako eremu batean bizi dela, eta han ez dagoela zer egin edo norekin jolastu. Baina egoera hori guztiz aldatuko da Shmuel ezagutzean. Mutiko horrek bizitza arraro eta paraleloa darama hesiaren bestaldean, eta han bizi diren guztiek bezalaxe, uniforme bitxia janzten du, pijama marradun baten antzekoa. Bruno eta Shmuelen arteko adiskidetasunak haien haurtzaroko tolesgabetasunaren amaiera markatuko du.
Lehiaketatik kanpo
Ben Stiller
AEB 
107 min.
Aktore egozentriko talde batek historiako gerra-filmik garestiena egin nahi du. Gehiegizko gastuek (eta aktore mimatuen kontrolik gabeko egoek) filma bertan behera uzteko arriskuan jarri badute ere, zuzendari frustratuak uko egingo dio errodatzen uzteari eta gainera taldea Asiako hego ekialdeko oihanetara eramango du "errealismoa areagotzeko"; han, kasualitatez, egiazko gerrillari batzuekin egingo dute topo...
Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: