tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Sailak eta filmak
Jacques Demy
59. Edizioa 2011
Filmak
Filmak
Atzera begirako klasikoa. JACQUES DEMY
Atzera begirako klasikoa. JACQUES DEMY
Le Sabotier du Val de Loire
Jacques Demy
Frantzia 
Adinez aurrera egindako eskalapoigile baten udazkeneko eguneroko bizimodua, baita bere emazte eta seme adoptatuarena ere. Maitasun eta xehetasun handiz azaltzen du eskalapoigilearen lana, eta, horrez gain, haren bizimoduaren inguruko hausnarketa egiten du. Film labur dokumental eta film kultural onenari emandako Ohorezko Aipamena eskuratu zuen 1956ko Berlineko zinema-jaialdian.
Adinez aurrera egindako eskalapoigile baten udazkeneko eguneroko bizimodua, baita bere emazte eta seme adoptatuarena ere. Maitasun eta xehetasun handiz azaltzen du eskalapoigilearen lana, eta, horrez gain, haren bizimoduaren inguruko hausnarketa egiten du. Film labur dokumental eta film kultural onenari emandako Ohorezko Aipamena eskuratu zuen 1956ko Berlineko zinema-jaialdian.
Le Bel Indifférent
Jacques Demy
Frantzia 
Hotel bateko gela batean, haserre bizian dagoen emakume jeloskor bat esperoan ikusiko dugu hasieran, baina gaitzespenez josiko du ondoren bere amorante gazte eta desleiala. Maitaleak axolagabe tratatuko du emakumea.
Hotel bateko gela batean, haserre bizian dagoen emakume jeloskor bat esperoan ikusiko dugu hasieran, baina gaitzespenez josiko du ondoren bere amorante gazte eta desleiala. Maitaleak axolagabe tratatuko du emakumea.
Ars
Jacques Demy
Frantzia 
Ars herriko Jean-Marie Baptiste Vianney apaizaren deskribapena, bere biografia oinarri hartuta; baita bere testuak eta predikuak baliatuta ere.
Ars herriko Jean-Marie Baptiste Vianney apaizaren deskribapena, bere biografia oinarri hartuta; baita bere testuak eta predikuak baliatuta ere.
Les Sept péchés capitaux - La Luxure / The Seven Deadly Sins - Lust
La Colère: Eugène Ionesco, Sylvain Dhomme, Max Douy L’Envie: Edouard Molinaro La Paresse: Jean-Luc Godard La Luxure: Jacques Demy L’Orgueil: Roger Vadim La Gourmandise: Philippe de Broca L’Avarice: Claude Chabrol
Frantzia-Italia 
Lehen jaunartzea egiteko prestatzen ari zen garaian zer-nolako gaizki-ulertuak bizi izan zituen kontatuko dio Paul-ek Bernardi; izan ere, lizunkeria eta luxu hitzak nahastu zituen (frantsesezko luxure eta luxe, alegia). Hieronymus Bosch margolariaren lanari buruzko liburu batean lizunkeria identifikatzen saiatuko dira biak, eta, ostean, kafetegi batean inguruan dituzten emakume...
Lehen jaunartzea egiteko prestatzen ari zen garaian zer-nolako gaizki-ulertuak bizi izan zituen kontatuko dio Paul-ek Bernardi; izan ere, lizunkeria eta luxu hitzak nahastu zituen (frantsesezko luxure eta luxe, alegia). Hieronymus Bosch margolariaren lanari buruzko liburu batean lizunkeria identifikatzen saiatuko dira biak, eta, ostean, kafetegi batean inguruan dituzten emakumezkoak biluzik ikusten hasiko dira.
Lola
Jacques Demy
Frantzia-Italia 
Lola Nanteseko kabaretari bat da, eta zazpi urte darama bere maitale Michel noiz itzuliko zain. Michel dirua egitera joan zen, Lola haurdun zegoela jakin gabe. Frankie marinel amerikarrarekin harreman labur bat izan ostean, Roland izeneko txikitako lagunarekin topo egingo du. Lolarekin liluraturik, Rolandek bere maitasunaren berri emango dio. Baina Lolak Michel du oraindik buru...
Lola Nanteseko kabaretari bat da, eta zazpi urte darama bere maitale Michel noiz itzuliko zain. Michel dirua egitera joan zen, Lola haurdun zegoela jakin gabe. Frankie marinel amerikarrarekin harreman labur bat izan ostean, Roland izeneko txikitako lagunarekin topo egingo du. Lolarekin liluraturik, Rolandek bere maitasunaren berri emango dio. Baina Lolak Michel du oraindik buruan.
La Baie des Anges / Bay of Angels (Aingeruen badia)
Jacques Demy
Frantzia 
Jean Fournier paristar gazteari Caron bere lagunak jokoan irakatsiko dio. Zortea lagun duenez, oporraldia Nizan ematea erabakiko du, apustuan. Han Jackie Demaistre ezagutuko du, jokoak eraginda bere senarra eta semea bazter batean utzi dituen jokalari konpultsiboa. Elkarrekin dirutza dezentea eskuratu ostean, Montecarlo aldera abiatuko dira. Zoriarekin hainbat gorabehera izan o...
Jean Fournier paristar gazteari Caron bere lagunak jokoan irakatsiko dio. Zortea lagun duenez, oporraldia Nizan ematea erabakiko du, apustuan. Han Jackie Demaistre ezagutuko du, jokoak eraginda bere senarra eta semea bazter batean utzi dituen jokalari konpultsiboa. Elkarrekin dirutza dezentea eskuratu ostean, Montecarlo aldera abiatuko dira. Zoriarekin hainbat gorabehera izan ondoren, Jackieri jokoa utzarazten saiatuko da Jean, benetan maitemindurik baitago, eta Parisera elkarrekin itzultzeko ahaleginak egingo ditu.
Les Parapluies de Cherbourg / The Umbrellas of Cherbourg (Cherbourgeko aterkiak)
Jacques Demy
Frantzia-Alemania 
Geneviève 17 urteko neskatila da, eta bere amak aterki-denda bat dauka. Guy hogei urteko mekanikariarekin maiteminduta dago. Ezkondu egin nahi dute, baina Genevièveren amak ez du harremana onesten. Guyk bi urtez Aljeriara joan beharko du, soldaduska egitera. Haurdun eta Guyren berri handirik gabe, Roland Cassard diamante-merkatari aberatsarekin ezkontzeko konbentzituko du ama...
Geneviève 17 urteko neskatila da, eta bere amak aterki-denda bat dauka. Guy hogei urteko mekanikariarekin maiteminduta dago. Ezkondu egin nahi dute, baina Genevièveren amak ez du harremana onesten. Guyk bi urtez Aljeriara joan beharko du, soldaduska egitera. Haurdun eta Guyren berri handirik gabe, Roland Cassard diamante-merkatari aberatsarekin ezkontzeko konbentzituko du amak. Film honek Canneseko zinema-jaialdiko Urrezko Palmorria lortu zuen 1964an.
Les Demoiselles de Rochefort / The Young Girls of Rochefort (Rocheforteko andereñoak)
Jacques Demy
Frantzia 
Azoketako saltzaile talde bat Rochefort hirira iritsi da, aire zabalean azoka bat antolatzera. Solange eta Delphine ezagutuko dituzte; musika eta dantza eskolak ematen dituzten bikiak, alegia. Ivonne beren amak kafetegi bat dauka, eta damu zaio garai bateko bere maitale Simon Dame utzi izana. Kafetegira Maxence marinela joango da, margolaria eta poeta. Bere ametsezko emakumea m...
Azoketako saltzaile talde bat Rochefort hirira iritsi da, aire zabalean azoka bat antolatzera. Solange eta Delphine ezagutuko dituzte; musika eta dantza eskolak ematen dituzten bikiak, alegia. Ivonne beren amak kafetegi bat dauka, eta damu zaio garai bateko bere maitale Simon Dame utzi izana. Kafetegira Maxence marinela joango da, margolaria eta poeta. Bere ametsezko emakumea margotuta dauka marinelak; ezagutzen ez badu ere, Delphine izango da emakume hori. Simon Dame Rochefortera bueltatu da, eta Andy Miller musikari ospetsua joango zaio bisitan, txikitako lagunak baitira.
Model Shop (Modelo-estudioa)
Jacques Demy
Frantzia-AEB 
George Matthews arkitektoa langabe dago, eta bere neskalagun aktorearekin bizi da. Vietnamera soldadutzara joateko noiz deituko zain dago. Lagunengana joko du mailegu eske finantza-etxe batek autoa ez kentzeko, ordaindu gabe baitauka. Lortuko du dirua, baina emakume misteriotsu eta dotore batekin topo egingo du, eta modelo-estudio batera jarraituko dio. Bertan, modeloei biluzik...
George Matthews arkitektoa langabe dago, eta bere neskalagun aktorearekin bizi da. Vietnamera soldadutzara joateko noiz deituko zain dago. Lagunengana joko du mailegu eske finantza-etxe batek autoa ez kentzeko, ordaindu gabe baitauka. Lortuko du dirua, baina emakume misteriotsu eta dotore batekin topo egingo du, eta modelo-estudio batera jarraituko dio. Bertan, modeloei biluzik atera ahal izango dizkie argazkiak, trukean gogotik ordainduta.
Peau d’âne / Donkey Skin (Asto-larrua)
Jacques Demy
Frantzia 
Errege bat zoriontsu bizi da bere emazte ederrarekin eta alabarekin. Gainera, sekulako urre mordoa ematen dion asto baten jabe da. Baina erregina gaixotu egingo da; hala, hil aurretik erregeari zin eginaraziko dio, inorekin ezkontzekotan, erregina bera baino ederragoa izan beharko duela emaztegaiak. Buru-belarri bila aritu ostean, erregearen alabak bakarrik beteko du erreginare...
Errege bat zoriontsu bizi da bere emazte ederrarekin eta alabarekin. Gainera, sekulako urre mordoa ematen dion asto baten jabe da. Baina erregina gaixotu egingo da; hala, hil aurretik erregeari zin eginaraziko dio, inorekin ezkontzekotan, erregina bera baino ederragoa izan beharko duela emaztegaiak. Buru-belarri bila aritu ostean, erregearen alabak bakarrik beteko du erreginaren eskakizuna. Printzesak orduan bere amabitxiarengana joko du, Lilien Maitagarriarengana, eta hamaika maltzurkeria prestatuko dute ezkontza galarazteko.
The Pied Piper
Jacques Demy
Erresuma Batua-AEB 
1349ko uda. Europa izurrite beltzak astinduta. Batetik bestera ibiltzen den aktore talde bat Hamelin aldera abiatuko da. Bidean txirula jotzen duen trobalari bat elkartuko zaie. Arratoiak Hamelinera iritsiko dira. Txirulariak hiria askatuko duela aginduko du, trukean mila florin jasotzen baditu. Baina, lortu ostean, burgumaisuak ez dio dirutza hori ordaindu nahiko.
1349ko uda. Europa izurrite beltzak astinduta. Batetik bestera ibiltzen den aktore talde bat Hamelin aldera abiatuko da. Bidean txirula jotzen duen trobalari bat elkartuko zaie. Arratoiak Hamelinera iritsiko dira. Txirulariak hiria askatuko duela aginduko du, trukean mila florin jasotzen baditu. Baina, lortu ostean, burgumaisuak ez dio dirutza hori ordaindu nahiko.
L'Événement le plus important depuis que l'homme a marché sur la Lune (Gizakia ilargira iritsi zenetik jazotako gertakaririk garrantzitsuena )
Jacques Demy
Frantzia-Italia 
Marco eta Irène elkarrekin bizi dira. Marcok autoeskola bat dauka, eta Irènek, berriz, ile-apaindegi bat. Marco ez dago oso ondo, eta medikuarenera joango da. Medikuak ginekologoarengana bidaliko du, eta haurdun dagoela baieztatuko dio, lau hilabeteko. Marco ospetsu egingo da, eta Irènekin ezkontzea erabakiko du.
Marco eta Irène elkarrekin bizi dira. Marcok autoeskola bat dauka, eta Irènek, berriz, ile-apaindegi bat. Marco ez dago oso ondo, eta medikuarenera joango da. Medikuak ginekologoarengana bidaliko du, eta haurdun dagoela baieztatuko dio, lau hilabeteko. Marco ospetsu egingo da, eta Irènekin ezkontzea erabakiko du.
Lady Oscar
Jacques Demy
Japonia-Frantzia 
Oscar François de Jarjayes emakume jaio zen, baina bere aitak semea nahi zuen oinordeko. Hala, aurretik ere bost alaba zituenez, gizonezko izateko hezi zuen, André bere umezainaren bilobarekin batera. Hazi zenean, Oscar erreginaren guardiako ofizial bilakatu zen; André, berriz, ukuiluko morroi. André Oscarrekin maiteminduta dago, baina Oscarrek denbora beharko du berak ere...
Oscar François de Jarjayes emakume jaio zen, baina bere aitak semea nahi zuen oinordeko. Hala, aurretik ere bost alaba zituenez, gizonezko izateko hezi zuen, André bere umezainaren bilobarekin batera. Hazi zenean, Oscar erreginaren guardiako ofizial bilakatu zen; André, berriz, ukuiluko morroi. André Oscarrekin maiteminduta dago, baina Oscarrek denbora beharko du berak ere maite duela jabetzeko. Iraultza hasi zenean, hasiera batean bando banatan egongo dira.
La Naissance du jour (TV) / La Naissance du jour (La Naissance du jour)
Jacques Demy
Frantzia 
Colette idazleak 1927ko uda Saint-Tropez ondoko bere etxean eman zuen, gaztaroa nola aldentzen den ikusiz eta bere existentziari buruz hausnartuz. Azken gizon bat agertuko zaio, eta duda-mudan ibiliko da, harreman horri heldu ala ez.
Colette idazleak 1927ko uda Saint-Tropez ondoko bere etxean eman zuen, gaztaroa nola aldentzen den ikusiz eta bere existentziari buruz hausnartuz. Azken gizon bat agertuko zaio, eta duda-mudan ibiliko da, harreman horri heldu ala ez.
Une chambre en ville (Gela bat hirian)
Jacques Demy
Frantzia 
Nantesen 1955ean gertatutako langileen greba batean, Madame Langlois alargun aristokratikoak François Guilbaud metalurgiako langileri logela bat alokairuan emango dio. Alargunak alaba bat dauka, Édith, eta telebista-denda baten jabearekin ezkonduta dago; aberatsa, inpotentea, jeloskorra eta oso bortitza da senarra. Ihes egitea erabaki eta gorrotoagatik prostituituko da Édith...
Nantesen 1955ean gertatutako langileen greba batean, Madame Langlois alargun aristokratikoak François Guilbaud metalurgiako langileri logela bat alokairuan emango dio. Alargunak alaba bat dauka, Édith, eta telebista-denda baten jabearekin ezkonduta dago; aberatsa, inpotentea, jeloskorra eta oso bortitza da senarra. Ihes egitea erabaki eta gorrotoagatik prostituituko da Édith; hala, François ezagutu eta elkarrekin zeharo maiteminduko dira.
Parking
Jacques Demy
Frantzia 
Orfeo pop izarra da, eta kontzertu bat prestatzen ari da. Egun batez, deskarga elektriko batek emango dio, eta hildakoen mundura iritsiko da. Baina mundu horretan esango diote oraindik ez zaiola ordua heldu, eta bizidunen artera itzuliko da. Bere lagun Euridize gaindosi batekin hilko da, eta, etsipenaren etsipenez, Orfeo beste mundura bueltatuko da lagunaren bila.
Orfeo pop izarra da, eta kontzertu bat prestatzen ari da. Egun batez, deskarga elektriko batek emango dio, eta hildakoen mundura iritsiko da. Baina mundu horretan esango diote oraindik ez zaiola ordua heldu, eta bizidunen artera itzuliko da. Bere lagun Euridize gaindosi batekin hilko da, eta, etsipenaren etsipenez, Orfeo beste mundura bueltatuko da lagunaren bila.
Trois places pour le 26 / Three Places for the 26th
Jacques Demy
Frantzia 
Yves Montand abeslaria Marseillara itzuliko da, haurtzaroa eta gaztaroa igaro zituen hirira, bere bizitza eta ibilbidea aztertzen dituen ikuskizuna eskaintzera. Bertan baroisa bat bizi da; gaztetan maitale izan ziren eta alaba bat izan zuten, Marion, abeslaria jakinaren gainean ez badago ere. Marionek ikuskizuneko antzezle baten tokian jardungo du arrakastaz, eta Yves neska sed...
Yves Montand abeslaria Marseillara itzuliko da, haurtzaroa eta gaztaroa igaro zituen hirira, bere bizitza eta ibilbidea aztertzen dituen ikuskizuna eskaintzera. Bertan baroisa bat bizi da; gaztetan maitale izan ziren eta alaba bat izan zuten, Marion, abeslaria jakinaren gainean ez badago ere. Marionek ikuskizuneko antzezle baten tokian jardungo du arrakastaz, eta Yves neska seduzitzen hasiko da.
La table tournante
Paul Grimault, Jacques Demy
Frantzia 
Paul Grimault zuzendariak pailazo txiki bati kontatuko dizkio bere film laburren istorioak, eta objektu bizigabeak nola animatu irakatsiko dio. Benetako hartualdiak eta animaziozkoak nahasirik, bere filmetan sortu diren pertsonaiak pantailaren aurrean elkartuko dira, Le Petit Soldat ikusteko.
Paul Grimault zuzendariak pailazo txiki bati kontatuko dizkio bere film laburren istorioak, eta objektu bizigabeak nola animatu irakatsiko dio. Benetako hartualdiak eta animaziozkoak nahasirik, bere filmetan sortu diren pertsonaiak pantailaren aurrean elkartuko dira, Le Petit Soldat ikusteko.
Jacquot de Nantes
Agnès Varda
Frantzia 
Jacquot Demy hamaika urteko haurra da. Bere aitak tailer mekaniko bat dauka, eta ama ile-apaintzailea da. Zoriontsu dira, eta abestea eta filmak ikustea dute gogoko. Era guztietako ikuskizunekin txunditurik dago Jacquot (antzerkia, zinema, txotxongiloak), eta kamera bat erosiko du lehendabiziko film amateurra egiteko. Jacques Demyren haurtzaroa eta zinemarekin izan zuen erakarp...
Jacquot Demy hamaika urteko haurra da. Bere aitak tailer mekaniko bat dauka, eta ama ile-apaintzailea da. Zoriontsu dira, eta abestea eta filmak ikustea dute gogoko. Era guztietako ikuskizunekin txunditurik dago Jacquot (antzerkia, zinema, txotxongiloak), eta kamera bat erosiko du lehendabiziko film amateurra egiteko. Jacques Demyren haurtzaroa eta zinemarekin izan zuen erakarpen goiztiarra gogorarazten dizkigu Agnès Varda zinemagilearen film honek. Demyk eta biek 1958tik elkarrekin eman zituzten egunak, harik eta 1990ean Demy hil zen arte.
Les Demoiselles ont eu 25 ans
Agnès Varda
Frantzia 
Rocheforteko andereñoak pelikula filmatu zuteneko irudiak, Agnès Vardak berak 1996an zaharberrituak, Rochefort hiriak filmaren 25. urteurrenean egindako festako irudiekin nahasirik. Festa horretan izan ziren Varda eta taldeko beste hainbat kide, filmaketan bizi izandako une ederrak gogorarazteko. Bi mamuren presentzia nabari da: Demyrena (Vardak senarrari egindako bigarren om...
Rocheforteko andereñoak pelikula filmatu zuteneko irudiak, Agnès Vardak berak 1996an zaharberrituak, Rochefort hiriak filmaren 25. urteurrenean egindako festako irudiekin nahasirik. Festa horretan izan ziren Varda eta taldeko beste hainbat kide, filmaketan bizi izandako une ederrak gogorarazteko. Bi mamuren presentzia nabari da: Demyrena (Vardak senarrari egindako bigarren omenaldia) eta Françoise Dorléac-ena, Catherine Deneuven ahizparena.
L’Univers de Jacques Demy
Agnès Varda
Frantzia-Belgika-Espainia 
Jacques Demyren bizitzari eta obrari buruzko dokumentala. Ezagutu zutenei egindako elkarrizketak eta Demyren beraren artxiboko irudiak biltzen ditu, Agnès Varda bere alargunaren begiradapean. Halaber, hainbat lagunek azaltzen dute zinemagile zenaren filmek zer-nolako eragina izan duten haiengan, zuzenean ezagutu ez bazuten ere.
Jacques Demyren bizitzari eta obrari buruzko dokumentala. Ezagutu zutenei egindako elkarrizketak eta Demyren beraren artxiboko irudiak biltzen ditu, Agnès Varda bere alargunaren begiradapean. Halaber, hainbat lagunek azaltzen dute zinemagile zenaren filmek zer-nolako eragina izan duten haiengan, zuzenean ezagutu ez bazuten ere.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea