74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Hizketaldiak
Hizketaldiak
Fichas
Fichas
 
Mahai-inguruan, ikus-entzunezko laborategien eta proiektuak garatzeko laguntza-programen nazioarteko panorama aztertuko da, bai eta horien ereduak, metodologiak eta proiektu berrien sorrera, zirkulazioa eta nazioarteko konexioa bultzatzeko gaitasuna ere. Espazio horietako profesional arduratsuen eta horietan parte hartu duten bi zinemagileren esperientziatik abiatuta, bi ikuspegiak elkarrizketan jarriko dira, horien benetako erabilgarritasunari, erronka nagusiei eta egungo beharrei hobeto erantzuteko moduari buruz hausnartzeko.
Igandea 20, irailak
12:30 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 13ko (igandea) 9:00etatik aurrera
 
Benjamin Naishtat zinemagile argentinarra da, Zinemaren Unibertsitatean eta Le Fresnoy-n graduatua. 2023an María Alchérekin batera zuzendu zuen Puan luzemetraiak Donostiako Gidoi Onenaren saria jaso zuen, eta Film Iberoamerikar Onenaren Goya sarirako izendatu zuten. Aurten Sail Ofizialeko Urrezko Maskorra eskuratzeko lehiatuko da Glaxo film luzearekin. Gainera, Zabaltegi-Tabakalera saila inauguratuko du Alchérekin batera zuzendu duen Pedro en el país filmarekin. Solasaldian, Benjamin Naishtat-ek bere lan- eta sorkuntza-prozesuak partekatuko ditu, zinemaren munduan ibilbide bat eraikitzeaz arituko da eta bere azken lanek bizi dituzten erronka eta ikaskuntzei buruz hitz egingo du.
Hizketaldiak - Nest
Asteazkena 23, irailak
10:00 h.
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Josephine filmaren emanaldiaren ostean, Beth de Araújo zuzendariak filmaren sorkuntzari, sormen prozesuari eta lan egiteko moduari buruzko solasaldi batean parte hartuko du. 2026ko Sundance Jaialdian estreinatu, eta U.S. Dramatic lehiaketaren barruan Publikoaren Saria eta Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso ondoren, Josephine Perlak sailean estreinatuko da, Donostia Hiria Publikoaren Saria lortzeko lehiatuz. Proiekzioaren ondoren, solasaldi ireki bat izango da zinema egiteko prozesuari buruz eta zuzendariak pelikularen ibilbideari buruz partekatu nahi duen guztiari buruz.
Larunbata 26, irailak
10:00 h.
Sarrerak eskuragarri irailaren 15eko (asteartea) 9:00etatik aurrera
 
Cecilia Barrigak zuzendutako dokumentala da, 2025 eta 2026an filmatua, "Comisionado para la Celebración de los 50 años de España en Libertad" eta "Instituto de la Juventud"-ekin batera. Bertan, Espainia osoko 80 gaztek baino gehiagok generoaren krisiari eta bizi dituzten kontraesanei buruz hausnartzeko elkartuko dira: gazte izatearen esanahiari, egungo harremanei, identitateari, sexualitateari, indarkeriari eta festari buruzko gogoeta kolektibo bat. Demokrazia ariketa bat -ezezagunen arteko elkarrizketa moduan-, pentsamendua eta etorkizunaren aurreko beldurra eta poza azaltzen eta ospatzen dituena.
50 urteko askatasuna
Asteartea 22, irailak
12:00 h.
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Topaketaren protagonista Antxón Gómez izango da, ekoizpen diseinatzaile eta zuzendari artistikoa. Ezaguna da Pedro Almodovarren ohiko kolaboratzailea izateagatik eta haren azken filmean (Amarga Navidad) egindako lanagatik. Enric Pastorrek, MANERAren sortzaile eta argitalpen-zuzendariak, moderatuko du solasaldia. Donostia Zinemaldiaren eta Euskadiko Arkitektura Institutuaren, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak bultzatuta, arteko lankidetzatik sortu da elkarrizketa. Zinemaren, arkitekturaren eta diseinuaren arteko topagunea izatea du helburu. Izatez, arte-diseinuaren eta zinemaren arteko loturari buruz hausnartzeko aukera izango da. Antxón Gómezen hitzaldiak askotariko alderdiak jorratuko ditu. Horien artean, diseinuak narratiba zinematografikoari egiten dion ekarpena, objektu espezifikoen balorizazioa eta objektu horiek hautatzeko prozesua landuko dira. Filmaketarako kokalekuak aukeratzeaz ere hitz egingo da: etxeei arreta berezia eskainiko zaie, eta erabaki horien oinarrian dagoen arrazoibide kontzeptual guztia azalduko da.
 
Zinemaldian Euskadi Basque Country 2030 Agendaren jardueren esparruan, Diego Luna zinemak errealitatea islatzeko duen moduari buruz arituko da. Aktore, zuzendari eta ekoizle gisa duen esperientziatik (Mexiko barruan zein kanpoan) eta Ambulanterekin duen loturatik abiatuta, film bat pantailatik ateratzen denean gertatzen denari buruzko hausnarketa egiten du. “Ambulante” 2005ean Gael García Bernal eta Elena Fortesekin batera sortu zuen erakunde bat da, dokumentala eraldaketa sozial eta kulturalerako tresna gisa bultzatzeko. Hausnarketa horretan, film batek eragiten dituen elkarrizketak, biltzen dituen komunitateak eta ingurunea begiratzeko eta eraldatzeko modu berriak irekitzeko duen gaitasuna jorratzen ditu.
Astelehena 21, irailak
16:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Fernando Postigo, Trantsizioaren garaian eta ondorengo hamarkadetan Donostiako bizitza sozial eta politikoa hobekien dokumentatu zuten fotokazetarietako bat, bere ibilbideaz eta ofizioa ulertzeko moduaz arituko da.Elkarrizketak prentsan emandako urteak errepasatuko ditu: atentatuak, manifestazioak, prentsaurrekoak eta kultur ekitaldiak, besteak beste. Halaber, Donostiako Zinemaldian egindako lana, oroitzapenak eta argazki esanguratsuenetako batzuk ekarriko ditu gogora. Argazkilariaren begirada artistikoaren eta eguneroko prentsa-lanaren eskakizunen arteko harremanaz ere hitz egingo du, baita irudiz irudi garai baten lekuko izango den eta etorkizuneko belaunaldiei helarazi ahal izango zaien artxibo bat osatzeko ardura ere.Saioaren hasieran, Peter Decherneyk zuzendutako Postigo Express film laburra proiektatuko da. Ondoren, Decherney elkarrizketara batuko da, filmaren jatorria eta elkarrekin egindako lan-prozesua azaltzeko.
Igandea 20, irailak
11:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 13ko (igandea) 9:00etatik aurrera
 
Ira Sachs zinegileak, aurtengo Epaimahai Ofizialeko presidenteak, The man I Love azken filma aurkeztuko du Perlak atalean, Canneseko Sail Ofizialean estreinatu ondoren. Jaialdira egingo duen bisita aukera paregabea izango da lan berri horri eta bere ibilbide zinematografikoari buruz hitz egiteko. Hogeita hamabost urte baino gehiagoko ibilbidean, Ira Sachsek filmografia guztiz pertsonala garatu du. Bere lanaren ezaugarri nagusia giza harremanei (erromantikoak zein familiarrak) buruzko begirada zehatza eta sentimentalismorik gabea da. Desioaren, sexualitatearen eta intimitatearen konplexutasunei ere heltzen die. Aukera paregabea izango da haren sormen-unibertsora hurbiltzeko eta haren ondoan giza izaerari buruzko begirada berezi batek markatutako ibilbidea egiteko. 
Hizketaldiak - Nest
 
Jordan Firstman-ek Club Kid filmaren sormen-prozesuaz hitz egingo du, eta fikziozko lehen film luzea egiteak zer suposatu dion azalduko du, urteetan film laburrak eta telesailak zuzendu, idatzi eta antzeztu ondoren. Bere lehen film luzea egitean bizi izan dituen erronkei eta hartu dituen erabakiei buruz arituko da. Filma Canneseko Zinemaldiko Un Certain Regard sailean izan zen, eta orain Perlak sailera iritsiko da, Donostia / San Sebastián Publikoaren Sariaren lehian.
Hizketaldiak - Nest
Asteartea 22, irailak
16:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Familia, aspalditik, ohiko baliabide narratiboa izan da telesail nazionaletan. Hala ere, gizarteak eboluzionatu egin du eta, ondorioz, familiaren definizioa gero eta askotarikoagoa eta pluralagoa da. Telebistak eta ikus-entzunezko edukien plataformek familia-egituretan izandako aldaketak islatu eta zabaldu dituzte, eta erakutsi dute gaur egun lotura afektiboak eraikitzeko modu berriak daudela.Solasaldiaren helburua da, batetik, ikertzea gaur egun familia-harremanak nola kontatzen diren laurogeita hamarreko hamarkadarekin alderatuta, eta, bestetik, aztertzea istorio horiek zer-nolako eragina duten imajinario kolektiboan.
Hizketaldiak - Industria
Larunbata 19, irailak
17:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 13ko (igandea) 9:00etatik aurrera
 
1970eko uztailaren 7an, Donostiako Zinemaldian Glauber Rocharen Cabezas cortadas estreinaldiak Espainiako zinema-kritikaren historiako pasarte nahasi eta argigarrienetako bat eragin zuen. «La Vanguardia» filmean egindako aipamen oldarkor batek erantzun publiko berri bat sortu zuen, Miguel Marías, Fernando Méndez-Leite, Gonzalo Suárez edo Emilio Martínez Lázaro bezalako kultura zinematografikoko gazteek sinatua. Berrogeita hamasei urte geroago, begirada kritikoaren bilakaerari buruzko hausnarketa proposatzen du jardunaldi honek, eta, horrekin batera, FlixOlék eta Video Mercury Films-ek berriki egindako zaharberritze-lanaren 4K-ko trailerraren aurkezpena, protesta hartako protagonisten lekukotasun esklusiboen proiekzioa eta Javier Mosqueda (zaharberritzailea) eta Miguel Lópezekin (Video Mercury Films/FlixOlé) izandako solasaldia.
Larunbata 19, irailak
12:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 13ko (igandea) 9:00etatik aurrera
 
Naëmi Adak Berlingo DFFBn egin zituen ikasketak. New Directors sailera iritsi da bere lehen film luzearekin: Body of Glass. Solasaldia ibilbidearen hasieran dagoen zinemagile batekin izango dugun hurbileko topaketa da. Bertara hurreratzen direnek debutaren atzean dagoen sormen-prozesua eta filmari forma eman zioten erabakiak ezagutzeko aukera izango dute. Solasaldian film luzeari lehen aldiz aurre egiteak dakartzan erronkak, ikaskuntzak eta desafioak jorratuko dituzte. Elkarrizketarako eta inspiraziorako gune bat, begirada zinematografiko propioa eraikitzen ari direnentzat.
Hizketaldiak - Nest
Osteguna 24, irailak
15:30 h.
Sarrerak eskuragarri irailaren 15eko (asteartea) 9:00etatik aurrera
 
Identitate-kategoriak nahikoak ez direnean, gorputza gailu narratibo bihurtzen da. Azken urteotako LGBTIQA+ zinema iberoamerikarrak identitatearen eraikuntza aztertu du bizitako esperientziatik abiatuta. Zinemagile horiek material autobiografikoak, familia-memoriak edo trantsizio-prozesuak erabiltzen dituzte identitatea, desira eta memoria pentsatzeko kontakizunak eta espazioak eraikitzeko.Solasaldiak, joera horren inguruan hausnartzea proposatzeaz gain, errealitatearen eta fikzioaren arteko tentsioak aztertzea planteatzen du. Bestalde, gorputza munduan bizitzeko beste modu batzuk kontatzeko, gogoratzeko eta irudikatzeko tresna nola bihur daitekeen aztertzen du.
Hizketaldiak - Industria
Asteartea 22, irailak
10:30 h.
Sarrera librea edukiera bete arte
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Genero-berdintasunaren aldeko Ikus-entzunezkoen Arteko Lan Taldeak (GTI), AAMMA, AMMA, CIMA, Dona i Cinema, Dones Visuals, (H)emen eta MIA elkarteek osatutakoak, eta RTVEren Berdintasun Behatokiak Nork du irudikatzeko eskubidea? Ikus-entzunezko feminista, arrazakeriaren aurkakoa eta dekoloniala jardunaldia antolatuko dute irailaren 21ean, Kultura Ministerioaren dirulaguntzarekin.Jardunaldiaren egitarauan Iruditeria berrietarako kontakizun berriak / Kontakizuna eraldatzen duten zinemagileak izango da, zinemagile ezberdinek begiratzeko, kontatzeko eta beren burua irudikatzeko modu berriak eraikitzeko aukerari buruz hausnartuko duten eztabaida. Era berean, bizi garen mundua irudikatzeko eskubidea nork izan duen eta nork duen jarriko dute zalantzan.
Astelehena 21, irailak
12:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Genero-berdintasunaren aldeko Ikus-entzunezkoen Arteko Lan Taldeak (GTI), AAMMA, AMMA, CIMA, Dona i Cinema, Dones Visuals, (H)emen eta MIA elkarteek osatutakoak, eta RTVEren Berdintasun Behatokiak Nork du irudikatzeko eskubidea? Ikus-entzunezko feminista, arrazakeriaren aurkakoa eta dekoloniala jardunaldia antolatuko dute irailaren 21ean, Kultura Ministerioaren dirulaguntzarekin.Jardunaldiaren barruan, Ikus-entzunezkoetan ikuspegi antirrazista eta dekoloniala txertatzeko praktika eta politika inspiratzaileak solasaldian, emakume migratuek eta arrazializatuek ikus-entzunezkoen ekoizpen-kate osoan pairatzen dituzten oztopoak eta indarkeria-moduak aztertuko dira, eta egiturazko desberdintasun horiei aurre egiteko proposamenak planteatuko dira.
Astelehena 21, irailak
09:30 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Ikus-entzunezkoen industria inoiz baino eduki gehiago sortzeko eta banatzeko gai den une honetan, erronka nagusia ikus-entzuleen arreta erakarri eta mantentzea da. Plataformen ugaritzeak, sare sozialen eraginak eta gomendio-algoritmoek ikus-entzunezko edukiak ezagutzeko eta ikusteko dugun modua eraldatu dute.Gaur egun, aldaketa-testuinguru batek markatzen du ikus-entzunezkoen kontsumoa. Elkarrizketa honek gaur egun ikus-entzunezko lanetara nola iristen garen hausnartzea proposatzen du. Halaber, bi kontu aztertzea planteatzen du: batetik, industria audientzia berriekin konektatzeko zer estrategia garatzen ari den, eta, bestetik, banaketa-eredu tradizionalak eta digitalizazioaren ondoriozko fenomeno berriak nola uztartzen diren.
Hizketaldiak - Industria
Osteguna 24, irailak
12:30 h.
Sarrera librea edukiera bete arte
Sarrerak eskuragarri irailaren 15eko (asteartea) 9:00etatik aurrera
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: