71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Joe May
Alemania  
85 min.
Polizia batek edertasun aparteko emakumea harrapatzen du, harribitzi lapurketa bat gauzatzen diharduen bitartean. Andereaz maitemindu eta hilketa batez zuzmagarri aurkitu izana, berorren aita, komisari burua, atzilotua izango da. Emakumeak, hasiera batena berenganako jarrera hotza azaltzen badu ere, berauk dauka esku polizia amaiera ilun batez libratzeko koartada.
Alexis Granowsky
Alemania 
77 min.
Ostedn-en, kerrizka txiki batetan, sekulako ustekaria altza da pertsonaia misteriotsu baten etorrera dela-ta, zeinaren maletak, hamairu hain zuzen, herriko ostatuan bati daude dagoeneko. Bertako kazetari batek bultzatua, gonbidatua miliolari ezaguna izan daitekenaren ustea nonnahi hedatuz doa, populazioaren pozbizia eta espekulaziorako joerak askatzen direlarik. Ostendgo hiriak bere ohizko itxura aldatu arren, pertsonaia misteriotsua ez da azalduko. Artegatasuna gorantz dihoala, bai ostariak baita kazetariak ere, sekretuan iritsi eta gaiso izanagatik ohean gelditu denaten itxurak egiten dituzte.
Wolfgang Staudte
Alemaniako Errepublika Demokratikoa 
87 min.
Hans Mertens zirujaua Berlinra itzuli da II. Mundu Gerra amaitu bezain laster. Mertens, gatazka bitartean bizi izandakoaz guztiz samindurik, edanera ematen da ezinegona jasan ahal izateko. Hainbestean igarotzen du denbora bonbek larriki jotako pisu batean, zeinaren jabea Susan baita, sarraski zelai batetik irten berri den marrazkilarisa gaztea. Emakume honekiko elkarbizitza eta bion artean sortzen hasia den sentimenduak bere apatia mingarriaz lekorarazten du. Hala eta guztiz, gerraren ametsgaiztak bere hartan dirau oraindik orain: Berlingo hirigunean bertan Hansek bere buruzagi ohia topatzen du, gerra hiltzaile aitortua berau.
Max Nosseck
AEB 
89 min.
John Herbert ganster zelebrearen bizitzan oinarritu istorioan datza filmau, 1903an Indianapolisen jaio zenetik eta 1934 poliziak Chicagon tiroz josi zuen arteraino. Philip Jordan-ek -filmaren gidoigile- maitasunez erakiko ditu gertakizunak, egoerak eta gaizkile mitikoaren banda inguratzen zuen atmosfera kutsatua ere. 
Rogelio A. González
Mexiko 
92 min.
Gloria, mexikar herrixka batetan bizi deneko atso beatu, gaixoti eta errena da. Apaizari joan zaio kexuka, senarrak bere sinesmenari iseka egiten omen diolakoan. Pablo, senarrak, emaztearen eguneroko txatxukeriez nazka-nazka eginik, banaketa eskatuko dio. Gloriak ezezkoa emango dio erlijio oztopoak tarte. Pablok hartara, ogibidez ebakitzaile dena, krimen perfectuaren bidezkotasuna aipatuko du egun batez tabernan. 
Thorold Dickinson
Erresuma Batua 
88 min.
Bella Mallen ero zorian da bere entsio itzelaren gas lanparetako tartez-tarteko itzaltze alditan erreparatuz doan heinean. Paul, bere senarrak, ez dio jaramonik ez deusik egiten bere izu ikaragarria apaltzeko eta bellak hartara are eta estuago senditzen du harrapatuta izanaren zentzazioa. Denbora aurrera joan ahala, jakin izango da argiaren fenomenu bitxi horrek baduela azalpen logikorik: tipo sarkin bat omen baita ganbaran izkututa.
Joseph H. Lewis
AEB 
87 min.
Bert Tarek haurtandik senditu izan du armenganako pasio etengabea. Hori dela medio, nagusi egiten den ahala, tiratzaile profeisonal bihurtuko da. Laurie ezagutzen du, bere emazte izango dena, feritako tiraketa barraka batetan. Eme arriskutsua eta sedukzio ahalmen handikoa berau, senarrak ogibide hondratu batez ordain ezin diezazkion luxuetara ohitzen da; hortaz, Bert bultzatuko du elkarrekin hainbat lapurketa gauza ditzaten. Horietako atraku baten harian andrak bi pertsona asesinatu eta mendian gotorlekua aurkitu beharrean izango da bikotea. Laurieri sheriffarekin akabatzea bururatzen zaio, baina Bartek es du urrats bat gehiago aurrera emateko asmorik. Bere erreakzioa erabat ustekabekoa izango da. 
Fritz Lang
Alemania 
80 min.
Niels Prien Armadeko ofiziala O-Take-San geishaz maitemintzen da Japonian. Neska haren seme baten esperantzan geratzen da. Alemaniarantz abiatu aurretik ahalik eta laisterren itzuliko denaren agindua ematen dio Prienek. Agindua bete ere beteaz, itzuli egingo da, beste emakume batekin ordea.
H. Bruce Humberstone
AEB 
82 min.
Gazte eder bat asesinaturik izan da. Polizia burua, ikuskizunen munduan ustezko izar bihurtzekotan, neskaren promozioan aritu izandako gizonaz da susmati. Biktimaren ahizpak auzia iker dezan eskatuko dio poliziari eta detektibe bat izendatzen dute lan honetarako. Manageraren zelataz arduratzen den detektibea -itxura xaloko, baina egiaz beldurgarria den kankailua- , garai batean hildako gazteaz maitemindurik zen. 
Slatan Dudow
Alemania 
72 min.
Berlin, 1931. Jatorri apaleko familia batek, Bónickedarrak, langabeziak jotako gizartearen ondorio latzat bizi dituzte. Gurasoak aurperiga botatzen dizkiotenaz gogaiturik, Bónickedarrren seme zaharrenak gurua hilko du; Annie berriz, alaba, Fritz-en haurdun geratzen den arren ezkontza egunean bertan honez banatzen da. Alderdi komunistak militanteak eta langabetuak bildo asmo dituen festa batetan, Fritz-ek eta Anniek bat egiten dute normanako sinua langileriaren kontu hartze politikoarekin. 
Jean Benoit-Levy, Marie Epstein
Frantzia 
100 min.
Familiak nozi dituen arazo ekonomikoak merio, Rosak bertan behera uzten du bizimodu arina eta lan topatu asmo egiten du. Apostulatua egin irrikiz, haurtandik miseria gorria eta bazterketa besterik ezagutu ez duten langile auzo batetako umeetara konsagratu saio da. Libois doktorearen ezezkoa gorabehera, Rosak ikasketa gogor bati ekinen dio Madame Paulinen laguntzaz. Pixkanaka pixkanaka, Rosa umeen konfidantza bereganatuz doa, Marie Coeuretena bereziki, zeinarekin begikotasun espezialak jokatuko baitu. Mariek bestalde, Rosaren eskuetara botatzen du bere burua harik eta Libois doktorea bere babesleaz neurri berean erakarririk dagoela ohartzen den arte.
Pierre Chenal
Frantzia 
87 min.
Angela, senarrak engainatzen diola konturatzekoan, mendekatu nahian edo, haren lagun batekin flirteatzen hasiko da, Canabolekin, morroi gizena oso. Senarra, umiliaturik sentitzen den arren, ezin dezake sinetsi emazteak babalasto halakoarekin engaina diezaiokenik. Aitzitik, Canabol Angelaz galduki maitemintzen da, argaldu nahi izanaren punturaino; bere egoera fisikoa jadanik obsesio bilakatu zaiolako, hots, martirio hutsa. 
Pál Fejös
AEB 
69 min.
New Yorken gaude, 20 urtetako hamarkadan. Gizon bar eta emakume bat lantegi berberan ihardun eta otorduak jatetxe berdinean egin arren, inoiz elkar ezagutuko direla dirudi. Independentziaren Egunaren bezpera partez, bakoitza bere aldetik etxera itzulia doa, alabaina Coney Islandgo erakarpenak iragatzen ari den furgonetako musikak asmoz alda erazten die eta hondartzan ezagutuko dute elkar azarea merio. Egun bakarreko tenorean maitasuna azalduko zaie. Errusiar mendian suertaturiko istripua eta poliziaren hanka sartze batek bortizki elkar  banantzen die une batez, nahikoa edonola ere milaka pertsona artean gal daitezen.
Marcello Pagliero
Italia 
81 min.
Lapur batek etxe batetan bere burua hil nahian dabilen neskarekin egiten du topo. Burutazio hori kendu erazi ondoren, hira da harri bitxizko lepoko bat lapurtzeko elkartzen dena. Bestalde, eguneroko bizitza arruntaz nazkaturik dagoen daktilografa batek zenbait abentura ero burutzea erabakitzen du, poliziaren sarekada batetik, txiripaz libratuz. Hiru pertsonaiok gautoki batean batera etorri eta maitasunezko istorio bat sortuko da. 
Mario Soffici
Argentina 
100 min.
rosaura pentsio merke batetan bizi da bere bikotearekin, pintore bohemio zaharra berau. Pentsioaren jabearentzat eta beronen alaben ustez, Rosaura andregai aproposa litzateke artista agure, lotsati eta erromantikoarentzat. Beste etxetiar baten ustez ordea, zeina Rosauraz maitemindurik baita, gazte gizaraja agure zital horren sareetan guztuz ikaraturik bizi da. Pintorearen ustea aldiz arras bestelakoa dugu, Rosaura krimenaren mugaraino behartu duen gizaki maltzurra omen litzateke. 
Andrew Stone
AEB 
77 min.
Komedia gisako musikal honek ospea eskuratu berri duen dantzaria dauka protagonista, zeina emaztearekin -abeslari bat- istilutan sartu eta gero, maitekiro adiskidetuko bait dira ondoren. Hamalau zenbaki musikalez zipristindutako trama aitzaki ezinobea da musila alorreko irudi legendarien talentua azaltzeko. 
Robert Florey
AEB 
88 min.
1900. eko uda, San Steffano hirian, Italiako iparraldean onuradun bakarra dela argituko du. Francis Ingram, pianujole kontzertista, elbarri aulki bareran erretiraturik bizi da Villa Francescon, XVI mendeko mantsiotzar batean. Testamendua berregitera doalako, buru ahalmenak oso osorik dituale testifika dezaten eskatzen die bere bazkideei. Baina Francis gau hartan bertan hilko da aulki eta guzti eskaileretan behera erortzerakoan eta hilburukiaren irakurketak, Julie Holden, Ingramen erizain partikularra, Francisren koinatu eta iloba, hildakoaren abokatuarekin azpijokuan hasten dira heredentzia eskuratzekotan. Terrore hiroak estaltzen du etxea.
Thorold Dickinson
Erresuma Batua 
95 min.
Suvorin txotik gabe geratu da. Baina entzuten du nonbait, bere arima deabruari saldu omen zion damak, Ranevskaya Kontesak, kartetan dirua irabazteko sekretua daukala. Suvorin Lisaveta seduzitzen saiatuko da, honen bidez, bere izeba kontesarengana iristeko. Sekretua eskuratzen duenean dena karta partida batetan jokatzea erabakitzen du. 
Wolf Rilla
AEB 
77 min.
Alan Bernard maiorra, bere kaoinatu Gordon Zellabyren etxera heltzen da kezkaturik nonbait, non fenomenu estraino saioa baieztatuko du. Badirudi herria sorginkeriaren menpe dela: jendeak konortea galtzen du eta aldea hegaz egiten ari den aireplanu batek ere, horren eraginak jasaten ditu. Denbora epe bat pasa ondoren denok datoz beren onera, baina emakumeak haurdun daudela konturatzen dira. Hamabi hilabeteren buruan, emakumeek oso itxura antzeko hamabi haur sortzen dituzte mundura, ilehoriak, azkarki garatzen dituezten ahalmen telepatikodunak eta sekulako zerebru argitsukoak.
Erwin Piscator, Mikhail Doller
Alemania 
97 min.
Santa Barbarako arrantzaleek lan antolaketaren hobekuntza bat eskatzen dute. Untzijabeak ezetza eman eta heurek greba bati ekin diote. Patroiak herrialde mugakide batetako jendea biltzen du enkarte baten bidez, baina berehala sortzen dira bi talde. Sindikatuetakoek baretuezinik dabiltza extremisten eraginez biztutako horien arteko gatazka latzak. Hauetariko baten fusilamenduak patroiaren promesengatik konbentzituak izan direnengan hausnarketa sortarazten du eta lana bertan behera uzten dute. Burugogor gutxi batzuk bakarri ontziratuko dira. Heuren artean untzian arrantzaleen matxinada eta geroxeago kostaldeko herri guztietako matxinada sorerazten duen gazte bat infiltratzen da. 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: