Nest Film Students XVI. epaimahaia honako herrialde hauetako eskoletako ikasleek osatzen dute: Alemania, Belgika, Brasil, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Israel, Portugal, Suitza, Txekiar Errepublika, Txile eta Errusia. Epaimahaiaren burua Virgil Vernier da eta denen artean, honako sari hauek ematea erabaki dute:
Panavision Saria, honako film honi:
Haur baten pentsamendua ezagutzera ematen digulako, botererik gabe mundu batean harrapatuta dagoenean.
“EL VERANO DEL LEÓN ELÉCTRICO” Diego Céspedes
(Carrera de cine y televisión - Universidad de Chile, Txile)
Aipamen berezia:
Ausardiaz eta freskotasunez begiratzen diolako zinemari, etorkizun handiko zinemagile gazte baten esentzia harrapaturik
“ONDE O VERÃO VAI (EPISÓDIOS DA JUVENTUDE) / WHERE THE SUMMER GOES (CHAPTERS ON YOUTH)” David Pinheiro Vicente
(Escola Superior de Teatro e Cinema, Portugal)
Sari honekin, irabazleak bi sariren artean aukeratu ahalko du; lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.
Orona epaimahaiak Mondragoneko Unibertsitateko (HUHEZI) ikasleez osatuta, Mondragoneko Unibertsitateko irakasle batez koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzaren presentziarekin, hurrengo saria ematen du:
Orona Saria Topaketaren laburmetrai berritzaileenarentzat:
Zinemaren historian askotan landu den emakumearen gorputzaren gaia era apurtzailean kontatu duelako eta teknikoki zein narratiboki berritzailea delako.
“THE GIRL WITH TWO HEADS” Betzabé García
(National Film and Television School, Erresuma Batua)
Sariarekin laburmetraiaren zuzendariak 5.000€ gordin jasoko ditu.
Nest Film Students-ren sarien helburua zinemagintzaren teknika eta lengoaia ikasteko gogoa duten ikasleen etorkizuneko lanak bultzatzea eta babestea da. Horrez gain, aukeratutako laburmetraien internazionalizazioa eta distribuzioa bultzatzea ditu helburu.
Berariazko epaimahai batek, euskal zentro ikasleek eratuta, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzendutakoa, Orona Saria banatuko du Topaketako laburmetrai berritzaileenari. Honekin, 5000 euroko saria emango zaio laburmetraiaren zuzendariari.
Bestalde, epaimahai berezi batek, Topaketan parte hartuko duten eskoletako ikasleez osatutakoak, eta zinema munduko profesional ezagun bat buru izango duenak, Panavision Sariaren irabazlea aukeratuko du. Sari honekin, irabazleak bi sariren artean aukeratu ahalko du; lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.