71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
JOHN M. STAHL
AEB 
6 min.
Tom ugazaitak Aliceri erantzun bat ematen dionean, Gene bere mutil-laguna neba duela pentsatuko du, hark eraztun berdin-berdin bat duelako. Alicen ama, Helen, Parisen hil zen alaba erditzerakoan eta Tom Helenekin maiteminduta zegoenen, alabatzat hartu zuen haur jaioberria. Genek eta Alicek beren buruez beste egitea pentsatzen dute, baina azkenean odol berekoak ez direla jakingo dute. 
JOHN M. STAHL
AEB 
9 min.
Rosamondek bere ama baby Brabant abandonatzen du hark kasino batean lan egiten duela jakitean, eta aktoresa arrakastatsu bihurtuko da. Alabaren aldegiteak lut jote utzi du ama eta opioa kontsumitzen hasten da. Rosamond Baby Brabantekin ezkonduta egon zen Brabazon aberatsaren ned semearekin maitemintzen da; ahaidetsasun hori dela eta, anai-arrebak ote diren eta beren harremanaren ezintasunaren beldur izango dira. 
JOHN M. STAHL
AEB 
6 min.
Istripurik gabe melodrama ez litzateke existituko. Istripuetan itsu geratzen den jenderik gabe, melodrama ez legoke zineman. Alde egina den emaztearen bila joateagatik istripua izan duen senarra barik, melodrama ez zen melodrama izango. Ezbeharrean senarra itsu geratuko ez balitz, melodramak ez luke ezer balioko. Ezta emazteak bera ohartu gabe zainduko ez balu ere...
JOHN M. STAHL
AEB 
6 min.
Bere eztei egunean. Normak bere senarra izango denari iraganeko sekretu bat kontatu nahi dio, baina bere amak ez diezaiola esan aholkatzen dio. Sekretua Normak seme bat duela da; Edwardek azkenean sekretuaren berri jakingo du eta umea semetzat hartuko duela zin dagio, baina haren aita hilko duela dio. Tom bere lagunari buruzko susmoak ditu, eta Normarekin bakarrik topatzen hura tirokatuko du. 
JOHN M. STAHL
AEB 
8 min.
Apurka, Stahl bere lan taldea osatuz doa. Bess Meredyth behin baino gehiagotan izango du gidoigile Frances Irene Reelsekin batera. Bestalde, muntaketa gelan badu aholkulari eta lagun Madge Tyrone artisau fina. Oraingoan, Estatu Batuetako Hegoaldea dugu paisajea. Bertan, protagonistetako bat joku etxe batez arduratzen da itsua den amak ezer jakin gabe...
JOHN M. STAHL
AEB 
8 min.
Aspaldiko laguntzaile zuen Frances Irene Reelsekin batera idatzi zuen Stahlek gero A.P. Youngek gidoi bihurtuko zuen istorioa.Gero eta zainduagoak ziren itxuraz filmak. Jack Holden arte zuzendaria zen eta muntaketan jende berria baino eskarmentu handiagokoa zegoen, Robert Kern eta Margareth Booth. Stahlek zuzendari laguntzailea zuen Sydney Algier.
JOHN M. STAHL
AEB 
8 min.
Elkarrengandik aldendu aurretik, Johnek eta Irenek aspaldian utzi zioten elkarbizitzari. Erremediorik ez dagoelarik, ordea, elkar maitatzen dutela ohartuko dira Zinemaren Historian leku handia duen Sol Polito argazki zuzendariak argiztutako melodrama honetan. Antzerki lan batean oinarriturik, film pisuzkoa izan zen. Horrexegatik, arte zuzendaria eta guzti izan zen estudioan.
JOHN M. STAHL
AEB 
8 min.
Stahlen filmen datuetan gero Zinemaren Historian garrantzi handia izango zuten izenak agertzen hasten dira. Oraingoan, Cedric Gibbons dugu arte zuzendaria Gillespierekin batera. Gibbonsek egun ezagutzen dugun urrezko Hollywoodeko irudia sortu zuen. Memory Lane honetan, Eleanoreren senarraren gizarte maila altua adierazten duten ikutuak bere ardura dira.
JOHN M. STAHL
AEB 
7 min.
Zortzi urte geroago, Fox ekoiztetxeak film honen eskubideak erosi zituen eta bertsio berri eta hiztuna burutu zuen George Marshall zinegileak, Will Rogers cowboy famatua izarra zelarik. 1927an Stahlek bere ekoiztetxe propioa sortu zuen. Tiffany-Stahl izango zuen izena eta ez zuen inoiz amore emango; hiru urtetan, 40 film burutu ziren bertan.
JOHN M. STAHL
AEB 
102 min.
Gero eta luzeagoak, gero eta atrebituagoak, gero eta mamitsuagoak dira Stahlen filmak. A Lady Surrenders -ek John Erskine idazlearen "Sincerity, a story of our time" nobelan du oinarria. Aktore artean, gero Zinemak izan duen Sherlock Holmesik ospetsuena izango zen Basil Rathbone agertzen da protagonistaren maitalearena eginez. Gidoigilea, emakume bat, Gladys Lehman.
JOHN M. STAHL
AEB 
91 min.
20 urte pasata, komediaren artisau batek, Melvin Frankek, birmoldatu zuen Sturgesen sinadura duen erokeri xarmant hau. Janet Leighek hartu zuen bertan Sidney Foxen papera eta Ezio Pinza izan zen Il Comte di Rova. Denboraren poderioz, Frankena zahartu da, Stahlenak pikaro dirauen bitartean. Vera West moda diseinaitzaleak sortu zituen pelikularen arropak.
JOHN M. STAHL
AEB 
86 min.
Hays bulegoak, zine zentsuraren lehendabiziko kodea sortu zuenak, estu markatu zion bidea John Stahli, ez baitzuen nahi senarrarekiko leialak ez ziren emakumeen erretratua atsegina izatea. Nahiz eta segizioa ikaragarria izan, Hays bulegokoak ez ziren batere kontent geratu eta 1938an ere kexu agertu ziren pelikulak adulterioa goratzen zuelakoan.
JOHN M. STAHL
AEB 
105 min.
Honetan ere, tira-bira ikaragarriak izan zituen Stahlek zentsurarekin. Moral epaileei ez zitzaien atsegin, esaterako, izeba Juliaren pertsonaia, oso emakume irekia zelako, emakume engaiatua eta bere haurrari aterpe ematen ziona. Billie Burkek antzeztua, baditu komedi instant marabilloso bi bere gain, bera abeslari eta senarra pianoan agertzen diren horiek.
JOHN M. STAHL
AEB 
111 min.
Oskarretan finalista hainbat mailatan, Douglas Sirkek egin zuen bertsio miresgarriarentzako oinarri eta ardatza, hona hemen melodrama klasikoa bere maiestate eta handitasun osoan. Estrainekoz erabili zen zineman odol beltza eta azal txuria zituen gizaki baten trajedia. Estrainekoz, beltzek kentzen diete pantailaren ospea eta garaipena pertsonaia zuriei.
JOHN M. STAHL
AEB 
110 min.
Douglas Sirkek, melodramaren enperadoreak, aurkituko zuen hemen, 20 urte pasa eta gero, bere lan handi baterako inspirazio iturria, Rock Hudsonek eta Jane Wymanek antzeztua. 1935eko lehendabiziko bertsio honek munduko emakume guztiak negarrez utzi zituen eta kritikari guztiek onartu behar izan zuten akatsik ez zegoela istorio ero, sinesgaitz eta bikain honetan.
JOHN M. STAHL
AEB 
115 min.
1.547.000 dolar balio izan zituen film honek, eta takilan jasotakoa 1.576.000 dolarretik ez zen pasa izan. Hala eta guztiz, ?Life" aldizkariak 1937ko ekainean "hilabete honetako filma" izendatu zuen eta "extra" moduan lan egin zutenek soldata ederra jaso zuten, 10 dolar eguneko. Pantailan, Only Yesterday filman denek goratu zuten emakumea, Billie Burke.
JOHN M. STAHL
AEB 
100 min.
Izugarri ondo islatzen du John Stahlek New Yorkeko antzerkiaren mundua eta ederki baino hobeto irekitzen du pelikula jendez eta ilusioz beteriko kale batean. Argazki zuzendari lanetan, Alemaniako espresionismoan artista osoa izan zen Karl Freund dugu. Musika Charles Previnena da eta aldizkari guztiek aurreikusi zuten filmak ikaragarrizko arrakasta izango zuela takilan.
JOHN M. STAHL
AEB 
90 min.
Neskame bat pianojole ospetsu batez maitemintzen da, burutik sano ez dagoen emakume batekin ezkonduta dagoela jakin gabe. Banatzen direnean, berriro elkar ikusteko agindua egiten dute, topaketa hori ezinezkoa dela jakin badakiten arren. Douglas Sirkek film hau ere erabili zuen beste maisulan bat burutu ahal izateko, Interlude, Rossano Brazzi eta June Allysonekin.
JOHN M. STAHL
AEB 
87 min.
Komedia delizios eta malizios honek oinarri duen nobelak ez zuen izenburu makala, "Buried Alive", bizirik lurperatua. Nunnally Johnson gidoigile prestuak egokitu zuen zinemara eta ekoizle afanetan ibili zen. Nahiz eta Stahlen lan handia izan, ez da saio berri-berria. 1933an Arthur Hopkinsek istorio bera azaldu zuen Roland Young eta Llian Gish antzezle zituelarik.
JOHN M. STAHL
AEB 
90 min.
Aventure en Libye izenburua jarri zioten Frantzian. Izan ere, Libiako basamortuan galduko zaigu Henry Fonda kazetari herabea soldadu bihurturik. Basamortu horretan heroia bilakatuko da. Eta baita galdutzat ematen zuen maitea berreskuratu ere pelikula bukatu aurretik. Soinu bandaren sortzailea, Alfred Newman.
JOHN M. STAHL
AEB 
95 min.
Argiaren beste azti bat film mingarri hau argiztatzeko arduran, Joseph La Shelle. Aktoreen artean, Vincent Price aurkituko dugu. QuizzWest, oso mutil arrunta, gerrara doa. Japoniarrek hartuko dute preso Filipinetan. Ihesari emanda, zingiretan barrena sartuko da beste soldaduekin batera. Kritikak ez zuen ondo hartu oinarria zen antzerki lanaren bukaera aldatu izana...
JOHN M. STAHL
AEB 
137 min.
Joseph Mankiewicz, Eva al desnudo zuzenduko zuena, ekoizle ibili zen eta, Nunnally Johnsonekin batera, egokitu zuen pantailara Croninen nobela. Oskarretako hainbat eta hainbat mailatan finalista (aktorerik onena, argazkia zuri beltzean, arte zuzendaritza, soinu banda...), egun harritzen gaituena zera da, filmari darion askatasun eta elkartasun grina.
JOHN M. STAHL
AEB 
111 min.
Leon Shamroy argazki zuzendariak Oskarra eskuratu zuen. Gene Tierney eta Lyle Wheelet eta Maurice Ransford arte zuzendariak finalistak izan ziren. Mugarik, trabarik, onartzen ez duen melodrama oso honek ez zuen oztoporik aurkitu ikusleen bihotzerako bidean. Luxuzko errepartuan, Jeanne Crain eta Vincent Price. Soinu bandan, Alfred Newman.
JOHN M. STAHL
AEB 
115 min.
Estatu Batuetako Hegoaldeak badu bere leku propioa Hollywoodeko zineman, Lo que el viento se llevó, El árbol de la vida ... The Foxes of Harrow-ek tradizio eta traza horiei heltzen die gogor. Kulebroi, folletoi eder eta luxuzkoa, lan ona egiten du bertan Rex Harrisonek eta ez da makala irudiek ematen diguten New Orleanseko bizitzaren isla...
JOHN M. STAHL
AEB 
106 min.
A tasty blend of a drama and a fable with biblical undertones, located in rural Kansas at the beginning of the century. Cornel Wilde is a lawyer in debate with himself about three women: his legitimate wife, Ann Dvorak, and another two willing to take her place, Anne Baxter and Linda Darnell. According to Yann Tobin
JOHN M. STAHL
AEB 
84 min.
Oso pelikula xelebrea Stahlen filmografian. Izan ere, ez zen berak aukeratutako egitasmoa. Elliott Nugent zuzendariak filmaketa hasi eta astebetera lana bertan behera utzita, Stahlek bere gain hartu zuen istorio xuabe, alai eta endredatu hau, periodiku artikulu batean oinarria duena. Artikuluaren izenburua: "Futbol amerikarraren zaletuok ez dira gizakiak".
ROBERT STEVENSON
AEB 
89 min.
Mary Poppins eta Jane Eyre zuzendu zituen Robert Stevenson zine langile prestuak Back Street berritu zuen Hollywoodek ederki asko zekielako melodrama ausart honek arrakasta izango zuela hamarkadetan zehar. Luxuzko ekoizpena izan zen eta oraingoan ere, ikuslegoak bat egin zuen patuak estu markaturiko emakume protagonistarekin. Filmak baditu instant dramatiko ahaztuezinak.
MAX OPHÜLS
AEB 
90 min.
Zer lotura dute Only Yesterday-k eta Ophulsen maisulanek? Batzuen ustez, biek, Lewis Allenen liburuan oinarritzen denak eta Stefan Zweigen kontakizun malapartatua abiapuntutzat duen honek eromen gazigozoa bera azaltzen dute. Egia ala ez, Carta de una desconocida film liluragarria da, publizitateak zioenez, "maitasunak dirauen arte iraungo duena".
DOUGLAS SIRK
AEB 
108 min.
Urrezko Hollywoodeko beste isla ikaragarri eta sorgingarria. Ekoizpen dotorea, bizitzaz blai dagoena. Gidoiak ez du akatsik eta filmak melodramaren arau guztiak betetzen ditu banan-banan . Douglas Sirkek laztandu egiten ditu istorioa eta pertsonaiak eta Jane Wyman finalista izan zen Oskarretan.
DOUGLAS SIRK
AEB 
90 min.
Kritikak ez zuen ondoegi onartu Sirken bertsio berria baina zineman maitasunezko istorioek izan behar duten guztia agerian dago drama borobil honetan, non film zaharraren neskamea Munichen den neska amerikarra bilakatu den. Technicolor eta Cinemascope sistemetan filmatua, Ross Hunter ekoizle handiak hartu zuen bere gain "remake" honen ardura.
DOUGLAS SIRK
AEB 
124 min.
Lana Turnerrek, John Gavinek, Sandra Deek ez dute garrantzirik pelikulan, istorioan, amesgaiztoan. Stahlen filman gertatu zen legez, emakume beltza eta azal txuria duen neska antzezten dituzten aktoreek betetzen dute pantaila oso-osoan. Juanita Moore eta Susan Kohner dira eta finalistak izan ziren, ohore osoz, 1959 urteko Oskarretan.
DAVID MILLER
AEB 
107 min.
This third version was started by Ross Hunter (he couldn't count on Sirk this time) in an attempt to give old golden Hollywood it's lost starry glamour. Consequently, Susan Hayward's drama as a kept woman gets exactly the same relevance as the fashion show (Jean Luis's) that parades on the screen. A love and luxury movie.
KEVIN BILLINGTON
Erresuma Batua 
113 min.
Donald Sutherland eta John Cleese aurkituko ditugu pantailan Oskar Werner eta Barbara Ferrisen ondoan. Oraingoan, neska kazetaria da. Maitasunaz zauritzen duen gizona orkestra zuzendaria dugu orain ere When Tomorrow Comes haren bigarren bertsio honetan, estrenatu zen garaian kritika estatubatuarrak gogoz txalotu zuena.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: