71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
EDWARD DILLON
 
1 min.
Bill's boss is caught for speeding and ends up in jail. Unable to pay the bail, he calls Bill and gives him the number of his safe. The young boy starts to follow his instructions, but unfortunately forgets the combination and has to turn to a safe-forcing expert friend.
TOD BROWNING
 
6 min.
Ez da prexixo Tod Browningen maisu lanik borobilena. Alde batetik, etorri berria zen Tiffany Productions ekoiztetxera. Bestalde, ordurako lagun, kide, konplize eta laguntzaile izan zituen guzti horien falta nabari nabaria zen Toden animo eta portaeran. Halare ez pentsa Dólares a cuenta alferrikako lana denik. Garai hartako melodramen indarra badu eta Ruth Roland bezalako aktoreek beti betetzen dute ondo baino hobeto euren eginkizuna.
TOD BROWNING
 
85 min.
Estrainekoz zineman, Bram Stokerrek eta Transilvaniako tradizioek sorturiko izaki hilezina. "Beldurrez beteko zaitu" zioen publizitateak. "Emakumeak izan dezakeen maitasunik harrigarriena... lanbroak estaltzen duen aurpegi zurbila beregana makurtua" zioten iragarkiek. Dracularekin banpiroa sartu zen gure bizitzetan eta zeluloidezko erresuman. Dracula bilakatu zen betikotz Bela Lugosi. "I am...Dracula" esan zuen une beretik bera eta gu izan ginen sorgindurik.
TOD BROWNING
 
8 min.
Harriduraz jaso zuten garai hartako zinema aldizkari herrikoiek Priscilla Deanen ausardia pelikula honetako bere rola onartzean. "Oso pertsonaia gogorra eta emetasun gutxikoa da. Baliteke zuzendariaren errua izatea baina askotan bere antzezteko era krudelegia da. Babesaren bila beregana doan umeari errefus egiten dioneko eszena bereziki mingarria da. Ez dugu uste hau bezalako lanek fama ona emango diotenik. Halare, izugarri ondo dagoela esan beharrean gaude".
TOD BROWNING
 
68 min.
John Gilbert mundu osoko emakume guztien printzea izan zen zinema mutuaren garaian. Greta Garbok maitatu zuen John Gilbert joanak ziren garai haietan. John Gilbertek adioa esango zion Hollywoodeko ametsari filme honetan. Pelikulak erritmoa badu. Pelikulak tonu burlatia badu. "Fast Workers" galbideruntz doan Don Juan baten erretratua da. Eta justu momentu hartan John Gilbert arriskuan zegoen Don Juan bat zen.
TOD BROWNING
 
64 min.
Irving Thalberg ekoizle leiendazkoak "Frankenstein baino izugarriagoa den zerbait nahi dut", esan zuen eta Browningek La parada de los monstruos egin zuen. Zirkoko giza "piztiek" Ederraren kontra sorturiko mendeku horren kontakizunak zinema osoa sorgindu izan du urteetan zehar. Ikusleek harriduraz, tristuraz, espantuz hartu zuten, kritikak bedeinkatu zuen. Kritikak madarikatu ere egin zuen. Hain zen dardaragarria filmeari darion tristura ezen MGMek pantailetatik erretiratu baitzuen.
TOD BROWNING
 
73 min.
Hiru aldiz kontatuko zuen zinemak emazteak engainaturiko boxeolariaren istorioa, Tod Browningen zikloak eskeintzen digun hau lehendabiziko bertsioa dugularik. San Franciscoko egunkariek ordura arte ikusiriko filme "arrosa" memelo horiek baino askoz hobea eta gomendagarriagoa zela aldarrikatu zuten. Halare, krudeltasun pittin bat gehixeago eskatu zioten Browningi. Kontuak kontu, bai Friscon bai beste lekuetan Jean Harlow andereñoarekin maite minez geratu ziren.
TOD BROWNING
 
61 min.
Ba al dakizue nor izan zen Tod Browningek pantailan atera zuen lehen aktore-banpiroa? Ez. Ez zen Bela Lugosi txit gorena, Lon Chaney berdindugabea baizik. Todek eta Lonek 1927an London After Midnight izenburuko filmea egin zuten. Han zegoen banpiroa. Han, 1935eko lan honen inspirazio iturria Mark of the vampirek gaueko izaki beldurgarri guztiak biltzen ditu Carpatos mendi katean dagoen etxetzar bateko balkoi eta leihoetan. Garai hartako ikusleen odola izoztu zen zainetan. Gurea, ordea, plazerrez berotuko da egun.
TOD BROWNING
 
Filmeak ez zuen Variety nahikoa kontent utzi baina halare, Browningen aztarna eta arrasto guztiak agerian daude ezkutuko zientziak aitzaki, hizbide eta arma dituen filme honetan. Magiak kenduko dio mozorroa Sabbatt doktorearen hiltzaileari. Magiak eta hiru gidoigileren abilezia bihurriak. Robert Young gaztea da mirariak saltzen dituen ikerlari afizionatua, hasierako eszena ganberro eta maltzurra eskeintzen diguna.
TOD BROWNING
 
7 min.
Tod Browningek eta bere laguna George M. Yohalemek Edna Ferberren Fanny Herself nobela negartia egokitu zuten pantailara. Kolaboratzaile prestua zen William Fildewek kontakizunak behar zuen tonu gazigozoa aurkitu zuen txuribeltzeko argazkian. Beldur eta tristuraz tindaturiko filmeetan espezializatua zen Universal ekoiztetxeak aurrera atera zuen zinema hizketan hasi zenean bigarren bertsioa izango zuen filme hau.
TOD BROWNING
 
8 min.
1921 urtean eginiko filmearen bertsio hiztuna. Plazara jalgi zen egun berean New York Herald Tribunek modaz pasata zela esan zuen. Halare, bi gauza onartu zituen: zuzendariaren esku ona eta aktoreen lan jatorra. Kritikariak Tod Browningek zine mutuan zuen ahalmen irudizkoa gorde izana eskertzen du. Varietyk, ordea, kontrako eritzia zuenn: "filmean ez dago hari zuzenik eta antzezleek euren nahia baino ez dute egiten". Erreparatzen badiozue gangster gaiztoari Edward G. Robinson dela jabetuko zarete.
TOD BROWNING
 
76 min.
Edward Dillon
 
170 min.
Tod Browning aurrez aurre topatzeko aukera primerakoa dugu zeluloidezko 170 metro neurtzen duen antigoaleko filme honetan. Ikusten hortik doan luremaile flaku hori? Ba, bera da. Mister Tod Browning. Zirkoan ibili zeneko garaietako Charley Murray lagunak lortu zion lan hori David W. Griffith filmatzen ari zen bi erroilu barregarri hauetan. Intolerancia eta El Nacimiento de una nación sortuko zituen zinema aitzindariari gustatu zitzaion Toden piura, Toden jarrera eta laguntzaile hartu zuen.
Edward Dillon
 
5 min.
Billen filmeak zuzentzen zituen Edward Dillon bera aurkitzen dugu kameraren atzean Tod Browningen argudioa darabilen komediatxo honetan. Aktoreen artean, Billen istorioetan parte hartzen zuen Fay Tincher andereño kaskariña. Todekin batera kontakizuna asmatu zuen Chester Witheyek konte errusiar batena egiten du bihurri. Endredu guzti guztien aitzakia, agertzen eta desagertzen diren harribitxi sakratu batzuk.
TOD BROWNING
 
7 min.
Metro-Goldwyn-Mayerrerako egin zuen lana oraingoan Todek ohiko lagun guztiek inguratua. Gidoigile ihardun zuen Waldemar Youngek eta Errol Taggartek, muntatzaile. Lon Chaney zen, jakina, izenburuko "Txori beltza". Baita jende xumearen artean dirua ta ogia banatzen zituen "Apezpikua", elbarri esku zabala ere. New York Suneko kritikalaria bihotz bihotzez mintzo zen: "egungo zinemagintzan ez da Browingek duen abilezia duenik. Melodrama distira berezi, beldurgarri eta maltzur batez jazten du".
TOD BROWNING
 
79 min.
El muñeco asesino gure aretoetara heldu baino hainbat hamarkada lehenago baziren zineman gizakiak hiltzen zituzten panpiñak. Lionel Barrymorek mendekua hartu nahi du. Deabruaren Irlan izan da preso eta nortzuk diren errudun ederki daki. Errebantxaren goseak bultzatua egingo ditu muñeko hiltzaile horiek. Gorrotoak gidatua, Parisen dago emakumez jantzita. Filmeari izuaren kiratsa dario eta gauaren itzal goibelean aurkitzen du aterpe eta inspirazio berdaderoa.
TOD BROWNING
 
5 min.
Photoplayek, zinemari buruzko aldizkarien artean lehenak, argi ta garbi adierazi zuen: "filme honek benetakoa dirudi. Eta benetakoa dirudi kontakizunaren egilea bizitza osorako zigorra betetzen ari delako kartzelan". Photoplayek 5 erroilu hauetan dauden "hainbat ta hainbat eszena zirrara handikoak" laudatu zituen eta Todek bukaeran hartutako erabakiarekin bat egin zuen. Aktoreen artean, jatorriz "txikanoa" zen George Hernandez.
JOHN EMERSON
 
2 min.
Prentsa garaikideak ez zuen filme honi buruzko komentario aproposik asmatu. Ustekabean, sorpresaz, hartu zituen den denak. Sorpresaz harrapatu zituen Douglas Fairbansek gidatzen duen kotxe arraro eta ikusgarri horrek. Ustekabez, John Emerson zuzendariaren sasoi matxinoak. Ezustean argudioaren ikutu eroak. Ez zuten jakin, ez, zer esan Douglas Fairbanksen estilo zalapartariaz. Ikuslegoak, ordea, dudarik gabe, arazorik pe, txalotu egin zuen zeluloidezko "zeppelin" hau.
TOD BROWNING
 
7 min.
Konfiantza handiko laguntzailea zuen Waldemar Youngek idatzi zion Tod Browningi filme honetarako gidoia. Oinarria, Todek berak asmaturiko ipuina, legearen beste aldean dabilen jendeaz beteriko ipuina. New York Timesek honela zioen: "aditua da Browning mota honetako kontakizunetan. Berezko ikutu xamargarriaz apaintzen ditu. Halare, legearen garrantziaz ahazten ohi da eta berak sorturiko gaizkilei errezegiak zaizkie gauzak".
TOD BROWNING
 
1 min.
Begi bakarreko abentureroa antzezten du oraingoan Lon Chaneyek Browningek berak eta Joseph Mankiewicz zuzendariaren anaia Hermanek asmaturiko melodrama exotiko honetan. Kritika Tod eta Chaneyen aurka jartzen hasia zen. Motion Picture Magazinek honela zioen: "Argudioa oso zakarra da, gaiztotua, inkluso. Lon Chaney ez balego, bizitzaren karikatura gordina dela esaten arbuiatuko genuke. Zirrara sortzen maisua da Browning baina kontatzen duenarekin kontuz ibili beharko du aurrerantzean".
TOD BROWNING
 
7 min.
Estrenu egunean, ikusleak garrasika hasi ziren filmearen erdian gogorra, oso gogorra baitzen pantailan agertzen zena. Lionel Barrymorek, antzerki eta zineman ospe handikoak ziren John eta Ethelen anaia eta, izan ere, gaurko Drew Barrymoreren osaba- aitonak, bere neskarekin amodioetan den mutilari burua moztu nahi dio. Burua moztu? Zer ba? Ba feriyan San Juan Bautistarena egiten du eta. The Showeko eszena ugari espantagarriak zirela esan zuten askok ta askok. Aldi berean, melodrama ikaragarri ondo sortua zela baieztatu zuen prentsa osoak.
TOD BROWNING
 
85 min.
Antzerkitik ekarria zen ere hilketa, magia eta ikertzaileen manerak eder asko nahasten dituen filme hiztun honen argudioa. Egun arras modaz pasata dela dioten arren, interesgarria da, benetan kuriosoa, Bela Lugosi pantailan ikustea Dracula bihurtu aurretik. Errez antzematen da Lugosi Transilvaniako kontea izateko jaio zela. Metro Goldwyn Mayerrek handik 7 urtera istorio bera ekoiztu zuen berriz George B. Seitz zuzendaria zelarik.
TOD BROWNING
 
7 min.
Browningek horrenbeste maite zituen zirko eta barraketatik ateratako hiru pertsonaiekin egiten dugu topo filme parekaezin honetan. Sabelaz mintzo den Echo, Tweedledee ipotxa eta Hercules, gizon indartsua. Hirurak dira mendekuaren egarriz. Hirurak aterako dira jende "normala" ibiltzen den kaleetara eta hantxe... ...Hantxe, Browningek filme iluna, patuak markatua, begiak jota dena burutuko du bizitzaren azken ironia begibistatik galdu gabe.
TOD BROWNING
 
6 min.
Izugarria benetan Browningek, Youngek, Taggartek eta Chaneyek filme honetan lorturiko maila. Garras Humanasek badu leku berezi berezia beldur eta intrigazko zine erromantikoa maitatzen dutenen bihotzean. Madrilgo kaleetan ahopeka kontatzen den kondaira triste batean oinarritua, The Unknown amodio, gorroto eta herioaz tindaturiko madarikazioa dugu. Joan Crawford gazte gaztea da Lon Chaneyek desesperoz maitaturiko neska patuak seinalatua.
TOD BROWNING
 
7 min.
Ikusleak flipatu egin zuen Priscilla adoretsua eta Wheeler Oakman gizon prestuaren mentura eta desafioekin. Ikusleak gorroto hartu zion Waallace Beeryk antzezten zuen arabiar gaizto horri. Kritikalariek gustoz hartu zituzten jendetza kamera aurrean mugitzeko Tod Browningen ahalmena eta benetakoak ziruditen dekoratuak. Muntaketaz arduratu zen emakumearen izena ez zuten jaso egunkarietan baina Viola Lawrenceren lana ez zen makala, ez.
TOD BROWNING
 
6 min.
Filme mutu askotako izar bikaina izango zen Priscilla Dean aurkitzen dugu hemen Lon Chaneyekin joku arriskutsutan. Chaneyek mila aurpegi zituela zioten denek izugarria baitzen mozorratzeko bere gaitasuna, baina pelikuletan emakumeak beti zeuden beste batekin maite minez. La rosa del arroyon, kasu, bera bezain lapur ona den Priscillak mutil errugabe, minbera eta erixka maitatzen du.
TOD BROWNING
 
8 min.
Hollywood hasia zen ikusleen gustoak mimoz zaintzen. Ordurako jendea gogo onez joaten zen basamortu exotikoetan kokatzen ziren filmeetara. Horrexegaitik, Argelian gertatzen den kontakizun honetarako bitarteko ugari izan zituen Tod Browningek bere zerbitzura. Baita Universal etxean kontratupean ziren argazki zuzendari eta muntatzailerik prestuenak ere, William Fildew eta Errol Taggart. Detroit News egunkariak filmearen bukaera suzkoa goraipatu zuen liluraturik.
TOD BROWNING
 
7 min.
Elbarriturik utzi du senarra emaztea lapurtu nahi dionak. Gizonak desagertu den emakumea bestearekin alde eginda dela uste du. Denbora pasa ahala, mendeku odolgaitzaren garaia helduko da. Antzerkirako lan bortitza izan zen filme kupidagabe honen zutabea. Hollywood istorioaren muin ankerraren beldur izan zen beti baina Browingek filmatzen lortu zuen. Estrenuaren biharamonean, zinemaren "garbitasun"aren aldeko elkarte guztiek salatu zuten lan paregabe honen "zakarkeria".
TOD BROWNING
 
7 min.
New York Herald Tribune egunkariak ez zuen oso aburu onik filme honetaz: "aldizkari merkeek argitaratzen dituzten kontakizun erotiko horietako bat dirudi, Ekialde urrun eta misteriotsuan kokaturiko istorio erotiko luxu gutxikoa". Hala eta guztiz ere, giro oker, galdu makurra adierazteko Tod Browningek erabiltzen dituen bitartekoak kategori handikoak dira eta Madame de Sylva "gizon jale" azpi suge marabiloso hori fin antzesten du Estelle Taylorrek.
TOD BROWNING
 
8 min.
Istilu eta ezuste barra barra Tod Browningen gairik kuttunenak barruan dituen filme honetan. Nazioarteko gaizkilea den Priscilla Dean bere kideen biktima batekin maiteminduko da. Hori gutxi balitz, derrepentean, arrapaladan, lagun dituen horietako bat anaia dela aurkituko du. Baina ez dira han bukatuko Priscillaren buruhausteak koadrilaren hirugarrenak aita garbitu ziola jakingo baitu segidan. Bide batez, hirukoteak darabilzkien truko guztiak Tod Browningek zirko garaian ibilitakoak dira.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: