71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Todd Robinson
 
108 min.
40ko urteetan, Martha Beck eta Raymond Fernandez Ameriketako bikoterik bilatuena izan ziren. "Bihotz bakartien hiltzaileak" goitizenez ezagunak, gezurraren, diru errazaren eta sexu lizunaren zale ziren, biktimei maula egin eta gero, bortizki hiltzen zituztenak. Rayk bere burua latindar maitale perfektutzat aurkezten zuen prentsako iragarkietan eta beren biktimak zoritxarrez horiei erantzuten zieten gerrako alargunak eta emakume dirudunak ziren. Joko hilgarri honetan, Marthak haren arrebarena egin ohi zuen. Hogei krimen inguru gauzatu zituzten. Elmer C. Robinson detektibeak haien harrapaketan esku hartu zuen 1949an. Lonely Hearts filmak egiazko gertakizunak berregiten ditu.
Lehiaketatik kanpo
Klausurako filma
Carlos Sorin
Argentina 
98 min.
Misiones probintziako Tati gaztea Maradonaren zale amorratua da, argentinar gehientsuenak bezalaxe. Bere lana galdu du eta bere egoera ekonomikoa larria den arren, Tatik ez du bere umore ona galtzen. Telebistak Maradona bihotzeko arazo batengatik Buenos Airesko Klinika Suitzar Argentinarrean sartu dutela eman du jakitera, eta hori entzun orduko, Tatik hiriburura bidaiatzea erabaki du zurez landutako taila bat hari eskura emateko. Egunkari paperez bildutako tailarekin mendialdea oinez zeharkatuko du, zorro batean beste batzuk saltzeko asmotan daramatzala. Behin abiatuz gero, Warguinho ezagutuko du, ustekabez eta bat-bateko elkartzez beteriko bere ibilketari ekinez. Bere idoloari eskulturatxoa ematea lortuko al du?
Lehiaketatik kanpo
Agnieszka Holland
AEB - Erresuma Batua - Hungaria 
104 min.
23 urteko Anna Holtz gaztea baliabide gutxi dituen konpositoregai bat da, Vienan, musika munduko hiriburuan, inspirazio bila eta aurrera egin nahian dabilena. Kontserbatorioan ikasten ari den bitartean, bizirik dagoen artista onena eta aldabera den Ludwig van Beethovenekin lan egiteko modua aurkituko du. Beethoven eszeptikoak, bat-batean, proba egiten dionean, Annak bere dohainak eta musikarako duen balio berezia erakutsiko dizkio. Maisuak kopiatzaile gisa onartuko du, bien bizitza aldatuko duen harreman apartari hasiera emanez.
Tom DiCillo
AEB 
107 min.
Les, bigarren mailako pertsonaia ospetsuen argazkilari bat, famatu egingo duen argazkia lortzeko irrikitan dago. Toby ezagutu du, etxerik gabe eta nahastu samar dabilen gaztea, aktore izateko nahia oraindik zehaztugabe duena. Toby zorioneko izango da ordea uneko pop izar modakoenarekin, K?Harma Leedsekin ustekabean topo egiten duenean. Batak bestea gustuko dute berehala, eta horrek Toby eta Les bere lagun berriaren artean tirabirak sortuko ditu. Lesek Tobyren konfiantzari traizio egiten dionean, honek bizkar emango dio, ospea soilik berarentzat bilatuz, bere jatorri xumeak eta gailurrerako bidean laguntza eskaini zioten guztiak ahaztu gabe betiere.
Lars von Trier
Danimarka  
100 min.
Enpresa bateko jabeak negozioa saldu nahi du. Arazoa, enpresa sortu zuenean, konpainiako presidente bat asmatu zuela da, gogoko ez ziren neurriak hartu behar zituenean haren atzean ezkutatzeko. Enpresa erostera doazenak ?presidentearekin? aurrez aurre negoziatu nahi dutenean ordea, enpresaren jabeak arrakastarik izan ez duen aktore bat kontratatu beharko du presidentearena egin dezan. Bat-batean, aktorea azpijoko batean endredatutako txotxongilo bat dela jabetuko da, bere printzipio moralak ezbaian jarriz.
Lehiaketatik kanpo
Heddy
Herbehereak 
95 min.
Père-Lachaisen, munduko hilerri famatu eta ederrenetako batean, garai eta jatorri orotako artista handiak hilobiratuta daude. Horietako batzuk, Edith Piaf, Proust, Jim Morrison edo Chopin kasu, jendeak gogo biziz ondratzen ditu oraindik. Beste batzuk, ordea, ahantzita geratu dira, edo lantzean behin miresle bakarren baten bisita izaten dute. Forever filmean, kanposantu paregabe honen edertasun misteriotsu, lasaigarri eta kontsolatzailearen lekuko izango gara, bisitarien begien bidez. Batzuk beren pertsona maiteak bisitatzera doaz: senarrak, emazteak, senideak eta lagunak. Beste batzuek euren artista kutunena ondratzen dute hilobi gainean mezu bat edo lore bat paratuz. Eta, azkenik, emakume anonimoen eguneroko bisitaldia dago, hauek bezain ezezagunak diren hilobiak maitekiro garbitzera eta ureztatzera datozenak. Bisitari hauek guztiek arteak eta edertasunak euren bizitzetan duten garrantzia kontatzen diguten heinean, hilerria bere baitan bizidunentzako inspirazio-iturri bilakatuz doa.
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Nick Broomfield
Erresuma Batua - AEB 
96 min.
2004ko otsailaren 5ean legez kanpoko hogeita hiru etorkin txinatar itota hil ziren Ingalaterrako ipar itsasertzean mariskoa biltzen zihardutela. Tragediatik bizirik irtendako emakume gazte batek, Ai Qinek, Txinatik Ingalaterrarako bidaldia eta bere semeari nahiz familiari Txinan bizimodu hobea ematearren pairatutako lan-baldintza nekezak lehen pertsonan kontatzen ditu. Fujianen jaiotako Ai Qinek 25.000 dolar ordaindu behar izan zizkion gaizkile-talde bati Erresuma Batuan ezkutuka sar zezaten, eraikuntza, ostalaritza eta elikagaien sektoreak mantentzen dituzten hiru milioi langile etorkinekin bat eginaz. Jatorri txinatarreko beste hamabost pertsonekin bi logelako pisu batean bizi zen. Hildakoen familiak oraindik ari dira Txinako mafiari zorrak ordaintzen. Dokumentalaren eta fikzioaren mugan filmaturiko Ghosts lanak XXI. mendeko esklabotzaren arrazoiak arakatzen ditu.
Kore-eda Hirokazu
Japonia 
127 min.
1702an giroturiko Hana yori mo naho hiru mende atzera garamatza, samurai-klanek mendeku ekintzak arrakastaz gauzatzen zituzten samuraiei ordainsariak eskaintzen zizkieten sasoira. Protagonista samurai gazte bat da, Sozaemon Aoki, bere aitaren heriotza mendekatzeko asmoz Edora (egungo Tokiora) heldu dena. Edo osoan zehar aitaren arerioen bila ibiliko da, baina ezpatari kaskarra izateaz gain, bere egitekoari ekiteko gogo handirik ez du. Xumea baina giza-harremanetan aberatsa den etxebizitza batean ostatu harturik, Sozaemon bizitza estimatzen hasiko da eta mendekuaren zentzuaz bere buruari itaunka.
Rajko Grlic
Kroazia - Bosnia Herzegovina - Mazedonia - Eslovenia - Serbia - Erresuma Batua - Hungaria - Austria - Frantzia  
90 min.
Albaniar-jugoslaviar mugaldeko postu txiki bat 1987ko udaberrian. Zapuztuta eta mozkor batean beti, Pa?ic tenienteak potrozorroan oinaze arraro bat sentitzen du. Postuko medikuarengana bakarrarengana jo du, Sini?arengana, eta honek sexu-kutsapeneko gaixotasun bat duela esaten dio. Ez du bere emazteak jakin dezan nahi izango, eta horregatik, Pa?icek etxera ez joateko aitzakiak bilatzen ditu, eta larrialdi-egoera aldarrikatuko du Albania Jugoslaviaren aurkako eraso bat prestatzen ari dela argudiatuz. Txantxa hau gerra aurreko eromen bilakatuko da: soldaduak lubakiak aitzurtzen dituzte, Pa?ic egunetik egunera amorratuago dago, Sini?a harreman arriskutsu batean murgilduko da eta Ljuba, bere lagun onenak, armada uztea erabakiko du. Egoeraren kontrolak ihes egingo die pixkanaka.
Javier Rebollo
Espainia - Frantzia 
100 min.
León, mundua bere ikuskizun bihurtu duen gizon bakartia, egun batez guztiz liluratuko da edozein emakume izan zitekeen Lolarekin, eta harrez gero, bere begirada hari bakarrik zuzentzea erabakiko du... Neskak ordea ez du sekula haren berririk izango.
Joaquín Jordá
Espainia 
123 min.
Más allá del espejo film luze dokumentalak bi garun gaixotasunen, agnosien eta alexien munduan murgiltzen gaitu, eta hauen arabera ?errealitatea? deitzen dugun hori hautemateko funtsezko desberdintasunak daude. Istorio honen guztiaren hasiera El País egunkariko azken orrialdean azaldutako artikulu bat da. Idazki horretan Esther Chumillasen kasua kontatzen zen, 18 urteko Cuencako neskato batena, oker diagnostikatutako meningitis baten ondorioz, 15 urte zituenetik agnosikoa zena. Joaquín Jordá, garun-infartu batez alexiko eta agnosiko gelditu zena, harekin harremanetan jarri zen. Eta adiskidetasun harreman bat hasi zuten. Aurki artikulu berberak erakarritako beste hirugarren pertsonaia bat azalduko zen.
Lehiaketatik kanpo
Martial Fougeron
Frantzia 
90 min.
Julien nerabezaro betean dagoen mutil zoragarria da, baina maitasunaren gatibu ere bada. Senar intelektual batek aintzat hartzen ez duen bere amak gehiegi maite du, bere mugimendu guztiak kontrolatzen ditu, maiz abusu psikologiko krudelen bitartez. Etsi-etsi eginda, Julien aurrera egiten saiatuko da neska-lagun bat bilatuz, aurki honek utzi egingo du ordea, bere amonarengana eta arrebarengana joko du, Poliziari deituko dio, bere buruaz beste egitearekin mehatxu egingo du... Alabaina, ez dago amaren maitasuna baino gauza indartsuagorik.
Bahman Ghobadi
Iran - Irak - Austria - Frantzia 
107 min.
Mamo izen oneko musikari edadetuari Irakeko Kurdistanean kontzertu bat emateko baimena eman diote. Kako bere lagun fidelak Irango Kurdistanean sakabanatuta bizi diren haren hamar seme musikariak jasoko dituen eskola-autobusa gidatuko du. Musikari zahar kurduak 35 urte itxaron behar izan ditu iraktar Kurdistanean berriro jo ahal izateko eta hurrengo ilbetea baino lehen ezbehar ikaragarri bat iragartzen duen bere semearen bihozkadari entzungor egingo dio. Bestalde, mendi-aterpe batean beste 1.334 kantariekin erbesteraturik bizi den Hesho emakumezko kantaria beraiekin joan dadin saiatuko da. Emakumeek Iranen jendaurrean abestea galarazita daukatenez, Heshok autobusean ezkutaturik joan beharko du. Mamo eta bere taldearen bidaia oztopoz josita egonik, Mamoren irmotasunari esker abentura, zirrara eta magiaren lurraldera iritsiko dira.
Im Sang-soo
Hego Korea 
112 min.
Hego Korea, 80ko hamarkada. Nagusi den diktadura zapaltzaileak Iparreko komunisten espioi infiltratutzat dauka ikasle bihurri zein militante sozialista bakoitza. Aurki Hyun-woo Kwangjuko matxinadatik ihes egin eta mendialdeko herriska batean ezkutatu da, bertan Yoon-hee maistrak babesa eman diolarik. Elkarrekin maitemindu eta bizimodu lasai eta zoriontsua daramate. Alabaina, Hyun-woori kontzientzia ausiki zaio bere kideak borrokan diharduten bitartean, berak bizitza erosoa daramala pentsatu orduko, eta orduan, Yoon-hee bolada batez utziko du Seulera joateko, zoritxarrez, ordea, berehala atxilotu egingo dute, gezur hutsa den epaiketa egin eta biziarteko kartzela-zigorra ezarriko diote. Yoon-heek Hyun-woo kartzelatik atera arte itxarotea erabakiko du. Hamazazpi urte geroago, Hyun-woo askatuko dute eta Yoon-heeren heriotzaz gain, bera atxilotu ondoren jaiotako alaba bat duela jakingo du.
Marion Hänsel
Belgika - Frantzia 
96 min.
Alde batetik, basamortua, piskanaka lurra irentsiz; ur eskasia; lehorte amaigabea. Bestetik, gerraren mehatxua. Herrixkan putzua idortu egin da eta abereak hiltzen ari dira. Bizi-senari jarraituz, jende gehientsuenak Hegoaldera alde egin du; Rahnek, berriz, irakurtzen eta idazten dakien bakarrak, Ekialdera abiatzea erabaki du bere hiru seme-alabekin eta emaztearekin. Ardi gutxi batzuk, ahuntz batzuk eta Chamelle dromedarioa dira bere ondasun bakarrak. Rahne eta bere familiak eguzki errepean bazter lazgarriak zeharkatzen dituzte, oinez gelditu gabe eta maiz beren bizitzak arriskuan jarriz. Si le vent soulève les sables exodoa, bilaketa, itxaropena eta zorigaitzari buruzko istorioa da, betikotasunari eta ausardiari buruzko alegoria, Shasharaino, neska nomada batenganaino garamatzana, nekaezintasunez, alaitasunez eta bizigogoz bere aitaren maitasuna lortuko duena.
Bobcat Goldthwait
AEB 
89 min.
Itxuraz neska arrunta den Amy bere gurasoek arras maite dute eta etorkizun oparoko gazte baten emaztegaia da. Etorkizun bikaina duela dirudi, harik eta bere senargaiak elkarri barne-barneko sekretuak kontatzea proposatuko dion arte... sekula inori kontatu ez dizkioten gauzak. Amyk azkenean amore eman eta bere sekretua kontatzen dionean, den-dena hondatuko da.
John Boorman
Irlanda - Erresuma Batua 
103 min.
Jaiotzean bi biki berdin-berdinak bereizi egin dituzte. Bata, Liam, Irlanda berri sinesgabe eta diruzalearen higiezinen sustatzaile arrakastatsu izango da, estresatua ordea; bestea Leedsen etxerik gabeko eskale bihurtuko da. Batak denetarik dauka, besteak ezertxo ere ez. Egun batez, eskaleak Liam eta bere ondasun liluragarriei buruzko artikulu bat leitu eta Liami bere bizimodua eta emaztea lapurtzea erabakiko du. Pentsatutakoa lortu bai, baina zorrak eta buruhausteak besterik ez ditu topatuko. Liamek, ordea, bere burua bere emazteaz eta bere zama guztiez aske ikusita, lasaitu ederra hartuko du.
Víctor García León
Espainia 
90 min.
Vete de mí Ediporen aitaren istorioa da. Tipo arrunta berau, La Latina antzokian bigarren aktore, berrogeita hamabost urteko gizona, hogeita hemezortzi urteko neska-laguna duena eta Madrilen apartamentu txiki bat, itxura batean zoriontsu bizi dena... Harik eta hogeita hamar urteko bere semea, erdi klaseko Peter Pan bat, bere bizitzan toki baten bila agertzen den arte.
Antonio Chavarrías
Espainia - Mexiko 
105 min.
Dantzaldi gau baten amaieran, trenbidean bere buruaz beste egiteko saioan huts egin du Celiak. Gau horretan bertan eta handik gertu, neska bat bortxatu eta hil egin dute. Miguel Angel izeneko polizia kasua ikertzen hasiko da. Ikerketek Celia eta honen senar Agustinengana eramango dute. Baita Celiaren bi ahizpengana ere: Carmen eta Angela. Miguel Angel gero eta gehiago hurbiltzen ari da Celiaren ingurunera; Pedro atxilotuko du, Angelaren lehengo senargaia, eta Jaimeren adiskide egingo da, Carmenen senar ohia. Baina benetako susmagarria Agustin da, Celiaren senarra. Miguel Angel bera ere bolada txarra pasatzen ari da; ikerketaren harian bideratuko du bere frustrazioa eta Celiarengan islatuko bere aldaberatasun psikiko eta emozionala. Hilketak sortutako tirabiren ondorioz, Celiaren bizimodu lasai eta arruntaren atzean ezkutatzen den mundu gorde eta faltsutua argitara aterako da.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: