71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Per Fly
Dinamarca 
115 min.
Borch Møller siderurgi-instalazio ezagunen jabe den familiako laugarren belaunaldiko kide da Christoffer, baina berak familiako negozioa utzi eta jatetxe bat ireki zuen Stockholmen. Han Maria izeneko aktoresa suediar batekin zoriontsu ezkonduta dago; baina, Christofferren aitak bere buruaz beste egiten duenean, amak etxera itzultzeko eskatzen dio konpainiako zuzendari exekutibo postua beregana dezan. Gogoz kontra bada ere, enpresaren ardura hartzeko itzuliko da. Erabaki honek ustekabean harrapatuko ditu bere emaztea, bere arreba Benedikte eta honen senarra, Ulrik, ordura arte posturako hautagai nabariena zena. Hondamen zorian dagoen enpresa salbatzeko neurri zorrotzak hartu beharko ditu Christofferrek eta honek tirabirak sorraraziko dizkio bere familiarekin eta baita Mariarekin ere. Herentziak ordaindu beharreko prezio pertsonala dakar berekin.
Edgardo Cozarinsky
Francia - España 
90 min.
Michel, frantses baten seme, baina munduaren beste puntan jaioa, Parisera iritsiko da bere bizitza berregiteko aitak utzitako koadro bat besterik ez duela. Clarak, bere lanean buru-belarri dabilen adinean sartutako emakume batek iraganeko traizio baten gogoeta dakarkion super-8ko zinta bat jasoko du munduaren beste puntatik, beste identitate baten eta beste aurpegi baten atzean ezkutatzen den errudunaren bila joan eta hura hiltzera bultzatuko duena. Azkenik, David daukagu, behinola pintore ezagun izandakoa eta egun faltsutzaile bihurtua, zeinak berarekin lan egiten duten trafikatzaileen proiektua zapuztea erabakiko duen hor nonbait munduaren beste puntan galduta dagoen aspaldiko bere maitea aurkitu ahal izateko. Hiru pertsonaia hauen gainean inguruka dabilen ?munduaren beste punta? hori Buenos Aires baino ez da, iraganean beraiengan arrastoa utzi eta orain Parisen elkartu dituen hiria.
Víctor Erice
España 
97 min.
Pelikula poetiko eta politiko eder honek 1973ko Donostiako Zinemaldian liluratu gintuen, eta film onenaren Urrezko Maskorra eskuratu zuen. Ordutik, El espíritu de la colmena filma espainiar zinemarik onenaren historiaren partaide da, eta letra larriz, gainera. Ondoren hainbat zinemalditan aurkeztu zen, Chicago, Londres, Melbourne, Paris, Cannes, Los Angeles, New York, Mexiko, Turin, Kalkutan..., kritikaren aldetik txalo eta goraipamen ugari jasoz: ?Galdutako begiradaz, unitate poetikoz beteriko filma da?, ?Zurbaran ekartzen du gogora, eta honengandik argiaren abentura zinematografikoki deskribatzen asmatu du?, ?Film aszetiko bat da, behin baino gehiagotan ikusi beharrekoa?, ?Espainiako errealitate jakin bati buruzko abileziaz bilbaturiko parabola soziopolitikoa da?, ?Haurtzaroari buruzko film onenetako bat da, ziur aski espainiar paisajean filmaturiko politena, eta zinemak bizitza erreala misterioz kutsatzeko duen gaitasunari buruzko saiakera harrigarri bat?, ?Maisulanaren balioa erdiesten du, edonorrek zeharka ditzakeen ateak zabaltzen dituen horietakoa?... Maisulan hau berriro aurkezteaz harro gaude oso, oraingo honetan kopia zaharberrituan.
Lehiaketatik kanpo
Gerardo Herrero
España - Reino Unido - Italia - Portugal - Cuba - Francia 
126 min.
1980ko hamarkada bukaeran, Espainiako Gerra Zibila ostean Estatu Batuetara atzerriratu eta 1956an egoera arrarotan desagertutako Jesus Galindez politikari euskaldunari buruz idazten ari den Historiako doktore-tesian lan egiteko asmoz Muriel izeneko kazetari estatubatuarra Espainiara heltzen da. Murielek idazle zahar bat topatuko du, zeinak Galindez bizirik ikusi zuten azken pertsonen arrastoak emango dizkion. Horrela hasiko da aurki esparru akademikotik politikora aldatuko den ikerlana, Galindezen hilketaren arduradunak kosta ahala kosta saiatuko baitira Murielen ikerketa geldiarazten, honek benetako gertaerak argitu eta salatu ez ditzan.
Lehiaketatik kanpo
Cesc Gay
España 
110 min.
Kontatzen ez dituzten esperientzia sentimental batzuk bizi dituzten pertsonaia batzuen ibilbide intimista eta sekretua. Desira eta sentimendu erreprimituak, denek barruan eta ezkutuan ditugunak, egun batez, baimenik eskatu gabe, azaleratzen diren arte.
Peter Webber
Reino Unido 
91 min.
Delft, Holanda, 1665. Griet gaztea neskame sartzen da Johannes Vermeerren etxean. Honek, Grietek argi eta kolorekiko duen senaz jakitun, pixkanaka bere pinturaren mundu misteriotsuan sarraraziko du. Bestalde, Maria Thins Vermeerren amaginarrebak, Grietek inspiratu egiten duela ikusirik, bien arteko harremana onartuko du bere suhiak koadro produkzio-urria handitu dezan. Griet gero eta maiteminduago dago, baina ez dago segur pintoreak berarekiko gauza bera sentitzen duen. Azkenean, Van Ruijven makiavelikoa, maisuaren eta neskamearen arteko intimititate-mailaz jakitun, Vermeerrek Griet bakarrik pintatzeko enkargua jaso dezan moldatuko da. Emaitza sekula sortu den artelanik handienetakoa izango da, alabaina... zer ordaindu beharko du Grietek horren truke?
Alex van Warmerdam
Países Bajos 
105 min.
Grimm-en eskutik, van Warmerdamek bere jaioterriko iparraldeko baso hotz eta lanbrotsuetatik Espainiako paisaje eguzkitsu baina nolabait ere ilunak direnetara, garamatza Hansel eta Gretelen amaiera zoriontsurik gabeko bertsio posmodernoa kontatzeko. Honakoan, Jacob eta Marie bere arreba basoan bakarrik utziko dituzte euren gurasoek. Bere jakan, amaren ohar bat aurkituko du Jacobek, zeinean Espainiara joan daitezela esaten dien, bertan bere neba bizi baita. Espainiara iristean, osaba hilik dagoela jakingo dute. Marie bat-batean maitemindu eta Diego kirurgialari aberatsarekin ezkonduko da. Ezkontzaren ostean, Jacob, jeloskor, Marie Diegorengandik bereizten saiatuko da. Azkenerako, biak konturatuko dira Espainia eguzkitsuan gauzak ez direla itxuran ziruditena eta senar maitekorra eta honen arrebak bestelako asmo ezkutuak dituztela.
Jacques Rivette
Francia - Italia  
145 min.
Bulkada suntsitzaileak dituen Julien berrogei urteko erlojugileak, lapurtutako antigoalekoekin trafikatzen duen Madame X emakume aberats eta erakargarriari xantaia egitea erabaki du. Julienek ez daki, ordea, Madame X-ek sekretu arriskutsuago bat isilean gorde duela, Marierengana eramango duen sekretu bat, Julienek duela urtebetetik maite duen emakumea eta orain bat-batean berriz agertu dena. Mariek portaera bitxia du eta, bien arteko maitasuna egunez egun hazten den arren, neska ez da gai sentimendu fisikorik izateko. Bizi-poza berreskuratu duen Julienek, misterioa argitu eta Marieri laguntzeko prest dago. Biak ahalik eta urrutien joango dira gizon eta emakume moduan, bizitzari eta heriotzari, beldurrari eta itxaropenari buruzko galderak ez dauden lekura. Mugarik gabeko maitasuna nagusi den tokira.
Achero Mañas
España 
104 min.
Itxi itzazue antzokiak, artea kalean dago-eta! Oraindik barnean daraman idealismoak bultzatuta, Alfredok ?arte libreago bat, bihotzetik sortua, jendea bizirik sentiarazi dezakeena? egin nahi du. Antzerkiaz duen ikuspegia agertokitik haratago hasten da, kalera eraman behar da, publikoarekin aurrez aurre. Edozein plazatan, parke batean edo hiriko etorbiderik komertzialenean, Alfredo eta Noviembre bere taldeak saioari ekiten diote: oinezkoak zirikatzen dituzten deabruak, gizarte salaketako emankizunak, ordena publikoko indarrak erakartzeko muturrera eramandako ekintzak. Mugarik ez dago, ezta zentsurarik ere, ideiak besterik ez eta denak baliagarri dira ikuslea ikusle izateari utzi eta emanaldian parte har dezan lortzen badu; harritu, beldurtu, barre ala negarrarazi. Antzerkia bizitza balitz bezala, bizitza bera antzerki... jada ez baitago desberdintasunik.
Vicente Amorim
Brasil - Argentina 
85 min.
Romão, kamioilari analfabeto eta langabearen benetako istorioan dago oinarrituta, zeina Rose bere emazte eta bost seme-alabekin, Brasilgo ipar-ekialde txirotutako Paraibatik Rio de Janeiroraino lan bila bizikletan doana. Lau bizikleten gainean doazela, familiak elkartasuna eta axolagabetasuna ezagutuko ditu, oldarkortasuna eta begikotasuna. Bere maitasuna handia den arren, Romão eta Rosek euren arteko eta Antonio, bere seme zaharrenarekin, nerabea denarekin, sortzen diren tirabirak jasan beharko dituzte. Brasilgo barrualdean zeharreko 3.000 kilometroko odisea bat izango da azken finean, Brasilgo postal politena den Rio de Janeirora bidean doazela, Romãorentzat, Agindutako Lurraldea den horretara.
Francisco Lombardi
Perú - España 
149 min.
Ospitale publiko batean bizi diren bi agure, Don Victor eta Don Lucho, etengabe ari dira sesioan; Rodolfo, epailearen laguntzailea, eta Eva, buruan musika teknocumbiarraren munduan arrakasta izatea besterik nahi ez duen nerabea; Martin Chauca eta Manuel Pareja, euren iragana ezkutatzen saiatzen diren bi agente ohi; Gonzalo, telebistako aurkezle arrakastatsu eta lirainak ustelkeria orokorraren hedapena dakusa; Mercedesek, Don Victorren biloba nerabeak, Arturo Peñaflor, modu ustel batez botere judizialaren hariak mugitzen dituen abokatu ilunarengan pizten duen griña; eta azkenik, Elena, pertsona askoren hilketa misteriotsuaren arrastoak ikertzeaz arduratzen den auzitegi medikuaren emaztea, zeina era berean Hector Revoredo koronelak barrandatzen duen. Fujimoriren erorialdia bultzatu zuten ?Vladi-bideoak? azaldu ziren garaian girotutako sei istorio dira, zeinetan Vladimiro Montesinos lehendakariaren aholkularia goi-karguak erosten ikusten zen.
Klausurako filma
Kevin Costner
EEUU 
140 min.
Charley Waite, Boss Spearman, ?Button? eta Mose Harrison euren iraganetik ihes egin nahian dabiltza, eta zer hoberik libre izateko lautada zabalak baino, naturaren arauak nagusi diren lurraldean behi-azienda bat gidatuz. Mendebalde Urruneko Kodeari estuki lotuak (justizia defendatzea, hurkoarekiko leialtasuna), bakeroak bortizkeria saihesten saiatzen dira beti. Baina ustelkeria eta tirania nagusi den mugaldeko hiri batera iristean, euren bizibidea aldatu eta akzioari ekin beharko diote. Gatazkaren erdian, Charley bakarzaleak Sue Barlow alai eta bizizalea topatuko du, azkenean bere bihotza irabaziko duen emakumea.
Lehiaketatik kanpo
Bong Joon-ho
Hego Korea 
127 min.
Gyunggi probintzia, Hego Korea, 1986. Bortizki bortxatu eta eraildako neska gazte baten gorpua agertu da. Bi hilabete geroago, antzeko bortxaketa eta hilketak gertatuko dira. Eta basatikeria horiek sekula ezagutu ez dituen herrian, segidako hiltzaile bat ote dabilen susmoa zabalduko da. Talde berezi bat antolatuko da barrutia zaintzeko; Park Doo-man bertako detektibea eta Seuldik datorren Seo Tae-yoon detektibea buru dira, honek eskatu baitu kasuan egotea. Haatik, hilketak argitzea gero eta zailagoa dirudi, eta detektibeak itxaropena galtzen hasiak dira. Filma benetako istorio batean oinarritzen da.
Dito Tsintsadze
Alemania 
102 min.
Lukas zerbitzu zibila betetzen ari da zahar eta gaixoen artean jatekoa banatuz. Ez dauka lagunik eta denbora gehiena bakarrik pasatzen du, gauetan hiria zeharkatzen duen ibaian barrena arraunatuz. Isabella ezagutuko du, bere ametsetako neska malenkoniatsu eta liluragarria, eta txora-txora eginda geratuko da. Aurrerantzean hura babestea eta zaintzea izango da bere helburu bakarra. Haatik, ontziralekuan gertatutako lapurreta baten ikerketaren arabera, Johannsen polizia ofizialarentzat susmagarri da Lukas. Soldadutza egiteari uko egin dion bakezalea den arren, Lukas jazartuta sentitzen da eta errifle bat erosiko du. Jadanik ez da pertsona bera. Isabella aldentzen hasten zaionean, Lukasek galduta ikusiko du bere burua eta ez da gauza izango egoerari aurre egiteko.
Inaugurazioa
Fernando Pérez
España - Cuba 
84 min.
Habana gaur egun askorentzat erreferentzi-puntua da, misterioa beste batzurentzat eta maitatu edo kritikatzen dutenentzat kontraesan eta kontrastez beteriko amets bat. Baina Habana ez da bakarrik espazio bat, doinu bat, argi bat; Habana bere jendea da. Eta Suite Habana zenbait habanar xumeen bizitzako edozein egun bat da. Ez dago hizketaldirik, ez elkarrizketarik, ez narraziorik; irudiak, soinuak eta musika besterik ez, errealitate berezi eta paregabe baten egunerokotasuna zinearen bidez adierazia. Pertsonaietako bakoitzak hirian mugitzen diren gizarte-taldeen aniztasun bitxia ordezkatzen du... ez baitago Habana bakar bat: bizitzeko Habana ikusezin eta ezberdin asko dago.
Jan Schütte
Alemania - Países Bajos 
95 min.
Max Breslauer, gazte erakargarri eta bizizalea, Simon Breslauerren seme zaharrena da, Holandan ehun-inperio bat sortu zuen gerratik bizirik ateratako juduarena. Aita zorrotza eta maitekorra da aldiberean, usadioen jarraitzaile leiala, Shabbat-eko afari familiarrarena kasu. Maxek ez du bere bidea aurkitzen, aita nonahikoaren irudiak dena iluntzen baitu, hori dela-eta harengandik urrundu da nerabe zenetik. Haatik, gertakari-segida baten ondorioz (Shabbat-ean ume judu ortodoxo bat autoz harrapatuko du, bere aitaren maitalea omen den neska gazte misteriotsu bat azalduko da, bere neska-lagunak Israelera alde egingo du, aita koman sartuko da istripu baten ondorioz), Maxek bere burua zalantzan jarriko du eta azkenean aitaren ondarea onartu beharko du.
Icíar Bollaín
España 
116 min.
Neguko gau batez, emakume bat, Pilar, bere etxetik ihesi ateratzen da. Lau gauza eskas hartu ditu eta Juan bere semea. Antonio haren bila aterako da berehala. Pilar bere eguzkia dela dio eta gainera, ?begiak eman dizkiola?... Filman zehar, pertsonaiek familia-liburu hau berridatziko dute, bertan bakoitza zein den azaltzen delarik, eta zer egiteko asmoa duen, baina kontzeptu guztiak hankaz gora daude, eta etxea esaten duenean infernu irakurriko dugu, maitasuna dionean oinazea eta babesa eskaintzen duenak izua eragingo digu.
Tom McCarthy
EEUU 
88 min.
Finbar McBridek bake santuan bizi nahi du, baina metro eta hogeita hamabost baino gutxiago neurtuta ia ezinezkoa da inork ez erreparatzea. Errakitismoak jota jaio zen Fin eta orain arte besteen atentzioa ez deitzen saiatu da ia-ia bakartuta biziz, bere zaletasun bakarrarekin: trenekin. New Jerseyn abandonatutako tren-geltoki batean kokatu da, baina pixkanaka, nahi gabe, inguruan dabiltzanekin harremanetan hasiko da. Olivia Harris berriki galdutako semearen heriotza eta senarraz banandu izana gainditu nahi dituen artista bat da. Geltokitik gertu saltxitxa-ogitarteko salmenta-postua daraman Joe Oramasek sukaldaritzarako talentua eta hizketan aritzeko gogo asegaitza dauzka. Ezusteko lotura sortzen hasiko da gizartean moldatzen ez diren hiru pertsona hauen artean, eta bakartasunean ere elkarrekin hobeto egongo dira bakar-bakarrik baino.
Joel Schumacher
EEUU - Reino Unido - Irlanda 
96 min.
90eko hamarkadaren erdialdean, Dublin gerra-gune batekin alderatu zitekeen, drogaren mafiako buruzagi boteretsuak hiriaren kontrola berenganatzeko borrokan baitzebiltzan. Hauen aurkari okerrena ez zen polizia, Veronica Guerin kazetari adoretsua baizik, egoera arriskutsu honen berri emateko nekaezin ziharduena. Bere ikerketen ondorioz trafikatzaileen izenak ezagutzera ematen zituen neurrian, bidegurutze mingarria bizi zuen familiarekiko betebeharrak eta bere irakurle eta aberriarekiko erantzukizunaren artean. Hori dela eta, Veronica Guerin nazioko heroi bihurtu zen irlandarrentzat. Veronica hiltzeko saio guztiek mitoa areagotu baino ez zuten egiten. 1996an gertaturiko bere heriotz bortitzak Irlandako legeen berraztertze sakona ekarri zuen, eta ondorioz, herriaren gaizkile arriskutsuenak kartzelaratu zituzten.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: