La cérémonie
/ A Judgement in Stone
(Zeremonia)
Claude Chabrol
Frantzia-Alemania
Catherine Lelievre emakune aberatsak analfabetoa dela ezkutatzen duen Sophie zaputz eta erresumindua neskame hartuko du. Sophiek postetxean lan egiten duen Jeanne ezagutuko du. Sophie eta Jeanne oso izaera ezberdinekoak dira. Bata itxia, isila eta barnerakoia da; bestea, aldiz, irekia, berritsua eta kanporakoia. Biak atsekabetuta bizi direnez, elkarrekin ondo konponduko dira, l...
Catherine Lelievre emakune aberatsak analfabetoa dela ezkutatzen duen Sophie zaputz eta erresumindua neskame hartuko du. Sophiek postetxean lan egiten duen Jeanne ezagutuko du. Sophie eta Jeanne oso izaera ezberdinekoak dira. Bata itxia, isila eta barnerakoia da; bestea, aldiz, irekia, berritsua eta kanporakoia. Biak atsekabetuta bizi direnez, elkarrekin ondo konponduko dira, lagun eta konplize bihurtuz. Euren iragan anbiguo eta misteriotsuak elkartu ditu. Bata, bere aitaren hilketan nahastuta egon zen, eta besteari, bere semearen hilketa leporatu zioten. Bakoitza bere aldetik lasaiak dira, baina elkarrekin daudenean hilgarriak izan daitezke. Jeannek, psikopata samarra denez, Catherine eta honen senarra, Georges, gorrotatzen ditu, berak izan nahi lukeena baina ez dena direlako.