tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 46. Edizioa 1998  > Sailak eta filmak
Made in Spanish '98
46. Edizioa 1998
Filmak
Filmak
ABRE LOS OJOS / OPEN YOUR EYES (IREKI BEGIAK)
ALEJANDRO AMENÁBAR
Espainia 
Espetxeko psikiatria-gela batetik, hogeita bost urteko Cesar gazteak egoera tamalgarri horretara bultzatu duten gertakariak kontatzen dizkigu. Cesar aberatsa eta guapoa zen, emakumeen artean arrakastatsua. Gau batez, Pelayo, bere lagun onenak, Sofia aurkeztu zion eta berehala oso ondo konpondu ziren elkarrekin, baina gau berean Nuria topatzen du, Cesarrekin itsututa dabilen nes...
Espetxeko psikiatria-gela batetik, hogeita bost urteko Cesar gazteak egoera tamalgarri horretara bultzatu duten gertakariak kontatzen dizkigu. Cesar aberatsa eta guapoa zen, emakumeen artean arrakastatsua. Gau batez, Pelayo, bere lagun onenak, Sofia aurkeztu zion eta berehala oso ondo konpondu ziren elkarrekin, baina gau berean Nuria topatzen du, Cesarrekin itsututa dabilen neska bat; neskak bakean utziko duelakoan, hark egiten dion kotxez etxera eramateko eskaintza onartzen du. Nuriak, zeloek jota, amildegian behera botatzen du kotxea biak barruan doazela. Neska bertan hiltzen da eta Cesar itxuragabetuta gelditzen da; medikuek ezingo dute mutilaren aurpegia berregin. Gauzak harrigarriro korapilatuko dira Nuria berragertzen den egunean, bera Sofia zela esanaz.
AL LÍMITE / AT THE LIMIT (ITO LARRIAN)
EDUARDO CAMPOY
Espainia 
Gizon batek gaueko irratsaio batera deitzen du Madrilen dagoeneko lau emakume hil dituela eta gau horretan beste bat hilko duela esateko. Entzule-kopuruan lehena izan nahi duen emakume-kazetari handizaleari arrastoak uzten dizkio, hurrengo biktima aurkitu dezan: ordubeteko epean aurkitzen badu, aske utziko duela zin dagio; osterantzean, akabatu egingo duela. María Ramos, kasua...
Gizon batek gaueko irratsaio batera deitzen du Madrilen dagoeneko lau emakume hil dituela eta gau horretan beste bat hilko duela esateko. Entzule-kopuruan lehena izan nahi duen emakume-kazetari handizaleari arrastoak uzten dizkio, hurrengo biktima aurkitu dezan: ordubeteko epean aurkitzen badu, aske utziko duela zin dagio; osterantzean, akabatu egingo duela. María Ramos, kasua daraman epaileak, aditu-talde bat antolatzen du tartean Javier, jarraikako-hilketetan jakituna den auzitegi-psikiatra bat. Maríak Javierrekiko susmoak ditu, baina honek epailea eta kazetaria harrapatuko dituen bilbe konplexu bat ehotuko du, biak pertsonalki nola profesionalki aurrez aurre jarriz.
CARÍCIES / CARESSES (LAZTANAK)
VENTURA PONS
Espainia 
Hiria artega dago gauez. Gaur egunean, milurtekoaren amaiera dator. Harreman afektiboen aukera ezberdinak irudikatzen dituzten hainbat pertsonaien jarraipenik gabeko hamaika istorio jira eta bira. Ezin dute bata-bestea laztandu (komunikatu, maitatu). Egoera biluzak, non gizakiak bere emozio bizienak nola bere sen zitalenak aske uzten dituen. Maitasun desolatuak dira, baina mait...
Hiria artega dago gauez. Gaur egunean, milurtekoaren amaiera dator. Harreman afektiboen aukera ezberdinak irudikatzen dituzten hainbat pertsonaien jarraipenik gabeko hamaika istorio jira eta bira. Ezin dute bata-bestea laztandu (komunikatu, maitatu). Egoera biluzak, non gizakiak bere emozio bizienak nola bere sen zitalenak aske uzten dituen. Maitasun desolatuak dira, baina maitasuna ere badago, maitasun mota asko dago. Elkarrengandik hurbil dauden arren, pertsonak batak-bestearekiko erabat ezezagunak izan daitezke. Entzun gabe hitz egin, aditu gabe entzun eta askotan begiratu gabe dihardute; baina itxaropen txinpart bat piztu daiteke noiznahi, komunikazio izpi bat, eta laztanak.
CARNE TRÉMULA / LIVE FLESH (HARAGI DARDARATIA)
PEDRO ALMODÓVAR
Espainia - Frantzia 
Victor, nerabe heldugabe eta marjinal bat, bere lehen sexu-jarduna izan zuen neskaren etxean, Elenarenean azaltzen da ustekabean; baina neska ez zegoen Victorren zain, bere gamelua espero zuen. Bizilagun batek deitu dituen bi polizia, David eta Sancho, Elenaren etxean sartzen dira. Borrokan ari direla, bala galdu batek David jotzen du ezustean eta ondorioz, betirako gurpil-aulk...
Victor, nerabe heldugabe eta marjinal bat, bere lehen sexu-jarduna izan zuen neskaren etxean, Elenarenean azaltzen da ustekabean; baina neska ez zegoen Victorren zain, bere gamelua espero zuen. Bizilagun batek deitu dituen bi polizia, David eta Sancho, Elenaren etxean sartzen dira. Borrokan ari direla, bala galdu batek David jotzen du ezustean eta ondorioz, betirako gurpil-aulki bati lotuta bizi beharko du. Sei urte geroago, David Elenarekin ezkonduta dago eta Victor kartzelatik ateratzen da mendeku bila. Clara ezagutzen du, etsituta dagoen Sanchoren emaztea, haren astinduak jasateaz nazka-nazka eginda dagoena, eta gaztearen ondoan zoriontsu izan daitekeela irudituko zaio, baina Victor Elena berriz ikusteko asmotan dabil. Pertsonaia hauek guztiak sinu saihestezianak lotzen ditu.
CARRETERAS SECUNDARIAS / OFF THE HIGHWAY (BIGARREN MAILAKO ERREPIDEAK)
EMILIO MARTÍNEZ-LÁZARO
Espainia 
1974ko Espainian zehar bidaiatzen dute nerabe batek eta honen aitak. Autoa da munduan daukaten gauza bakarra. Euren bizitza aldaketa etengabea, baina alokatzen dituzten apartamentu guztiak oso antzekoak dira: behe-denboraldiko hilabeteetan kostaldeko urbanizazio bakandu eta babesgabeetan daude kokatuta denak. Neguko hondartza bakartiek osatzen dituzte Felipe protagonista nerabe...
1974ko Espainian zehar bidaiatzen dute nerabe batek eta honen aitak. Autoa da munduan daukaten gauza bakarra. Euren bizitza aldaketa etengabea, baina alokatzen dituzten apartamentu guztiak oso antzekoak dira: behe-denboraldiko hilabeteetan kostaldeko urbanizazio bakandu eta babesgabeetan daude kokatuta denak. Neguko hondartza bakartiek osatzen dituzte Felipe protagonista nerabearen paisajeak, baina aurki aita eta biok itsasaldetik urrundu beharko dute eta euren bizimodua errotik aldatuko da.
COSAS QUE DEJE EN LA HABANA / WHAT I LEFT BEHIND IN HAVANA (HABANAN UTZITAKOAK)
MANUEL GUTIÉRREZ ARAGÓN
Espainia 
Nena, Rosa eta Ludmila hiru ahizpa eder eta gazte dira, Habanan utzitakoa baino hobea den mundu baten bila Kubatik Madrilera iritsi direnak. Maria bere izebak, aspalditik Madrilen bizi den kubatar batek, beso zabalik hartzen ditu, baina bere larru-lantegian lanean jarri eta esplotatu nahiko ditu. Gazteenak, Nenak, aktoresa izan nahi du eta horretan bere ahizpen oniritzia du; iz...
Nena, Rosa eta Ludmila hiru ahizpa eder eta gazte dira, Habanan utzitakoa baino hobea den mundu baten bila Kubatik Madrilera iritsi direnak. Maria bere izebak, aspalditik Madrilen bizi den kubatar batek, beso zabalik hartzen ditu, baina bere larru-lantegian lanean jarri eta esplotatu nahiko ditu. Gazteenak, Nenak, aktoresa izan nahi du eta horretan bere ahizpen oniritzia du; izebarena ez ordea, honek Javierrekin, bere lagun baten seme homosexualarekin ezkondu nahi baitu. Nenak Igor ezagutzen du, gaizkile kubatar bat, eta maite-suaz betetako harreman batean nahasiko dira, hiru ahizpen babesle bihurtu den bere izebaren lagun bat, Azucena ere, harekin maiteminduta dagoela jakin gabe.
DIARIO PARA UN CUENTO (IPUIN BATENTZAKO EGUNKARIA)
JANA BOKOVA
Argentina - Espainia - Frantzia - Herbehereak 
Elías gaztea, Buenos Airesko idazlegai bat, bizitzaren gora-beherak ikasteko prostituta, marinel eta gaizkileen artean murgiltzen da. Portuan bizi da arlote moduan, bertan prostitutentzako bezero eta amoranteen gutunak itzultzen dituela. Horietako batekin nahasten da, Anabelekin, baina aldia berean Susanarekin dabil, argitaletxe batean lan iraunkor bat aurkitu nahi dion goi-ma...
Elías gaztea, Buenos Airesko idazlegai bat, bizitzaren gora-beherak ikasteko prostituta, marinel eta gaizkileen artean murgiltzen da. Portuan bizi da arlote moduan, bertan prostitutentzako bezero eta amoranteen gutunak itzultzen dituela. Horietako batekin nahasten da, Anabelekin, baina aldia berean Susanarekin dabil, argitaletxe batean lan iraunkor bat aurkitu nahi dion goi-mailako neska batekin. Nahigabe, Elías azpijoko baten partaide izango da, prostituta baten heriotza tartean delarik. Beldurrak portutik eta Anabelengandik urrunduko du; neskaren bila itzultzen denean, berandu izango da ordea.
EL COMETA (KOMETA)
MARISA SISTACH, JOSE BUIL
Mexiko 
Mexiko, 1910. Valentina eta bere aita, inprimatzaile dena, Porfirio Díaz diktadorearen aurkako jarduteagatik ihesi dabiltza. Aita atxilotu egiten dute, baina neskak ihes egitea lortzen du El Pasora iristeko asmoz eta bertan Maderori, Díazen aurkako matxinadaren buruari, urrezko txanpon batzuk emateko. Guy, Valentinaren lagun frantses batek, zirku ibiltari baten jabearen semea...
Mexiko, 1910. Valentina eta bere aita, inprimatzaile dena, Porfirio Díaz diktadorearen aurkako jarduteagatik ihesi dabiltza. Aita atxilotu egiten dute, baina neskak ihes egitea lortzen du El Pasora iristeko asmoz eta bertan Maderori, Díazen aurkako matxinadaren buruari, urrezko txanpon batzuk emateko. Guy, Valentinaren lagun frantses batek, zirku ibiltari baten jabearen semea den Victorren babespean uzten du. Guy Lumière etxeko ordezkaria da eta zinematografoa Mexikon ezagutarazi nahian dabil. Valentinak bidaia gora-beheratsuan abiatzen da eta bere aita hil egin dutela jakiten du. Bien bitartean, Victorrek zine-kamera bat erabiltzen ikasi eta iraultza filmatuko duen lehen mexikarra bihurtzen da.
EL HERMANO PEQUEÑO / THE YOUNGER BROTHER (ANAIA GAZTEA)
ENRIQUE URBIZU
Espainia - Frantzia - Italia 
Leocadio Mínguez hilik aurkitzen dute ustelkeria-kasu batean lekukotzat deklaratu behar duen egun berean. Negozioari probetxu atera zioten guztiek ontzat ematen dute suizidioaren bertsioa, baina norbaitek kasua iker dezan eskatzen dio Pepe Carvalho detektibeari. Leocadiok bere alderdi politikoarentzat fondo ilegalak biltzen zituela ohartuko da Carvalho. Epaileek bultzatuta, M...
Leocadio Mínguez hilik aurkitzen dute ustelkeria-kasu batean lekukotzat deklaratu behar duen egun berean. Negozioari probetxu atera zioten guztiek ontzat ematen dute suizidioaren bertsioa, baina norbaitek kasua iker dezan eskatzen dio Pepe Carvalho detektibeari. Leocadiok bere alderdi politikoarentzat fondo ilegalak biltzen zituela ohartuko da Carvalho. Epaileek bultzatuta, Mínguezek auzian sartutakoen izen-zerrenda eman zuen eta horixe da detektibeak duen arrasto bakarra. Hildakoaren bizitza pribatuari buruzko bideo-zinta batzuk azaltzen dira eta, Carvalhok auzian aurrera egiten duen heinean, hilotz berriak agertuko dira. Den-denak ikerketa geldiarazten saiatzen dira. Carvalhok, bere burua arriskuan ikusirik, bere adimena zorroztea eta komunikabideen efektu biderkatzaileaz baliatzea erabakiko du.
FUGA DE CEREBROS / BRAIN DRAIN (BURU ARGIEN IHESA)
FERNANDO MUSA
Argentina 
Estatu Batuetara, aukeren herrialdera, bidaiatzea amesten duten bi lapur gazte dira Panta eta Fideo. Rock musika eta tangoaren artean bizi dira, ongiaren eta gaizkiaren artean. Polizia delitugile bihotz-limurtzaile horien atzetik dabil akziozko istorio honetan; baina amodiozko istorioa ere bada, traizioak, itxaropenak eta etsi-etsian bizi baina zoriontsu diren bi lagunen abentu...
Estatu Batuetara, aukeren herrialdera, bidaiatzea amesten duten bi lapur gazte dira Panta eta Fideo. Rock musika eta tangoaren artean bizi dira, ongiaren eta gaizkiaren artean. Polizia delitugile bihotz-limurtzaile horien atzetik dabil akziozko istorio honetan; baina amodiozko istorioa ere bada, traizioak, itxaropenak eta etsi-etsian bizi baina zoriontsu diren bi lagunen abenturak tartean direla.
GRÀCIES POR LA PROPINA / THANKS FOR THE TIP (MILA ESKER ESKUPEKOAGATIK)
FRANCESC BELLMUNT
Espainia 
Heziketa aurrerakoiadun familia bitxi baten historia da, bertan bi osabek, ezkongabe daudenak, bi iloba umezurtzen aita-ama eginbideak betetzen dituztela. Eskola errepresiboa, eliza eta nonahiko indar polizialak, putetxe lasaiak eta kafetegi lizunak dira eszenategi eta pertsonaietako batzuk. Izan ere, filmearen gidoiak oinarri duen Ferrán Torres eleberriaren egilea eta Pepín ...
Heziketa aurrerakoiadun familia bitxi baten historia da, bertan bi osabek, ezkongabe daudenak, bi iloba umezurtzen aita-ama eginbideak betetzen dituztela. Eskola errepresiboa, eliza eta nonahiko indar polizialak, putetxe lasaiak eta kafetegi lizunak dira eszenategi eta pertsonaietako batzuk. Izan ere, filmearen gidoiak oinarri duen Ferrán Torres eleberriaren egilea eta Pepín bere anaiaren haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenak kontatzen ditu 60eko hamarkadako Valentzian, inor harritu gabe edozer gauza gerta zitekeen garai eta hirian.
INSOMNIO / INSOMNIA (INSOMNIOA)
CHUS GUTIÉRREZ
Espainia 
Gau honetan Madrilen jende asko loezinik dago. Evak haur bat erditu berri du, eta ordutik aurrera, gauzak nahikoa korapilatuko zaizkie Eva eta Adrián bere senarrari. Alba bere mutil-lagunak utzi berri du, baina neskak ez du onartu nahi. Elkarrekin bizitzera joateko atontzen ari diren etxebizitza lagun batzuei erakusten dieten bitartean, Juanek itota ikusten du bere burua Isabe...
Gau honetan Madrilen jende asko loezinik dago. Evak haur bat erditu berri du, eta ordutik aurrera, gauzak nahikoa korapilatuko zaizkie Eva eta Adrián bere senarrari. Alba bere mutil-lagunak utzi berri du, baina neskak ez du onartu nahi. Elkarrekin bizitzera joateko atontzen ari diren etxebizitza lagun batzuei erakusten dieten bitartean, Juanek itota ikusten du bere burua Isabelekin duen konpromisoa dela eta. Alba, Juan eta Evaren bizitzak aldatuko diren gau horretan hiru protagonisten bideak gurutzatu egingo dira, insomnioa euren arteko lokarri dela.
LA CAMARERA DEL TITANIC / THE CHAMBERMAID ON THE TITANIC (TITANIC-EKO ZERBITZARIA)
BIGAS LUNA
Frantzia- Italia - Alemania - Espainia 
Frantzia, 1912. Horty, galdategiko langile gazte batek, Southamptonera bidaiatu eta bertako portutik Titanic untzia itsasoratzen ikusteko saria irabazi du. Gau horretan, neska eder batek Grand Hoteleko bere gelako atea jo eta bertan sartzen utz diezaioan eskatzen dio. Marie du izena, Titanic untziko zerbitzaria da eta ez dauka lo egiteko lekurik, hiriko hotel guztiak lepo betet...
Frantzia, 1912. Horty, galdategiko langile gazte batek, Southamptonera bidaiatu eta bertako portutik Titanic untzia itsasoratzen ikusteko saria irabazi du. Gau horretan, neska eder batek Grand Hoteleko bere gelako atea jo eta bertan sartzen utz diezaioan eskatzen dio. Marie du izena, Titanic untziko zerbitzaria da eta ez dauka lo egiteko lekurik, hiriko hotel guztiak lepo beteta baitaude. Goizean goizerako, neskak jada alde egin du. Marie untzian abiatzen ikusten du Hortyk, eta oroigarri moduan haren argazki bat besterik ez du. Herrira itzultzean, Hortyk Marieren argazkia erakutsi eta egia balitz bezala kontatzen du bien arteko elkarraldiaren istorioa, denak hunkituz. Baina aurki jakingo du, Titanic hondoratu dela eta istriputik bizirik ateratakoen zerrendan Marieren izena ez dela ageri.
LA SONÁMBULA / THE SLEEPWALKER (SONANBULUA)
FERNANDO SPINER
Argentina 
Buenos Aires 2010. urtean. Agintariak ezkutuko arma psikiko berri batekin saiakuntzetan dabiltza, baina honek huts egiten du, ehundaka mila pertsonen erabateko memoria-galtzea eraginez. Kaltetutakoak bergizarteratzeko, Estatuak sendatze-plan bat ezartzen du: kaltetu bakoitzari bere familia zein den, zein ogibide duen, non bizi den eta abar... esaten dio. Ordea, bada horren aurk...
Buenos Aires 2010. urtean. Agintariak ezkutuko arma psikiko berri batekin saiakuntzetan dabiltza, baina honek huts egiten du, ehundaka mila pertsonen erabateko memoria-galtzea eraginez. Kaltetutakoak bergizarteratzeko, Estatuak sendatze-plan bat ezartzen du: kaltetu bakoitzari bere familia zein den, zein ogibide duen, non bizi den eta abar... esaten dio. Ordea, bada horren aurka dagoenik eta gogor eustera deitzen duenik. Gauna du izena eta inork ez daki non dagoen. Eva Reyri, ahanzturaren erradiazioek jotako neska bati, azterketa berezi batzuk egiten dizkiote: neskak Gaunaren ametsak ikus ditzakeela konturatzen da Gazzar doktorea, eta horregatik, Evari ihes egiten uzten diote erreboltaria ezkutatzen den lekura eraman ditzan.
LAS RATAS / THE RATS (ARRATOIAK)
ANTONIO GIMÉNEZ-RICO
Espainia 
50eko hamarkadako Gaztelaren ikuspegi tragiko eta gogorra, euren askatasuna amorrazioz defendatzen duten pertsonaia-galeria baten bidez emana; euren bizitzak naturaren zikloek, inguru geografiko nahiz sozialak finkatua diruri. Bertan Nini nabarmentzen da, jaio den inguru naturalak ematen dion ezagutza besterik ez duen mutikoa. Bere aitarekin kobazulo batean bizi da; eta uretako...
50eko hamarkadako Gaztelaren ikuspegi tragiko eta gogorra, euren askatasuna amorrazioz defendatzen duten pertsonaia-galeria baten bidez emana; euren bizitzak naturaren zikloek, inguru geografiko nahiz sozialak finkatua diruri. Bertan Nini nabarmentzen da, jaio den inguru naturalak ematen dion ezagutza besterik ez duen mutikoa. Bere aitarekin kobazulo batean bizi da; eta uretako arratoien ehizan dihardute, bizirik irauteko ezagutzen duten modu bakarra baita. Euren bizitokia eta ogibidea kentzen saiatzen zaizkienean, egoera bortitz lehertzen da eta tragedia ekidinezina izango da
LISBOA, FACA NO CORAÇAO
MANUEL PALACIOS
Espainia 
Estéves merkantzi-marinel zahar bat da, Lisboan kamarero gisa arrasto sakona utzi zion ekialdeko maitasun baten bakardadea bizi duena. Emakume batez eta bere hiriaz maitemindutako gizon honen bizitza asaldatu egingo da galdutako amodioaren berdin-berdina den lore-saltzaile bat agertzean. Estéves neskaren atzetik doa Lisboako kaleetan barrena, hiriko txoko berezkoenetan geldia...
Estéves merkantzi-marinel zahar bat da, Lisboan kamarero gisa arrasto sakona utzi zion ekialdeko maitasun baten bakardadea bizi duena. Emakume batez eta bere hiriaz maitemindutako gizon honen bizitza asaldatu egingo da galdutako amodioaren berdin-berdina den lore-saltzaile bat agertzean. Estéves neskaren atzetik doa Lisboako kaleetan barrena, hiriko txoko berezkoenetan geldialdiak eginez. Pertsonaia honen bidez, hiriarekiko lilura galdutako amodioaren malenkoniarekin nahasten da. Maitasunak, heriotzak eta desioak funtsezkoak dira litekeen eszenatoki bakarrean: Lisboa, ariman suaren arrastoa, bihotzean labanarena bezala.
MAMBÍ / MAMBI (MAMBI)
SANTIAGO RÍOS, TEODORO RÍOS
Espainia 
Goyo Rodríguezek espainiar indarrekin bat egiten du 1895eko gerran kubatar gerrillaren (mambitarren) aurka borrokatzeko. Kubara iristean, Ofeliarekin maitemintzen da, matxinatuen mugimenduko kide denarekin. Bere kamaradei isilpeko mezuak bidaltzeko Goyoz baliatuko da neska. Goyoren leialtasuna probatzeko Gonzalo kapitain bihozgabeak preso bat hil dezala agintzen dio. Goyok uko...
Goyo Rodríguezek espainiar indarrekin bat egiten du 1895eko gerran kubatar gerrillaren (mambitarren) aurka borrokatzeko. Kubara iristean, Ofeliarekin maitemintzen da, matxinatuen mugimenduko kide denarekin. Bere kamaradei isilpeko mezuak bidaltzeko Goyoz baliatuko da neska. Goyoren leialtasuna probatzeko Gonzalo kapitain bihozgabeak preso bat hil dezala agintzen dio. Goyok uko egiten dio eta orduan atxilotu egiten dute; mendialdera ihes egitea lortzen du ordea. Beltz zimarroiek harrapatu eta Nazario mambitarren buruzagiarengana eramaten dute. Ofelia ere han dago. Desertorea izan arren, Goyok ez du mambitarren alde borrokatu nahi, harik eta Ofelia defendatzeko soldadu espainol bat hiltzen duen arte.
MENSAKA. PAGINAS DE UNA HISTORIA / MENSAKA (MENSAKA. ISTORIO BATEN ORRIALDEAK)
SALVADOR GARCÍA RUIZ
Espainia 
Udazken batez gazte protagonisten bizitzak zeharo aldatuko direla dirudi. Hiri handi batean bizi dira, eta gizarte-maila ezberdinetakoak izanda ere, elkarrengandik oso hurbil daudenik ez dakite, eta gero eta estuagoak dira batzen dituzten lokarri ikusezinak, harik eta eurek uste baino txikiagoa den mundu berezi bat osatzen duten arte.
Udazken batez gazte protagonisten bizitzak zeharo aldatuko direla dirudi. Hiri handi batean bizi dira, eta gizarte-maila ezberdinetakoak izanda ere, elkarrengandik oso hurbil daudenik ez dakite, eta gero eta estuagoak dira batzen dituzten lokarri ikusezinak, harik eta eurek uste baino txikiagoa den mundu berezi bat osatzen duten arte.
PAJARICO
CARLOS SAURA
Espainia 
Hamar urte bete berri dituen Manu bere bizitzan lehendabizikoz Murtziara doa, bere gurasoek dibortzioa bideratzen duten bitartean aitaren familiarekin boladatxo bat pasatzera. Manuren familia ingurunea bezain oparoa da. Familiaren otorduak Manu eta Fuensanta bere lehengusuaren arteko maitemintze hasberria bezalako plater goxoak eskaintzen ditu; eta beste batzuk zapore sendoagoa...
Hamar urte bete berri dituen Manu bere bizitzan lehendabizikoz Murtziara doa, bere gurasoek dibortzioa bideratzen duten bitartean aitaren familiarekin boladatxo bat pasatzera. Manuren familia ingurunea bezain oparoa da. Familiaren otorduak Manu eta Fuensanta bere lehengusuaren arteko maitemintze hasberria bezalako plater goxoak eskaintzen ditu; eta beste batzuk zapore sendoagoa dute, hala nola helduen sexualitatea bat-batean ezagutzea, eta beste batzuk, irentsiezinak dira, itsasertzeko bilera batera heriotza agertzen deneko hori bezala. Hau guztia liseritzea ez da ordaindu beharreko zerbait, bizitzaren gozamena baizik.
PIZZA, BIRRA, FASO / PIZZA, BEER, SMOKE
BRUNO STAGNARO, ADRIAN CAETANO
Argentina 
El Cordobes, Buenos Aires inguruan dabilen nerabe talde marjinal bateko buruzagia da. Zeregin bakarra dute bizitzan: lapurreta egitea, alegia. Haatik, beti aitajaun baten menpe dihardute eta harrapakinaren zati txikienarekin geratzen dira. Sandra, El Cordobesen neska, haurdun dago eta euren semearentzat etorkizun hobeagoa nahi du. Orduan, lapurretak euren kasa antolatzeko ordua...
El Cordobes, Buenos Aires inguruan dabilen nerabe talde marjinal bateko buruzagia da. Zeregin bakarra dute bizitzan: lapurreta egitea, alegia. Haatik, beti aitajaun baten menpe dihardute eta harrapakinaren zati txikienarekin geratzen dira. Sandra, El Cordobesen neska, haurdun dago eta euren semearentzat etorkizun hobeagoa nahi du. Orduan, lapurretak euren kasa antolatzeko ordua heldu dela erabakiko du El Cordobresek. Egundoko lapurreta egin eta Uruguaira alde eginez bizitza berri bat hasteko asmoa dute. Hala eta guztiz, hanparen munduan tarte bat aurkitzea kontu latza izan daitekeela konturatzen dira.
PLAZA DE ALMAS / SOUL'S SQUARE (ARIMEN PLAZA)
FERNANDO DIAZ
Argentina 
Marcelok beste artista kaletarrekin plaza batean margotzea du ogibide. Baztertua sentitzen da, zeharo zatikatutako familia batetik baitator. Horregatik bere andregaiarekin duen harremana finkatzen adorez saiatzen da, baina neskak beste kontu batzuk ditu buruan, eta haurdun dagoela esaten dionean egoera ezinbestean okertuko da. Bat-batean, Marcelok bere familia bereiztera eraman...
Marcelok beste artista kaletarrekin plaza batean margotzea du ogibide. Baztertua sentitzen da, zeharo zatikatutako familia batetik baitator. Horregatik bere andregaiarekin duen harremana finkatzen adorez saiatzen da, baina neskak beste kontu batzuk ditu buruan, eta haurdun dagoela esaten dionean egoera ezinbestean okertuko da. Bat-batean, Marcelok bere familia bereiztera eraman zuten arrazoien berri jakingo du. Hamarkada batzuk lehenago gertatutakoak eragin handia izango du beregan, sinua burlaka ari balitzaio bezala. Errealitateak begiak ireki arazten dizkio, hartara etorkizuna argiago ikus dezan beharbada.
SUS OJOS SE CERRARON Y EL MUNDO SIGUE ANDANDO / TANGOS ARE FOR TWO (BEGIAK ITXI ZITUEN ETA MUNDUAK AURRERA DARRAI)
JAIME CHAVARRI
Espainia- Argentina 
Renzo Franchi 30eko hamarkadako emigrazio garaian Buenos Airesen hainbestean bizi den tango abeslari bat da. Bizitza aldatuko zaio Juanita, Gustavoren andregaia ezagutzean. Neskak Carlos Gardelekin izugarrizko antza duela konbenzitzen du eta Franchi abeslariaren berdin-berdinean bihurtzen da. Gardelekin izango duen identifikazioa muga guztiak gaindituko ditu, protagosnista guzt...
Renzo Franchi 30eko hamarkadako emigrazio garaian Buenos Airesen hainbestean bizi den tango abeslari bat da. Bizitza aldatuko zaio Juanita, Gustavoren andregaia ezagutzean. Neskak Carlos Gardelekin izugarrizko antza duela konbenzitzen du eta Franchi abeslariaren berdin-berdinean bihurtzen da. Gardelekin izango duen identifikazioa muga guztiak gaindituko ditu, protagosnista guztien bizitzak goitik-behera irauliko dituen pasadizoaren harian.
TINTA ROJA / BLOOD INK (TINTA GORRIA)
CARMEN GUARINI, MARCELO CÉSPEDES
Argentina 
Egunkarietako lehen orrialdeetan egunero eztanda egiten duten eta gizartea zeharkatzen duten indarkeria-bolada gogorren metafora bat da honako dokumentala. Tinta roja filmeak ez ditu albiste polizialak hizpide, albisteak sortzen dituztenak baizik: kazetari-talde baten umore garratza eszeptizismo existentzial batez osatzen da. Ziurrenik dokumentalean entzun daitekeen esaldi bate...
Egunkarietako lehen orrialdeetan egunero eztanda egiten duten eta gizartea zeharkatzen duten indarkeria-bolada gogorren metafora bat da honako dokumentala. Tinta roja filmeak ez ditu albiste polizialak hizpide, albisteak sortzen dituztenak baizik: kazetari-talde baten umore garratza eszeptizismo existentzial batez osatzen da. Ziurrenik dokumentalean entzun daitekeen esaldi batek laburbiltzen du hainbeste lazturaren paradoxa: "Desagertuen herrian, egunkarian ateratzea, lerro bakan batzutan bada ere, nonbait agertzea da".
TORRENTE, EL BRAZO TONTO DE LA LEY / TORRENTE, THE DUMB ARM OF THE LAW (TORRENTE, LEGEAREN BESO BALDARRA)
SANTIAGO SEGURA
Espainia 
Torrente Madrilgo polizia-ohi bat da, mozkortia, arrazista eta Atlético de Madrid-eko jarraitzaile porrokatua. Gauero auzoan patruilatzen ibiltzen da, bere aita hemiplejikoa denak limosna eske diharduen bitartean. Auzoan Amparito bizi da, izebari arrandegian laguntzen dion ninfomana gazte eta xarmangarria. Rafi honen lehengusuak, iparramerikar filmeetako polizia horietako bat ...
Torrente Madrilgo polizia-ohi bat da, mozkortia, arrazista eta Atlético de Madrid-eko jarraitzaile porrokatua. Gauero auzoan patruilatzen ibiltzen da, bere aita hemiplejikoa denak limosna eske diharduen bitartean. Auzoan Amparito bizi da, izebari arrandegian laguntzen dion ninfomana gazte eta xarmangarria. Rafi honen lehengusuak, iparramerikar filmeetako polizia horietako bat izateko ametsa du, eta Torrente bere maisu bihurtuko da. Frantsesaren gaizkile-taldea eta jatetxe bateko txinatarrak auzoko droga-trafikoaren kontrola bereganatzeko liskarrean ari dira. Torrentek bakarrik lortuko du, abentura honetan sartu dituen gazte batzuren laguntzaz, ordena berriz ezartzea eta bere legea errespetaraztea.
TROPICANITA (KLEINES TROPICANA) / LITTLE TROPICANA (TROPICANITA)
DANIEL DÍAZ TORRES
Kuba - Espainia - Alemania 
90eko hamarkadan gaude eta gau euritsua da Habanan. Familianitzeko etxe bateko lorategian turista aleman baten gorpua agertzen da, bizkarrean hegal txuri batzuk eta eskuan botila bat daramala. Auzia garbi dagoela dirudi: turista mozkor bat mozorro festa batean zegoela zabaltzatik erori da. Alabaina, Lorenzo Columbié, duela gutxi Habanara lekuz aldatu duten herri txiki bateko p...
90eko hamarkadan gaude eta gau euritsua da Habanan. Familianitzeko etxe bateko lorategian turista aleman baten gorpua agertzen da, bizkarrean hegal txuri batzuk eta eskuan botila bat daramala. Auzia garbi dagoela dirudi: turista mozkor bat mozorro festa batean zegoela zabaltzatik erori da. Alabaina, Lorenzo Columbié, duela gutxi Habanara lekuz aldatu duten herri txiki bateko poliziak kasu honek bere bizitza aspergarria alda dezakeela pentsatzen du eta alemanarekin harremana izan zuen jendeari galdezka hasten zaio. Denak susmagarri dirudite eta arrasto guztien arabera, norbaitek teilatutik behera bultzatu zuen.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea