71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Robert M. Young
AEB 
110 min.
Roberto Ramírez, Estatu Batuetara lan bila abiatzen den gazte mexikarrak, ezkutuan zeharkatzen du muga Tijuanan barrena. Mugaldeko Patruilak "ilegal" asko harrapatzen ditu, baina Robertok ihes egitea eta bere helmugara iristea lortuko du. Lan bat aurkitu eta Poliziak atxilotu ez dezan, gringoarena egiten ikasiko du. Kamarera bat ere ezagutko du; baina itxuraz gauzak hobera doazenean, Roberto Mexikora itzularazten dute. Haatik, protagonistak ez du amore emango eta, goiari eutsiz, oraingo honetan Coloradon finkatuz, berriro saiatuko da; bertako meloi-soro batean bere aita topatuko du, ez dute elkar ezagutzen baina. 
Iván Zulueta
Espainia 
105 min.
Bere azken filmearen muntaketa-saio astunak amaitu situ eta etxera bueltakoan, José Siardoren bizitza zeharo aldatuko duten bi gertakari suertatuko dira: bere amorantea ohiaren berretorrera, eta bereziki, ezustean bidaltzen dioten pakete bat, mezu bat grabaturik eta Super 8 mmm.-tan filmatutako eszena arraroak barne dituena. 
Louis Malle
Frantzia 
105 min.
Dokumental hau Calcutta hirian burutu sen, zeinak filmaketa egin zenean zortzi milioi biztanle zituen. Iruzkinak idatzi eta esatari-lanetan jarduteaz gain, Mallek nahitako harridura, kaos eta nahasketa-sentsazioak sortarazi zituen ikusleengan. 
Paul Verhoeven
Alemania 
104 min.
Peterrek, Lisbeth maite duen gizon zintzoak, harekin ezkondu nahi du, baina ikazkin txiro bat besterik ez da. Basoan kristalezko gizontxo bat aurkituko du eta honek bere ametsa egi bihurtzen lagunduko dio, beti poltsikoan diru asko izatea eta herriko lantegia erostea, alegia. alabaina, Peter ergeldu egingo da eta aberastasunak etabotere-promesekin datorkion Höllander-Michel zitalak engainatzea lortuko du. Bere bihotz goxoaren ordez harri koskor bat izango du aurrerantzean, eta oso izaki bihozgabe eta makurra bihurtuko da. Basoko aguretxoarengana jo beharko su atzera ere, bere bihotz ona berreskuratu nahi badu. 
Jerzy Skolimowski
Erresuma Batua - Mendebaldeko Alemania 
88 min.
Mike hamabost urteko gazte bat da, herabea, birjina eta esperientziarik gabea, Londreseko inguruneetako komuna publiko zikin eta ilunetan lanean diharduena. lankide batekin maitemintzen da, bere denbora librean senargaia eta maitalea txandakatu eta hartara, bizitzak eskaintzen dizkion aukera urriez etsi-etsian baliatzen den neska batekin. Mike neskari nonahi segika hasiko zaio, bere lehen harreman sexuala harekin izan nahi duelako. 
Volker Schlöndorff
Frantzia - Mendebaldeko Alemania 
96 min.
1919ko errebolta bitartean komunisten enbateei eustarren Baltikora bidaltzen duten soldadu-eskoadra aleman batek, gerraren ondorioz gainbehera etorritako familia aberats baten jauretxean ostatu hartzen du. Erich komandanteak bere troparen militar-itxurari eustea beste kezkarik ez du, ostetxeko familiaren Sophie alaba berataz maitemintzen den arren. Erichek ezezkoa ematen dionean, Sophiek boltxebikeen alde buru-belarri jardutea erabaiko du. 
Glauber Rocha
Brasil 
120 min.
Manuel, behizain txiroa, eta Rosa, honen emaztea, etengabeko ihesean dabiltzea Brasilgo Iparrekialdeko lehote, gose eta jauntxoen errepresioaren erdian. Bidelapurren atzenegunak dira, eta iheslariek Antonio das Mortes bezalako pistolaria, honen Corisco izeneko arerioa, edo bortizkeria predikatzen eta eroaldi mistikoak dituen Beato Sebastião ezagutuko dituzte. 
Leonardo Favio
Argentina 
90 min.
Fernandezek Vila jaunaren burdindegian lan egiten du hamalau urte zituenetik. Jabeak denda derari utziko diolakoan dago, baina urteak aurrera joan ahala, Vila jaun zaharkituak bizirik dirau. Fernandez Plasini andereñoaz maitemintzen da, izpiritismoa praktikatzen duen emakume bitxiaz. azkenerako burdindegiaren jabea hil egiten da eta Fernandez bere andregaiarekin ezkonduko da; bere emaztearen benetako izaera ezagutuko du orduan, aginduzale eta memperatzaile aparta denarena. Fernandezek bere itxaropenak hutsean gelditu direla sentitzen du, betiko saltzailea dela ohartzen da eta erabaki tragiko bat hartuko du. 
Nicholas Roeg
Erresuma Batua 
130 min.
Jack McCann munduko gizon aberatsenetako bat bihurtuko da sekulako urre-hobia Artikoan aurkitzen duenean. Hoegi urteren buruan, luxu handiz bizi da Karibean erositako uharte batean; ordea, bizimodu petrala darama inguruan dituen pertsonen eraginez: Helen, bere emazte gogaikarri eta alkoholikoa; Tracy, alaba, goranahi libertino batekin ezkondua; eta irlan kasino eraiki nahi duten Miamiko gangsterrak. 
Milos Forman
Txekoslovakia - Italia 
73 min.
Hiri txiki bateko suhiltzaileek antolatutako dantzaldi batean ospatzen den edertasun-lehiaketa nahas-mahasean murgiltzen da partehartzaileak aldageletatik atera nahi ez duteneak, zozketarako sariak lapurtzen dituztenean, norbaiti bihotzekoa eman eta aldi berean eraikin bateksu hartzen duenean. 
Mario Monicelli
Italia - Frantzia 
126 min.
XIX. mende bukaeran, langile talde batek hamalau orduko lanaldia murriztu nahi du. Polizia langileen buru diharduen Sinigaglia profesore sozialistaren atzetik dabil, zeinak langileak mugagabeko grebara adoretulo baititu; baina borroka uste baino latzagoa egingo zaie. Patroiek bizkartzainak kontratatzen dituzte eta geltokirik gertu gertatzen den borrokaldian, trenak langileen buruzagietako bat harrapatzen du. Indar polizialek bortizki erasotzen dituzte lantegia indarrez hartu dutenak eta gazte bat tiroz hiltzen dute. Hartara, lanera itzultzea beste irtenbiderik ez dute; baina langileak dagoeneko beren kemenaz jabetzen hasiak dira. 
Vulo Radev
Bulgaria 
84 min.
Lehen Mundu-Gerra maitzean, Bulgariako Turnovo hirian, Lisa emakume xarmangarria maizegi bakarrik egon ohi da bere baratz ederra zaintzen, honen senar koronela denak, eskualdeko koartelak eta preso-esparruak ikuskatzen dituen bitartean. Lisaren bizitza aldatu egingo da, preso dagoen ofizial serbiar bat bere lorategira martzikak lapurtzera sartzen denean, elkarren arteko maitasunari bide emango dion gertakaria berau. 
André Malraux
Espainia-Frantzia 
75 min.
Gerra zibila bitartean filmatuta, Sierra de Teruel Espainiako errepublika garaiko gobernuaren ekimen garrantzitsuena izan zen zine-ekoizpengintzaren eremuan. Francoren gudalosteek Bartzelonara sartu zirenekoan filmaketa bertan behera utzi behar izan zuten. Muntaketa eta soinugintza ekoizle frantsez batek finantzatu zuen, falta ziren sekuentzien filmaketa ez ordea. Malrauxek, muntaketa-mahaian inprobisatuz, hasberri baten ausardiaz irudiak josi eta bere garaiko arau narratiboak aldera utziz osatu zuen filmea. Alabaina, filmea ez zen estreinatu ere egin eta, naziek Frantzia inbaditu zutenean, Gestapok negatiboa eta kopiak errautsi zituen. Hala eta gustiz ere, 1942an kopia horietako bat Frantziatik atera eta Washingtongo Kongresuaren Liburutegian gorde zuten; horixe, izan ere, Zinemaldiak proiektatuko duena.
Jean Renoir, André Zwoboda, Jean-Paul Le Chanois
Frantzia 
66 min.
Frantziako Alderdi Komunistak Jean Renoir zuzendariari propaganda-filme bat burutzeko enkargua agindu zion. Urte askotan zentsuratuta egon zen arren, arrakasta handia lortu zuen auzo herritarretako zine-aretoetako pproiekzio pribatuetan. 1969an ekin zitzaion filmearen benetako zabalkunde komertzialari, 68ko maiatzeko gertakizunei esker apika. Ingurune jakinetan girotutako hiru sketchen bidez (fabrika, landa eta eskola), filmeak gerra aurreko urteetan Frantziako Alderdi Komunistak jokatutako papera erakusten du. Fikzioa garaiko eszena politikoaren pertsonaia nabarmenen diskurtso errealekin uztartzen da. 
Luigi Comencini
Italia 
118 min.
Urtero-urtero errito bitxi berdina errepikatzen da: amerikar alargun dirudun batek Erromako auzalde txiro bateko senar-emazte bikote bati karta-partida batean diru mordoa irabazteko aukera ematen dio. antonia jokalari ona da; Pepinno honnnen senarra, ordea, ez hainbeste. Dena den, andre amerikarra, bere idazkari eta amorante ohiarekin bikote osatzen duena, beti suertatzen da garaile. Baina bat-batean senar-emazteak primeran jokatzen hasten dira eta andrea, garaipena arriskuan ikusirik, zur eta lur geratzen da; baina bere onera datorrenean, irabazten hasiko da berriro ere. Auzoko bizilagunek partida behingoz irabazi nahian, karta-jokotan aditua den Righetto jartzen dute Peppinoren ordez; baina horrela ere ez dute garaitzea lortuko. 
Billy Wilder
AEB 
130 min.
Ariane Chavasse, detektibe frantses baten alabari, aitaren txosten pribatuak irakurtzea gustatzen zaio. Frank Flannagan izeneko amerikar gonazale bati eta Madame X delakoari buruzko kasuak jakimin berezia sortu dio. Monsieur X-ek Flannagan hiltzea agindu duela jabetzean, hira jakinaren gainean jartzea erabaki eta haren hotelerantz abiatzen da. Orduz geroztik, sarritan elkartzen dira, baina neskak ez dio bera nor den esaten. Egun batez, Fannaganek Monsieur X sauna batean ezagutuko du eta honek neska misteriotsuaren berri jakin nahi badu, Chavasse detektibeari galdetzeko esaten dio. Chavassek bere alaba dela jakinarazten dio Flannagani, eta hura salbatu nahi badu, hobe duela Paristik segituan alde egitea. 
Karl Freund
AEB 
67 min.
Gogol doktore famatua Yvonne Orlac aktoresaz zeharo maiteminduta dago, pianojole batekin ezkonduta dagoenarekin. Tren-istripu baten ondorioz pianojoleak esku biak galtzen ditu. Honen emazteak doktorearengana joko du laguntza bila. Medikuak, emakumearekin txora-txora eginda dagoenez, baiezkoa ematen dio eta hildako gaizkile baten eskuak jartzen dizkio musikariari. Ebakuntza ondo ateratzen da, baina ondorio izugarriak izango ditu.1924ko filme mutu baten bertsio berria da.  
Bernardo Bertolucci
Italia 
105 min.
Erromako antzerki-irakasle intelektual gaztea den Giacobbe lotsati eta koldarrak biki bat asmatzen dio bere buruari, honek bere inhibizioak askatu eta nahi lukeen bezala izateko aukera eskaintzen baitio. Giacobberen beste pertsonalitate horrek hark egin nahi lituzkeen baina ausartzen ez den ekintzak gauzatzen ditu, maite duen neska gorteiatu, seduzitu eta hiltzea kasu, edo iraultzaren metafora litzatekeen ikuskizuna taularatzea. Dostoievsky Bikia eleberriaren oso egokitzapen librea da. 
Jim Jarmush
AEB 
75 min.
Kaleetan zehar noraezean ibili eta gero, Chris "Aloysious" Parker apartamentu batean sartzen da, non neska gazte batekin topo egiten duen. Gero, psikiatrikoan dagoen bere ama bisitatzera doa, baina ez dirudi honek bere semea ezagutzen duenik. Paseoan dabilela pertsonaia markinatuekin gurutzatu, Deabruren ahutzak (Nicholas Ray, 1959) ematen duten zinetokiaren aitzinetik igaro, saxofoijole bat entzun eta kalean egiten du lo. Kotxe bat ostu eta gero saldu. Maleta egin eta New Yorketik Europara bidean abiatuko da. 
Richard Lester
Erresuma Batua - AEB 
105 min.
Aldin ertaineko eta beren gaisoen artean ospe ona duen mediku bat, Archie Bollen, bere emaztearengandik bereizi berri da. Festa batean, Petulia ezagutzen du, tratu txarrak eragiten dizkion milioilari batekin ezkondutako gaztea. Archie eta Petuliak maitasun-harreman bat hasiko dute eta medikua neskak bere senarra utz dezan saiatuko da; baina, neska gazteak, senarrak oraindik ere egurtzen duen arren, haren ondoan darrai. 
John Waters
AEB 
93 min.
Divine, "munduko mari-zikin handienaren" titulua arrandiaz daramana, karabana batean bizi da Baltimoreko hirigunean, buru-urritasuna duen bere ama, seme xapotoa eta Cotton bere lagunarekin. Divinek bere izen txarra defendatu beharko du Marbles senar-emazteek, legez kanpoko haur-trafikatzaile talde bateko buruek, Divineri titulua kentzeko debruzko plana prestatzen dutenean. Marbles bekaiztiak, ordea, ez dute Divine eta bere familiaren aurka lehiatzeko behar adina gaiztakeria, eta hortaz, matriarka oparoak mundulo pertsona zikinena izaten jarraituko du. 
William Klein
Frantzia 
96 min.
Isidore Ducasse jostunak "sortzailetzat" dauka bere burua metalez egiten dituen emakumezko soinekoak justifikatzeko. Moda-aldiskariek jokua jarraitzen diote haren diseinuen ustezko kalitateari gehiegizko ohiartzuna emanez.Argitasun eta umorez, william Kleinek moda-munduaren eta komunikabideen kritika garratza egiten du, gaurregungo modeluen gehiegizko nabarmenkeria eta telebistako zorakeria iragarriz. 
Fred ZinNemann, Emilio Gómez Muriel
Mexiko - AEB 
65 min.
Miro, baliabide ekonomikoen gabeziagatik seme txikia galdu duen gizona buru dutela, arrantzaleak arraina oso merke erosten dien merkatariaren aurka matxinatzen dira. Honek diputatu-hautagaia den demagogo bati ordaintzen dio arrantzaleen artean zatiketa piztu dezan. Arrantzaleak beren artean liskartuko dira, polizia manifestariak apaltzera dator eta nahasmenduaz baliatuta, bazter-nahasle horrek Miro tiroz hiltzen du. Honen ondorioz, arrantzaleak indarberriz borrokan bat egin eta beren untziekin hileta-segizio bat antolatzen dute, manifestazio gatazkatsu handi batean bilakatuko dena. 
Akira Kurosawa
Japoia 
95 min.
Gerra bitartean, gaixo batek sifilia kutsatzen dio Kyoji Fujisaki zirujau gazteari ozeano Bareko irla batean. Ejerzitoa utzi eta etxerakoan, bizitza zibilerako itzulera mingarria gertatuko zaio. 
Tim Whelan
AEB 
88 min.
Glen, herritik hirira lekuz aldatutako gazte batek, antzerkirako idaztea ameste du eta broadwayko ekoizle iruzurti bati, Milerri, bere antzezlana bidaltzen dio muntaia finantzatzeko 1.500 dolarreko aurrerapenarekin batera. >New Yorkera iristean, Glenek Miller bere hotelean giltzapetuta aurkitzen du faktura ezin ordainduz dabilela; hezur-huts besterik ez diren aktore talde batekin beste antzezlan bat entseiatzen topatzen du gainera, Jenkins azaltzen da, babesle misteriotsu bat, 50.000 dolarreko txeke batekin, eta berak babesten duen neska bateki, Abbott andereñoarekin; azken hau Glenez maiteminduko da. Baina txekea fondorik gabea da eta Miller eta bere laguntzaileak musikal berri bat estreinatzen saiatzen dira bankuak taloia itzuli aurretik. Miller Glenek oso ahots polita duela konturatzen da, eta musikaleko paper nagusia eskaintzen dio. 
Marco Ferreri
Italia - Frantzia 
91 min.
Charles Serking bizitzaz arnegatzen duen olerkaria da, hollywoodeko ospe txarreko auzo batean bizi dena. Oraindik ere idazle gisa arrakasta izateko desio ezkutuaren eta emakume nahiz alkoholarekiko neurrigabeko apetaren artean banatzen du bere bizitza. Gauetik gauera, emakume desberdinak ezagutuko ditu, bera bezala, gizarteak arbuiatzen dituen hondakinak. 
Robert Wise
AEB 
93 min.
Victoria, Alemaniako konzentrazio-eremu batean preso dagoen emakume poloniarra hildako laugun baten identitateaz jabetzen da. Gerra amaitzen denean, San Franciscora abiatzen da, bertan bizi baitira hildakoen senitarteko aberatsak, eta emakume hark familia-ondasunen oinordekoa den seme bat zuela jakingo du. Mutikoaren tutorearekin ezkondu eta pixkanaka bere bizitza arriskuan dagoela ohartzenda, bere senarrak bera eta mutikoa hil nahi dituela, alegia. Victoriaren laguna den abokatu batek haren susmoak egiazkoak direla baieztatzen du. Senarra bere emaztea pozointzeko plan baten biktima bihurtuko da ustekabean. 
Larry Peerce
AEB 
100 min.
New Yorkeko metroko furgoi batean dibertsio bila sartutako bi nerabeek bidailariak izutzen dituzte. Gutxiago izan arren, bidaiarien geldotasunaz eta hauek erasotzaileen aurka indarrak batzeko borondate ezaz baliatzen dira delitugile biak. Pasaiarien errakzio ezberdinek eta arian-arian dramatikoagoa bihurtzen den egoerak filmearen korapiloa itxuratuko dute. 
Bob Rafelson
AEB 
103 min.
Philadelphiako irrati batean gauetik goizaldera arte irratsaio bat egiten duen esataria da David. Egun batez, harremanekin apenas ez duen bere anaia Jasonen premiazko telefono-deia jasoko du. Atlantic Cityko kartzelan giltzapetuta dago eta Davidek fidantza ordain diezaion nahi du. Behin aske dagoela, Jasonek berarekin fio dadila eta Ozeano Bareko irla baten etxebizitzen paradisu bat eraikitzen lagun diezaiola eskatzen dio, azkar batean aberstuko direla ziurtatuz. Zortea, aitzitik, ez dago beren alde. 
Luis Alcoriza
Mexiko 
95 min.
Eufemio eta Chabela, nekazari bikote umil baten Nicoas izeneko semea gaixotu egiten da. Botikak erosteko dirurik ez dutenez, Chabelak, etsi-etsian, horiek ordaintzeko laguntza eskatzen dio Tomas zaharrari, baina honek baldintza gisa emakumearekin oheratzea eskatzen dio; andreak ezetz dio ordea. Eufemiok perla bat lapurtzen du, baina galdu eta txerri batek irentsiko ditu. Erruduntzat jo eta gartzeleratu egiten dute. Bien bitartean, jendeak Tomas zaharrak Nicolas sendatzeko dirua eman dezan behartzen du. Beren aurkako frogarik ez dagoenez, Eufemio aske ateratzen da eta perla aurkituko du atzera ere. 
Ingmar Bergman
Suedia 
96 min.
Ester eta Anna, oso izaera ezberdineko bi ahizpa, eta azken honen semea, Johan, hamar urteko mutiko bat, Suediara itzultzen dira ezagutzen ez duten herrialdea aldenik alde trenez zeharkatuz. Dirudienez gerra giroa bizi duen hiri bateko hotelean hartzen dute ostatu. Ester oso larri gaixotuko da, Johanek hoteleko mundu misteriotsua arakatuko du, bertan ipotxen zirko bat topatuz, eta Annak kamarero batekin abentura bat izango du. Ezinezkoa den komunikazioaren tragedia onartuko dute denek azkenerako, eta Ester bere ahizpak fisikoki erakartzen du gainera, gauzak gehiago korapilatuz. 
Mikio Naruse
Japoia 
123 min.
Gerra bitartean emakume batek Hego Asiako frontean ezagutu zuen gizonarekiko maitasunaren ikuspegitik gerraosteko bizitzaren arazoak kontatzen dira. Emakumeak era askotako irainak jasango ditu harengandik, gizonak ez baitu bere emaztea utzi nahi, eta gainera beste zenbait maitale ditu. Lan-kontuak direla eta, gizonak lekuz aldatu du eta hura abandonatzen du; emakumea haren atzetik doa irla urrun  batera, baina elkarrekin bizitzeko aukera izan aurretik hil egingo da. 
Henri Colpi
Frantzia - Italia 
105 min.
Parisko inguruneetan, Thérèse Langloisek, kafe bateko jabea denak, azken boladan bertara maiz hurbiltzen den eskale bati begiratzen dio. Arretaz begiratu eta bere senarraren itxura hartzen dio, gerra garaian naziek deportatu eta haren berri gehiago jakin ez zuenarena. Hipotesia sendotu egiten da gizonak oroimena galdu duela esaten dioenean. Haren benetako identitatea deskubritzen saiatuko du; baina egun batez arloteak betirako aldegiten duenean, emakumea haren bila aterako da bere senarraren izena oihukatuz. Gehiego presionatu duela jabetzen da Thérèse eta harekin gauzak patxada handiz hartu behar zituela. Ez du dagoeneko proba gehiago behar eta hura beren etxera itzul dadin zain geratuko da. 
Basil Dearden
Erresuma Batua 
100 min.
Jack Barret ihes egin du bere nagusiei diru mordoska lapurtu ondoren. Harris inspektoreak non dagoen jakiten du, baita dagoeneko xentimorik gabe dagoela ere bai, Barret abokatu entzutetsu batekin jartzen da harremanetan, Melville Farrekin, baina honek ez du ezertxo ere jakin nahi. Poliziak harrapatu eta gero, Barrettek bere buruaz beste egingo du. Berarekin harreman homosexual bat izan zuelako Barret txantaje baten menpe zegoela konturatzen da Farr. Maite zuen gizonaren izen ona lohitu baino lehen, Barretek nahiago izan zuen estortsioegileari ordaindu, eta azken finean, bere bizitza sakrifikatu. Farrek orduan bere estatusa eta ezkontza arriskatzen ditu txantajegilearen bila ekiteko. 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: