71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Berriak
91 resultados
Astelehena, 2020(e)ko abenduak 21

Nosferatu ziklo berria Aragoiko zinemagileari eskainita egongo da, haren jaiotzaren 120. urteurrenean: hark zuzendu zituen 32 filmak proiektatuko dira eta Buñuel + PLUS programak eskaintza osatuko du Buñuelen bizitzarekin eta lanarekin lotura duten 18 titulurekin

Donostiako Zinemaldiak urte osoko jaialdiaren kontzeptua sendotzen du, eta modu egonkorrean txertatzen da pantaila partekatuaren programazioan, Zinemaldia + PLUS programarekin

Pantaila talentua garatzeko bide gisa eta publikoaren eta zinemagileen arteko topagune gisa sendotu da

Asteazkena, 2020(e)ko abenduak 2

Aurtengoa programaren zazpigarren edizioa izango da, eta 400 proiektutik gora eman dute izena deialdian, iaz baino % 220 gehiagok

Osteguna, 2020(e)ko azaroak 26

Proiektuak azken urtean egindako ikerketen ondorioak erakutsiko ditu abenduaren 4an Tabakaleraren zinema-aretoan –Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskola garatu dute proiektua, Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundearen babesarekin eta Tabakaleraren, Euskadiko Filmategiaren eta Kutxa Fundazioaren lankidetzarekin

Ostirala, 2020(e)ko azaroak 13

Ventana Sur-ek eta Donostia Zinemaldiak antolatuta, online egingo da ekimena, abenduaren 1ean, 2an eta 3an

Asteazkena, 2020(e)ko urriak 28

Urrezko Maskorra sariko zein New Directors, Horizontes Latinos eta Zabaltegi-Tabakalera sailetako garaikurrak eskuratu dituzten zinemagileen hasierako lanak ikusi ahalko dira urriaren 30ean eta azaroaren 12an

Larunbata, 2020(e)ko irailak 26

Koprodukzio franko-georgiarrak, halaber, zuzendari onenaren, emakumezko aktore onenaren eta gidoi onenaren sariak jaso ditu

Ostirala, 2020(e)ko irailak 25

Osteguna, 2020(e)ko irailak 24

Viggo Mortensenek Zinemaldiaren Donostia saria jaso du Agustín Díaz Yanes zinemagilearen eskutik

Zuzendu duen lehen filma, ‘Falling’, aurkeztu baino lehen, Jeremy Thomas ekoizlearen, Beto Acosta futbolariaren eta David Cronenberg zuzendariaren agurrak jaso ditu aktoreak

Asteazkena, 2020(e)ko irailak 23

Ostirala, 2020(e)ko irailak 18

José Luis Rebordinos, 68. Donostia Zinemaldiaren inaugurazio-galan: “Filmak zinema-aretoetan zuzenean ematearen aldeko apustu argi eta garbia dugu”

Thierry Frémaux: “Zinema ez da inoiz hilko”

Woody Allen: “Espero dut zuei filma gustatzea, guri Donostian egotea eta filmatzea gustatu zaigun beste”

Ostirala, 2020(e)ko irailak 18

Lucía Chicotek, Fernando San Martínek eta Cristina Ubanik osatutako epaimahaiak emango dio saria garapenari ekarpen handiena egin dion film iberoamerikarrari

Saria 68. Donostia Zinemaldiaren amaierako galan emango dute, irailaren 26an

Osteguna, 2020(e)ko irailak 17

Joe Alwyn aktore britainiarrarekin osatuko da Luca Guadagnino presidente ariko den epaimahaia

Elena Anaya, Candela Peña, Blanca Suárez, Paz Vega, Raúl Arévalo, Alejandro Sanz, Javier Cámara, Irene Escolar, Bárbara Lennie eta Roberto Álamo espainiarrek baieztatu dute berton izango direla

Osteguna, 2020(e)ko irailak 17

Jon Maya eta Harkaitz Cano izango dira irekierako eta itxierako zeremonien zuzendaria eta gidoigilea, baita Donostia sariaren eta Euskal Zinemaren galetan ere

Osteguna, 2020(e)ko irailak 17

Tous Gala Victoria Eugenia antzokian ospatuko da hilaren 25ean, ostiralarekin

Asteazkena, 2020(e)ko irailak 16

Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena sinatu dute, asteazken honetan.

"Alardea" telesaila aurkeztuko du EiTBk, irailaren 23an, Victoria Eugenia antzokian izango den EiTB Galan

"La Noche de…" saioaren 25. urtemugaren harira, Bram Stoker 's Dracula ikusi ahal izango da Cristina Enean

Zinemaldian izango diren 11 filmetan EiTBk parte hartu du

Asteartea, 2020(e)ko irailak 15

Ongintzazko Galaren aforoaren erdia Covid-19aren aurkako borrokaren lehen lerroan dauden kolektiboentzat gordeko da

Gainerako sarrerak 25 eurotan salduko dira, eta ekoizleek 10.000 eurorainoko diru-bilketa osatuko dute, DYA Gipuzkoara bideratuko dena

Astelehena, 2020(e)ko irailak 14

Irabazlea irailaren 25ean jakinaraziko da Donostia Zinemaldiko 68. edizioaren baitan

Icíar Bollaín, Paula Cons, Pilar Palomero eta David Pérez Sañudoren gidoiak dira emakumezko protagonista onena aitortzen duen sari honen finalistak

Ostirala, 2020(e)ko irailak 11

Hilaren 13an ‘online’ erosi ahalko dira lehen hiru jardunaldietarako txartelak

Ostirala, 2020(e)ko irailak 11

Zinemaldiak atal berri bat izango du, Pentsamendua eta Eztabaida izenekoa, zinemari buruzko elkarrizketa sustatzeko sortua, eta European Film Forum, mintzaldiak eta mahai-inguruak ere bilduko ditu.

Jarduera guztiak 'streaming' bidez emango dira sansebastianfestival.com webgunean.

Ostirala, 2020(e)ko irailak 11

Gipuzkoako ehunka ikaslek ‘Harrapatu bandera’ filma ikusi ahalko dute, zeina NASAko fisikari Eneko Axpek aurkeztuko baitu

Osteguna, 2020(e)ko irailak 10

Donostia Zinemaldiko sailek Cannes 2020ko hautaketako hamazazpi lan bildu dituzte

Danielle Arbid, Šarūnas Bartas, Naomi Kawase, Dea Kulumbegashvili, François Ozon eta Thomas Vinterberg zinemagileak Sail Ofizialean lehiatuko dira

Fernando Truebaren ‘El olvido que seremos / Forgotten We’ll Be’ filmak lehiaketaz kanpo itxiko du Zinemaldia

Asteazkena, 2020(e)ko irailak 9

Casting-zuzendari eibartarrak Euskal Zinemaren Galan jasoko du golardoa, irailaren 22an

Asteazkena, 2020(e)ko irailak 9

Laster jakinaraziko da zer film hautatu den, eta film hori irailaren 26an emango da Victoria Eugenia Antzokian

Asteartea, 2020(e)ko irailak 8

Ikus-entzunezko materialak, gutunak, argazkiak eta dokumentuak, asko eta asko argitaratu gabeak erabiliz, Zinemaldiaren ibilbidean erabateko aldaketa ekarri zuen edizio bat berreraiki da

Zinemaldiak 25 urte bete zituen 1977an eta, lehen aldiz, Donostiara eraman zen haren antolaketaren ardura

Erakusketa honetan 'Expediente' aurkeztu da, film labur onenaren Urrezko maskorraren irabazlea, Elias Querejeta Zine Eskolak zaharberritu eta digitalizatua

Asteartea, 2020(e)ko irailak 8

Sail guztietako film guztien ordutegiak irailaren 9an, asteazkena, kontsultatu ahal izango dira, Zinemaldiaren webgunean eta App-an

Astelehena, 2020(e)ko irailak 7

Zuzendari espainiarraren ekoizpen kolonbiarra Cannes 2020ko Hautaketa Ofizialaren parte da

Astelehena, 2020(e)ko irailak 7

Streaming bidezko emanaldi irekia www.sansebastianfestival.com

Ostirala, 2020(e)ko irailak 4

Zinemagile italiarrarekin batera, Marisa Fernández Armenteros, Michel Franco eta Lena Mossum

‘The World to Come’ eta ‘Nomadland’ filmekin osatuko da Perlak Saileko zerrenda

Astelehena, 2020(e)ko abuztuak 31

Txikienek Zinemaldiaren Laguntzaile Ofizialak eskainitako sei filmez gozatu ahal izango dute

Astelehena, 2020(e)ko abuztuak 31

Nola esperientzia handiko zinemagileak –hala nola Icíar Bollaín eta Santiago Segura– eta hala hasiberriak –esaterako, Pilar Palomero eta Nuria Giménez– bilduko ditu Sailak

Ostirala, 2020(e)ko abuztuak 28

Donostia Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ikastaroaren aurrez aurreko modalitateko lekuak agortu egin dira, baina oraindik matrikula egin daiteke ikastaroa 'online' modalitatean zuzenean egiteko.

Ostirala, 2020(e)ko abuztuak 28

Gehituk emandako golardoak sexu- eta genero-aniztasuna hobekien irudikatzen duen film latinoamerikarrari aintzatespena ematen dio

Osteguna, 2020(e)ko abuztuak 27

Guztira hamalau film luze, hiru film labur, bi telesail, film ertain bat eta ekoizpen-fasean dagoen proiektu bat dira euskal ekoizpena osatzen duten lanak, eta hainbat sailetan banatuta egongo dira

Asteazkena, 2020(e)ko abuztuak 26

Besteak beste, Maite Alberdi, Michel Franco, Eliza Hittman, Phyllida Lloyd, Maïwenn eta Susanna Nicchiarelli lehiatuko dira Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko

Perlak sailak Yoon Dan-bi eta Florian Zeller zuzendarien lehen lanak ere erakutsiko ditu

Sailean izango diren bederatzi lanen artean beste zinema-jaialdi batzuetan (adibidez, Cannes, Venezia, Deauville eta Sundance) hautatutako lanak daude

Asteartea, 2020(e)ko abuztuak 25

Julia Navarroren izen bereko liburuan oinarrituta dago telesaila, Irene Escolar da protagonista eta Eduard Cortés zuzendaria

Asteartea, 2020(e)ko abuztuak 25

Saileko beste bi mundu-estreinaldiak 'Camí lliure / Free Way' eta 'La receta del equilibrio' izango dira

Donostia Zinemaldiak Sundancen emandako eta Cannesko 2020ko hautaketa ofizialean sartutako 'The Truffle Hunters' filmaren nazioarteko estreinaldia hartuko du

Gaikako afariak Basque Culinary Centerren egingo dira eta hamabi chef ospetsuk hartuko dute parte horietan.

Astelehena, 2020(e)ko abuztuak 24

Italiako base militar estatubatuar batean bi nerabek izandako bizipenak kontatzen dizkigu HBO eta Sky plataformen koprodukzioak

Lorenzo Mielik eta Mario Giananik ekoitzi dute telesaila The Apartment eta Wildside-rako, Fremantle-ren konpainiak biak, Small Forward-ekin batera

Astelehena, 2020(e)ko abuztuak 24

Christian Johannes Kochen ‘Spagat / Grand Écart’ da New Directors lehiaketan azkenik sarturiko filma

Zabaltegi-Tabakalera Marta Ribeiroren ‘Simon Chama / Simon Calls’ film luzearekin osatuko da

Ostirala, 2020(e)ko abuztuak 21

Horizontes Saria irabazteko hautagaien artean, bi mundu-estreinaldi eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Forotik eta Zinema Eraikitzen Sailetik ateratako beste hainbeste obra daude

Osteguna, 2020(e)ko abuztuak 20

Juan Cavestanyren film luze berria eta Carla Simón eta Dominga Sotomayor, Marina Palacio eta Laida Lertxundiren film laburrak ere estreinatuko dira sailean

Asteartea, 2020(e)ko abuztuak 18

Cesc Gayren lan berria ('Sentimental') eta Nacho Álvarezen debuta ('Explota explota') munduko-estreinaldi gisa emango dira Donostian

Osteguna, 2020(e)ko abuztuak 13

Irailaren 19tik 21era bitartean ‘online’ egingo da Foroa, eta herrialde hauetako hemezortzi proiektu hartuko ditu: Argentina, Costa Rica, Espainia, Frantzia, Hungaria, Kolonbia, Mexiko, Paraguai eta Uruguai

Asteartea, 2020(e)ko abuztuak 11

Donostia Zinemaldiko Work in Progress berria, zeina Glocal in Progress ekimenaren bilakaera den, irailaren 22an, 23an eta 24an egingo da online eta aurrez aurre

Asteartea, 2020(e)ko abuztuak 11

Donostia Zinemaldia lankidetzan ariko da Zuricheko jaialdiaren zinema-azokarekin

Ostirala, 2020(e)ko abuztuak 7

Donostia Zinemaldiaren work in progress berria, Zinema Eraikitzen aitzindaria ordezkatuko duena, online eta aurrez aurre egingo da irailaren 22an, 23an eta 24an

Osteguna, 2020(e)ko abuztuak 6

Gainera, Matt Dillonek zuzendutako bigarren filmaren emanaldi berezia ere hautatu du Zinemaldiak lehiaketatik kanpo

Asteazkena, 2020(e)ko abuztuak 5

Hautatutako proposamenak Espainiatik, Erresuma Batutik, Norvegiatik eta Alemaniatik datoz, eta honako sariak lortzeko lehian arituko dira: 10.000 euro; lehenengo urtean Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko BIC batean inkubaziogune batera dohainik sartzeko eskubidea; eta 500.000 eurorainoko finantzaketa eskuratzeko aukera

Zinemaldia & Technology jardunaldia online egingo da aurten, irailaren 25ean (ostirala), eta bost proiektu finalisten aurkezepenak barne hartuko ditu, baita eskola magistral bat ere

Osteguna, 2020(e)ko uztailak 30

Rodrigo Sorogoyenek lehiaketaz kanpo parte hartuko du Sail Ofizialean, 'Antidisturbios' telesailaren emanaldi osoarekin

Aitor Gabilondok sortutako 'Patria' telesaila proiekzio berezi gisa ikusi ahal izango da

Ostirala, 2020(e)ko uztailak 24

WIP Latam eta WIP Europa berriak formula misto batekin egingo dira, eta gainerako jarduerak, online bakarrik

Ostirala, 2020(e)ko uztailak 17

Donostiako Patio estudioak egin du lana, Martin Schoeller argazkilariaren irudi batean oinarrituta

Asteazkena, 2020(e)ko uztailak 15

Argentinako 250 bat ikaslek hartu dute parte 2017an, Donostia Zinemaldiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duten proiektu honetan

Asteazkena, 2020(e)ko uztailak 15

Izena emateko azken eguna 2020ko irailaren 7a da, astelehena.

Asteartea, 2020(e)ko uztailak 7

Gutunak, argazkiak, agiriak eta ikus-entzunezkoak, errotiko aldaketa ekarri zuen edizioaren berri emateko

Erakusketa ikusgai egongo da irailaren 9tik abenduraren 8ra

Ostirala, 2020(e)ko uztailak 3

Dea Kulumbegashviliren lehen lana eta Takuma Satoren bigarren filma ere 68. edizioko Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko dira

Asteazkena, 2020(e)ko uztailak 1

Programan izena emateko epea abuztuaren 31ra arte dago zabalik

Asteartea, 2020(e)ko ekainak 30

GEHITUk ematen du saria, sexu- eta genero-aniztasuna ondoen adierazten dituen filmari aitortza egiteko

Osteguna, 2020(e)ko ekainak 25

Gipuzkoan filmatu zen komedia erromantiko hori, Elena Anaya, Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi López, Wallace Shawn eta Christoph Waltz aktoreekin

Astelehena, 2020(e)ko ekainak 22

Aktore estatubatuarrak Falling aurkeztuko du 68. Zinemaldian, bere lehen lana zuzendari gisa

Astelehena, 2020(e)ko ekainak 15

18 eta 25 urte bitarteko 75 gaztek erabakiko dute Gazteriaren TCM saria nork irabazten duen, New Directors eta Horizontes Latinos sailetako filmen artean

Astelehena, 2020(e)ko ekainak 1

Uztailaren 1a izango da 'work in progress' honetan (Glocal in Progress berritua) izena emateko azken eguna

Astelehena, 2020(e)ko ekainak 1

Uztailaren 1a izango da Zinema Eraikitzen saila ordezkatuko duen 'work in progress' berrian izena emateko azken eguna

Ostirala, 2020(e)ko maiatzak 29

Zinema Ikasleen Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren XIX. edizioa 2020ko irailaren 21etik 23ra bitartean egingo da

Lanen izen-ematea egiteko epea uztailaren 1ean amaituko da

Sailak 10.000 euroko saria izango du, eta Orona Fundazioa izango da sariaren babeslea

Asteartea, 2020(e)ko maiatzak 26

Hamar eguneko zinema-jaialdi digitalak –Tribeca Enterprisesek eta YouTubek ekoitzi eta antolatu dute– Cannes, Berlin, Venezia eta Donostiako zinema-jaialdien programazioa edukiko du, besteak beste

Honako hauek nabarmentzen dira: ‘Ricky Powell’ filmeko ‘online’ estreinaldia (Natasha Lyonne-rekin eta LL Cool J-ekin), Third Eye Blind-en ‘Motorcycle Drive By’-ren munduko estreinaldia, eta hauen arteko solasaldiak: Francis Ford Coppola eta Steven Soderbergh; Song Kang-ho eta Bong Joon-ho, eta Jackie Chan, baita Questlove DJaren saio bat ere

Astelehena, 2020(e)ko maiatzak 25

Zinema Eraikitzen eta Glocal in Progress sailek bide eman diote Latinoamerikako eta Europako filmen postprodukziorako bi programa berriri

WIP Latamek 30.000 euroko saria eskainiko du, EGEDAren babesletzarekin

Osteguna, 2020(e)ko maiatzak 21

Ikastaroa irailaren 1etik 3ra artean egingo da eta izena emateko www.uik.eus webgunea erabili behar da

Ostirala, 2020(e)ko maiatzak 15

Uztailaren 10a da proiektuak inskribatzeko muga-eguna

Osteguna, 2020(e)ko apirilak 30

Ikus-entzunezkoetan teknologia berriak aplikatzean oinarritutako enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten ekintzaileei eta startupei zuzenduta dago lehiaketa

Izena emateko epea ekainaren 1ean amaituko da

Astelehena, 2020(e)ko apirilak 27

Tribeca Enterprises konpainiak antolatu eta ekoitzitako jaialdi digitalak 10 egun iraungo ditu eta 20 zinema-jaialdiren programazioa eskainiko du, tartean Berlingo nazioarteko zinema-jaialdia, Canneseko zinema-jaialdia, Veneziako zinema-jaialdia eta Donostia Zinemaldia. Horri esker, publikoari mundu guztiko filmekin gozatzeko aukera eskainiko dio

COVID-19ari erantzuteko Osasunaren Mundu Erakundearen Funts Solidariora bideratuko dira zinema-jaialdiaren irabaziak

Asteazkena, 2020(e)ko apirilak 15

Europako eta Latinoamerikako proiektuek izena emateko epemuga ekainaren 15a da

Ostirala, 2020(e)ko apirilak 3

Emakumezko profesionalen batez besteko parte-hartzea % 30ekoa da, zuzendaritza, produkzioa, gidoigintza, muntaketa, argazkia eta musika kontuan hartuta. Ehuneko hori eta nazioarteko ekoizpenena berdintsuak dira

Astelehena, 2020(e)ko martxoak 9

Films in Progress 37 to present six films from Argentina, Brazil, Costa Rica and Mexiko

Ostirala, 2020(e)ko otsailak 14

Zuzendaritza, produkzio, gidoi, muntaketa, argazki eta musikako kategorietan parte hartu zutenen % 70 genero maskulinokoak ziren eta % 30 genero femeninokoak, bai inskribatutako filmetan, bai hautatutako filmetan

Osteguna, 2020(e)ko otsailak 6

Zinemaldiak EGEDArekin batera lan egingo du Platino Industriaren konfigurazioan; FIPCA-rekin eta Canacinerekin batera antolatutako merkatu horrek Quintana Rooren, Barceló taldearen eta Xcaret Platino Sarien babesletza du, bai eta Turismoaren Mundu Erakundearen Lankidetza ere

Larunbata, 2020(e)ko urtarrilak 25

'Mientras dure la guerra' filmak bost Goya Sari jaso ditu, 'La trinchera infinita' lanak bi eta 'La odisea de los giles'-ek, berriz, bat. Belén Funesek Zuzendari Berri Onenaren Goya Saria lortu du 'La hija de un ladrón' filmari esker

Ostirala, 2020(e)ko urtarrilak 17

Gainera, Martín Zinemaldiaren ordezkari arituko da Latinoamerikan, eta Roberto Cueto Zinemaldia Ekialdeko Europan ordezkatzeaz arduratuko da

Asteazkena, 2020(e)ko urtarrilak 8

Donostia Zinemaldiak lehendabizikoz parte hartuko du ZINEMA ETA ZIENTZIA zikloaren antolakuntzan; ekimenaren hirugarren edizioan, hain zuzen

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: